26.08.2013 Views

Bakearen dimentsio kulturala Euskal Herriko uste sistema ... - Euskara

Bakearen dimentsio kulturala Euskal Herriko uste sistema ... - Euskara

Bakearen dimentsio kulturala Euskal Herriko uste sistema ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 . 1 . Bakeari buruzko uste sistemak . . . 21

1.1.5 . Bakeari Buruzko Ikerketaren garapena

Bakeari buruzko ikerketarekin hasi baino

lehen, hau bere garapenarekin batera bere ikerketa-

eremua zabalduz joan dela aipatu nahi dugu . Bere

garapenean, ondo bereizturiko honako hiru etapak

aurki ditzakegu (Visas Armengol, 1987 ; Arenal,

1990)

a) Lehenengo etapa . 40-50 urteetakoa,

Estatuaren paradigma : Esan bezala, bakeari buruzko

ikerketak lehenengo mundu-gudaren ondorioz

probokaturiko hausnarketetan ditu bere

aitzindariak, "nazioarteko harremanak" delako

disziplina zientifikoaren garapenean hain zuzen .

Garai hartan bakea mantentzea aberri guztietako

oinarrizko kezka bihurtzen da, nahiz eta une hartan

arazoari aurre egiteko ikuspegia tradizionalista

izan . Hau da, garrantzitsuena estatuen botere

armatua da eta bakea borondate ona eta estatuen

indar militarraren arteko konbinaketa da (Roling,

1984) .

Garai hartan egindako ikerketarik nagusienak,

Richardson eta Wright-ek mende honetako laugarren

hamarkadan guda kontrolatzeko helburuarekin

buruturiko lanak ditugu . Bi autore hauekin gatazka

biolentoen ikerketari hasera ematen zaio . Bakeari

buruzko ikerketaren lehen urte hauetan eta

bostgarren hamarkadaren amaieran hain zuzen,

ikerketa mota honen izaera multidisziplinarrari

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!