17.01.2015 Views

2425_argia

2425_argia

2425_argia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TERMOMETROA

AMIKUZEKO ZABALIK ELKARTEA

Euskara biziberritzeko

ahaleginean

Erauntsiak alimaleko desmasiak egin zituen Nafarroa Beherean, uztailaren 4an. Ura goiko

eskualdeetan abiatu eta beheko Amikuze eskualderaino iritsi zen. Ura nola “eskuara” hala

Amikuzen, zirimolatsu. Euriak euri, Zabalik elkarteko Jean-Mixel Puxulu presidentea eta

Mattin Irigoien idazkaria gure zain genituen, Donapaleuko euskara elkartearen aterpean.

| MIKEL ASURMENDI |

NAFARROA BEHEREKO sei eskualdetarik

bat da Amikuze. 27 herriz osatua,

9.000 biztanle ditu. Donapaleu

da herri nagusia 1.700 jenderekin.

Zuberoa eta Biarno lurraldeak ditu

mugakide. Iparraldeko eskualde

ipartarrena da, eta euskara, naski,

lurraldeko ahulena. Ahulena izatearen

arrazoiak geografiari egotzi

geniezazkioke, baina hori begirada

sinpleegia litzateke.

NAHIA GARAT

Donapaleuko Libertimendua da gazteria euskaraz biltzen duen ekitaldi nagusia.

Zabalik elkartearen sorrera

Zabalik Euskara Elkartea azken 40

urteko historiari lotuta dago. Frantziskotarrek

ospe handia ukan zuten

Donapaleun. Elkartea, nolabait erranik,

1983an hasi zen ernamuintzen,

frantziskotarren etxean: “Frantziskotarrak

ez ziren ontsa ikusiak

hemen, batzuk apaiz ezkertiarrak eta

euskaltzaleak ziren, eta besteak, eliza

ofizialekoak, itxiak. Batzuentzat

ospe ona zuten eta ez hain ona besterentzat.

Apaizetxe harrera gunea

zen erromes eta elkarte sindikal zein

politikoentzat”. Manex Erdozaintzi-

Etxart ibarlarra zen frantziskotar

haietako bat. Idazle eta poeta ezaguna.

50 urterekin hil zen, gazte.

1994an omenaldia egin zioten, baita

Manex Gogoan taldea sortu ere.

2006an, Manex Gogoan taldeko

lagunak eta Zabalik frantziskotarretatik

kanporatuak izan ziren. Frantziskotarren

nagusiek Herriko Etxeari

egoitza saldu zioten eta elkartea

lokalik gabe geratu zen: “Alegia, ez

zaituztegu kanporatzen, baina kanpoan

geratzen zarete. Aterperik

gabe, arratoiak bezala kasatu gintuzten”.

Herriko Etxeak lokal bat uzten

ahal zion elkarteari, baina ez zuen

lagundu: “Manex Gogoan taldearen

funtzio nagusia euskara atxikitzea

zen. Euskara zen gure enbrioia.

Noraezean geratu ginen, lokalik

gabe, baina behar horretatik gogoeta

bat planteatu zen; 2008an eratzen

hasi eta 2012an gorpuztu zena. Biltzar

Nagusia egin genuen. Estatutu

berriak onartu ziren eta Zabalik Euskara

Taldea ofizialki sortu. Otsail

Ostegunak kultur hilabetea da gure

ekimen ezagunena. Lau astetan gai

bereziez mintzatzen da euskara

hutsez”. Frantziskotarren etxea aterpe

berezia izan zen, Donapaleun atea

irekitzen zuen etxe bakarra. Gaur

egun ez dago halakorik, Zabalik

elkartekoek ez dute berezko lokalik.

Herriko Mediatekako gela batean biltzen

dira.

Badea norbait

Zabalik elkarteak Badea norbait izeneko

aldizkaria zabaldu zuen eskualdean

2011n. Galdera inposatzen da:

“Arraposturik bai”. Erantzuna:

“Norbait bada beti, baina ez dakigu

zehazki neurtzen. Badea norbait itsa-

44 2014KO UZTAILAREN 27A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!