26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza Larresoroko euskara

Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza Larresoroko euskara

Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza Larresoroko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Adibide horretan ez da ageri aditzoinaren subjekturik, baina agertzen

denean ere erabiltzen da aditzoina. Lekorneko adibide hauek halakoak dira,

laguntzailerik gabeak eta subjektua (pertsona izenordaina) agerian dutenak:

Dener gue lana emaiten tzaunkuten: hik xerritei hori huts eta hiaurt, hik

xerrien pazka inen duk, hik ttipiena, arroltzia(k) bil, ta bestiak abarra

xeha.

Galdera erretoriko eta harridurazkoetan ere ager daiteke aditzoina:

Nork fida halakoari?

Non koka honenbertze yende?

Nun ezar?

Nok erran?

Zehargalderetan ere erabiltzen da aditzoina, baina orduan aditz

laguntzailea isiltzen da beti:

Eztakit nola esplika nik.

Eztakit zoin hauta.

Zer pentsa emaiten du.

Eztaki noat itzul.

Kontzesio kutsua duten zenbait esaeratan ere bada: zer gerta ere, zer nai

gosta.

Bada aditzoina beti agertzen den egitura berezi bat: [aditzoina + eta +

aditzoina]. Hurrengo adibideetan ez dago erraza asmatzen partizipiorik

gabeko bi aditzen arteko koordinazioa dagoen ala lehen aditza partizipioko

atzizkiduna den eta bigarrena atzizkirik gabekoa:

Ixtan pat yarriik eon ta berritz as.

Eskuien beotzeko zonbeit aldiz an ai izan eta geo berriz lanian as.

Lafitteren adibide hau mota berekoa dela ikusirik, pentsatzekoa da bi

aditzoinen aurrean gaudela goiko horietan ere:

Eror eta chuti bagabiltza gure bizi guzia (1995 [1944]: 208).

Aurrekoaren tankera hartzen diet hauei ere, baina aditz nagusi gisa:

Batzuutan iraaz eta bertze batzutan gal (Beskoitze, Etxebarria 1994: 61).

Mañexek bertsuak astiki eta izkiribuz ontzen ohi zituen: maiz gauaz, loa jin

artean, asma, eta biharamunean paperean ezar (Lafitte 2001: 70).

Kontua da batzuetan, goiko horietan bezala, partizipio balio hutsa

hartzen duela aditzoinak; Lafonen esanetan, “l’idée verbale pure et simple”

(1980 [1944] II: 20). Beraz, beti ez du agindua edo eskakizuna adierazten.

Ezin elementu modalaren ondotik ere erabil daiteke:

116

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!