17.01.2015 Views

2425_argia

2425_argia

2425_argia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ezarri beharreko tratamenduak

hautatuz, farmaziako multinazionalen

aginduak betetzen dituen

burokraziak baino.

La face cachée des médicaments

(Botiken alde ezkutua). Delepinek

azaltzen du zer dagoen azken

hamarkadotan Mendebalde aberatseko

osasun sistemen barruan

ustez onak ziren eta denborarekin

arras kaltegarriak zirela erakutsi

duten hainbat botikaren eskandaluarekin,

zergatik huts egin duten

erakunde publikoen kontrolek.

Le cancer, un fléau qui rapporte (Minbizia,

dirua ematen duen izurrite

hori). Frantziako Estatuan bertan,

ia bi bilioi euro 2009-2014ko planarentzako.

Finantzako erraldoiak,

medikuntzako lobbyak eta farmaziako

industria elkartu eta kantzerraren

kontrako borroka den merkatua

osorik berenganatzeko zorian

daude. Agintari politikoek esku

batekin opari hori egiten diete, eta

bestearekin herritar guztiak zerbitzatzen

dituen osasun sistema

publikoa kimatuz doaz. Frantziako

Aseguru Sozialen sortzaileetako

baten alaba izaki, doktoreak badaki

zertaz ari den.

Baina Garcheseko klinikari zintzurra

ez diote ebaki nahi bere

zuzendariak horrelako salaketak

egiten dituelako –liburu eskandalagarriak

mila argitaratzen dira urtero–

bere praktika terapeutikoagatik

baizik. Delepinen ekipoak uko egiten

die onkologian urteotan nagusitu

diren terapia esperimentalei.

- TERMOMETROA

“Ez dut onartzen gaixoa sartzea

sendatzeko %50 baino gehiagoko

aukerak ematen ez dizkion saiakera

terapeutiko batean. Saiakerok definizioz

gaixo guztiei berdin aplikatzen

zaizkie. Ez dute baimentzen

haur bakoitzari bere dosi zehatza

egokitzea. Saiakera horiek gehienetan

estandar berdinaz gain molekula

izugarri garestiak proposatzen

dituzte (farmaziako industria eta

mediku konplizeak aberasten dituztenak),

nahiz eta beren eraginkortasuna

frogatu gabe egon. Etika eta

filosofia kontua da”.

Haurrak ez dituela akuriak bezala

tratatuko errepikatzen du Delepinek.

Beregana dakartzaten gurasoen

haurrek badakitela aurrera ateratzeko

zenbat aukera dituzten

tratamendu pertsonalizatu batekin

eta, aldiz, hainbeste haizatzen diren

botika esperimentalek emaitza

askoz okerragoak dauzkatela lehendik

ondo ezagutzen diren kimio klasikoekin

baino.

Asterix txiki bat bezala geratu da

borrokan. Mediku klasiko baina

hereje. Doktore are herejeago batek,

Donostian ari den Didier Moulinier

kantzerologo frantsesak, bere blogean

ipini du “Il faut sauver le soldat

Nicole Delepine!” , Ryan izeneko soldadu

hura salbatzea eskatzen zuen filmaren

titulua baliatuz.

Gurean ere saiakera kliniko

gehiago, mamografia gehiago, Anti-

TNF gehiago eskatzen duten herritarrek

hurrengo kanpainara konbidatu

beharko lukete

Delepine: kantzerraren

kontrako gerraren beste

alde iluna azalduz kezkatu

gaitzan. n

2014KO UZTAILAREN 27A

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!