12.07.2015 Views

Idatziak I

Idatziak I

Idatziak I

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 2


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 3Aurkibidea123456Sarrerea 3Gutunak osotzeko esapideak 5 - 8A Hasierako agurrak 6B Amaierako agurrak 7C Data edo eguna 8Konbiteak 9 - 16A Erakusketea 10B Ezkontzea 11 - 12C Bataioa 13D Meriendea 14E Lehen jaunartzea 15F Ume jaiobarria aurkeztea 16Zorion-agurrak 17 - 20A Urtebetetze edo urtemugetan egitekoak 18B Semea edo alabea jaio dalako 19C Gabonetan zoriontzekoak 20Doluminak emotea 21 - 28A Doluminak emotekoak 22 - 23B Eskerrak emotekoak 24C Oroigarriak 25 - 27D Urteurrenekoak 28Eskolako idatziak 29 - 32A Umea eskolara joan ez izana azaltzea 30 - 31B Eskaerea irakasleari 32Etxe portaleko auzokideenkomunidadeen idatziak 33 - 38A Oharrak 34 - 35B Portaleko auzokideenbatzarrerako deia 36C Portaleko auzokideenbatzarraren aktea 37 – 38789Bidaia agentziakazko gutunak 39 - 43A Billeteak, logela eta gidaririk bakoalokairuko auto bat erreserbetako 40B Bidaia eta apartamentu erreserbeaezeztatzea 41C Hoteletan zerbitzu txarra izateagaitikerreklametea 42D Bidaia behar ez dan moduanantolatzeagaitik erreklametea 43Erreklamazinoak 45 - 49A Aseguru etxeari erreklametea 46B Automobil tailerrari erreklametea 47C Bidaia behar ez dan moduanantolatzeagaitik erreklametea 48D Telefono konpainia bati erreklametea 49Udalagazko hartu-emonetanherritarrek erabilten dituen idatziak 51 - 61A Erroldako datuak aldatzeko eskatzea 52B Obra txikiak egiteko lizentzia eskatzea 53C Dendea zabaltzeko lizentzia eskatzea 54D Ibilgailuen gaineko zergazuzentzeko eskatzea 55E Kultura etxeko aretoa erabiltekoeskatzea 56F Oposizino baten kanpoan itxi edobaztertu izanaren kontrako erreklamazinoa 57G Jabetza publikoko ondasunei eragindakokalteak salatzea 58H Mahaiak eta aulkiak bide publikoanipinteko baimena eskatzea 59I Errotuluak, erakusleihoak eta toldoakipinteko lizentzia eskatzea 60J Hirigintza informazinoa eskatzea 61


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 4


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 51GUTUNAK OSOTZEKO ESAPIDEAKAHasierako agurrakBAmaierako agurrakCData edo eguna5


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 6AHasierako agurrakIdatzietan hasierako agurra idazteko era asko dagoz. Betibe, kontuan hartu behar da nori bialtzen jakon gutuna edoidatzia eta zelango tratamentua emon gura jakon. Honahemen adibide batzuk:1Jauna:Andrea:Eredu formala/neutroaJauna/Andrea:Jaunak:Andreak:Agur t´erdi:Hurragoko ereduaLaguna:2Jaun hori:Andre hori:Lagunak:Lagun hori:Oharra: “Jauna” edo “Andrea” berbei “agurgarri” eta antzekoakgehitu izan jakez, baina ez da beharrezkoa, “Jauna” edo “Andrea”berbek badabe-eta kortesiazko kutsua. Beste alde batetik, gutunarenedo idatziaren hartzailea pertsona bakarra bada, eta ez badakigugizonezkoa edo emakumezkoa dan, orduan “Jauna/Andrea” erabilikodogu.6


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 7BAmaierako agurrak1GUTUNAKOSOTZEKOESAPIDEAKHasierako agurraren kasuan aitatu dogun moduan, amaierako agurra idazteko be kontuan hartubehar da nori bialtzen jakon idatzia edo gutuna eta zelango tratamentua emon gura jakon. Honahemen adibide batzuk:1Eredu formalaAdeitasunez, agur,Begirunez, agur,Eredu neutroa2Horrenbestez, agur,Beste barik, agur,3Hurragoko ereduaAgur bero bat,Hurrengora arte,Ondo ibili eta ikusi arte7


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 8CData edo egunaGehien erabilten diran ereduakhoneek dira:1Ondarroan, 2002ko zemendiaren 7an3Gernika-Lumo, 2002ko zemendiaren 7a2Basauri, 2002-11-078


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 92KONBITEAKAErakusketeaBEzkontzeaCBataioaDMeriendeaELehenengo jaunartzeaFUme jaiobarria aurkeztea9


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 10AErakusketea1Berangon garagarrilaren 22tik abuztuaren15era arte egingo dodan argazki erakusketeareninaugurazinora etorri zaitezan konbidetanzaitut. Erakusketearen inaugurazinoaKultura Etxeko aretoan izango da garagarrilaren22an, arratsaldeko 7retan.Egun horretan gure artean izango zaralakoan,eskerrik asko,Berangon, 2002ko garagarrilaren 15ean10


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 112BKONBITEAKEzkontzeaJulen Madera Ortiz eta Luisa EtxebarriaAtsegin handiz konbidetan zaituegu gure ezkontzara. Arantzazuko AmaBirjinearen basilikan ospatuko dogu, apirilaren 12an, iluntzeko 8retan.Horren ostean, Zelaizabal jatetxean afalduko dogu.Galdakaon, 2002ko garagarrilaren 1ean12Lorenzo eta MartinaAtsegin handiz adierazoten deutsuegu ezkondu egingo garala irailaren 12an,arratsaldeko 6retan, La Asunción eleizan.Gero, El Poblet jatetxean alkartuko gara, koktela eta afaria izango dogu eta.Etorriko zarielakoan,Tel. 944 728 16211


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 12BEzkontzea3Gure gurasoakaz bateraJose eta Karmen & Manuel eta M.PazDavid eta SandraAtsegin handiz konbidetan zaituegu gure ezkontzara; apirilaren 28anizango da, eguerdiko ordubatetan, San Andresko baseleizan.Bazkaria: Errota jatetxeanKonfirmatzekoDavid 946319045Sandra 946317634Usansolon, 2001ean4Pancho eta CarlotaLuzaroan itxaron eta gero, azkenean berandu baina seguru.Konbidauta zagoze gure ezkontzara; irailaren 28an izango da, zapatuan,arratsaldeko 6retan, Elorrioko eleizan.Gero, hori ospatzeko, afaria eta dantza saioa, Durango hoteleko saloietan.Bertan itxarongo deutsuegu.12


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 132CKONBITEAKBataioa1Julen Madera Ortizek eta Luisa Etxebarriakatsegin handiz konbidetan zaitue alabaMirenen bataio eguneko festara. Datorrendomekan, hilak 8, ospatuko dogu Basaurikoparrokian, eguerdiko 12etan.Basaurin, 2002ko garagarrilaren 1ean13


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 14DMeriendea1Nire laguntxoei:Hilaren 15ean nire eguna izan zan eta hori ospatzeko txokolatadeaegingo dogu datorren eguenean Alkartu soziedadean, arratsaldeko6retan.Etorten bazara, ondo-ondo pasauko dogu eta bolo-bolo egingo dogu.Zure lagun Ainara,Berrizen, 2002ko abenduaren 22anNire laguntxoari:Bihar nire eguna izango da eta gura dot zu nigaz egoteaeta alkarregaz ondo pasetea. Etorri gure etxera arratsaldeko5etan eta txokolatea jan eta danok batera olgaukodogu.Bihar arte,Ainhoa LasaBerangon, 2002ko abenduaren 23an214


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 152EKONBITEAKLehen jaunartzeaJon Muniain Lopez umeak lehenengoz hartudau Eukaristiaren Sakramentua, 2000ko urriaren9an, Derioko San Isidro eleizan.Derion, 2000ko urriaren 9an12Jone Muniain Lopez umeak bere lehen jaunartzeaospatu dau 2002ko maiatzaren10ean, Leioako San Juan Bataiatzailea parrokian.Leioan, 2002ko maiatzean3Miren Barrutia BengoaNire lehenengo jaunartzearen oroigarriaSan Juan Bataiatzailea eleizea2002-10-215


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 16FUme jaiobarria aurkezteaEpa!2000ko abenduaren 23an jaio nintzanAinhoa dot izenaGurasoak Luis eta Aintzane dodazJaiotzean 3 kg eta 800 gr-ko pisua neukanAita-ama pontekoakAmaia eta Asier dodaz1Beñat2003ko urtarrilaren 4an jaioa2arratsaldeko 15:36an3,800 kg-ko pisuagazPotxolo-potxoloa daAmaia eta Koldo16


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 173ZORION-AGURRAKAUrtebetetze edo urtemugetan egitekoakBSemea edo alabea jaio dalakoCGabonetan zoriontzekoak17


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 18AUrtebetetze edo urtemugetan egitekoak1Jaso eizu gure familiarenizenean zorion agurrik beroena.Urte askoan holantxejarraitu daizula bihotz-bihotzez.Zorionak eta urte askotarako!2Jarraitu jator eta danon lagun,orain arte lez. Agur eta mosuak.Izan zaitez zoriontsu zure3Bihar zure eguna dala jakin dot etabihotz-bihotzez opa deutsut egunzoragarria eta zure etxekoakazurte-egunean eta urte askoanholantxe jarraitu, jatoreta zintzo zure lagunakazeta hain maite dozuzan zureetxekoakaz.4ondo-ondo pasetea.18


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 193BZORIONAGURRAKSemea edo alabea jaio dalako1Miren eta Jonentzat:Hartu eizue gure zorionik beroena. Pozaren pozezibiliko zarie, bat-batean aita-amak izatea ezda-eta egunero jazoten. Egoera hori berezi-bereziada eta, aldi berean, ederra eta handia, bizitzansentidu leiteken gauzarik zoragarriena.Laster izango gaituzue hor bisitan, zuen alabatxoaezagutzeko. Deituko deutsuegu joan aurretik.Barriro be zorionak eta ondo izan,Lezaman, 2002ko garagarrilaren 1ean19


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 20CGabonetan zoriontzekoak1Gabon zoriontsuaketa urte barri on.2Zorionak eta urte barriona izan daizuela.3Igaro Gabonak bakean eta pozik, eta urtebarri on.4Gure zorionik zintzoena Gabonhoneetan, eta urte barrian osasunaopa deutsut.Gabon egun honeek indarbarritudaiela gizon-emakumeenalkartasun sentimentua, eta urtebarriak zoriona eta ondoizateaekarri daizala gurera eta besteenera,eta bardintasuna gizoneta emakume guztiontzat.520


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 214DOLUMINAK EMOTEAADoluminak emotekoakBEskerrak emotekoakCOroigarriakDUrteurrenekoak21


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 22ADoluminak emotekoak1Sekulako samina dogu zuen aita hil dalajakin eta gero. Zuen atsekabeagaz bat egitendogu eta haren aldeko ospakizunetanparte hartuko dogu.2Benetan atsekabeturik gagoz, zure emaztea hil dala jakindogu eta. Badakizu estimadu geunkala. Bera galdu etaaitzen dogu zure samina eta atsekabea; geurea be handiada, laguna galdu dogu eta.Ez daukagu berbarik zu kontsoletako, baina jakizu gureadiskidetasuna dozula eta gure barru-barruan gogoratukodogula.3Atsekabetuta gagoz zuen ama hil dalako. Emakume ona zan.Zuen saminagaz bat egiten dogu. Bene-benetan doluminak.Besarkada handia.22


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 234ADoluminak emotekoakDOLUMINAKEMOTEA4Atsekabe handiz jakin dogu gure lagun eta zuen ahizteaInesa hil dala. Gatx egiten jaku gure sentimentuak adierazotea,danok maite genduan-eta, beti egoan prest danoilaguntzeko. Zenbat momentu gozo ha gogora ekartean!Gure bihotzean eroango dogu beti.Zuen atsekabean eta ha gogoratzean lagundu gura deutsuegu.Besarkada handia.5Triste gagoz Jon hil dala jakin dogulako. Hartueizu gure dolumina sentimenturik handienagazeta eskatzen deutsagu Jangoikoari haren alde egindaian eta bakea eta lasaitasuna emon deizuzan.6Gure samina adierazo gura deutsugu, semea galdudozulako. Gogoan dogu ze ona eta jatorra zan. Zugazbat egiten dogu eta gogoan izango dogu haren aldekoospakizunetan.23


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 24BEskerrak emotekoak1BIXENTE GOIKOMENDIAJaso doguzan atsekabezko adierazpenak eta haren alde eskaini dozuezan otoitzakeskertzen deutsueguz.Larrabetzu, 1999ko zemendiaren 14aBIXENTE GOIKOMENDIASenitartekoak (emaztea eta seme-alabak)2Eskerrak emotea.Ondarroa, 2003ko apirilaren 5a24


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 254COroigarriakDOLUMINAKEMOTEA1Miren Solobenta Altxorta1923 – 6 – 231999 – 5 – 30Zure oroimenak2indartzen gaitu.3Izan zaranagaitikMiren Solobenta AltxortaJaio jaku hilteko 1923 – 6 – 23Hil jaku biziteko 1999 – 5 – 30eta erakutsi deuskuzunagaitikez zaitugu inoiz ahaztuko.Ni hilgo nazbaina maitasunakbizirik dirau.4 5Isiltasunean izan dirazure lana eta bizitza,beti izango zaragure gogoan eta bihotzean6Zure eskuetan ixten dogu Jaunaguk maite genduana.725


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 26COroigarriak89Hil zara baina biziko zarazu beti gure gogoan.Itxaropena dogu batzekobarriro zugaz zeruan.Samindurik dogu bihotza,motel bizitzaren garra.Gaur faltan botaten doguzuk emondako indarra.10Joan zinangu hemen itxitaEz niri agurrik esangero arte baino.baina, jakin eizu,12inoiz ez zaitugula ahaztuko.11 13Ez agurrik, ez adiorikgero arte bakarrik.Gure ondotik joan zara,Maitasuna ez da inoiz amatetan.Eta inoiz amatetan ez dalako,gogoan zaitugu.14baina betiko izango zaitugu gure bihotzetan.26


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 274COroigarriakDOLUMINAKEMOTEA1615Zure oroimenabeti izango da gure bihotzetan.Betiko izango zaitugu gogoan.Alkartuko garan itxaropenean.1917Alaitasunaren iturritikedan genduan alkarregazoroimenean izango zarazu beti gugaz.18Laster arte ezpanetanitxi gozuz penetanorain gure ametsetanbizirik zagoz benetanzeruko izarretaneta gure bihotzetan.Nahiz eta urrin joan mundu honetatikez dozu alde egingo gure bihotzetatik.20Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galdukoBetiko bakea eta zorionaheldu da zure barrenera.21gure bihotz barreneaneroango zaitugu betiko.27


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 28DUrteurrenekoak1JUANA LARRAÑAGAUrteurren mezea 2002ko abenduaren 2anEguerdiko 12:30eanMungiako San Pedro Apostoluaren eleizan.Etorten zarienoialdez aurretik, eskerrik asko.28


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 295ESKOLAKO IDATZIAKAUmea eskolara joan ez izana azaltzeaBEskaerea irakasleari29


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 30AUmea eskolara joan ez izana azaltzea12003ko urtarrilaren 7anGaur goizean Mikelek dentistarenera joanbehar dau. Eskolara 11etan joango naz bila.Arratsaldean joango da eskolara.Ane Elejalde(Mikelen ama)30


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 315AESKOLAKOIDATZIAKUmea eskolara joan ez izana azaltzea2Gernika-Lumon, 2003ko urtarrilaren 12anAurreko aste osoan Ane ez da eskolarajoan barizela euki dauelako. Medikuarengomendioa izan zan ez joatea. Asteanegindako eskolako lanak emotea eskertukoneuskizu, atzeratutakoa begiratzeko.Xabier Aranzabal31


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 32BEskaerea irakasleari1Andereño Rosa:Kirola egiteko eroaten dauen boltsea galdu dau Iratik,zapatilak eta txandala be bai. Esan deust eskolan ostudeutsiela, ez eban-eta eskolatik atera. Solfeoan begiratudogu ea han ete egoan, baina ez dogu topau. Eskertukoneuskizu eskolan begiratuko bazendu eta ea baten batekezer dakian galdetuko bazendu.Mila eskerElena Garai32


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 336ETXE PORTALEKO AUZOKIDEENKOMUNIDADEEN IDATZIAKAOharrakBPortaleko auzokideen batzarrerako deiaCPortaleko auzokideen batzarraren aktea33


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 34AOharrak1Ohar honen bidez adierazoten deutsuet, datorren martitzenean, hilak 20,Naturgas enpresako teknikariak gure portalean egongo dirala, gas instalazinoaaztertzeko. Goizeko 10:00etan hasiko dira, lehenengo pisuan hasi eta goikora ailegauarte.2Basaurin, 2002ko urtarrilaren 9anBihar, eguena, erropea batzeko kanpaina bat egingo dauCaritas-ek eta horretarako arratsaldeko 6retan pasauko diraportaletik. Portalean bertan, boltsan sartuta, itxi zeinkez erropahorreek.Egun bi barru portaleko kristalakGaldakaon, 2002ko zezeilaren 28angarbituko dabez Garbi-GarbiGarbiketak enpresakoek. Halandaze, jakizu goizean egongo dirala portalean.Berangon, 2002ko garagarrilaren 31nKalean obra batzuk egin behar dabezala-eta jakizu datorrenastean, hilaren 8an, goizeko 10:00etatik 13:00ak arte ez dogulaargirik izango gure etxeetan. Abisu hori emon deuskuIberdrolak.43Loiun, 2002ko bagilaren 21ean34


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 35AOharrak6ETXE PORTALEKOAUZOKIDEENKOMUNIDADEAAuzokide hori:5Badakizu 10 urte beteko dirala laster etxea egin zanetik etaoraintxe erreklamau behar doguzala okerrak eta akatsak, apurtudiranak eta ikusitako hutsak. Halanda ze, komenidu da egunhori baino lehenago eskaerak niri pasetea.Bilbon, 2002ko apirilaren 10eanPortaleko arduraduna6Orain erabilten gabilzan antena parabolikoakakats batzuk izan ditu, eta horreek konpondueta gero aldaketa txiki batzuk izan doguz telebistakateetan. Aurrerantzean, ETB2 eta ETB133. eta 56. kanaletan ikusiko doguz.Ondarroan, 2002ko irailaren 7anGarbiketa egiten dauenak esan deuskunez,7datorren hilean, zapatu eta martitzenetangarbituko ditu portaleko eskilarak.Berangon, 2002ko martiaren 5ean35


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 36BPortaleko auzokideen batzarrerako deia1BATZARRERAKO DEIAIdatzi honen bidez deitu egiten deutsuet gure portalekobatzarrera etorri zaitezen.Eguna: 2002/10/28Ordua: 20:00Lekua: portaleaAztergaiak:1. Aurreko batzarreko aktea onartzea.2. Igogailu barria ipintea.3. Aurreko urteko diru kontuen barri emotea.4. Kuotak igotea.5. Eskaerak eta itaunak.Gaien garrantzia ikusita, guztiok egotea komeniduda.Ondarroan, 2002ko garagarrilaren 3an36


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 37CETXE PORTALEKOAUZOKIDEENKOMUNIDADEAPortaleko auzokideen batzarraren aktea61BATZARRAREN AKTEANork deitu: idazkariaEguna: 2002/10/28 (astelehena)Ordua: 20:30Lekua: atariaETORRI DIRANAK.Maribi Etxebeste.Maite Arriola.Juan Luis Cebrián.Marian Gómez.Luis Mª Ruiz de Egino.Beñat Uribarren.Aztergaiak:1. Aurreko batzarreko aktea onartzea.2. Igogailu barria ipintea.3. Aurreko urteko diru kontuen barri emotea.4. Kuotak igotea.5. Eskaerak eta galderak.Esan-eginak eta erabagiak.1. Aktea onartzea.Portaleko arduradunak batzarra hasi dau, eta aurreko batzarraren aktealeidu dau.Erabagia: batzordekideek aurreko batzarraren aktea onartu dabe ahobatez.37


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 38DPortaleko auzokideen batzarraren aktea2. Igogailu barria ipintea.Igogailu barria ipinteko hartutako aurrekontuen barri emon deutse portalekoarduradunak batzordekideei.Erabagia: aurrekontu guztiak komentau eta eztabaidatu dira. Jaso enpreseakaurkeztutakoa onartu da, prezio ona eskaintzeaz gainera, salduondorengo zerbitzu ona dauka eta.3. Aurreko urteko diru kontuen barri emotea.Joan dan urteko sarrera-urteeren barri emon dau portaleko arduradunak(ikusi eranskina). Sarrerak 10.000 €-koak izan ziran. Urteerak,barriz, 8.523 €-koak. Halanda ze, kontuan izanda igaz urte hasieran3.250 € egozala portaleko auzokideen komunidadearen kartillan,orain 4.727 € dagoz.4. Kuotak ordaintzea.Igogailu barria ipinteko ordaindu beharreko kuotak eta epeak aurkeztuditu portaleko arduradunak.Erabagia: kuotak %30 igotea proposatu dau eta auzokide guztiek onartuegin dabe, bik izan ezik: 1A eta 1B pisukoek. Esan dabe ez dabelaigogailurik behar eta horregaitik ez dabela pagauko. Hori dala-etalehendakariak proposatu dau auzokide bi horreek orain arteko kuoteapagetan segidutea, baina igogailua erabilteko giltzea ipintea. Bi proposamenakonartu dira. Horren ondorioz, kuotak %30 igotea eta igogailuarigiltzea ipintea erabagi dabe.5. Eskaerak eta galderak.Ez da egon ez eskaerarik ez itaunik.Amaiera: batzarra amaituta agiri hau egin dot, zer eztabaidatu eta zererabagi dogun jasoteko.Larrabetzun, 2002ko urtarrilaren 28anMaite Arriola portaleko arduraduna38


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 397BIDAIA AGENTZIAKAZKOGUTUNAKABilleteak, logela eta gidaririk bako alokairukoauto bat erreserbetakoBBidaia eta apartamentu erreserbea ezeztatzeaCHoteletan zerbitzu txarra izateagaitik erreklameteaDBidaia behar dan moduan ez antolatzeagaitikerreklametea39


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 40ABilleteak, logela eta gidaririk bako alokairukoauto bat erreserbetako1Erandion, 2002ko bagilaren 10eanBidean BidaiakTrabudu, 448950 ErandioAgur t’erdi:Nire izenean hegazkin billete bi erreserbetako eskatzen deutsuet,Bilbo-Dublin hegaldian, turismo klasean, datorren abuztuaren7an. Biko logela bat behar dogu, bainudun gelea, hirikoerdialdean.Gidaririk bako auto bat be alokatu gura dogu, ingurukolekuak-eta ezagutu eta hor zehar ibilteko. Eskertuko geunskizuhori lortu eta hara heltzen garan egunean bertan gure eskuraizatea hotelean bertan.Zuen barrien zain, adeitasunez agur.Izp.: Jon ZuazartazarPD: Hotela, ahal bada, izan daitela hiru edo lau izarrekoa.40


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 41B7BIDAIAAGENTZIAKAZKOGUTUNAKBidaia eta apartamentu erreserbea ezeztatzeaIgorren, 2002ko maiatzaren 6anIbili BidaiakElexalde, 448140 IgorreAgur t’erdi:Mesedez eskatzen deutsuegu ezeztatzeko irailaren 14tik 28ra Lanzarotera joatekoeskatuta genduan hegaldi eta apartamentu erreserbea.Ezustean izan doguzan arrazoi batzuen ondorioz, ezinezkoa egiten jaku aurtenLanzarotera joatea egun batzuk pasetan.Esaiguzue, mesedez, erreserba horreek ezeztatzeagaitik gasturik ordaindu beharete dogun eta horreek ordaintzeko erea.Begirunez, agur t’erdi.Izp.: Jone Madinabeitia141


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 42CHoteletan zerbitzu txarra izateagaitikerreklametea1Galdakaon, 2002ko bagilaren 10eanMundutik BidaiakTorrezabal kalea, 648960 GaldakaoAgur t’erdi:Penaz idazten deutsuegu gutun hau, baina uste dogu bidaiarenantolaketaren gainean doguzan eritxiak esan egin behar doguzala.Programea sekulakoa zan, baina porrot egin dabe hotelek,eskasak ez, txar-txarrak ziralako. Herri batzuetakoak baino ezziran izan zuek esandako kategoriakoak, eta zer esanik be ezprezioa.Itxaroten dogu gure kexea kontuan hartzea, eta pentsetan doguez dala bakarra izango.Adeitasunez agurtzen zaituegu.Izp.: Miren Axpe42


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 43D7BIDAIAAGENTZIAKAZKOGUTUNAKBidaia behar dan moduan ez antolatzeagaitikerreklameteaGernika-Lumo, 2002ko bagilaren 10eanBidean bidaiakBarrenkale, 848300 Gernika-LumoSentiduten dogu kexa idatzi hau egin behar izatea, baina ezgagoz bape pozik zuen agentziaren bidez Bartzelonara egindakobidaiagaz.Hotelak txarrak ziran eta programautako urteeren gainean esanbehar dogu batzuk ez zirala bape interesgarriak eta beste batzuk,barriz, oso txarto antolatuta egozala.Ez dakigu beste kexarik jaso dozuen edo ez, baina jakin eizuebidaiari askori entzun geuntsala hemen aitatu dogun guztia.Edozelan be, ez dogu kexarik zuen bidaia agentziaren gainean,momentu guztietan arreta berezia jaso dogu eta.Adeitasunez agurtzen zaituegu.Izp.: Mikel Arana143


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 44


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 458ERREKLAMAZINOAKAAseguru etxeari erreklameteaBAutomobil tailerrari erreklameteaCDBidaia behar dan moduan ez antolatzeagaitikerreklameteaTelefono konpainia bati erreklametea45


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 46AAseguru etxeari erreklameteaERREKLAMAZINOGILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Joxemari Aldanondo GaldosHelbidea: Aita Elorriaga kalea, -. eskoia Herria: Mungia PK: Nortasun agiria: ..X Telefonoa: Noren ordezkari:1ERREKLAMAZINOA JASO DAUENAREN DATUAKEnpresaren izena: Le Bon Vivant AseguruakHelbidea: Trobika kalea, -. ezkerra Herria: Mungia PK: IFZ/NA zk.: ..L Telefonoa: Jarduera: Aseguru enpreseaERREKLAMAZINOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUASukaldean urak urteten ebanez, aseguru etxera deitu neban. Iturgina berehalan etorrizan eta lurra altzau behar izan eban handik pasetan zan hodia konpontzeko.Hodia konponduta gelditu zan baina lurreko azulejoek emon deuste arazoa.Sukaldea erdi-erdian zulatu behar izan eben eta gero ipini deustezan azulejoak desbardinakdira. Itxura danez, ez dabez lehen egozanen modukoak topau eta horregaitikipini dabez desbardinak.Sukaldeak itxura txar-txarra dauka eta pentsetan dot lur guztia aldatu beharkoleukiela, ez da-eta nire kontua azulejo bardinak topau ez izana.Aseguru etxeak ez deust jaramonik egiten. Hodia bera eta hodiak sortutako kalteakonpondu dabela dinoe. Nik sukaldea egoan moduan ixtea baino ez dot eskatzen.Izan be, orain itxura txarra dauka. Lurra aldatzen ez badabe neuk aldatubeharko dot, baina horretarako zertarako ordaindu asegurua?ERREKLAMAZINOAREN EGUNAko urriaren anGEHITZEN DITUDAN AGIRIAK (FAKTURAK, EGIAZTAGIRIAK,...)Polizaren kopiaPolizaren ordainagiriaIzp.46


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 478BAutomobil tailerrari erreklameteaERREKLAMAZINOAKERREKLAMAZINOGILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Miren Jone Barrutia Lopez de OkarizHelbidea: Elexalde, 2-7. eskoia Herria: Laukiz PK: 48111Nortasun agiria: 56.887.673J Telefonoa: 946153262Noren ordezkari:ERREKLAMAZINOA JASO DAUENAREN DATUAKEnpresaren izena: Ibili Auto KonponketakHelbidea: Lauaxeta, 1-3. eskoia Herria: Laukiz PK: 48111IFZ/NA zk.: 56.887.673D Telefonoa: 946153662Jarduera: Auto konponketaERREKLAMAZINOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUAAutoa tailerrera eroan neban frenoetako arazoa konpontzeko. 150 €-ko aurrekontuaegin eusten eta nik onartu egin neban. Konpondu ondoren autoa jaso nebanaurrez ordainketa eginda.Astebetera frenoetako arazoak izan zituan autoak eta barriro tailerrera eroan neban.Hartzera joan nintzanean beste 150 € ordaindu behar izan neban. Gauza bera bialdiz ordaintzen nenbilela esan neutsen, baina hareek esan eusten, ordaintzen ezbaneban, autoa ezin nebala atera. Gero, erreklamazino orriak eskatu nituan eta esaneusten ez eukiela holakorik. Tailerrekoen jarrerea ikusita ordaindu eta alde egiteaerabagi neban.Hagaitik bada, hauxe eskatzen deutsuet, bitartekaritza egiteko bigarren konponketarenfakturaren zenbatekoa itzuli deiden eta erreklamazino orriak ipini daiezan“Ibili auto konponketak” tailerrean.ERREKLAMAZINOAREN EGUNA2000ko irailaren 12anGEHITZEN DITUDAN AGIRIAK (FAKTURAK, EGIAZTAGIRIAK,...)Lehenengo fakturaBigarren faktura1Izp.47


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 48CBidaia behar ez dan moduan antolatzeagaitikerreklameteaERREKLAMAZINOGILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Anixe Freire CastroHelbidea: Txabarri, 6-7. eskoia Herria: Zamudio PK: 48170Nortasun agiria: 56.887.673Ñ Telefonoa: 944525269Noren ordezkari:ERREKLAMAZINOA JASO DAUENAREN DATUAKEnpresaren izena: Ibili BidaiakHelbidea: Elizalde, 7-3. eskoia Herria: Zamudio PK: 48170IFZ/NA zk.: 12.867.644 Telefonoa: 944528741Jarduera: Bidaia agentziaERREKLAMAZINOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUAEzkon bidaia dala eta, bidaia bat kontratau genduan: Mexikon zeharzirkuitua eta Cancun-en egonaldia. Zirkuiturako 5 izarreko hotelakaukeratu genduzan eta hala jasoten eban kontratuak. Hirugarren eguneangauean berandu heldu ginan hotelera eta sartuaz batera konturatuginan ez zala 5 izarrekoa. Berandu zan eta ez egoan aldaketaharen barri emongo euskun inor. Lo egitea erabagi genduan, ezin genduanordu hareetan ezer egin eta. Ez zan hor amaitu dana, hurrengoegunean zirkuituak jarraitzen eban eta ez ziran bila etorri, antzadanez, ez ekien gu beste hotel horretan gengozanik. Egun osoa galdugenduan eta guk ordainduta geunkan egun horretako urteerea. Gurekexea adierazo geuntsan hango gidari, baina hona etorritakoan egitekoesan euskun harek. Bidaia kontratatu genduan agentziara jo etahareen ardurea ez dala esan deuskue. Han egin behar ei gendualakexea. Orain ez ei dago urtenbiderik. Guk, ordaindutako 5 izarrekohotelaren eta egin ez genduan urteeraren kostua errekuperau guradogu, eta horretarako joten dot zuengana.ERREKLAMAZINOAREN EGUNA2000ko irailaren 10eanGEHITZEN DITUDAN AGIRIAKKontratua. Ordainagiria. Guk aukeratutakoa ez zen hotelaren foiletoa.Izp.48


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 498DERREKLAMAZINOAKTelefono konpainia bati erreklameteaERREKLAMAZINOGILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Amaia Fuentes FuentesHelbidea: Kale Nagusia, 3-7. ezkerra Herria: Basauri PK: 48970Nortasun agiria: 72.117.643F Telefonoa: 944405193Noren ordezkari:ERREKLAMAZINOA JASO DAUENAREN DATUAKEnpresaren izena: EuskaltelHelbidea: Zabalandi kalea, 8-5. eskoia Herria: Basauri PK: 20570IFZ/NA zk.: 56.887.673S Telefonoa: 944403892Jarduera: Aseguru enpresaERREKLAMAZINOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUATelefono konpainia bategaz daukat kontratauta 944405193 linea. Azken hile bikofakturea hartu dot, 360 €-koa. Okerren bat dago faktura horretan. Izan be, gureetxeko gastua ez da inoiz 70 € baino gehiago izan. Ikusten dozuenez aldea itzelada. Gainera, egindako deien zerrendea aztertzerakoan, konturatu gara abuztuanegin dirala deiak eta, gainera, 902 zenbakietara. Gu abuztuan ez gara etxean egon,beraz, ezin izan dogu deirik egin. Internetik be ez daukagu etxean.Erreklamazinoa telefonoz egin dot eta eurek esaten deuste hori dala nire telefonozenbakiaren gastua eta ez daukadala zer eginik. Arazoa konpondu barik dago etabildur naz hurrengo fakturan zer etorriko ete dan.Halanda ze, bi gauza eskatzen ditut: azkeneko fakturea zuzendu daiala telefonokonpainiak eta deiak nork egin dituan aztertu daiela, holangorik gehiagotan jazo ezdaiten.ERREKLAMAZIOAREN EGUNA2000ko irailaren 27anGEHITZEN DITUDAN AGIRIAKAurreko bi fakturak. Abuztuko hoteleko fakturea.1Izp.49


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 50


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 519UDALAGAZKO HARREMANETANHERRITARREK ERABILTENDITUEN IDATZIAKABCDEFGHIJErroldako datuak aldatzeko eskatzeaObra txikiak egiteko lizentzia eskatzeaDendea zabaltzeko lizentzia eskatzeaIbilgailuen gaineko zerga zuzentzeko eskatzeaKultura etxeko aretoa erabilteko eskatzeaOposizino baten kanpoan itxi edo baztertuizanaren kontrako erreklamazinoaJabetza publikoko ondasunei eragindakokalteak salatzeaMahaiak eta aulkiak bide publikoan ipintekobaimena eskatzeaErrotuluak, erakusleihoak eta toldoakipinteko lizentzia eskatzeaHirigintza informazinoa eskatzea51


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 52AErroldako datuak aldatzeko eskatzea1ESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Joxemari Gartzia LopezHelbidea: Aretzalde kalea, 7-1. eskuinaNortasun agiria: 56.887.673CNoren ordezkari:AZALPENAErroldan nire helbidea Garaioltza kalea, 1. B dala adierazotenda, baina daborduko bost hilabete pasau diraAretzalde kalea 7-1. eskuinera aldatu nintzanetik.ESKAEREAHonenbestez, eskatzen deutsut nire lehenagoko helbidearendatuak kentzeko erroldatik eta barriak ipinteko.Lezaman, 2002ko martiaren 15eanIzp.:52


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 53BUDALAGAZKO HARREMANETANHERRITARREK ERABILTENDITUEN IDATZIAKObra txikiak egiteko lizentzia eskatzea91ESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAK:Izen-abizenak: Jesus Telleria MadariagaHelbidea: Nafarroa beherea, 2-2. esk. Herria: ErandioNA zk.: 74568467X Tel.: 945447700AZALTZEN DOT:Hainbat obra egin gura dot bizi nazan etxebizitzan: komuna konpondu eta barriaegin, sukaldea barriztu eta garajea egokitu.Horregaitik guztiagaitik,ESKATZEN DOT:Behar diran tramiteak egin eta gero, obra lizentzia emoteko, lehenbailehen hasigura doguz obrak eta.Eskatu dodana onartuko dozuelakoan, agur.Erandion, 2002ko garagarrilaren 8anIzp.:53


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 54CDenda zabaltzeko lizentzia eskatzea1ESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Maider Gonzalez OtxoaHelbidea: Mestikabaso, 1- 2. esk.Herria: Gernika-LumoNA zk.: 12568467SADIERAZOTEN DOTDaborduko amaitu ditudala Muxikako Kurtzero auzoan dagoanmerkataritza etxabea egokitzeko obrak, Miren Azkoagaarkitektoak idatzitako proiektuaren arabera. Honegaz baterafatxadaren argazkia aurkezten dot, bai eta obra amaierako ziurtagiriaeta likidazinoa be, ikus-onetsi barik, baina 15 egunekoepean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak ikus-onetsitakobeste batzukaz ordezkatuko ditut.Halanda ze,ESKATZEN DOTAurkeztu dodan dokumentazinoa jasota geratzeko eta, halabajagoko, zabaltzeko lizentzia emoteko.Gernika-Lumon, 2002ko apirilaren 2anIzp.:54


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 55DUDALAGAZKO HARREMANETANHERRITARREK ERABILTENDITUEN IDATZIAKIbilgailuen gaineko zerga zuzentzeko eskatzea9ESKABIDEA1ESKATZAILEAREN DATUAK:I z e n - a b i z e n a k : Ibai Murillo MadariagaH e l b i d e a : Lapurdi kalea, 8-2.esk.H e r r i a : GaldakaoN A z k . : 14568467A T e l . : 944560011AZALTZEN DOT:2002ko zerga bilketan ibilgailuen gaineko zergarengaineko kanpainea datorrela eta, esanbehar deutsuet ez dozuela nire automobilarengaineko zerga behar dan moduan kobretan, 10-12 zaldi fiskaleko ibilgailuetan barik 14tikgorakoen artean sartzen dozue eta. Nire automobilaSeat 600 markakoa da.Horregaitik guztiagaitik,ESKATZEN DOT:Orain bi urteko eta igazko zergaren kopuruaberraztertu eta toketan jatana itzultzeko niri,eta bide batez aurtengoa behar dan moduanapliketako.Eskatu dodana onartuko dozuelakoan, agur.Galdakaon, 2002ko garagarrilaren 8anIzp.:55


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 56EKultura etxeko aretoa erabilteko eskatzeaESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Sara Otaño MaguregiHelbidea: San Pedro kalea, 7-2. ezkerra Herria: Amorebieta-EtxanoNA zk.: 15237751B Telefonoa: 946737159Fax: 946737159E-posta: sarao@euskalnet.netNoren ordezkari:Idatzi honen bidez baimena eskatzen dot Kultura Etxean erakusketa bat antolatzeko.Nire asmoa izango litzateke irailaren 15etik 30era bitartean erakusteanire margoak. Guztira 30 koadro dira, 12 30x40 cm-koak eta gainerakoak70x100 cm-koak.Amorebieta-Etxanon, 2002ko martiaren 4anIzp.:1Idatzi honen bidez baimena eskatzen dot Kultura Etxeko aretoanberbaldi bat antolatzeko, Beti Gazte kultura alkartearenizenean. Hitzaldia abenduaren 10ean izango da, arratsaldeko7retan. Hizlaria Pantxoa Egiagarai da eta “Gazteak globalizazinoarensasoian” gaia jorratuko dau.256


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 57FUDALAGAZKO HARREMANETANHERRITARREK ERABILTENDITUEN IDATZIAKOposizino baten kanpoan itxi edobaztertu izanaren kontrako erreklamazinoa91ESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAK:Izen-abizenak: Amaia Villaverde GaritanoHelbidea: Karabiazpi auzoa, 8-2.esk.Herria: BerangoNA zk.: 24568467MNoren ordezkari:AZALTZEN DOT:Udaltzainak hartzeko, Elorrioko Udalak deitu dauen oposizino-lehiaketanonartu eta baztertu diran izangaienzerrendea argitaratu dabe Bizkaiko Aldizkari Ofizialean,2002ko bagilaren 14an, eta kanpoan gelditu naz, nireeritxian ezelango justifikazino barik, zer horretan eskatzendiran baldintza guztiak beteten ditut eta.ESKATZEN DOT:Zuzentzeko onartu eta baztertutakoen zerrenda hori, etasartu nagiela onartutako behin betiko zerrendan.Eskatu dodana onartuko dozuelakoan, agur.Berangon, 2002ko garagarrilaren 18anIzp.:57


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 58GJabetza publikoko ondasuneieragindako kalteak salatzeaESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Jone Zumalde ElortzaHelbidea: Iparragirre kalea, 1-3.esk.NA zk.: 11568467AHerria: OndarroaAtzo arratsaldean gure auzoko lorategiak hondatu zituan motor txiki batek.Ez da lehenengo aldia hori jazoten dana. Izan be, hainbat gazte ibilten damotorrean gure auzoan, orain espaloi gainean orain lorategietan. Udalak,ostera, ez dau oraindino ezelango neurririk hartu. Tamalgarria litzateke egunenbaten motor horreek umeren bat harrapauko balebe. Hori guztiori kontuanizanda, gure auzora udaltzainak bialtzeko eskatzen deutsut.Ondarroan, 2002ko garagarrilaren 8anIzp.:12 3Idatzi honen bidez adierazo guradeutsuet lotsagarria dala Lameraparkeko egoerea, lohi-lohi dagoeta. Izan be, zakarrontzirik be ezdago. Parke osoan –eta parkeahandia da– lau bat zakarrontzibaino ez dagoanez, umeakaz olgetanjoaten garan gurasook ezdaukagu zaborra nora bota.Bermeon, 2002ko zezeilaren 7anIdatzi honen bidez salatu gura dot Errenteriaauzoko erreka ondoko pasealekuaren egoerea.Izan be, pasealeku horretako esku barandeaapurtuta dago hainbat lekutan eta arriskuadago jentea errekara jausteko. Kontuan izanpasealeku horretan edadeko jente asko ibiltendala. Umeak be ibilten dira. Halanda ze, albaiteta arinen konpontzea komenidu dala pentsetandot, ezer txarrik jazo aurretik.Gernika-Lumon, 2002ko irailaren 19anIzp.:Izp.:58


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 59HUDALAGAZKO HARREMANETANHERRITARREK ERABILTENDITUEN IDATZIAKMahaiak eta aulkiakbide publikoan ipinteko baimena eskatzea91ESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Naiara Boizas BasauriHelbidea: Espoloia kalea, -.esk.Herria: SondikaNA zk.: XOKUPAZINOARI BURUZKO DATUAKTabernearen izena: LegazpiarraOkupauko diren metroak: Non egin gura dan okupazinoa: Iturrigane, anNoiztik noiz arte: bagilaren etik irailaren era arteSondikan, ko maiatzaren eanIzp.:59


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 60IErrotuluak, erakusleihoak eta toldoak ipintekolizentzia eskatzea1ESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Ane Diaz AizpuruHelbidea: Arteaga, 1Herria: DerioNA zk.: 11684067JAZALPENABeheko auzoko 1ean, IBILI zapata dendan, toldo bat ipini gura dot erakusleihoarengainean. Honeek dira toldoaren ezaugarriak:Neurriak: 3 x 2 mMateriala: lonaKolorea: urdinaHonegaz batera bialtzen dot toldoa ipiniko dodan lekuaren planoa.ESKAEREAGoian esandako toldoa ipinteko baimena.Derion, 2002ko maiatzaren 10eanIzp.:60


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 61JHirigintza informazinoa eskatzeaUDALAGAZKO HARREMANETANHERRITARREK ERABILTENDITUEN IDATZIAK9ESKABIDEAESKATZAILEAREN DATUAKIzen-abizenak: Beñat Lasa AizpuruHelbidea: Etxebarri baserria, Berrezoaga auzoaHerria: LarrabetzuNA zk.: 11554067TADIERAZTEN DOTHonegaz batera joatzu Andra Mari kalea, 8 eta 10eko etxeetan dagozan lokalbien kokapen planoa.Halanda ze,ESKATZEN DOTLokal horreetan apartamentuak egiteko aukerearen gaineko hirigintza informazinoa.Larrabetzun, 2002ko maiatzaren 10eanIzp.:161


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 62


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 63Basauri, Berango, Galdakao, Gernika-Lumo eta Ondarroako Udalentzat etaTxorierriko Udalen Mankomunidadearentzat prestatutako edizinoa.© Edizio honena: Elkarlanean S.L. Donostia© Egilearena: Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta,Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza,Leintz-Gatzaga eta Oñatiko Udalak.Koordinatzailea: Elkar Argitaletxea.Portuetxe kalea, 88 bis. 20018 Donostia.Tel. 943 310 267Diseinua eta maketazioa: AZK Taldea.Fotomekanika: Estudios Durero.I.S.B.N.: 84-9783-310-4Lege gordailua: SS-1121/2005Inprimatzailea: Leitzaran Grafikak S.L., Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain (Gipuzkoa)


IDATZIAK 1 bizk 19/10/05 13:28 Página 64


<strong>Idatziak</strong> 1 bizk azala a 19/10/05 14:47 Página 2BASAURI BERANGOGALDAKAO GERNIKA-LUMO ONDARROA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!