13.01.2015 Views

Partikula modalak (PDF 40Kb) - Zierbena

Partikula modalak (PDF 40Kb) - Zierbena

Partikula modalak (PDF 40Kb) - Zierbena

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

PARTIKULA MODALAK

Partikula modalak aditz-multzoko osagaiak dira. Oraingo honetan, gehien erabiltzen diren

partikula modalak aztertuko ditugu:

1.- Omen (ei)

2.- Ote (ete)

3.- Ohi

1.- OMEN (EI)

Omen (ei bizkaieraz) aditz trinko edo laguntzailearen aurrean jartzen da:

Egingo OMEN du

EZ OMEN du egingo

Baina, noiz erabili behar dugu OMEN partikula

a) Hiztunak esaten duena besteren bati entzundako zerbait denean

b) Esandakoaren egiatasunaz hiztunak batere ziurtasunik ez duenean

Jatorrizko esangura lehenengoa dugu, bigarrena aurrekoaren ondorioa baino ez da:

a) Datorren urtean ezkonduko OMEN dira

b) Ez OMEN diote ezer aurkitzen

c) Gaur euria egingo OMEN du

Nolanahi ere, hiztuna beste bati entzundakoaz ziur badago, ez du OMEN erabiliko. Esaterako,

“Bilbo Bizkaiko hiriburua da” entzun badu, eta entzundakoa besteren bati errepikatu nahi

badio, ez du “Bilbo Bizkaiko hiriburua OMEN da” esango.

2.- OTE (ETE)

Ote partikula (bizkaieraz ete) galderak egiteko erabiltzen da, baina ez galdera markatzeko,

ZALANTZA edo SUSMOA adierazteko baizik. Hortaz, partikula honetaz baliatuz egindako

galderak ez dira galdera neutroak; hiztunak galdetzen duenaz dauzkan zalantzak, susmoak eta

beldurrak ere adierazteko erabiltzen da.

Hainbat adibide:

a) Jakingo ote du

b) Ez ote du jakingo

c) Etorriko ote da

Zehar galderetan ere erabil daiteke:

a) Zalantzan dago lortuko ote duten

b) Beldur da ez ote duen gaindituko

c) Ez dakit etorriko ote den

“Ba-“ aurrizkiarekin batera erabiltzen denean, “ba-“ eta aditzaren artean tartekatzen da.

Esaterako:

a) Ba ote daki nora doan

b) Ba ote daukagu beste irtenbiderik

3.- OHI

Ohi partikula modala, ezin da, zentzu estu batean, aditz-multzoko osagaitzat hartu. Partikula

honek OHIKOTASUNA adierazten du; baita aditz trinkoekin doanean ere.

Partikula honek hainbat berezitasun ditu:

a) Aspektu bakarra adierazten du (ohikotasuna)

b) Ezin da, esaterako, “-ko” aspektu-markarekin erabili (etorriKO ohi da)

c) Mendebaldean partizipioarekin erabiltzen da

d) Ekialdean “-tzen” aspektu-markarekin erabiltzen da

e) Mendebaldean aditz nagusiaren atze-atzean jartzen da

f) Ekialdean gainerako partikula modalak bezala erabiltzen da

Mendebaldean

Joan OHI da

Ez da joan OHI

Ekialdean

JoaTEN OHI da

Ez OHI da joaTEN

Horra hor hainbat adibide:

a) Egunero gosaldu OHI dut

b) Larunbatetan joan OHI naiz gurasoen etxera

c) Kasu horietan esan OHI denez: “Nolako enborra, holako ezpala”

OHI partikulari “–KO” atzizkia erantsiz, zenbait esapidetan erabiltzen den OHIKO izenlaguna

sortzen da. Esaterako:

a) OHIKO tokira joango gara

b) OHIKO bidetik etorri gara

c) EZ OHIKO bilera deituko dugu

ARIKETA

1.- Nork egiten __________ ditu horrelako zaratak gauetan

a) ohi b) omen c) ote

2.- __________ gaizki esaka etorri __________ dira gaur bidaia osoan

a) Elkarri / omen b) Elkar / omen c) Elkar / ohi

3.- Bere amorantearekin alde egin ___________du; nora joan __________ dira

a) ote / omen b) ohi / ote c) omen / ote

4.- Nabarmentzekoa da, kasu guztiak sendatzen _________ ziren galdetzean gaixotasun

guztiak sendatzeko balio zutela esaten zuela.

a) omen b) ohi c) egiten d) ote

5.- Ez dakit norbait _____ dagoen etxean.

a) ote b) ohi c) omen d) bide

6.- Txokoko erabiltzaile kopuruak hilerik hilera gora egiten ___________ du

a) al b) ohi c) omen d) ote

7.- Nahiz eta euroa erabiltzen hasi ginenetik bederatzi urte pasatuta dauden, oraindik ere

hamaika arazo ___________ du jendeak.

a) ote b) al c) ohi d) omen

8.- Beldur da zerbait galdetuko _____________ diogun.

a) ei b) omen c) ohi d) ote

9.- Nor ______________ da hor kiroldegian dagoen mutil hura

a) omen b) ote c) ohi

10.- Inork ez zuen ikusi, baina ez _____________ zen lehen bezala gelditu

a) omen b) ote c) ohi

11.- Zierbenan urtean behin antolatu ___________ da mendi ibilbidea

a) omen b) ote c) ohi

12.- Beldur naiz ez ___________ nauten ikusiko

a) omen b) ote c) ohi

13.- Goizeko bederatzietan gosaldu ___________ dut asteburuetan

a) omen b) ote c) ohi

14.- Ez dakit hori guztia egiteko gauza izango _________ naizen

a) omen b) ote c) ohi

15.- Ander oporretara Australiara joango ____________ da

a) omen b) ote c) ohi

1.-c; 2.-a; 3.-c; 4.-d; 5.-a; 6.-c; 7.-d; 8.-d; 9.-b; 10.-a; 11.-c; 12;b; 13.-c; 14.-b; 15.-a

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!