26.08.2013 Views

220,0 KB - Euskaltzaindia

220,0 KB - Euskaltzaindia

220,0 KB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Etnometeorologiari buruzko Euskal

Hiztegia egiteko oinarriak eta osagaiak

1. SARRERA

Kepa Dieguez Barahona

Zergatik "etnometeorologia" euskal hiztegia? Erantzuna galdera bezain erraza

da: horrelako hiztegirik ez delako eta beste hizkuntza batzuetan nekez aurki genitzakeelako.

Beste kontu bat da zerk bultzatu gaituen gai horren inguruko hiztegia egiten

saiatzera. Uste dugu egunero, oharkabeko hainbat elkarrizketa "etnometeo-rologiko"

izaten dugula, eguneko eguraldiaz mintzatzen gara, asteburuko iragarpena hizpide

izaten dugu, telebistako eguraldi-iragarleak adi-adi entzun eta ikusten ditugu, tenpora-kontua

apurka-apurka ikasten dugu eta sarri kontatu edo irakurri izan dugu zernola

eragiten dion Mari jainkosak Euskal Herriko eguraldiari. Gainera euskara, hizkuntza

gutxiagotua izanez, edo ez dakigulako, edota alboko erdaren estutzea ezin bortitzagoa

delako alor honetan erabil genezakeen bezain ondo ez dugu erabiltzen.

Mendeen joanean metaturiko hainbat berba eta esapide, gure hitz-altxorra, ahantzi

samarturik dugu eta uste dugu gauza berriak asmatu baino lehen, geureari eutsi behar

diogula. Daukagunetik abiatu behar dugu eta ez badaukagu, nola ekin pentsatuko

dugu, baina errazkerietan jausi gabe.

2. HELBURUA

Lan honen helburua hauxe da: horretariko hiztegia gauzatu ahal izateko egin

beharreko urratsak jakinaraztea. Horretarako izenburuari berari baizik ez diogu erreparatu

behar, azaldu beharreko gaiak agerrarazteko: etnometeorologia, osagaiak eta

oinarriak.

3. ETNOMETEOROLOGIA

Lehenik eta behin, "etnometeorologia" zertan den azaldu beharren gaude.

Horretarako abiapuntu gisa balio digun lan garrantzitsu batera joko dugu: George P.

Murdock-ek Outline of Cultural Materials antropologia arloan ezinbestekoa den liburuan

kulturaren kategoria guztiak sailkatu ditu eta bakoitzak zenbaki jakin bat dauka.

Guztira 91 kategoria nagusi eta 915 azpikategoria. 1999ko azkeneko bertsioan "Izadia

eta jendeari buruzko ideietan" 820 zenbakia duen kategoria nagusian 821 zenbakia

duen Etnometeorologia dago. Harekin batera, etnofisika, etnogeografia, etnobotanika,

etnozoologia, etnoanatomia, etnofisiologia, etnopsikologia eta etnosoziologia,

EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra

hau da, jakintza horiekiko guztiekiko herri-ideia eta sinesmenak. George P. Murdockek

honela definitzen du etnometerologia:

"Ideas about night and day, dawn and twilight, rising and setting of the sun, phases

of the moon, eclipses, solstices and equinoxes, and the succession of seasons;

notions about heavenly bodies (e.g., sun, moon, stars, constellations planets, comets,

meteorites); ideas about meteorological phenomena (e.g., clouds and fog, frosts and

drought, rain and snow, ice, hail and sleet, winds and whirlwinds, storms, thunder and

lightning, rainbow, parhelion and aurora); associated behavior patterns (e.g., greeting

the dawn, dispelling an eclipse); etc."

Beraz, definizio honen bidez etnometeorologiak zein esparruri heltzen dion

jabetzen gara: fenomeno meteorologikoak ez ezik, zeruan izaten diren gertaera guztiak

ere aintzat hartzen dira, baina herri-ikuspegi batetik, ez meteorologiak, jakintza

gisa, nola ikusi eta azaltzen dituen. Lan honen helburua ez da izango fenomeno meteorologikoen

zientzia-ikuspuntua adieraztea, bai, ostera, hartaz baliatzea taxuzko sailkapenak

egin ahal izateko. Hortaz, meteorologia bitarteko moduan erabiliko dugu eta

ez helburu.

4. OINARRIAK

Oinarriei dagokienez, arlo honetan XIX. mendetik hona gaia jorratu duten zenbait

lanen aipamena egingo dugu. Gaia jorratzeko era berria bada ere, nola edo hala,

zeharka edo zuzenean eta arlo zehatz bati ekinez, barreiaturik, meteorologia-lexikoa

gogoetabide eta idazpide duten hainbat lan topa dezakegu. Egile askok herri bateko

hizkera jasotzen eguraldiaren gaineko hitzak bildu dituzte. Beste batzuk, aldiz, fenomeno

meteorologikoen arlo zehatz bat gidari zutela, ahalik eta berba gehien biltzen

ahalegindu dira. Beste zenbaitek, berriz, euskara-hiztegiak egitean nahitaez sartu

dituzte horretariko hitzak. Eta egileren batek, hizkuntzalaria izan ez arren, mitologia

gaia jorratzean, halabeharrez etnometeorologiarekin egin du topo. Beraz askotarikoak

dira dagokigun gaira garamatzaten bideak. Guztiak baliagarriak, jakina. Bat ere ez

da baztertzekoa. Lan zahar eta lan berri aitzindari batzuk aipatuko ditugu. Honako

hauek, besteak beste:

4.1 Lan zaharrak

– AZKUE, R.M.: Euskalerriaren yakintza (literatura popular del País Vasco).

Madrid 1935, Euskaltzaindia, Bilbo 1989. Esapide eta atsotitzei dagokienez, 103

bildu zituen, gaur egun, oro har, nahiko ezagunak direnak. Atal batean "aldi"-ari

buruz aritzen da eta bertan hilabeteak, urtezaroak eta zotalegunak (igarregunak) aipatzen

ditu. Beste atal batean, "egurasketak" gaia jorratzen du, fenomeno atmosferikoak,

alegia.

– BÄHR, G: El arco iris y la vía láctea en Guipúzcoa. RIEV XXII 1931. Artikulu

horretan, lehenengo eta behin, Gipuzkoan 1931n ostadarra adierazteko erabiltzen

ziren 71 hitzen berri ematen du, herri eta eskualdeka sailkatuta. Artikuluaren bigarren

zatian hitz guztien balizko etimologiaz aritzen da eta azkenik, "Esne-bidea" edo

"Santiago-bidea" euskaraz nola esan gaiaz jarduten du.

– BARANDIARAN, J.M.: Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Obras completas

I en al. Bilbao, 1972. Hizkuntza aztertzea helburu izan ez bazuen ere -denok

ezagutzen dugunez gero, antropologia zen haren esparrua- sarritan berba batzuen

282

K. Dieguez: Etnometeorologiari buruzko euskal hiztegirako oinarriak eta osagaiak

berri eman zigun. Oso interesgarria da "Ortzi" eta "In" ustezko jainkoei buruz eta

berauen isla eguraldi-hiztegian idatzi zuena.

– BONAPARTE, L.L.: Mots basques signifiant tonnerre. RIEV VI, 1912. Izenburuak

berak aditzera ematen digunez, euskalki guztietan 1912an "trumoi" hitza nola

adierazten zen kontatu zuen.

– L'arc-en-ciel en basque. Melusine II. Paris, 1884-85. Artikulutxo honetan

1885ean euskaraz euskalki guztietan "ostadar" hitza adierazteko berben berri eman

zuen.

– The ancient Basque name of God. The Academy. London, 1880. Ortzi euskal

ustezko jainkoari buruz aritzen da eta zenbait hitzen osagaia dela eman zuen aditzera.

– CARO BAROJA, J.: Sobre la religión antigua y el calendario del Pueblo Vasco.

Trabajos del Instituto Bernardino de Sahagún de Antropología y Etnología VI, 1948.

Liburu interesgarri honetan, ikuspegi antropologiko batetik lehenengo ataletan honako

gai hauek jorratu zituen:

• Zerua izendatzeko euskarazko hitzak

• Jainkoa izendatzeko euskarazko hitzak

• Trumoia eta tximista izendatzeko euskarazko hitzak

• Ostegun eta ostiral egunei buruz

• Ostadarra izendatzeko euskarazko hitzak

• Eguzki, ilargi eta euskal hiztegiari buruz

–GARATE, J.: Astros y meteoros en vascuence. RIEV XXIII. 1932. Berak, gorago

aipaturiko Gerhard Bähr-ek egindako lanari erantzuna ematen dio:

"Muy distinguido vascólogo: con gran interés he leído en esta Revista su bellísimo

artículo sobre "El arco-iris y la vía láctea en Guipúzcoa" y creo poder aportar

algunos datos e ideas sobre esa materia, paso a enumerarlas". Eta hitzen etimologiari

buruz aritzen da, batez ere.

4.2 Lan berriak

– AURREKOETXA, G.: Haizeen izendapenak ahozko hizkeran. Txillardegi, lagun

giroan. UEU, 1998. Euskal Herriko Hizkuntza Atlasean haizeen izenei buruzko itaunetan

jasotako erantzunek motibazio desberdinak dituzte: puntu kardinalak, orografia,

toponomia… Izendapen hauek ikerketa eta sailkapenean aurreratu gura izan da

artikulu honetan. Era berean, hitz hedatuenak orokorki begiratuz eta lurraldeka zeintzuk

diren aztertzen da.

– BARRUTIA, E.: Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia. UEU, 1996.

Arrantzaleen ahoetatik jasota, eguraldiaren inguruan hainbat berba agertzen dira, zenbaitetan

hiztegietan nekez topa daitezkeenak: "murmoi", "zarrazoi" "norteko haizea"

VS "iparreko haizea"…

– UZEI: Metereologia hiztegia. Donostia, 1989. Meteorologia zientifikoaren hiztegia

eta artikuluak biltzen ditu. Guztira 234 herri-hitz dauzka, gainerakoak berba

zientifikoak dira. Oso liburu baliagarria.

– ZABALA, P.: Naturaren mintzoa (egunez egun, sasoien gurpilean). Alberdania

2000. Egutegi zabala, hilabetez hilabete eta egunez egun eguraldiaren gainean iruz-

283

EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra

kin mamitsuak erantsiz. Hainbat hitz, eta esaera. Oso atsegina, egunero dagokiguna

irakurtzeko.

5. HIZTEGIAREN EGITURAKETA ETA OSAGAIAK

284

– Lehenik eta behin, edozein hiztegitan jazotzen den legez, bildutako hitz guztiak

ordena alfabetikoz paratu behar lirateke, a-tik z-ra. Lehendabiziko elea

abaldenbora eta azkenengoa zurumilo.

Bigarrenez, hitzok arloka sailkatu behar lirateke. Eta zeintzuk arlo? UZEI-ren

Meteorologia-hiztegiaren arabera, meteorotzat jotzen direnak, hau da, hidrometeoroak,

litometeoroak, eolometeoroak, fotometeoroak, elektrometeoroak eta garrantzi

bereziko beste bi arlo, hodeiak eta itsasoa, alegia. Izarrak eta konstelazioak ere sar

litezke hiztegian. Ez dira asko eta batzuk bitxi samarrak dira. Bestalde, badira eguraldiarekin

erabiltzen diren beste hitz sailkagaitz batzuk, baina bere eremua zedarriturik

eduki dezaketenak. Adibidez, "ekaitzak", "hilabeteak", "gaixotasunak", "igarregunak",

"eguzkia", "ilargia", "izarrak" , "zerua" "tenperatura" eta abar. Beraz, guztira

7 arlo nagusi eta egokituko litzaizkiekeen azpi-arloak ere. Meteoroaren definizioa

ondoko hau da:

"Atmosferan edo lurrazalaren gainean behaturiko fenomenoa, hodeia izan ezik.

Fenomeno hau izan daiteke urezko edo ez-urezko zatiki likido edo solidoen prezipitazioa,

suspentsioa edo jalkiera, baita azalpen optiko edo elektrikoak ere."

– Azkenik, hirugarren atalean, atsotitz eta esaeren hiztegia. Berauek, hitzen

definizioarekin batera azalduko balira ere, beste toki batean, multzo berezitzat hartura

agertzeari interesgarri deritzogu.

Hitzen alboan nolako informazioak egon behar luke? Hitza beraz gain, gutxienez,

honako elementu hauek agertu behar lirateke:

a kategoria gramatikala: izena, izenondoa, aditza... Badira aditz batzuk fenomeno

meteorologikoekin batera baizik erabiltzen ez direnak.

b. Arloa: gorago azaldu dugunez gero, 7 arlo nagusi bereiztu ditugu. Hala eta

guztiz ere, azpi-arloak definitzekotan gelditzen dira. Adibidez hidrometeoroen

barruan, euri, txingor eta izotzari dagozkienek beste azpi-multzo batzuk

osatuko lituzkete.

c. Definizioa: ahal denik eta zehatzen, hitzak zer adierazi nahi duen.

d. Euskalkia: hitza zein euskalki eta, ahal izanez gero, zein herritan jaso, erabili

edo erabiltzen den.

e. Biltzailea: hiztegi-egilea, lexiko-biltzaile, idazlea edo inkesta bateko lekukoa

izan daiteke.

f. Testua: arras garrantzitsua da testua eta testuingurua ematea. Hitzak perpausaren

barruan bizi dira.

g. Esaerak eta atsotitzak: hitzari loturiko esaerak eta atsotitzak, horrela balegokio.

Zenbaitek esaera ugari dituzte eta batzuek bat ere ez.

h. Mitologia: hitzak mitologiarekin zerikusirik badu, adierazi egin beharko da.

Adibidez, "hodei" hitza.

6. ORAIN ARTE BILDUTAKO ZENBAIT HITZ

K. Dieguez: Etnometeorologiari buruzko euskal hiztegirako oinarriak eta osagaiak

285

EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra

7. HIZTEGIAREN BALIAGARRITASUNA

286

• Etnometeorologiaren gaineko lexikoa toki bakar batean bilduta edukitzea.

• Hainbat hitz, esaera eta adiera ezagutarazi eta hedatzea

• Terminologiaren arloan lan-gai bezala erabili ahal izatea

• Euskara Baturako erreferentzia izatea

BIBLIOGRAFIA

Corpusa biltzeko

AKESOLO, L.; DE LASOTA, M. (1976, 1989). Diccionario Retana de autoridades de

la lengua vasca. Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao.

ANUARIO de la Sociedad de Eusko-Folklore. Años 1921 a 1934.

ARCHU, J. B.: "Uskaldun eta Franzes Hitztegia". Eskuizkribua.

AZKUE, R. M.(1989). Euskalerriaren yakintza (literatura popular del País Vasco).

Madrid 1935, Euskaltzaindia, Bilbo.

(1984). Diccionario Vasco-Español-Français. Euskaltzaindia. Bilbo.

BÄHR, G. (1931). "El arco iris y la vía láctea en Guipúzcoa". RIEV XXII.

(1931). "Alrededor de la mitología vasca". RIEV XXII

BARAIBAR, F. (1903). "Vocabulario de palabras usadas en Alava", Madrid.

BARANDIARAN, J. M. (1972). Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Obras completas

I, Bilbao.

(1973). Eusko Folklore. Obras Completas II. Bilbao.

BARRENSORO. (1950). Uztaro. Bilbao.

BERA, P., LÓPEZ MENDIZABAL. Diccionario Vasco-castellano. Tercera edición, Zarautz.

BONAPARTE, L. L. (1912). Mots basques signifiant tonnerre. RIEV VI.

(1884-85). "L'arc-en-ciel en basque". Melusine II, Paris.

(1880). “The ancient basque name of God”, London, The Academy.

CASENAVE, J. (1989). "Hiztegia Français-eüskara. Züberotar eüskalkitik abiatzez".

Hitzak.

DARRICARRERE, J. B.: "Hitztegi Heuskara Frantziako eta Espainiako Erdaretarat itzulija".

J. B. Darricarrère kapitainak egina, D. Rafael de Murga y Mugartegui Jeneralaren

laguntzarekin, Baiona. Eskuizkribua.

DARTHAYET, J. P. (1902). "Guide ou Manuel de la conversation et du style epistolaire

Français-Basque", Baiona.

DUVOSIN, J. (1859). "Bible Saindua edo Testament Zahar eta Berria, Duvoisin kapitainak

latinezko Bulgatatik lehenbiziko aldiko Laphurdiko eskarara itzulia". Luis

Luziano Bonaparte printzeak argitara emana, Londres.

"Dictionnaire Basque-Français". Copie de m. l'Abbé Daranatz, (1082 orriko

eskuizkribua).

ETXEBARRIA, T. (1965-1966). "Lexicón del Euskera dialectal de Eibar", Euskera, X-

-XI. Bilbo.

EUSKAL ERRIA (1880-1918). Revista de Cultura Vasca.

EUSKAL ESNALEA. (1914-1931).

K. Dieguez: Etnometeorologiari buruzko euskal hiztegirako oinarriak eta osagaiak

EUSKALDUNON EGUNKARIA (99-10-01 /02-06-30). Egunero Joan Albisuk egiten dituen

eguraldi-iragarpenak.

EUSKALZALE. (1897, 1898 y 1899). Euskerazko Albistari Edergarriduna, Bilbon.

EUZKEREA. (1929-1933), Bilbo.

EYS, W. J. van. (1873). Dictionnaire Basque-Français. Paris.

GARA Egunkaria. (99-10-01/00-07-31). Egunero Joxe Landak egiten dituen eguraldiiragarpenak.

GARATE, J.: "Contribuciones al Diccionario Vasco". RIEV 1930, 1932, 1933, 1934 eta

1936. BAP 1949, 1957, 1962 eta 1963.

EUSKERA, 1962, 1967, 1973.

FLV, 1973. Año V. Núm.15.

GEZE, L. (1873). Elements de Grammaire Basque, dialecte souletin, suivis d'un vocabulaire

Basque-Français et Français-Basque, Baiona.

GOIKOETXEA. (1967). "Voces recogidas en Loyola", Euskera agerkaria.

HARRIET, M.: "Diccionario manuscrito vasco-francés de 3.536 páginas".

HERRIA: Baionako astekaria.

INTZA’R, Dámaso: "Esaera-zarrak". Bilbao 1927, 1928 eta 1974.

IRIBARREN, J. M. (1952). Vocabulario Navarro. Pamplona.

(1958). Adiciones al Vocabulario Navarro. Pamplona.

IZAGIRRE, C. “Vocabulario de Oñate”. [Anuario del Seminario de Filología Vasca

Julio Urquijo, III].

(1959). "Voces roncalesas". BAP.

"Voces de Alsasua", Anuario del Seminario de Filología de Filología Vasca

Julio de Urquijo, I.

"Notas lexicográficas". Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio

Urquijo II.

(1956). "Oñatiko liñagin-iztegitxoa". Euskera agerkaria, I.

IZETA, M. (1996). Baztango hiztegia, Iruñea.

IZTUETA, J. I. (1847). Guipuzcoaco Provinciaren Condaira edo historia ceñetan

jarritzen diraden arguiro veraren asieratic orainarte dagazquion berri gogoangarriac,

Donostia.

LACOMBE, G.: "Algunas correcciones al Diccionario de Azkue". Eskuizkribua.

"Vocabulaire Basque. Mots, locutions, phrases, recueillis ça et là". Eskuizkribua.

LANDERRETXE, A.: "Correcciones al Diccionario de Azkue". Eskuizkribua.

"Zuhur-hitz edo errankizun batzu bertzeren ahotik adituak". 47. Atsotitzeko

eskuizkribua.

LARRAMENDI, M. (1745). Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín,

Donostia.

LARRASQUET, J. (1939). Le Basque de la Basse-Soule Orientale, Paris.

LARREGUY, B. (1775). Testamen Çaharreco eta Berrico historioa, M. de Royaumon-tec

eguin içan duenetic berriro escararat itçulia, Baiona.

LHANDE, P. (1926). Dictionnaire Basque-Français et Français-Basque. (Dialectes

Labourdin, Bas-Navarrais et Souletin), Paris.

MITXELENA, L. (1987…). Orotariko Euskal hiztegia Diccionario General Vasco.

Euskaltzaindia, Bilbo, [I, II, III, IV, V, VI, VII, VIII, IX, X , XI, XII… eta material

informatikoa].

287

EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra

MOKOROA, J. (1990). Repertorio de Locuciones del habla popular vasca, Bilbo, Labayru

Inst.

OIHENART, A. “Uskarazco zuhur-hitzac”. Bordelen, 1847. -Arnauld Doyhenart et son

supplement des proverbes basques par l'Abbé P. Haristoy, Baiona, 1892.

POUVREAU, S.: "Dictionnaire Basque-Français". Copia escrita del manuscrito que se

halla en la Biblioteca Nacional de París.

PREMORENA, d'Ostabat: "Mots basques recueillis par...". Eskuizkribua.

REFRANERO Vasco-Español de 1596. "Refranes y Sentencias".

SAINT-JAYME, F. "Annotations aux Dictionnaires de Azkue, Fabre y Van Eys".

Eskuizkribua.

SALABERRY, M. (1856). Vocabulaire des mots basques bas-navarrais, traduits en langue

française, Baiona.

SARASOLA, I. (1996). Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia. Euskal Hiztegia, Donostia.

UZEI. (1989). Metereologia hiztegia, Donostia.

VINSON, J. (1870). “Le mot Dieu en basque et dans les langues dravidiennes”. Revue

de linguistique II, Paris.

ZABALA, P. (2000). Naturaren mintzoa, Donostia, Alberdania.

Etnologia, Mitologia, Hizkuntzalaritza

ARRIAGA, J. L. (1984). Euskal Mitologia, Bilbo, Gero.

ARRINDA, A. (1985). Magia y religión primitiva de los vascos, Bilbo, A.A.A.

BARANDIARAN, J. M. (1973). Obras Completas, Bilbo, I. eta II. tomoak.

BOSCH GIMPERA, P. (1933). Los celtas y el País Vasco, RIEV XXIII.

CARO BAROJA J. (1948). “Sobre la religión antigua y el calendario del Pueblo Vasco”.

Trabajos del Instituto Bernardino de Sahagún de Antropología y Etnología VI.

(1989). "Euskal Jainko eta jainkosak, Olentzero eta sorginak", Gaiak,

Donostia,

(1973). Los pueblos del Norte, Txertoa, Donostia.

COSERIU, E. (1977). Principios de Semántica estructural, Madrid, Gredos.

ELIADE, M. (1974). Tratado de Historia de las religiones I, Madrid, Cristiandad.

GARATE, J. (1932). “Astros y meteoros en vascuence”, RIEV XXIII, 1932.

GECKELER, H. (1976). Semántica estructural y teoría del campo Léxico, Madrid,

Gredos.

GERMAIN, C. (1981). La Semántica funcional, Madrid, Gredos.

GOROSTIAGA, J. (1934). "Urtzi Dios", RIEV XXV.

HARTSUAGA, J. I. (1987). Euskal Mitologia konparatua, Donostia, Kriselu.

HOZ, J. L. (1981). "El euskera y las lenguas vecinas antes de la romanización".

Euskal linguistika eta literatura: Bide Berriak, Bilbo, Universidad de Deusto.

INTXAUSPE: "Compuestos de -or y de -orz", Euskal Erria, T 29.

IRIGOYEN, A. (1987). "Algunas cuestiones relacionadas con la [j] en lengua vasca".

De re philologica linguae vasconicae, Bilbo.

(1986). "En torno a la toponimia vasca y circumpirenaica", Departamento de

Lengua Vasca, Universidad de Deusto.

LE ROUX, F. (1981). "La religión de los celtas". Las religiones antiguas vol. III,

Madrid, Siglo XXI.

MAC CULLOCH, J. A. (1955). "Mitologías célticas y escandinavas". Historia de las

Religiones II, Barcelona, Vergara.

288

K. Dieguez: Etnometeorologiari buruzko euskal hiztegirako oinarriak eta osagaiak

MITXELENA, L. (1985). Fonética Histórica Vasca, [3ªed.], Donostia.

"Las antiguas consonantes vascas". Miscelánea Homenaje a André Martinet,

D. Catalán ed., La Laguna 1957, I, pp. 113-157.

ORTIZ-OSÉS, A. - MAYR, F. K. (1988). El matriarcalismo vasco, Bilbo, Universidad de

Deusto.

RAMOS, M. G. (1928). "De Astronomástica Vasca", Tarragona, Gráficas Fores.

SATRUSTEGI, J. M. (1989). Antropología y lengua, Iruñea, Autor-Editor.

SCHMIDT, W. (1923). Manual de historia comparada de las religiones, Madrid,

Espasa-Calpe.

SCHULTEN, A. (1927). "Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después

de J. C.", RIEV XVII.

URROZ, E. (1919-1920). "Historia religiosa I". Congreso de Estudios Vascos, Bilbao.

VERDET, J. P. (1989). El cielo, ¿caos o armonía?, Madrid, Aguilar Universal.

289

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!