12.07.2015 Views

2004ko Urria - Arrieta

2004ko Urria - Arrieta

2004ko Urria - Arrieta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKAEUSKARA ZERBITZUA18. zkia. 2004ko urria

ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA3FRUIZFRUIZKO MENDIZALE TALDEATalde barri bat dogu Fruizen: Fruizko MendizaleTaldea. Eta horrek, herrian eta herritarrentzakogauzak egiteko gogoa badagoela erakusten dau.Beraz, ezer baino lehen, zorionak taldea martxanbota dozuen guztioi; herritarrei begira egindakoedozein ekimen pozgarria eta eskertzekoa bebada eta.Izan be, holango zein bestelako ekimenakaz,herritarrari herrian bertan parte hartzeko aukereaemoten jako, eta hori benetan da txalotzekoa,normalean herri txikietakook beste herri handiagobatzuetara jo behar izaten dogu-eta gureanegin ezin doguzanak egiten.Herrian bertan ekintzak eskaintzeak eta aurreraateratzeak bestalde, herritarroi herriaren partesentiarazoten gaitu, apenas ikusten doguzanherrikideekaz hartu emanak eukiteko bidea emotendeusku eta zelan ez, herriak berak be biziahartzen dau eta jakina da, danok ibilten garalagusturago eta pozago mugimendua daukon herribatean, eta zer esanik ez, herri hori geurea bada.Fruizko Mendizale Taldeak antolatutako lehenengourteera abuztuaren 21ean egin zan, etaarrakasta handia izan eban, 40 lagun inguru batuziran-eta, giro ederrean, Fruizko bost ermitetatiklehenengo ibilaldi hori egiteko. Hurrengo urteerarakomendizale taldeak Fruizko iturrietatik ibiladiaegitea dauka aurreikusita.Amaitzeko, gogoratu Fruizko Mendizale Taldeasortu barri honegaz batera, honako talde honeekbe badaukoguzala herrian:-Fruizko Abesbatza-Fruizko Nagusien Alkartea-Fruizko Futbol TaldeaOngi etorria ba, talde barri honeri, eta gonbiteaherritarrei herrian daukoguzan taldeetan partehartzeko, bai eta beste talde barriren baten beharrasentidu ezkero, talde barri hori eratzeko,herriak eta herritarrok be eskertuko dogu eta.

4ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSGAMIZ-FIKAV.MENDIIBILALDIAUrriaren 3an, domeka izan arren, nagiakatera eta goizean goizetik jaiki zan jenteaGamiz-Fikan; izan be, ondo armozatu, prestatubeharrekoak prestatu, eta goizeko8:30etan Gamizen egon beharra zegoan,beste behin be, Gamiz-Fikako mendi ibiladiariekiteko. Aurtengo honetan, egia esan,beren-beregiko eguraldia egin eban, etahorrek partehartzea be oso handia izateaeragin eban. Datorren urtean be, bestehorrenbesteko partehartzea espero da, orainarteko esperientziak erakusten dauanez,urteroko mendi ibiladi hori herritarren arteantradizino bihurtzen joan baita eta, daborduko,hutsik egin ezin jakon zita garrantzitsuadogu gamiz-fikarrok.IKASTARO BARRIAKOrain arte Gamiz-Fikan gimnasia eta aerobic ikastaroak izan doguz; ikasturte barriagaz batera, lehengoikastaroez gain, beste barri batzuk be hasi jakuz. Eta esan behar da herritarrak gauza barriak egiteko etaikasteko gogoz egon dirala; izan be ikastaro guztiak arrakasta handia izan dabe, eta udalak uste bainoaskozaz jende gehiagok emon dau izena ikastaro guztietara.Datorren ikasturteari begira, kontuan hartubeharreko datua dogu, beraz.Hona aurten Gamiz-Fikan eskainiko diran ikastaro barriak:®EUSKERA IKASTEKO IKASTAROA: Hasiera maila: ASTELEHEN ETA EGUAZTENETAN, FIKAN®KANTA IKASTAROA: BARIKUETAN, GAMIZKO UDALETXEAN®DANTZA IKASTAROA: ZAPATUETAN, GAMIZKO FRONTOIAN

ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAARRIETA5SarekideerakusketaIrailaren 30ean hasi eta urriaren 13 rarte "Sarekide"erakusketa euki dogu ikusgai Arrietan. Aitatutako erakusketahori MENDINET Toki Ekintzako Taldeak etaEusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailakbultzaturiko Erakusketa Mugikorra dogu. EtaErakusketaren helburuak, besteak beste, honako honeekizan dira:-batetik, landa guneetan bizi diran herritarrakgaur egungo eta etorkizuneko informazio eta komunikazinoarenteknologia barrien inguruan sentsibilizatzea,prestatzea eta informatzea.-eta bestetik, aukera eta proiektu barrien sorrerabultzatzea eta sustatzea.Holan ba, erakusketa landa guneetako bizilagun guztieiegon da zuzenduta.Erakustea ikustera jentea taldeetan zein bakarka etorriizan da, eta umeak izan dira gehien animatu direnak,umeakaz fortografia tailer bat egin zan, eta baita zineemonaldi bat be.Arrietan ikusgai izan dogun erakusketa hori datozenegunotan Berastegin egongo da, eta azaroaren 18, 19,20 et 21ean Barakaldoko BECen.SAN MARTIN JAIAKAZAROAK 11, EGUENA:San Martin eguna.Goizeko 10:00etan TXUPINAZOAGoiz osoan zehar trikitixa giroa alaitzeko.Arratsaldean ERROMERIA.AZAROAK 12, BARIKUA:Mozorro eguna.Gaueko 22:00etan DISKO FESTA,"Jacin DJ" taldeagaz.Atsedenaldian, mozorro lehiaketaren saribanaketa.AZAROAK 13, ZAPATUA:Umeen eguna.Egun osoan zehar UMEENTZAKO PAR-KEA: Quads, ludoteka, puzgarriak...Arratsaldeko 18:30etan IPUIN KONTALARIA.Iluntzeko 20:30etan ERROMERIA, "KRE-SALA" taldeagaz.AZAROAK 14, DOMEKA:Azoka eguna.Goizean, euskal produktu eta abereen azoka.Eguerdian, BERTSOLARIAK: Sustrai Kolinaeta Igor Elorza.

6ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSMEÑAKAMEÑAKATARREN ARGAZKI ZAHARRAKMeñakako Udaleko Kultura Zinegotzigoakhelburu nagusitzat dauka gure herriko edozelangokultura ondarearen berreskuratzea,argitaratzea eta ondorengoetara igortzea.Hurbileko historia nagusia da ahal dala gogoratu,zaindu eta gorde behar dogun altxorra;gure guraso eta aiton-amonen bizimoduarenbarri emoten deuskuna hain zuzen be.Horrela bada, herritarren eskaerei erantzunez,argazki erakusketea gabonetarako antolatukodogu ostera be; hori dala eta udaletxeanargazki zaharrak biltzeko epea zabaldu dogu,dana-dalakoagatik orain arte ekarri ez dabenentzat,eta erakusketea hobetzeko asmoz.Alor honetan garatzen ari garan azterketenartean, poztasun ikaragarria emon deuskunlantxo bat dogu: Jaietan antolatu genduanargazki zaharren erakusketea.Erakusketa hau, herritarrek gure esku ipinidabezan argazki zaharren bilketa, aukeraketa,data ipintze eta digitalizazino lanaren ondorioaizan da. Herritarrakandik jasotako lanhandiaren aitorpena izugarri eskertzen dogu.Lan hau emakume talde batek burutu dau,interes handi eta aitagarriaz ekin-ekineanlanean ibili direnak. Eurek egindako ahaleginakgure helburua lortzen lagundu deusku.URRIA-ABENDUKO KULTURA-EGITARAUAURRIAIkastaroen hasiera.Urriak 25:Urriko azken astelehenean Gernikarakoautobusa.AZAROAAzaroak 6 :"Euskal jaia": Bertsolariak, trikitilariak,sagardoa,...ABENDUAAbenduak 6:Durangoko Liburu Azokara ibilaldia.GABONETAKO EGITARAUA:Abenduak 17:" Ipuin Lehiaketa"ren sari banaketa (Gamizen)Abenduak 18:"Gaudeamus Korala"ren eskutik kontzertuaMeñakako Andra Mari eleizan.Abenduak 19: Gabon kanten emonaldia.Abenduak 24: Olentzero.Abenduak 26: Ipuin kontalaria.Abenduak 24 eta abenduak 31: Jaiotza bizirik.

ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAUMEEN TXOKOAZELAN HASI DOZU IKASTURTEA?7UXUEAGIRRE(MEÑAKA)MAIALENLARRABEITI(GAMIZ-FIKA)UXUEAGIRREGOTITA(ARRIETA)MAIDERGARAI ORTUZAR(FRUIZ)-Nahiko ondo hasi naizlagunekin ondo eta posikberriro ikusteagatik. Lanasko eta ikasteko erebidaltzen digute baina osoondo pasatzen dogu jolasten.Hobeto oporretanbaina ez dago txarto lagunakberriro ikustea.-Hasieran oso pozik egonnaz ikastolan, ze aspertutabe egon naz oporretan.Baina orain apur bat txarragoze klaseko mutilekaz arazoakeukiten doguz.-Egia esan ez neukan eskolarahasteko gogo handiegirik,baina gero ondo pasetan dot.Txarrena da 3.mailan askoikasi behar dala, eta azterketapiloa daukaguzala. Onenaaurten tokau jakun andereñoada, oso maja da!-Oso ondo eta pozik. Aurten 3. mailarasartu naz eta andereño barria daukot.Orain arte ez dogu libururik erabili etaaurten liburuak daukoguz. Autengo ikasturteanmaisu-maistra asko daukaguz,musikarako, ingeleserako, gimnasiarako...Balletera be joaten hasi naz, arrastietan.Ingelesa be ikasten dot. Klaseanmutil barri bat daukogu, eta guztira 12neska eta 9 mutil gara.AHO KORAPILOAIrakurri aho korapilo hau arin-arin 3 bider. Zer?Erraza dala emoten dau , ezta? Ba, ez da, ez,hain fazila !!Zer dauka akerrak?Akerrak adarrak okerrak dituAdarrak akerrak okerrak dituOkerrak akerrak adarrak dituBaditu bere, bereak ditu.Zer dauka akerrak?Akerrak adarrak okerrak dituAdarrak akerrak okerrak dituOkerrak akerrak adarrak dituBaditu bere, bereak ditu.

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSESAERA ZAHARRAK- Udabarrien makatza, udegoyenien matsa.(Atsotitzak, Gotzon Garate)- Urria, usoaren galgarria.(Atsotitzak, Gotzon Garate)- Eskola mutillek sasiz sasi, asko jan etagutxi ikasi. (Atsotitzak, Gotzon Garate)HIRU BUELTAELEIZARI(egokitua)TXISTEAKOPORRAK- Eta zuek non egon zarie oporretan?–galdetu deutsie Mirenek lagunei.- Kosta Bravan.- Eta zelan... jatekoa, hotelak eta prezioak?- Ba... hotela aurtengoa, jatekoa igazkoa, etaprezioak... datorren urtekoak!(Txorakikeriak, Kike Amonarriz, moldatuta)MARGOLARIA- Zazpi astetan, zortzi koadro pintatu dodaz–esan deutso Xabier margolariak aitari-.- Eta saldu, ezer saldu dozu?- Bai, disko-jogailua, idazteko makina etatxamarra.(Txorakikeriak, Kike Amonarriz, moldatuta)ZENBAKI HONETANPARTE HARTU DABE:ZURIÑE GOTIIRATXE LASAMAITE TORREALDAIELIXABETE URIARTEMeñakako eleizari, gabean, hiru buelta emotea, gauzasakratua izaten zan. Gabean beluan, eleizpe barritik etaelizpe zaharretik. Hor pasau zan, hamen egon zan pertsonabat, gurago geunke zer edo zer gaur bizi balitz , zehamen izan dan pertsonarik zuhurrena eta argiena zan,hura baino buru argiagorik ez da Meñakan egon.Herriko taberna gaur dan lekuan lehenago be tabernaegon zan. Eta hara, Axpe etxeko bat etorten zan, horrabizargintzan, zapatuetan, ulea ebagiten, bizarra kendueta egiten. Gizon talde bat bildu eta batek besteei bildurrasartuteko edo:- Eta orain nor izango litzateke gai, Meñakako eleizari,eleizpetik hiru buelta emoteko?- eta...- Trankil emon neikez nik.- Bai zera!!- Ba ordaintzen badeustazu ardaua...- ardau goxoa gustetanjakon eta.Axpeko bizargina etorten zan hara, zaldi ganean, zeAxpe asau dago, bera zuhurra zan, baina berak ezdakiena, besteala joiala handik atzetik, eta zaldiagazparau zan eleize zaharrean. Emon eutsazan buelta bi,hirugarrenean, zaldiak higatuta ganera, urten deutsahan, baina aurki hil ez zanean!Meñaka Berbarik BerbaMeñakako udalaARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKAEUSKARA ZERBITZUAZURE ESKUBizkaiko ForuAldundiaKultura SailaEuskara SustatzekoZuzendaritza Nagusia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!