17.05.2019 Views

DEBARREN AHOTSA REVISTA -2019-

PROGRAMA ELECTORAL -2019- HAUTESKUNDE PROGRAMA

PROGRAMA ELECTORAL -2019- HAUTESKUNDE PROGRAMA

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LAU URTE GEHIAGO, PROIEKTU BAT SENDOTZEKO

Duela 4 urte pasatxo, hainbat debarrek batzea erabaki zuten, Deba bizitzen ari zen egoera politikoaz

kezkaturik, herrian gertatzen ari zenaren inguruko ikuspegia eta kezka partekatzeko eta aldaketa bat

eragiteko.

Hauteskundeetara aurkeztu ginen auzo-elkarte plural eta independente gisa, ideia alderdikoi eta itxie -

tatik kanpo lan egiteko asmoz, eta betebehar batekin: Debarentzat bakarrik lan egitea.

4 urte igaro dira eta gauza asko egin ditugu; pixkanaka-pixkanaka, baina ilusioz ari gara gure asmoa

betetzen: Deba hobetzea. Egia da, era berean, zenbait ekintza gauzatu gabe geratu direla bidean eta

beste zenbait bideratuta daudela edo gauzatzen ari direla.

Esan behar dugu berriak ginela eta hasiera gogorra izan zela. Administrazioan lan egiteak denbora

eta esperientzia eskatzen ditu. Gaur baditugu bata zein bestea, lau urtez aritu baikara gobernatzen.

Debak hobera egin du; ondo legoke nola zegoen gogora ekartzea. Hobera egin dute zerbitzuek, Osiok,

Santa Katalinak, Elizburuk, Amillagak, kiroldegiko zerbitzuek, parkeek, gure helduentzako zerbitzuek

(Eguneko Zentroa berritu da, esaterako) eta argiteria publikoak; gainera, kaleak garbiago daude, oztopo

arkitektonikoak ezabatu dira, plazak apaindu dira, hondakinen bilketa hobetu da… Kalitate handiko

beste hainbat gauza ditugu: kultura-jarduerak, hiritarren arreta-zerbitzua, pertsonala…

Arrazoi horiengatik guztiengatik eta gutako bakoitzaren nahiz taldearen ideiak berriturik, gure nahia

da udalerriaren bizitzan parte hartzen jarraitzea eta zuk ere herriaren alde gogotsu parte hartzea.

Zure botoa eskatzen dizugu, Deba hobetzeko eta Udala debarrengana hurbiltzeko.

2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!