25.12.2014 Views

Data eta ordua (PDF 225Kb) - Zierbena

Data eta ordua (PDF 225Kb) - Zierbena

Data eta ordua (PDF 225Kb) - Zierbena

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Data eta ordua

1. Orduak adierazteko:

- ordu bata da - ordu batean - ordu bateko meza…

- ordu biak dira - ordu bietan

- hirurak dira… - hiruretan…

Orduren ordez oren ere erabil daiteke, iparraldean: oren bata, bi orenak/biak, hiru

orenak/hirurak…

2. Erdia adierazteko:

- ordu bat eta erdiak - sei eta erdietan

- hiru eta erdiak - zortzi eta erdietan…

- bost eta erdiak…

3. Laurdena adierazteko:

- ordu bat eta laurdenak edo ordu bata eta laurden

- ordu bi eta laurdenak edo ordu biak eta laurden…

- hiru eta laurdenetan edo hirurak eta laurdenetan

- sei eta laurdenetan edo seiak eta laurdenetan…

4. Zenbat minutu gutxi adierazteko:

Gutxi/guti eta gutxiago, biak onartzea proposatzen du Euskaltzaindiak.

Nolanahi ere, gogorarazi nahi du gutxi/guti dela hedatuena:

- hamarrak hamar gutxi dira / hamarrak hamar gutxiago dira

- hamarrak hamar gutxitan / hamarrak hamar gutxiagotan

- bostak laurden gutxitan / bostak laurden gutxiagotan

5. Zenbat minutu gehiago adierazteko:

Euskaltzaindiak kasu-marka singularrean ematea gomendatzen du:

- seiak eta bostean

- hamarrak eta hamarrean

- laurak eta hogeian…

6. Ordua zifretan ematen denean:

Bi punturekin bereiziko dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabiliko

dira beti.

Gomendioak:

a) Tauletan zenbakiak kasu-markarik gabe idatzi. Adibidez, Bilbotik

Donostiarako autobusen irteera-orduak:

09:00 10:15 12:30

Edo denda bat zein ordutatik zein ordutara dagoen zabalik:

- Goizetan 10:00 - 13:30

- Arratsaldeetan 16:00 - 19:30

b) Deklinatzerakoan, orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie, eta minutuei

singularrekoa (behar denean lotura-bokala erantsiz):

15:00etan 15:00etara / 15:00ak arte 15:00etatik

15:01ean 15:01era / 15:01 arte 15:01etik

15:04an 15:04ra 15:04tik

15:15ean 15:15era 15:15etik

c) Irakurtzeko orduan, eguneroko hizkeran (irrati, telebista, eta abarretan):

- Arratsaldeko hiruretan

- Arratsaldeko hirurak arte

- Arratsaldeko hirurak eta bostean…

• Era berean, erabilera informalean:

- 00:00, gaueko nahiz gauerdiko hamabiak

- 00:30, gauerditan edo gaueko hamabi eta erdietan…

• Erabilera formalagoetan, ordea, ontzat ematen dira:

- hamabostetan

- hamabostak eta bostean

- hamabostak eta hamabostean

- hamabostak eta hogeita hamarrean

- zero orduan / orenean

- zero ordua / orena eta hogeita hamarrean…

7. Egitarau, kartel eta antzekoetan, erdibide hau ere ontzat ematen da:

- Arratsaldeko 5etan

- Goizeko 11,30etan / goizeko 11 eta erdietan

- Iluntzeko 8etatik 11k arte

- Arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte…

Data nola adierazi

1. Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten

dira, -n kasu-marka erabiliz edo erabili gabe:

- Durangon, 1983ko martxoaren 7an

- Durango, 1983ko martxoaren 7a

2. Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:

1995/03/07; 1995-03-07; 1995-III-07; 1995/III/07

Deklinatzerakoan:

- 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkaria-n

- 1993-11-23ko agiriak dioenez…

3. Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik.

Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke:

- Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia.

- *Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia.

- Datorren ostegunean,urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.

Ariketa:

Aukeratu erantzun zuzena.

1. a) Mikel 1.905ean jaio zen.

b) Mikel 1905ean jaio zen

2. a) 1.906garren urtean jaio zen Patxi.

b) 1906an jaio zen Patxi.

c) 1906. urtean jaio zen Patxi.

3. a) Bilera astelehen batean egin genuen, uztailaren 10ean.

b) Bilera Astelehen batean egin genuen, Uztailaren 10ean.

4. a) Maiatzan deialdia eginen dugu. Uztailan, berriz, azterketa.

b) Maiatzean deialdia eginen dugu. Uztailean, berriz, azterketa.

5. a) Zierbena, 2001eko urriaren 28

b) Zierbena, 2001eko urriaren 28a

c) Zierbena, 2001eko urriak 28

d) Zierbenan, 2001eko urriak 28an

6. a) Izena emateko epea ekainak 28tik uztailak 8ra dago zabalik.

b) Izena emateko epea ekainaren 28tik uztailaren 8ra dago zabalik.

7. a) Ordubiak dira.

b) Ordu biak dira.

8. a) Hiruretan sartu nintzen ohera eta seiretan esnatu.

b) Hiruetan sartu nintzen ohera eta seiretan esnatu.

c) Hiruretan sartu nintzen ohera eta seietan esnatu.

d) Hiruetan sartu nintzen ohera eta seietan esnatu.

9. a) Autobusa ez da zazpiak arte irtengo.

b) Autobusa ez da zazpirak arte irtengo.

10. a) Sei eta erdietan heltzen naiz etxera egunero.

b) Sei t’erdietan heltzen naiz etxera egunero.

11. a) Zortziak hogei gutxitan sartzen naiz lanera.

b) Zortziak hogei gutxiagotan sartzen naiz lanera.

12. a) Udaletxea 09:00tik 14:00ra egon ohi da zabalik.

b) Udaletxea 09:00etatik 14:00etara egon ohi da zabalik.

13. a) 08:40etan heltzen naiz lantokira eta 17:30etan irteten.

b) 08:40an heltzen naiz lantokira eta 17:30etan irteten.

c) 08:40an heltzen naiz lantokira eta 17:30ean irteten.

14. a) Hala ere, gehienak 17:20an irteten dira.

b) Hala ere, gehienak 17:20etan irteten dira.

15. a) Bostak eta hamabostetan irteten dira gehienak.

b) Bostak eta hamabostean irteten dira gehienak.

c) Bostak eta laurdenean irteten dira gehienak.

16. Zein da zuzena

a) Hamaikak laurden gutxigotan irten naiz ileapaindegitik.

b) Nire gosaria seiak eta hamarretan hartu behar dut.

c) Hiruak eta hogeitabostetan geratu naiz Amaiarekin zinemara joateko.

d) Zortziak hamar gutxitan hasiko da filma.

17. Zein dago gaizki

a) Ordu bi eta laurdenetan hasiko da bazkaria.

b) Lauetan aterako gara gaur ikastolatik.

c) Hamarrak hamar gutxiagotan elkartu gara aitarekin.

d) Ordu bat eta erdietan ixten dute fruta denda.

18. Zein da zuzena

a) Hiruak eta seitan amaitu ditut etxeko lanak.

b) Lauak eta laurdenetan hasiko da teleberria.

c) Seiak laurden gutxiagotan iritsi gara Zierbenara.

d) Aretx etorri zenerako, zortzirak emanda zeuden.

19. Zein dago gaizki

a) Seirak eta laurdenetan geratu naiz Mikelekin.

b) Ordu bat eta laurdenetan hasiko da tortilla txapelketa.

c) Hamarrak eta hamarrean hasiko da nire telesail gustukoena.

d) Goizeko bost eta laurdenetan esnatu naiz minaren minez.

20. Zein dago zuzen

a) Goizeko lauak eta laurdenetan itxiko dituzte tabernak.

b) Ordu batean izango da batzarra.

c) Hamar t'erdietan etorriko da aita nire bila.

d) Denda irekita egongo da goizeko 10:00tatik eguerdiko 13:00etara.

1-b, 2-b, 3-a, 4-b, 5-a, 6-b, 7-b, 8-c, 9-a, 10-a, 11-b, 12-b, 13-c, 14-a, 15-c, 16-d, 17-b,

18-c, 19-a, 20-b

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!