O N D O - O N D O P A S A A N D R A M A I X A K !
ANDRAMAIXAK’2016 • ONDARROA G Inkesta >>> Ze asmo daukazu andramarietarako? 17 Josebe Azpiri Andra Mari egunean helduko gara oporretatik bueltan, jaietarako. Umeentzat antolatuta dauden ekimenetara joango gara, batez ere, baina horrez gain, Plazagainera osteratxoa egingo dugu atun errea jatera, falta barik. Kuadrila Egunean ere lagunak batuko gara, ume eta guzti. Beti mozorrotzen gara, eta aurten ere animatuko gara. Umeak direla eta, eguneko plana izango da nirea. Unai Aranburu Andramarietan edukitzen ditut nik oporrak, beste aukerarik ez daukadalako; eta umeak dauzkagunetik, kanpoan egoten gara. Gelditu izan naizenean, lanarengatik izan da, eta lana eginda, tarte gutxi jairako! Hilaren 13ra arte egongo naizenez lanean, tarte horretan umeentzako prestatutako kontuetan ibiliko gara, tiobiboetan eta. Umeak hazten direnean, beharbada gelditu egingo gara, haiek eskatuta. Susana Balsima Madrildarra naiz, eta bederatzi urte daramatzat udan Ondarroara etortzen, azken urte bietan, lanera. Jaietatik gehien harritzen nauena da jendearen antolakuntza. Herri mailan antolatzen dira gauzak, eta ez horrenbeste erakundeetatik. Euskal Herri osoko kontua da hori. Andramarietan tabernan egongo naiz lanean, baina ea tarteren bat ateratzen dudan kontzerturen bat harrapatzeko. Javi Gabella Andramarietan hemen egongo gara, urtero modura. Kalera irten, jendeartean ibili,... horixe izango da gure plana. 70 udaberrirekin, ezin gara lehen modura ibili. Asko gustatzen zait egoten den giroa, gauza bat bestearen gainetik nabarmendu gabe. Hori bai, gusatuko litzaidake egunez musikariak egotea, kalerik kale, lehen modura. Horixe botatzen dut faltan. Musikak beste poz bat ematen dizu. Pedro Mari Beitia Urtero legez, kuadrilakook bazkaria egingo dugu hilaren 13an edo 14an, eta Arrantzale Egunean ere batuko gara hiru-lau bikote. Beti gustatzen da jaietan lagun artean ibiltzea. Hori bai, musikariek kalerik kale jartzen zuten animazioa faltan botatzen dut. Musika aldetik ahalegin handiagoa eskatuko nuke, eta giroa ipintzen duten taldeak ekartzea, Gatibu, adibidez, orain hiru urte modura. Priscila Asiama Nik egingo dudana da ondo pasa; denbora askoan ikusi bako jendearekin egon, lagun berriak egin,... Erromerian ibili! Kuadrilla Egunerako ez daukagu oraindik ezer pentsatuta, baina bururatuko zaigu zer edo zer, dudarik ez. Andramarietan nahikoa gauza egoten dira, ez dago kexarik; egunez, zer esanik ere ez. Eta gauean, uzten didaten neurrian ibiliko naiz. Aita, ama ...ea aurten 3rak jausten diren!