LANBIDE HEZIKETA 20-21
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
LANBIDE
HEZIKETA
ETORKIZUNERANTZ
HEZKUNTZA
ERALDATZEN
ERALDATZAILEA
Erronketan oinarrituriko metodologia berritzaileak
erabiliko dituzu ikastolan, Ethazi edo metodologia
aktiboak, lanketa kooperatiboan arituko zara eta
ekintzailetasuna garatuko duzu, punta-puntako
ekipamendu eta instalazioen bitartez.
EUSKALDUNA
Euskaraz munduratzeko lanera, Lanbide Heziketa
euskaratik egingo duzu ikastolan. Giro
euskaldunean garatuko dituzu zureezagutzak eta
konpetentziak, eta, aldi berean, trebatuko zara,
baita ere, gaztelaniaz/frantsesez etaingelesez.
LAN MUNDUARI LOTURIK
Enpresetako egoera errealekin lan egingo duzu.
Lanbide Heziketa duala eskaintzen dizugu ikastolan,
ikasiz lan egiteko eta lan eginez ikasteko. Enpresekin
harreman estua dugu, lan poltsa propioak ditugu.
Gure ikasle ia guztiek lana aurkitzen dute ikasketak
amaitu orduko. Atzerrian lan egiteko aukera ere
izango duzu Erasmus+ programen bitartez.
IKASTEN JARRAITZEKO
Aukera duzu erdi mailatik goi mailara
igarotzeko eta goi mailatik unibertsitatera.
Formazio osagarriak ere eskaintzen ditugu:
egiaztagiri profesionalak (Hobetuz, Lanbide)
eta bestelakoak (EGArako prestakuntza…)
LANBIDE HEZIKETA IKASTOLETAN
“Lanbide Heziketa irtenbide
egokia eta oso erakargarria
da gure ikasleentzat”
LANBIDE HEZIKETAKO zortzi zentro daude Ikastolen sarera
bildurik: Bizkaian, Bilboko Harrobia, Durangoko Ibaizabal eta
Derioko Txorierri Politeknikoa; Gipuzkoan: Arrasateko
Arizmendi, Tolosako Inmakulada, Zarauzko Oteitza eta
Donostiako, Zurriola; Lapurdin, Baionako Bernat Etxepare
Lizeoa. Inguru aldakorra bezain biziaz ari gara, bizi-biziaz.
URTEAN gutxienez zortzi alditan
elkartzen dira Euskal Autonomia
Erkidegoko Lanbide Heziketa
eskaintzen duten ikastoletako
zuzendariak; eta beste bitan
elkartzeko asmoa dute Euskal
Herrikoak Lanbide Heziketako
Mintegi Nazionalean, Baionako
Bernat Etxepare Lizeokoekin
batera. Lanbide Heziketako
matrikulazio kanpaina hasi aurretik
ikastoletako orientatzaileekin
biltzen dira garaiz, informazioa
ahalik eta eguneratuena
eskaintzeko.
Zertarako elkartzen zarete
hainbat orientatzaileekin?
ANA MONGE - Ongi baloratzen
dugulako urteroko bilera hau.
Batetik informazio eguneratua
ematen diegulako, galdera eta
zalantza guztiak argitze arren;
formazioa ematen diegulako
orientazio prozesuetan aurrera
egiteko ikastoletan: lege
aldaketak direla, berriak
direla… Aipagarria da Lanbide
Heziketako bilera hauetan,
gure orientatzaileekin lege
aldaketaz gain, zertan ari garen
azaltzea dela gure helburu
nagusia. Izan ere, beste
etapekin konparatuz gero,
berrikuntza eta proiektu
bereziak lantzen ditugulako.
Zehaztu nahi nuke matrikulazio
prozesuak arazo handiak
ematen dizkigula, batez ere Goi
Mailan, ikasleek Batxilergoan
aukeratzen duten
espezialitateak baldintzatzen
dielako Lanbide Heziketa; hau
da, lehentasuna galdu egiten
dute. Garrantzitsua da behar
bezala argitzea, urtero sorpresak
sortzen dituelako ikasleen eta
familien artean.
JOSU ORBE - Erdi Mailako ziklotik
Goi Mailakora zer lehentasun eta
urrats dauden; eta Goi Mailetatik
Unibertsitaterako sarrerak
nolakoak diren; Dualak nola egin;
Nazioarteko proiektuak zertan
dauden… urterik urtera proiektu
berriak ditugunez, ikasleak
enpresekin lanean jartzen ditugu
formatu ezberdinetan, eta horiek
urtero azaltzen dizkiegu.
AITOR URKIDI – Familiak
orientatu, gurasoentzat
jarraibideak argitu, lan munduko
datuak eta profilak eskaini; eta
bereziki, ikasleak orientatu eta
animatu mundu zabal honetara,
ilusioarekin ate berriak
irekitzera. Ahotara ekarri nahi
nuke Lanbide Heziketako
ikasleek duten lan-munduratze
tasa handia dela, ikasi eta titulua
eskuan dutelarik lanean aritzeko
aukera oso altua dela.
FERNANDO GARRIDOS – Bai,
ikasleren artean bi joera aurkitzen
ditugu, lana bilatu nahi duenak edo
gorantz joateko ibilbide baten bila
dabilena. Biak oso zilegiak direnez,
guri dagokigu haiei xede horietan
laguntzea.
Errealitatea da gero eta ikasle
gehiago datozkigula Lanbide
Heziketa egin ondoren
Unibertsitaterako bidea egin nahi
dutenak, Alemanian eta beste
herrialde batzuetan bezalaxe;
baina nabarmendu behar dugu
ikasle asko direla Lanbide Heziketa
gauzatu nahi dutenak,
bukatutakoan zuzenean lan
mundura murgiltzeko. Biak oso
baliotsuak guretzat.
Zertan aldatu da Lanbide
Heziketako irakaskuntza?
A.M. – Hasteko esan behar dugu
Lan-merkatua asko aldatu dela
gizarte mailan, eta, ondorioz,
enpresa mailan ere. Aldaketa horri
LANBIDE HEZIKETA IKASTOLETAN
aurre egiteko, eta ikasle profil
berriari erantzun bat eman nahian,
Erronka eta proiektuetan lanean
gabiltza zentratuta, aldaketarik
handiena horretan eman baita:
zein konpetentzia landu behar
diren, titulazio ezberdinetan baino
gehiago.
Bizi garen garaian, munduan,
ikasleak momentu zailei aurrea
hartzen prestatu behar ditugu,
aldakor den gizarte bati aurre
egiten, konpetente izaten lagundu
behar ditugu. Guri dagokigu
horretan laguntzea, horretarako
ikasketa-ibilbide ezberdinak
diseinatuz eta landuz. Eta horretan
dihardugu.
JOSE IGNAZIO MARTIJA –
Konpetentzia eta erronka horiek
dira lantzen ditugunak ikasleekin
gelan; baita enpresetan ere.
Kanpoko doikuntza asko baitira,
deialdiak eta enpresen eskaerak
direla, erakunde publiko eta
mankomunitateenak…
Ekintzailetasuna sustatzen da. Esan
dezakegu konplexutasun baten
kudeaketan murgilduta gaudela,
gizarte beharrei eta merkatuari
erantzuteko ahaleginean.
IKER GOMEZ DE SEGURA –
Beharrezkoa dugu erronka eta
eskakizunei aurre egiteko
eguneratuta izatea, etengabeko
formakuntzan gaude irakasleok,
eta horixe bera ikasleei
transmititzen saiatzen gara.
Ikasketak ez dira amaitzen,
ikasketek jarraipena dute.
J.O. – Zer esanik ez, iraultza
berriari begira jarrita gaudelako,
4.0 izenekoari.
Nola bideratzen duzue hizkuntzen
trataera?
A.U. – Liburuetatik edo
apunteetatik ikasten zuten ikasleek
lehen. Erronken metodologian
Ikaslea orain informazio
bilketarako Internetez eta
espezializatutako aldizkarietatik
hornitzen da. Bertan jasotzen
dituen edukiak barneratu bezain
pronto aplikatzeko asmoan
murgiltzen da, proiektu bihurtzeko
ahaleginean. Materiala bildu,
barneratu, garatu eta moldatu
egingo du etaparen edo zikloaren
arabera, eta hizkuntza batetik
bestera pasako da naturaltasunez.
J.I.M. eta J.O. – Mekanikan
ibilbidea dago euskaraz egina;
robotikan, aldiz, oraingoz ezer
gutxi; baina gure ikasleak hiru
hizkuntzatan mugitzen dira.
I.G.S. ETA LIZAR IRAZUSTA –
Hezkuntzan errazagoa da guretzat
euskaraz aritzea, baina beste
hizkuntzatan ere ibiltzen gara.
Zenbait arlotan (osasun munduan,
adineko zaintzan, kirol munduan…)
euskararen eskakizuna asko gehitu
da, gizarteak euskal profila duten
langileak eskatzen dituelako. Hori
horrela, gure egitekoa da ikasleak
hiru hizkuntzatan lan egiteko
mailara heltzea.
Zuzendariak zaratenez, zer mezu
emango zeniekete ikasle eta
familiei?
Lanbide Heziketa irtenbide egokia
eta oso erakargarria da gure
ikasleentzat. Batetik, Erdi Mailatik
sartuz gero, familia aukeratzeko
lehentasuna dutelako; baita Goi
Mailara eta Unibertsitatera joateko
ere, lehentasuna eta bide zuzena
baitute. Ikasleen heldutasunari eta
lan-eskarmentuari dakarkien onura
nabarmena da, eta hala onartzen
dute lan-merkatuko
kontratatzaileek. Zoritxarrez
batzuentzat oraindik Lanbide
Heziketa aipu gutxiko ikasketak
izan arren, zorionez lan munduak
eta enpresek guztiz kontrakoa
baloratzen dituzte, balio handikoa
direlakoan. Esan dezakegu hori
dela guretzat altxor; errealitatea
termometroarekin neurtuz gero,
tenperaturarik onena.
ELKARRIZKETATUTAKO ZUZENDARIAK
Ana Monge, Inmakulada Lanbide
Ikastola; Josu Orbe, Txorierri
Politeknika Ikastegia; Aitor Urkidi,
Arizmendi Ikastola; Lizar Irazusta,
Zurriola Ikastola; Jose Ignazio Martija,
Oteitza Lizeo Politeknikoa; Fernando
Garridos, Harrobia Lanbide Ikastola;
Iker Gomez de Segura, Ibaizabal
Ikastola eta Iban Thikoipe, Bernat
Etxepare Lizeoa.
INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA
Kondeko Aldapa, 5.B
20400 TOLOSA
943-673629
TWITER: @inmakuladaikast
FACEBOOK: inmakuladaikastola
WEBGUNEA:
www.inmakuladatolosa.eus
ERDI MAILAKO ZIKLOA
FARMAZIA ETAPARAFARMAZIA.
ERIZAINTZA LAGUNTZAILEA.
MENPEKOTASUN EGOERANDAUDEN
PERTSONEI ARRETA.
GOI MAILAKO ZIKLOA
DIAGNOSI IRUDIA ETAMEDIZINA
NUKLEARRA.
OSASUN ETAADMINISTRAZIO
DOKUMENTAZIOA.
GIZARTE INTEGRAZIOA.
ERRADIOTERAPIA - ESKAINTZA
PARTZIALEAN.
ARIZMENDI IKASTOLA
Otalora lizentziaduna, 8
20500 ARRASATE
943772025
TWIITTER: @arizmendi
FACEBOOK: arizmendipro.eu
WEBGUNEA: www.arizmendipro.eus
ERDI MAILAKOZIKLOA
OSASUN LARRIALDIAK.
ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK.
MIKROINFORMATIKAREN SISTEMAK
ETA SAREAK.
GOI MAILAKOZIKLOA
GORPUTZ ETA KIROLEKINTZEN
ANIMAZIOA
OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA
Bittoriano GandiagaFundazioa
Gipuzkoa kalea, 5
20800ZARAUTZ
943 111 000
YOUTUBE: oteitza
WEBGUNEA:
http://www.oteitzalp.eus/
ERDI MAILAKO ZIKLOA
MEKANIZAZIOA.
INSTALAZIO ELEKTRIKOETA
AUTOMATIKOAK.
GOI MAILAKOZIKLOA
FABRIKAZIO MEKANIKOKO
PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA.
FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA.
MEKATRONIKA INDUSTRIALA.
AUTOMATIZAZIO ETA ROBOTIKA
INDUSTRIALA.
ZURRIOLA IKASTOLA
Indianoene, 1
20013 DONOSTIA
943 272 587
TWIITTER: @GkesDonostia / @zurriolaikastol
FACEBOOK: gkesbarandiaran.zurriolaikastola
WEBGUNEA: www.zurriolaikastola.eus/
eu/heziketazikloa
GOI MAILAKO ZIKLOA
GORPUTZ ETA KIROL EKINTZEN
SUSTAPENA - KIROL TEKNIKARIA.
BERNAT ETXEPARE LIZEOA
5, Mayi Ariztia Karrika
64100 BAIONA
05 59 50 70 20
E-pposta:info@betxepare.eus
WEBGUNEA:
http://www.betxepare.eus
MERKATARITZA PRO BAXOA
HURBILEKO HERRI
BIZIRAKO ZERBITZUAK
LANBIDE PRESTAKUNTZA
TXORIERRI POLITEKNIKOA
Untzaga Ibaia kalea,1
48160 DERIO
94 403 40 60
TWITER: @pitxorierri
YOUTUBE:txorierritelebista
WEBGUNEA: www.txorierri.net
ERDI MAILAKOZIKLOA
MEKANIZAZIOA.
GOI MAILAKO ZIKLOA
INGURUMEN HEZKUNTZAETA
KONTROLA.
SALMENTEN ETAMERKATARITZA
GUNEEN KUDEAKETA.
FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA.
PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA.
AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA
INDUSTRIALA.
INFORMATIKA ETATELEKOMUNIKAZIO
SISTEMAK.
HARROBIA
Harrobi Plaza, 4
48003 BILBO
94 472 43 66
TWITTER: @harrobiaikas
FACEBOOK: IbarezkerraBilbo
WEBGUNEA:www.harrobia.eus
ERDI MAILAKO ZIKLOA
MIKROINFORMATIKA-SISTEMAK ETA
SAREAK.
GOI MAILAKO ZIKLOA
GORPUTZ ETAKIROL-EKINTZEN
ANIMAZIOA.
3D ANIMAZIOAK, JOKOAK ETA
INGURUNE ELKARRERAGILEAK.
MARKETINA ETAPUBLIZITATEA.
IBAIZABAL IKASTOLA
Intxaurrondo, 54
48200 DURANGO
GOI MAILAKOZIKLOA
HAUR HEZKUNTZA.
94 621 58 77
FACEBOOK:ibaizabalikast
WEBGUNEA:
www.ibaizabalikastola.eus
ANBIDE
EZIKETA
ETORKIZUNERANTZ
HEZKUNTZA
ERALDATZEN
MENPEKOTASUNEGOERAN DAUDEN PERTSONEI ARRETA
MEKANIZAZIOA
INSTALAZIO ELEKTRIKOETA
AUTOMATIKOAK
OSASUNLARRIALDIAK
ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK
MIKROINFORMATIKAREN SISTEMAKETA SAREAK
•
GOI MAILAKO ZIKLOA
DIAGNOSI IRUDIA ETAMEDIZINA NUKLEARRA
OSASUN ETA ADMINISTRAZIO DOKUMENTAZIOA
GIZARTE INTEGRAZIOA
ERRADIOTERAPIA - ESKAINTZA PARTZIALEAN
FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN
PROGRAMAZIOA
FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA
MEKATRONIKA INDUSTRIALA AUTOMATIZAZIO
ETAROBOTIKA INDUSTRIALA GORPUTZ ETA
KIROL EKINTZEN ANIMAZIOA GORPUTZ ETA
KIROLEKINTZEN
SUSTAPENA - KIROL TEKNIKARIA
INGURUMEN HEZKUNTZAETA KONTROLA
SALMENTEN ETAMERKATARITZA GUNEEN KUDEAKETA
PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA
INFORMATIKA ETATELEKOMUNIKAZIO SISTEMAK
3D ANIMAZIOAK, JOKOAK ETA INGURUNE
ELKARRERAGILEAK
MARKETINAETA PUBLIZITATEA
HAUR HEZKUNTZA
ERDI MAILAKOZIKLOA
FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA
ERIZAINTZALAGUNTZAILEA
INMAKULADA LANBIDEIKASTOLA
OTEITZA LIZEOPOLITEKNIKOA
ARIZMENDI IKASTOLA
ZURRIOLA IKASTOLA
TXORIERRI POLITEKNIKOA
HARROBIA
IBAIZABALIKASTOLA