26.08.2013 Views

220,0 KB - Euskaltzaindia

220,0 KB - Euskaltzaindia

220,0 KB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra

kin mamitsuak erantsiz. Hainbat hitz, eta esaera. Oso atsegina, egunero dagokiguna

irakurtzeko.

5. HIZTEGIAREN EGITURAKETA ETA OSAGAIAK

284

– Lehenik eta behin, edozein hiztegitan jazotzen den legez, bildutako hitz guztiak

ordena alfabetikoz paratu behar lirateke, a-tik z-ra. Lehendabiziko elea

abaldenbora eta azkenengoa zurumilo.

Bigarrenez, hitzok arloka sailkatu behar lirateke. Eta zeintzuk arlo? UZEI-ren

Meteorologia-hiztegiaren arabera, meteorotzat jotzen direnak, hau da, hidrometeoroak,

litometeoroak, eolometeoroak, fotometeoroak, elektrometeoroak eta garrantzi

bereziko beste bi arlo, hodeiak eta itsasoa, alegia. Izarrak eta konstelazioak ere sar

litezke hiztegian. Ez dira asko eta batzuk bitxi samarrak dira. Bestalde, badira eguraldiarekin

erabiltzen diren beste hitz sailkagaitz batzuk, baina bere eremua zedarriturik

eduki dezaketenak. Adibidez, "ekaitzak", "hilabeteak", "gaixotasunak", "igarregunak",

"eguzkia", "ilargia", "izarrak" , "zerua" "tenperatura" eta abar. Beraz, guztira

7 arlo nagusi eta egokituko litzaizkiekeen azpi-arloak ere. Meteoroaren definizioa

ondoko hau da:

"Atmosferan edo lurrazalaren gainean behaturiko fenomenoa, hodeia izan ezik.

Fenomeno hau izan daiteke urezko edo ez-urezko zatiki likido edo solidoen prezipitazioa,

suspentsioa edo jalkiera, baita azalpen optiko edo elektrikoak ere."

– Azkenik, hirugarren atalean, atsotitz eta esaeren hiztegia. Berauek, hitzen

definizioarekin batera azalduko balira ere, beste toki batean, multzo berezitzat hartura

agertzeari interesgarri deritzogu.

Hitzen alboan nolako informazioak egon behar luke? Hitza beraz gain, gutxienez,

honako elementu hauek agertu behar lirateke:

a kategoria gramatikala: izena, izenondoa, aditza... Badira aditz batzuk fenomeno

meteorologikoekin batera baizik erabiltzen ez direnak.

b. Arloa: gorago azaldu dugunez gero, 7 arlo nagusi bereiztu ditugu. Hala eta

guztiz ere, azpi-arloak definitzekotan gelditzen dira. Adibidez hidrometeoroen

barruan, euri, txingor eta izotzari dagozkienek beste azpi-multzo batzuk

osatuko lituzkete.

c. Definizioa: ahal denik eta zehatzen, hitzak zer adierazi nahi duen.

d. Euskalkia: hitza zein euskalki eta, ahal izanez gero, zein herritan jaso, erabili

edo erabiltzen den.

e. Biltzailea: hiztegi-egilea, lexiko-biltzaile, idazlea edo inkesta bateko lekukoa

izan daiteke.

f. Testua: arras garrantzitsua da testua eta testuingurua ematea. Hitzak perpausaren

barruan bizi dira.

g. Esaerak eta atsotitzak: hitzari loturiko esaerak eta atsotitzak, horrela balegokio.

Zenbaitek esaera ugari dituzte eta batzuek bat ere ez.

h. Mitologia: hitzak mitologiarekin zerikusirik badu, adierazi egin beharko da.

Adibidez, "hodei" hitza.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!