12.05.2013 Views

Revista%20Urremendi_36

Revista%20Urremendi_36

Revista%20Urremendi_36

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GEURE ALKATEAK

16 URREMENDi

TXOMIN BILBAO

KORTEZUBIKO

ALKATEA

Txomin Bilbao (EAJ/PNV) izango da barriro

be Kortezubiko alkatea hurrengo lau

urteetan. Udalerriaren etenbako

hobekuntzea herritarren benetako

beharrizanak betetea izango da. Herriko

plazan alkar batzea indartzeko,

nagusientzako lokala, laster ume eta

gazteentzako martxan hasiko dan Gaztelekua eta gizarte etxea egongo dira. Horretarako, udaletxea eraikinaren

2. solairura igotzea aurreikusi da. Akzesibilitatea segurtatzeko, igogailu bibalentea ipiniko da udaletxerako eta

Santiago elizarako.

Etxebizitza eskabidea bete eta populazinoa sendotzeko etxebizitza sozialak eraikitzeko proiektuaren kudeaketagaz

jarraituko dau. Ingurumenari jagokonez, herriko argiak aldatuko dauz eta kontsumo bajukoak ipiniko dira; %70

aurreratuko da. Busturialdeko Mankomunitatearen kide aktiboa danez, zaborraren kudeaketa eraginkorraren

alde egingo dau, herrritarrarentzat erreza, eta Elixalden eta Basondo-Lezikan lurpeko kontenedoreak ipintzea

proposatzen dau. Gainera, alboko herriak lotzeko oinezko eta bizikletantzako landa bide sarea sortzea be martxan

onean doa aurrera.

JOSEBA MALLEA

MENDATAKO

ALKATEA

Joseba Mallea (EAJ-PNV) izango da barriro

alkatea legegintzaldi honetan be. Herrian

garapen ekonomikoa eta beharra

sustatzeko Mendatako Udalak turismoaren

alde egin dauan apostuaren barne, ardatz

nagusia landa-ostatu gehiago eskaintzea

izango da, turismoa erakarri eta eskualdeko

eskaintza turistikoa zabaltzeko. Hori dala eta, datorren urtean Zarranbenta auzoan landa etxe bat sortzeko

ikerketa eta proiektua burutuko dira. Inguru horretan dagozan udal eraikin bietako bat berregin eta egituratuko

da. Holanik auzoa be bizibarritu egingo da, badaukoz txokoa eta probalekua be eta, azken honeri karrajua

konpondu eta tapatu egin da aisialdirako eskaintzea zabaltzeko. Helburua dagozan baliabide eta eraikinak

aprobetxatzea da, herrian jarduera ekonomikoa eta beharra sortu ahal dabezan azpiegitura turistikoak puntu

horretan batzeko. Beste ardatz nagusietako bat, dinamizazino kulturala eta soziala mantentzea izango da, auzotar

guztientzako jarduerak burutuz. Gainera, azpiegiturak eta ekipamenduei jagokenean, herriko betebeharrak

betetzen segiduko da eta aukera barriak sortzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!