17.01.2015 Views

2425_argia

2425_argia

2425_argia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

MUSIKA -

ERDIKO KAIERA

Voltaia

Voltaia

Autoekoizpena, 2014

Basamortuko doinuak

VOLTAIA taldea Zumaiakoa (Gipuzkoa) da. Aurten

sortu da, eta jadanik bere lehen diskoa kalean dauka.

Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Jon Duran (bateria)

eta Ion Brakamonte (gitarra) dira taldekideak, eta

aurretik Itaka eta Got Ham taldeetan jotzen zuten.

Voltaiaren lehen lanera zazpi kantu bildu dituzte, eta

taldekideak beraiek grabazioaz, ekoizpenaz eta diskoa

kaleratzeaz arduratu dira.

Taldearen izenaren beraren harira, volt maila handiko,

tentsio handiko musika egiten dute, ozen

entzuteko aproposa. Metal, stoner, rock eta punk

aireak suma daitezke haien kantuetan. Basamortuko

doinuak dira, basatiak, astunak, azkarrak, indartsuak

eta bortitzak.

Hitzetan, izurrite baten moduan, haien samina eta

haserrea zabaltzen dute. Ahoan bilorik gabe, zuzen

eta gupidarik gabe. Han eta hemen, haien herrian

bertan eta munduan ikusten duten itxurakeria, bidegabekeria

eta beste oker batzuen gainean hitz egiten

dute: “Hesi bat gaindituz, ia odolustuz sailkatzen

dituzte, paper ziztrin bat ez baldin badute; ez zara

ezer” (Urrun). “Itsuen herrian okerrak errege dira;

izurritea bezela zabaltzen dugu indarra, samina ta

iraina, hau da gure voltaia” (Gure voltaia). “Besteen

kontuak bizkarrez herriko kaleetan, hitz egiten, gaizki

esan artean; hagin zorrotzak, nortasunak

biluzten dituzten bitartean” (Atarian).

“Ez dugu erregerik nahi hemen jendearen

dirua alferrik gastatuz; barkuan udara ederki

pasatzen du beste batzuek jatekoa dute

murriztu; egoera hau aldatu beharko” (Erregerik

ez). “Gaua kanpoan zero azpiko gradutan,

gizon emakumeak arratoien antzera;

lurpean oihartzunak, itxaropena besterik ez

da” (Uda Berri). “Laino bat zeruan hiriaren

erdigunean, motor zarata, naturaren iluntasuna;

beltza dago etorkizuna” (Motordun Zaldun).

“Eskubide guztiak mozten dizkigute

boterearen guraiza zorrotzek; izaki trajedunen

indiferentzia, herritar xumearen hondamendia”

(Orratzak).

Voltaia taldearen doinuak ikaragarriak

dira, beldurgarriak. Taldekideek grina eta

kemen handiz jotzen dute. Zer egin nahi duten eta

nola egin nahi duten badakite, eta oso ongi egiten

dute. Ez dira doinu alaiak, lasaiak, jende orok entzuteko

modukoak, baina stoner-punk doinuak maite

dituztenek Voltaiaren diskoa gustura

entzungo dute, ongi landua, grabatua

eta ekoitzia baitago. n

Joxi Ubeda

2014KO UZTAILAREN 27A

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!