30.04.2013 Views

Download File - mambo poa

Download File - mambo poa

Download File - mambo poa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

21

AFRIKA MINEZ - AGURTZANE BELAUNZARAN SAIZAR

Lurrean eserita jasotzen dituzte eskolak. 10-12 urtekoen gelan sartu

gara eta andereñoa HIESAri buruzko informazioa ematen ari da.

1994a ezkeroztik, Lehen Hezkuntza publikoa da eta datuek alfabetodunen

kopurua handitu dela diote. 12 urte arte joaten dira gehienak

eskolara. Irakurtzen eta idazten ikasten dute baita batuketak eta

kenketak egiten. Zortea dutenek ikasketekin jarraituko dute, gutxi

batzuk baina. Gehienak, bizitzaren lezioa ikasiko dute, biziraupenarena.

Lakua zeharkatuz Mozanbikera.

Nhkata Bay da lakuko porturik garrantzitsuena. Portudun herrien

identitate bera du: mugimendua, merkataritza, tabernak, musika goizaldeko

ordu txikiak arte, alkohola eta prostituzioa. Ingurunea, benetan

da polita. Hondartza xuriko kostaldea, palmondoak eta mendi

garaiak atzean. Ilala barkua astean bitan ailegatzen da. Hauxe da

lakuaren baitan bizi diren herrien eta irlen komunikazio bide bakarra.

Sartu gara, itsasontzi zaharrean. Sartu dira zientoka malawiar ere bai,

tonaka merkantzia eta esandako ordua baino lau ordu beranduago

iritsi den patroia. Eta sirena hotsarekin utzi dugu atzean Nhkata Bay.

Han goaz, izarrez beteriko gau ilunean lakuaren barnera.

Goizalderako ikuskatu ditugu Chizumulu eta Likoma irlak,

Malawiko uretan baina, Mozanbikeko lurretik gertuago. Ez da porturik

hemen. Txalupatxoak etorri dira bidaiarien bila, salto egin behar

dugu, goitik. Duda izpirik baduzu, akabo! Arroz zakuarekin batera

egingo baituzu salto jendez lepo beterik den barkutxora.

Eta han goaz, kostaldea noiz harrapatuko, intxaur koskolak bezala

olatu handiz beteriko lakuan. Eta hara non agertu diren baobab

zuhaitz ederrak begi aurrean. Afrikako kondaira batek dio; “Zuhaitza

hain zela ederra, Jaungoikoa bera ere jeloskor jarria zela. Eta zeruetako

jauna haserre bizian zen egun batean, zuhaitza errotik atera eta adarrak lurpean

sartu zizkion. Orduezkero, baobab zuhaitzak sustraiak luzatzen ditu

luze adinean zabal, lau haizetara”.

Likoma irla txikia bada ere, bertako biztanleak etxalde xumeetan

bizi badira ere, demasako katedrala eraiki zuten ebangelistek. San

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!