10.11.2013 Views

LEABURU-GAZTELU - Gipuzkoa.net

LEABURU-GAZTELU - Gipuzkoa.net

LEABURU-GAZTELU - Gipuzkoa.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

LEABURU-GAZTELU

Hedadura: 12’7 Km2

Jaiak:

Leaburu: Ekainaren 29an, San Pedro.

eaburu-Gaztelu-Txarama izenez ezagutzen

den udalerria 1966an sortu zen

Gaztelu eta Leaburu herriak batzearen

ondorioz. Azkeneko honek hirigunetik urrundua

dagoen auzoa du, Txarama izenekoa.

Bi udalerri hauek herrixka apalak baizik

ez zirela 1374 aldera Tolosari batu zitzaizkion

Batura hau, 1379ko Burgosko Gorteetan

Gaztelako Juan I ak baietsi zuen.

Leaburu eta Gazteluk inguruko beste

hainbat herrik bezalaxe Tolosaren moduko

hiribiIdu batek Iuza ziezaiekeen itzal-babesa

bilatzen zuten. Gainera, baturara bildutako

udalerriek sor zitezkeen baterako gastuetan

esku hartzeko konpromezua beretu zuten.

Bai Leaburuk bai Gazteluk, nork bere lurraldeari

mugarripean eutsi zion eta beren mendiak

landu zitzaketen. Berebat, administrazio

ekonomiko askea zuten.

XVI. eta XVII. mendeetan zehar Tolosaren

meneko herriek behin eta berriz honengandik

bereizteko saiakera egingo dute. Batzu-batzuek

lortu zuten beren helburua, ez

ordea Leaburu eta Gazteluk, XIX. mendeak

oso aurrera egin arte Tolosaren agintaritzapean

bizi izan beharko bait dute.

Biztanlegoa: 567 biztanle

Gaztelu: Abuztuaren 15ean,Andra Mariaren

Jasokundea.

Udalerri hauen askatasuna 1845ean iritsiko

da Udaletxeen Legea ezartzearen

ondorioz, nork bere alkatea izango duelarik.

Aurrerantzean herri-agintetza mailan bereizketa

erabatekoa izango da; Probintziako Biltzar

nagusi eta Partikularrei dagokienez

berriz, Tolosako ordezkaritzaz baliatuko dira

gerora ere.

LEABURU

une nagusia eliz inguruetan biltzen

G.da. Kasu honetan bitxia da eltzak

hartzen duen kokalekua, haitzeta

batek babesten duen muinoaz baliatzen bait

da, bertatik inguruko eremu zabala begitantzen

dela.

San Pedro Parroki-Eliza(25-37)

Eraikuntza apala da, harlanduzko harresi

trinkoak dituena. Oinplano angeluzuzena du

eta gurutzeriazko gangak. Hegoaldetik egiten

da sarrera, gainezka edertutako erdipuntuko

arku baten azpitik. Barruan besteak

beste, korupean lekututako bataiarria nagusitzen

da.

Gertuan hainbat baserri aipagarri zutitzen

dira: Ubillos (26-36), Kilimoi (25-35) ateburuak

dioenaren arabera 1795ean eraikia,

Arbola Txiki (25-38) eta Agerre (25-39) bazter

utzia dagoena.

Ubillos baserria.

Arbola Txikin zehar, Gaztelura zihoan

bide zaharrean aurrera eginda Baratzazulora

ailegatzen da, dorretxea izan behar zuenaren

aztarnak gordetzen direlarik bertan. Bertara

iristea zaila da, baserria mende hasie-

Leaburuko baserri saila (Arbola Txiki, Agerre, e.a.).

I

197

LeaburukoSan Pedro parroki-eliza.

ran utzi bait zen eta sasi belarrak luze-zabalean

zabaldu bait dira.

Aipagarria da berebat, San Sebastian

baselizaren kokagunea (25-34); elixka honek

gurutze toki egitekoak zituen eta Leaburuko

herrigunea Txarama auzoarekin lotzen zuen

gurdibidea erakusten du.

Txarama

Gune hau Araxes ibarrean lekutzen da,

Tolosa eta Lizartzarekin eremu geografiko

berbera beteaz. Azken aldiotan egitura ikaragarri

aldatu zaio, baina halaz ere, aspaldian

utzitako industri instalakuntza hidraulikoei

lotutako zenbait aztarna interesgarri

gorde dira. Errota Txiki (25-33) eta Errota

Zahar (25-30) esaterako. Oso aspaldidani k

duen industrirako erori horretaz gain, Txaramako

gune honek sekulako eragina izan du

inguruko errepide sarearen tajuketan, Leaburu

eta Altzotik zetozen mendibideen artean

Oleta zubian zehar (25-28), batura gune

izan bait da.

Gazteluko Jasokundearen

Andra Mari eliza.

GAZTELU

adirudi izena, lrumugarrietan izan

behar zuen gaztelutxo batetik datorkio-

Bla, Uliren parean, oraindik honen aztarnarik

aurkitu ez bada ere.

Udalerria Gipuzkoa eta Nafarroa arteko

mugan lekutzen da. Duen kokaguneak, herri

mailako komunikabide baten ondoan, gune

honen bakantasuna eta herriaren eite historikoari

eustea indartu du.

Gazteluko eraikuntzak orohar baserriak

dira eta gainera, arkitektur-eredu bitxia dute.

Udaletxe eta Parrokiaren inguruan biltzen

dira gehien bat.

Jasokundeko Parroki-Eliza

Tamaina ederreko eta arkitektura trinkoko

eraikuntza da. Oinplano angeluzuzena,

kanpandorrea eta atari arkupetua ditu.

Gazteluko garbilekua.

198

Jasokundeko andra Mariaren parrokiak

udalerriari izen ematen dion babestokiari

dagokion sinbologia biltzen du.

Arkupera igarotzea bideratzen duen

erdi-puntuko arkuaren gainean neurri itzeletako

herriko armarria dago eta hemen ere

gaztelua da elementu nagusia.

Arkupean parrokiaren portada nagusia

zabaltzen da. Erdi Arokoa da, sei arkibolta

zorrotz eta turut antzeko oinplanoduna;

apaltasuna du nagusi, edergarririk batere

ez duela. la Berastegiko Parrokia bezalakoxea

da.

Eliza ondoan plaza zabal bat zabaltzen

da, Leaburutik zetorren antzinbide inguruan

tajutua. Hilerriko bidea jarraiki (*6) barruratzen

zen. Hilerri-eraikunza, estiloz neoklasikoa,

duen eraikuntza zainduagatik eta inguruan

duen natura-paisaiagatikda aipagarria.

Bidea, gaur egun herria osatzen duten

bi udalerriak bereizten dituen ibaiaren joanaz

baliatzen da.

Barneratuen dagoen atalean Txispiri

hilobi-zuloa (25-86) lekutzen da, Brontze

Aroko gizasemeek hildakoei lur ematen zieten

tokia. Haitzulotik gehitxo urrutiratu gabe

lehen aipatutako hilerria lekutzen da.

Plazak, Seroretxe (*7), 1871ko data

duen eguzki-orratza duena, Erretore Etxea

(*4), sarreran erdi-puntuko arkua duena,

Osingone baserria.

Osingone baserria (*5),honek ere fatxadan

arkua duela, eta Usurburu(*10)biltzen ditu.

Parroki inguruko eraikuntza sailak

aurrera egiten du ibaiari gaina hartu arte,

itxuraz Nafarroareki ko lotura bide izan dena

markatuaz. Tarte honetan honako baserriok

zutitzen dira: Zapatari (*3),lbarrondo (*2)

biek ere sarrera-arkua dutela, Tomasenea

(*I), gerrate karlistetan suak hartuta zegoenez

gero 1858an birreraikia, eta Aginaga

Bekoa (25-90). Azkeneko honetan ate-leihoetako

erremateak eta harlandua orohar,

hareharrizkoak dira, herriko eredurik usuenari

aurkajarriaz, kareharriaren erabileran

oinarritua.

Udaletxea (*11)

Udaletxeak, "Kontseju’k", ohizko arkupea

du, hiru arkutakoa oraingo honetan eta

antzekotasun handia inguruko eraikuntzekin.

XIX. mendekoa izan liteke.

Honen ondoan iturri eta garbileku publikoak

gorde dira. Harrizko lau pilare oinarri

dituztela, egurrezko egitura apal baten

azpian biltzen dira.

Eremu honetako baserriak errepide

inguruan lekutzen dira. lriarte (25-89) da

Udaletxetik urrutien dagoen baserria. Erregifienea

(*16), Kopuru Zahar (*9) eta Etxeberri

(*13)baserriek -hauek ere arkudunak- Eliza

desagertutako Santa Krutz baselizarekin 10-

tzen zuen bidea mugatzen dute. Bidea gurutze

bide batek markatzen du, zenbait gurutze

gorde direlarik (*15).

Enregi baserria (*12) 1805ean eraiki Zen.

Herri tradizioak komentua izan relako usteari

eusten dio. Eremu honetan eraikuntzarik gailenena

Apeztegi da (*14). Oinetxe izan da

eta fatxadan armarria dauka.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiak 1992. urtean argitaratutako

GIPUZKOAKO GIDALIBURU HISTORIKO MONUMENTALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!