30.04.2013 Views

Download File - mambo poa

Download File - mambo poa

Download File - mambo poa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

23

AFRIKA MINEZ - AGURTZANE BELAUNZARAN SAIZAR

reak isiltasuna piztu du. Alderrai gara hemen ere. Ibon hankak jarri

bezain laster ohartu gara denbora geratu egin dela. Arkitektura kolonialeko

etxebizitza zaharkituak, ederrak baina. Abandonatua izan

den tokiaren usaina sumatu dugu. Hilerriek ere horixe diote.

Portugalen kolonia izan zen Mozanbike eta irla honetatik

merkantzia eta esklaboen trafi koa egin zen India eta Ameriketara

bidean. Independentziaren urteetan, 1975, portugaldarrek herrialdea

behartuta utzi zuten. 24 ordutan 24 kiloko ekipaia bakarrik atera

baitzezaketen Mozanbiketik.

Historia handiko tokia da Ibo txikia. Erlijio aniztasuna ere nabaria

da. Arabiarrak VIII. mendean iritsi ziren eta erlijio musulmana ezarri.

Hortik “salama” diosala. Portugaldarrek, berriz, Jaungoikoaren

hitza ekarri zuten, erlijio katolikoa inposatuz. Hortik, mezkita eta

elizen presentzia. Denak baina errespetuan bizi dira.

Arrantza dute bizibide irla hauetan. Arrantza eta lasaitasuna.

Munduan, ezagutu behar diren toki horietako bat da Ibo. Paradisurako

bidea ote den galdetzen diot oraindik nire buruari. Ibo, Matemo

eta Quirimba uharteetan egindako pausoetan, aho zabalik jaso

dugu ikusitakoa.

Matemorako bidea dhown (afrikako txalupa) batean egin dugu.

Marearen arabera ezartzen dira irteera orduak, ez du erlojuarenak

balio. Naturarena den denborak agintzen du. Dadyren etxean hartu

dugu ostatu irla txiki honetan. Dadyk badaki portugesez. Makua

hitz egiten dute paraje hauetan. Portugesa eskolara joan direnek

edota, kontinentera salto egin dutenek dakite. Dadyk Parke nazional

batean zaindari lanak egin zituen, horregatik daki hain ondo portugesa.

Eta erakutsi dizkigu argazkiak, Parke Nazionalekoak eta kontatu

dizkigu ere zientoka kontu dortokei buruz eta itsasoko espeziei

buruzkoak. Indiar ozeanoko irlatxoan, izarpean.

Gauean urrun zen itsasoa goizean gertura zaigu. Emakumeak

mussiroa jartzen dute aurpegian. Gazteek birjintasunaren ezaugarri.

Helduek, eguzkitik babesteko. Etxaldeetan dozenaka ume jolasean.

Gizonak kostaldean arrantzan. Emakumeak umeak bizkarrean,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!