05.04.2015 Views

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

euskaraz.net 2003

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

JOSEPE

ALBAITEROA

JOSTIRUDI BARREGARRIA

EGINTZA BAT

ETA HIRU KOADROTAN

MOLDATUA

DONOSTIAN, R. ALTUNAREN

MOLDIZKIRAN.- 1918

2

euskaraz.net 2003

ÉÉÉÉÉÉÉÉÉÉÉÉÉÉÉÉ

Josepe Albaiteroa

JOSTIRUDI BARREGARRIA EGINTZA BAT

ETA HIRU KOADROTAN

LEHENENGO IRUDIA

(Egintza honetarako, iruditegiak aurkeztatu behar du herriko plaza danbolina eta

jendearekin, hauek dantzan, Mañuel eta Doote izkina batean hizketan; gelditzen da soinua.)

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

MAÑUEL

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

(Arrimatuaz) Doote... ez al dun gaur dantzatu behar?

Ez neska; gogoa behar din dantzarako

Zergatik ba?

Ez dakin Mañuel gaur soldadu doala?

Horregatik dantzatu behar din bada, azkeneko eguna

duelako.

Azkeneko eguna?... Prudentxi... ez dut uste.

Esan nahi nuen azkeneko eguna soldadu bitartean.

Oraindik ikusi behar nauzue (besoan zeinua eginaz) hemen

urreko galoiak dizdiz ederra eginaz; joan orduko egingo naiz

gutxienez arrantxeroetako kozinero.

(Algaraz) Ja!... ja!... ja!... Nahi bai!, ni bikarioaren madre de

giltzas bezala.

Hau Prudentxi! Hau Prudentxi! Beti gaitakoa!

Zer egingo dun bada, neska? Ni ere hementxe nagon nire

gizon-gaia sarjentu egin arte; aspaldian hura ere hartan

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

zagon; baina haren bibote beltz-gorri haiek oraintxe aspertu

naiten.

DOOTE

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

MAÑUEL

DOOTE

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

PRUDENTXI

MAÑUEL

DOOTE

PRUDENTXI

Ez daukan nahitasun handirik karabinero gizajoarentzat.

Hara Doote, egia esaten dinat; gehien-gehiena harekin hitz

egiten dinat erdaraz jolasteagatik, asko gustatzen zaidan.

Honezkero, beraz, ederki ikasi dun.

Berak baino gehiago zekinat, hobe liken Mañuelek nire

hogeitatik bat baleki; ez litizken hartu behar dituen

bizkarrekoak hartuko.

Zuk ere, Prudentxi, hartuko zenituen beraz?

Mañuel... horiek aurretik balakatu, eta ondoren fartsak

bilatzen dituzte; ederki nabaritzen ditut gure goiko señor

Fernández eta bere emaztea.

Dena dela; ni behinik behin izango naun, hi sekula izango ez

haizena.

Zer izango haiz bada?

Sarjentuaren emaztea jakina dun, bada, zer izango den.

Zer dun bada? Sarjenta?

Bai, eta senarra kola.

Orain (jotzeko zeinua eginaz) egurra falta; neska, utz iezagun

bakean, eta joan hadi Jaungoikoaren grazian.

Banoan, bada, irradako bat egitera.

Hori neska! Zer da hori?

Beti alai; beti pozez (segitzen dute isilik hizketan).

(Antonio soinu jotzaileari) Tira, tira, alferrak! Ordua da eta

kalejira egin dezagun.

4

ANTONIO

PRUDENTXI

EMAKUME BAT

BESTE BAT

TABERNARIA

PRUDENTXI

Zaude, basoerdia hustu artean.

Osoa izan bazen, bihar goiz artekoa bazenuen.

Bai, zalea dun eta, gutxi edaten.

Gutxienez hiru baditu.

Hitz horiek poliki, e, Prudentxi!

Barkatu Mikela (lagunari). Horiek protestanteak ditun,

bataiorik ez diten entzun nahi. (Antoniori) Tira, tira, Antonio,

hasi agudo (jendea batak besteari esku emanaz eta Antonio jotzen

hasten da, jendea ujuka); Eufa! eufa! hau sasoia, mutilak!

(besteak irrintzika eta saltoka joaten dira).

BIGARREN IRUDIA

Mañuel, Doote eta Josepe albaiteroa, hau leihotik beste bien jolasak entzuteko

zelatan.

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

Bada, Doote, bihartik bolada batean ez gara ikusiko.

Zenbatsu denbora uste duzu ba?

Hori Madrilgo erregeak bakarrik daki, hari ni etxera

bidaltzea gogoratu bitartean, han egon behar dut.

Begira ezazu... nahi duzu Prudentxiri karta bat izkiribaraztea

erregearentzat, zu herrira lehenbailehen bidaltzeko?

Ez dio kasurik egingo erregeak.

Gizon-gaia karabineroa eta... polita izango litzateke hori ere.

Begira, neure bihotza; ez dugu oraingotan bakarrik pentsatu

behar; (isil antzera) izaten ditugunean semetxo eta alabatxoak,

horiek mereziko dute garbiro eta txukun haztea, hau da,

miseriarik ikusi gabe eta behar den eskola modua erakustea.

Hemen, herri honetan banago hemendik bi, lau, sei eta hamar

urtera ere, izango naiz Mañuel, aditzen duzu maitea?...

5

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

Mañuel izango naiz ni beti; baina bihar ni noan toki hartatik

etor naiteke beste izen handi eta eder batekin.

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

Zer? zer?... Mañuel; zenbat maite zaitudan!

Txist... txist... Izen eder hori jendeak berak emango dit, denek

agur egingo didate.

Zertaz bada, Mañuel, zertaz? Ai! harramazka duzu aurpegian

(hasten da ikusten eta Mañuelek galarazten dio)

Serio, serio.

(Jendeari) Ba! Gutxienez kapitain eginda.

Badakizu egunero nola irakurtzen dudan Madrilgo kazeta

bat?

(Jendeari) Zortzian behin, eta orduan nik emanda.

A bai; izena nola du bada? Eta, Mañuel, hiru edo lau

egunetan erretratu ber-berak ekarri ditu, dena berdin,

lehendabiziko egunean bezala.

A! Doote, Doote; irakurtzen ez dakienarentzat dena berdina

da, baina nik bezala ondo dakienak zumoak eta sustraiak

ederki ateratzen dizkio.

Nire aitonak pipari hainbat bai, Mañuel?

Gehiago.

Eta, Mañuel, atzo harriturik egon nintzen zu irakurtzen ari

zinela... gizonak eta figura guztiak hankaz gora zeuden

paperean.

(Jendeari) Irakurtzen ez daki eta, ahal duen bezala.

(Barrez) Hala al zeuden? Doote, izan liteke, askotan aritzen

naiz goikoz behera irakurtzen.

(Jendeari) Gehienean.

6

MAÑUEL

DOOTE

Ene! badakizu zergatik?... afari bat dugu apustu egina Josepe

albaiteroak eta nik bost lagunentzat.

Baina, neure Mañuel! Zertarako zu horiekin zeure burua bat

egiten duzu? Ez duzu ikusten albaiteroa...

MAÑUEL Esan nahi duzu ez dela pertsonekin tratatzekoa, e?

DOOTE

MAÑUEL

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

DOOTE

MAÑUEL

JOSEPE

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

JOSEPE

Ez: ez al da egia...

Asto bat besterik, hainbeste astoren artean dabilelako?

(Jendeari) Ondo nagok, eskerrik asko.

Buka dezagun; dugu gaur arratsean despedidarako apustu

egina bost lagunen afaria, zeinek lehenago irakurri Madrilgo

kazeta hori, hark zuzen eta nik goikoz behera; horregatik atzo

edukiko nuen goikoz behera kazeta.

(Jendeari) Hori duk gezurra esateko patxada!

Hainbeste badakizu, e? (ukitu nahian) Bizarra ez duzu ebaki,

Mañuel.

Txist, txist, serio, serio; pentsa ezazu ni zein naizen, badira

hamazazpi urte kazeta horren izena nekiela.

(Jendeari) Eta sei urte besterik ez da lehendabizi azaldu zela.

Zer deitzen zaio bada, Manueltxo, kazeta horri?

(Indarrez) ABC. Hamazazpi urte hori lehendabiziko entzun

nuela.

Eskolan?

Baita kalean ere; ez al zara gogoratzen nola korruan kantari

ibiltzen ginen kantatuaz (kantatzen du) ABC albaitero kokots

luze; DEF hankoker Josepe.

(Jendeari) Hauek aditu beharrak!

7

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

A, bai, bai; baina esan iezadazu gero nola deituko dizuten,

Manueltxo.

Esan dizut hemen banago bi, lau, sei, hamar urte, beti izango

naizela Mañuel, eta esan dizut Madrilgo kazeta egunero nola

irakurtzen dudan. Bada ni nola bainago jakinaren gainean

Espainia guztiko berri, soldadu oso denbora gutxi igaroko

dut, izen txarra da hori; berehala egingo naiz kabo, gero

asistente, gero furriel, eta gero zentinela alerta.

Horiek izenak! Azkeneko hori izango da handiena.

Ez; handienak dira «mi General» eta «Errey». Ikusiko nauzu

ni hona etortzean, denek nola deituko didaten.

Nola... nola?

On Manuel.

Beraz, alkateari bezala?

Ez dakit orduan alkateari «On» deituko dioten.

O! Zergatik bada?

Ez nago seguru baina, ez dut uste herri honi bat besterik

tokatzen zaionik.

Ni ere neskametzara aterako naiz, Mañuel; erdaraz, plantxan,

josten, janzten eta gainerakoan ikasten ote dudan, eta

sobratzen den guztia gero arreoa erosteko, e? Ez da hala,

Mañuel?

Ondo iruditzen zait, eta nik ere kabo egin bitartean

aurreratzen ditudanak altxatuko ditut.

Eta handik aurrera irabazten dituzunak?

Handik aurrera irabazten ditudanak... ez duzu ikusten

jenderik handienarekin tratatu behar dudala eta dakizun

bezala kotxean, biltokietan, kafean, asko behar dela? Baina

halaz guztiaz ere, sobratzen bazait, zuri bezala, bidaliko

dizkizut.

8

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

Gaur bertan amari esango diot nire intentzioa, eta ahal dudan

lehenena joan behar dut zerbitzatzera (nabaritzen da ttun-ttun

soinua iruditegira arrimatuaz.)

Kalejira eginda heldu dira.

Bai, nabaritzen ditut.

Oi, zer zalaparta ekarriko duten!

HIRUGARREN IRUDIA

Lehengoak eta Prudentxi.

(Sartzen dira Antonio soinu jotzailea aurretik dutela saltoka eta irrintzika).

Eufa! eufa! (gero isiltzen da soinua).

PRUDENTXI

MAÑUEL

DOOTE

(Arrimatuaz) Zer? Oraindik ez zarete aspertu? Tira, irradako

bat egitera azkeneko kalejira honetan; ohitura bezala ez duzu

zure kinto lagunekin lehenagoko jira ere egin.

Joango ote gara bada, Doote?

Bai; despedidarako salto batzuk egin ditzagun (prestatzen dira,

eta hasten dira saltoka, eta joaten dira beste aldetik)

LAUGARREN IRUDIA

Josepe bakarrik

JOSEPE

Jesus, mutilak! Ez dut horren ume axolagaberik ikusi neure

denboran. Ez dakit den mutil hori, lehenago uste nuen bezala

tonto bat, edo den arropa gaiztoren bat. Eta neska tuntunak

nolako balakuak egiten zizkion gero... batez ere mutilak bere

burua asistentera igo, eta «On Mañuel» izendatuko dela esan

dizkionean; hori kapaz da esateko soldaduskan, herriko

aberatsenaren semea dela, konparazio batera, nire anaia dela.

9

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

BOSGARREN IRUDIA

(Alde batetik alkatea, botikaria eta erretorea, bestetik kintoak binaka herriko artezkaria

aurretik dutela. Mañuel eta Krispiñ beti harrokerian, besteak umilkiro, bat negarrez; eta

herriko jendea ere aurkitzen da plazan).

OHARPELARIA

MAÑUEL

OHARPELARIA

Eup! eup! eup! eup! Ikasi mutilak! Altoooo!

Ez, ez; aurreraino, neskatxetaraino goazen.

Alto! alto! niri obeditu behar didazue. Donostiara bitartean

nire mendean aurkitzen zarete.

(Krispiñ irrintzika eta Mañuel dantzako zeinuak egiten hankak gutxi mugiturik eta beste

bat musuzapiarekin malkoak idortzen)

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

KRISPIÑ

MAÑUEL

KRISPIÑ

MAÑUEL

OHARPELARIA

Oharpelaria: eta karrakala noiz dugu?

Berehala. Alkate jaunak eta erretore jaunak hitz batzuk egin

behar dizkizuete; ondoren karrakala (hasten da ilaran ondo

jartzen).

Aizak hi, Krispiñ, harrapa ezak hau. (Oharpelariarengatik) Ez

duk horrelako pultsularirik, ez, inguru hauetan.

Horren gogorra...

Ez duk ikusi? Alkate jauna, erretore jauna eta denak jaunak

ditik honek; ikusiko duk, ikusiko duk gu etortzerako alkatea

haizeak hartzera bidaliko ditek. Potoak aginduta, eta nahi

duk ez duela orain bezala orduan alkateari deitzen «On

Toribio»? Orduan deituko ziok Toribio, eta ba al dakik zer

egingo niokeen orduan?

Zer?

(Buruari hatz eginaz ezin asmaturik) Nola esaten du bada

sakristauak hi?... a!... TORIBIO SAKA la mingañ.

Hara, hara! Alkate jauna eta erretore jauna heldu dira

guregana.

10

MAÑUEL

ALKATEA

MAÑUEL

ALKATEA

MAÑUEL

ALKATEA

MAÑUEL

ERRETOREA

DENAK

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

Ea hi: jaun asko eta txanpon gutxi: ea mutilak, estakaren gisa

zuzen-zuzen; has gaitezen ikasten.

Mutilak!

E! e! e! Erdaraz, erdaraz.

Zertarako duk hik erdaraz, tutik ez dakik-eta.

Aditu al duk, Krispiñ? Tutik ez omen zakiat erdaraz. Hobe

likek nik hainbat baleki.

Mutilak: badakizue nora zoazten; beti kontuan ibili behar

duzue errespetua zeuen nagusiari; ez zarete hemen

probestuekin bezala libratuko, han gogorkiro hartuko

zaituztete, beragatik bada, mutilak, kontu handia eduki

dezazuen jakinaren gainean jartzen zaituztet.

E! e! Oharpelari jauna (diruaren zeinua eginaz) ez gero ahaztu;

papera egin hemen.

Neure kristau maiteak: bazoazte gizajoak zeuen gurasoak eta

senideak etxean malkoz beteak utzirik, erregearen zerbitzura;

eduki ezazue, bada, beti Jaungoikoagan fedea; ez ahaztu

behin ere gau-egunetan zeuen orazioetan; berak lagunduko

dizue beti. Zuek zoazte, neure kristauak, blasfemia

ikaragarriak bat ez bezala esaten diren tokira; ez nuke

nahiko, gazteak, handik etorri ondoren haien kutsu

nazkagarri hori zuei nabaritzea, uste dut aski juizio izango

duzuela. Bada, mutilak, ea orain zoazten bezain jatorrak

etortzen zareten. Banoa, bada, gazteak, elizara, zuen onagatik

erregutzera eta agur, ikusi arte.

Agur, erretore jauna (joaten da).

Eta... koartoak?

Orain emango dizuet pezeta bina. Hori eman dit alkate

jaunak zuentzat.

Hi, Krispiñ, lehendabiziko egunetik bina pezeta; bi urte

igaroz gero zenbat izango ote dugu... eta, Oharpelari jauna,

ilusio ez al dugu egingo hemen, jendearen aurrean.

11

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

OHARPELARIA

MAÑUEL

ALKATEA

MAÑUEL

KRISPIÑ

MAÑUEL

KRISPIÑ

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

BERA

OHARPELARIA

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

Nahi duzuen bezala; ni tropan, orain zuek zoazten bezala,

izana naiz. Nahi baduzue, egingo dugu saiotxo bat, berdin

trenerako nahiko denbora badugu.

Ni jarriko naiz buru, berdin han ere hala izan behar dut eta

(Oharpelariari) berorrek erakutsi zer egin. Zer iruditzen zaio,

alkate jauna?

Ondo da, ondo da.

Esaiok ba, Krispiñ, hik ere zerbait botikariari.

¿Qué te faese, boticario? (Honek barre egiten dio).

Ingelesez esan al diok, motell? Ez ziok igarri zer esan dioan.

Ez; igarri gabe barre egin dik.

Tira, mutilak, jarri ondo binaka.

Mañuel; lehendabizi errebista, hau da, beraren aurrean

miratuaz, eman jira bat edo beste.

(Abiatzen da eta negarrez dagoenari isil antzean) Aizak hi, bi

pezeta horietatik bat eman behar didak, bestela masaileko

guztiak hiretzat dituk.

To biak (marruz)

E! e!... zer da, zer da hor?

Bizia hago. (Oharpelariari) Kontu egiteko eman dit, inork ostu

ez diezaion.

Orain, lehendabizi esan behar duk... «Batallón firme».

«Bakallo... prime», honela?

Hago isilik eta har itzak buruan.

Bizkarrean ez al da igual? (patrikako sosari pasarekin soinua

eraginaz).

12

OHARPELARIA

KRISPIÑ

OHARPELARIA

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

KOSME

MAÑUEL

OHARPELARIA

MAÑUEL

Ondoren... «En su lugar descanso» (esaten ditu bizi samar)

gero... «Media vuelta a la derecha»... «presenten armas»

zerbait horrela dituk, orain ez nauk ondo gogoratzen baina

zuentzat ondo zoak, nahikoa baduk. (Besteari) Orain zuei

(Hasten da Mañuel zortzikoaren zeinuak egiten eta Krispiñ ere bai)

Krispiñ, hago geldirik.

Mañuelek kuerdala ematen dit (begiratzen dio honi eta batean

gelditzen da).

(Mutilei) «Batallón firme» esatean (eginaz) hau egin behar

duzue (bitarte guztian Mañuel eta Krispiñ ari dira Oharpelariak

bezala egin nahian, baina egiten dute gaizki) «En su lugar

descanso» esatean, berriz, honela... eta «media vuelta a la

derecha» esatean, honela. Jarri beraz, mutilak, eta Mañuelek

hots egingo dizue.

(Oharpelariari) Lehendabizikoa nola da?

(Bizi samar) «Batallón firme». Agudo ahaztu zaik, motell!

(Oihuka) «Bakallo... prime» (mutilak, nola egin ez dakitela) eta

bigarrena?

(Isil eta bizi samar) «En su lugar descanso».

«Hor zuloan eskastxo». (Herriko jendea algaraz) Eta, orain?

Lehendabizi, errietan emanaz, jarraraz itzak ondo.

(Oihuka) Gezurra zirudik, mutilak, horren moldakaitzak

izatea. (Bati errietan) Hi, Kosme, hanka horiek.

Nahastu egin zaizkiguk. (Ezin berezirik bezala) Hago pixka bat.

Jarri. Orain zer da?

«Media vuelta a la derecha».

«Meria vuelta al derecha» (batzuk ezkerrera, besteak eskuinetara,

etab.) «Beste hamar» (Krispiñek ematen ditu asko) Hi haiz

mutila, Kosme, hik bakarrik dakik, eufa! (bera saltoka).

13

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

OHARPELARIA

MAÑUEL

OHARPELARIA

JENDEA

MUTILAK

OHARPELARIA

MAÑUEL

Aski, aski, (gelditzen dira; Mañueli) Hik hots egin bezala hauek

egiten ditek; denek gaizki; zeinek esan dik «beste hamar»?

Berorrek esan dit (isil antzera) «beste hamar!»

«Beste hamar» ez, gizona, esan diat «Presenten armas!» Bada,

mutilak, abiatu behar dugu, jarri ondo eta goazen, agur

eginaz zeuen ezagun guztiei bidean joanik. Jarri. Eup! eup!

eup! eup! etab. (abiatzen dira baina gelditzen dira neskekin

jolasean, oharpelaria doa aurrera, negarrez dagoena bakarra ondotik

duela).

Agur Mañuel, agur Kosme, agur Batista, ikusi arte, agur,

agur, (musuzapiak eskuetan harrotuaz).

Agur, agur; etorri arte:

(Kintoa atzetik duela) Tira, mutilak, trena gainean dugula,

zabiltzate azkar!

Alderdi ederra: gu trenaren gainean egon beharrean, trena

gure gainean (Berak eta jendeak) Agur, agur, etab. (Joaten dira

eta jendea ere bai; gelditzen dira alkatea eta botikaria).

SEIGARREN IRUDIA

Alkatea, botikaria eta Josepe.

JOSEPE

ALKATEA

BOTIKARIA

JOSEPE

ALKATEA

Egun on diela Jaungoikoak (Botikariari) ¡Hola!

Baita zuri ere.

Felices. ¿Qué es eso?

(Alkateari) Ikusi al duzu Mañuelen axolagabetasuna? Hori

erreminta!

Erdaraz hitz egin ezazu; ez dakizu honek ez dakiela

euskaraz?

14

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

ALKATEA

BOTIKARIA

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

BOTIKARIA

Aritzen da inoizka zerbait ere. (barrez) ¿Qué hay de boticario,

Don Camilo?

Me saluda usted por segunda vez, Josepe.

Eta halere, eskerrik ez (azaltzen da probestua).

Jaunak, barkatu, probestua niregana dator, berehala zuekin

naiz (jendeari) Inork igartzen ez dion jolas-bidea oraintxe

jarriko dute elkarren artean; izan ere, botikaria dago nahi eta

nahi ez euskaraz ikasi nahi lukeela (Gelditzen da

probestuarekin).

Bueno... bueno... (barrez).

¿Te risas?... ¿contento?... ¿contento?... mucho gaixo, edo qué?

¡Qué hombre este! (oihuka) Bai, bai; eta zu?

Ni ez, ez nagok minez. Hori nahi huke? Yo también contento;

el vacas visitao i...

¿No hay ninguna enferma?

No enpremas no; toros... y vacas... y txokorras y beyes, edo

boyas, edo buyas... edo iriyas... nahi bai, konpreni ezak hik

ere.

Bai, bai; eta mujera, noiz kasatu?

Bai lo nagok; hiri esango diat. La vicario no hay quieres, disia

siempre que no tienes eso... como... eso... edareco...

¿Qué es eso de edare?

¿Edare? Espera, espera. Edare pasao un día, pasao otro, gero

otro... así muchos días y planto; volve igual, igual y yo tienes

cuatro veces diez y una veces cinco.

¡Ah! Cuarenta y cinco años!

15

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

ALKATEA

BOTIKARIA

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

BOTIKARIA

ALKATEA

JOSEPE

BOTIKARIA

JOSEPE

BOTIKARIO

Años, años, sí, años (jendeari) Gaizki esateko beldurra nuen...

¿Krispiñ sí, eh? ¡Qué sasoy y que erropa, eh? Está girailgiraila.

Bai, bai; giraila. ¿Qué es eso de guiralla?

Motell, oraintxe amorrarazi nauk... Giraila (zeinua eginaz) así

un poco arriba, un poco abajo... forte, bapo...

¿Y qué es bapo?

(Indarrez) ¡El pendol de erleju! Orain nahi duanari egin

iezaiok oihu (Probestua joaten da eta alkatea arrimatzen zaie)

Gobernadorea heldu omen zaigu arratsaldean.

¿Viene el gobernador?

Según el oficio que acabo de leer.

Gobernadorea heldu al da? Zer egin behar du hemen?

Zerri guztiak aterarazi.

Nora? Eguzkia hartzera?

Kanpora, edo bestela, hilarazi.

Oraintxe ondo gelditzen nauk... horretatik koartoak ateratzen

nituen-eta.

¿Qué dice Josepe? ¿qué dice?

Esan iezaiozu bada.

El cerdo quitao ajuera, edo sí no, garbir con cuchillo.

Ah sí, y hace muy bien.

Ah sí: a Vd. no importa, por cerdos de cuatro pies; si quitar

cerdos de dos pies, hala, uste también a barrio de Castilla.

¡Ja! ¡ja! ¡ja! duele, duele, Josepe.

16

ZAZPIGARREN IRUDIA

Lehengoak, Prudentxi eta Doote, hau besapean fardel bat duela, malkoak idortuaz.

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

ALKATEA

PRUDENTXI

ALKATEA

JOSEPE

PRUDENTXI

JOSEPE

PRUDENTXI

DOOTE

PRUDENTXI

JOSEPE

Neska, ez honela negarrik egin, hori ez dun ezer ere,

aspertzen haizenean, etorri agudo, neska.

Prudentxi, amak ez dakiela noan; itzuri noan etxetik.

Jaungoikoaren izenean! ez honelako ezer esan ni hemendik

joan bitartean, ez gero inori aitatu ezer ere.

Nik? Ez, ez; esan hitzake apaizari baino seguruago ere kontu

guztiak, niregandik inork ez din jakingo.

Zer dugu, Doote? erdi negarrez, zer duzu?... okerren bat?

amarekin haserretu edo?...

Ez, on Toribio; Manuel soldadu joan zaiolako izan behar du.

Mañuelekin zerbait ba al zuen? (Joseperi) Nik uste nuen

zurekin tratatzen zuela, Josepe.

(Ezin asmaturik) Bai... nirekin... nik...

Ez; horrek amarekin tratatzen du, Dooteren amarekin.

Berritsu hori, isilik ezin egon.

Bukatzen utz iezadazu, trakullu. Zer da hori? Dooteren

amarekin tratatzen du alaba bereganatzeko. (Dooteri) Baina,

neska, Manuel ederragoa eta mardulagoa zagon! (Joseperi)

Gainera, zuri ez dizute utziko gurasoek, gizona, oraindik

gaztea zara-eta.

Hago isilik, neska.

Gizasemeari mutur gogorra jarri behar zaion, mutur gogorra.

(Dooteri) Baina, Doote, ez duzu gizon-gairik faltako, ez; ez

behinik behin zeure burua horrengatik estutu, gainera

Mañuelekin ezkondu, eta zer egin behar zenuke? Ez duzu

ikusten juiziorik sekula ez duela izango?

17

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

PRUDENTXI

JOSEPE

PRUDENTXI

JOSEPE

PRUDENTXI

JOSEPE

PRUDENTXI

ALKATEA

JOSEPE

PRUDENTXI

JOSEPE

ALKATEA

PRUDENTXI

DOOTE

ALKATEA

JOSEPE

PRUDENTXI

DOOTE

A neska! Hire lekuan banengo...

Nahi duzu isilik egon, berritsu!

Hobe duzu, bai, horrekin duzun, bestela...

Bestela, zer?

Epelak kantatuko nizkizukeela.

Zuk?

Bai, nik.

Probestuarekin etorri beharko dut.

Zuk kanta iezazkiozu «karabinero bibotes»-i, nahi baduzu.

Zure aldean, badauka zer ikusi... kirten gabeko kriseilua

dirudi gero berak...

(Jotzera bezala) Eta zuk...

E! e! geldi, geldi; Josepe, zuk gehiago egiten duzu horrekin

horrela mokoka aritzea, jakinik hori zer den.

Goazeman, neska, batek eruntako San Paskasio zirudin eta

besteak, berari erreberentziaka sendatzeko eske ari dena, bere

hanka urgin eta oker horrekin.

Agur, agur, beste bat arte.

Zoazte ondo.

Agur Doote.

Eta lagunak ez al du balio?

Goazeman, Prudentxi, goazeman (Joaten dira Doote eta

Prudentxi).

18

ZORTZIGARREN IRUDIA

Josepe eta alkatea.

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

Mutilak, gaiztoa duk emakume hori; bai lotsagabea!

Mañuelentzat litzateke egokia, bera ere honen gisakoa da eta;

(alkateari) beraz, zerriak istegietatik ateratzera doaz

gobernadorearen aginduz.

Hala dirudi; ez dago hari gogor egiterik. Agindu du, eta

errespetatu egin behar, bestela...

Eta ez al liteke horren modua egin, konparazio batera, berari

adierazita-edo...

Nahi baldin baduzu egin, bera datorrenean aukera izango

duzu.

Bai, hitz egingo nioke, baina, erdaraz jakin ezta, nola nahi

duzu?

(Botikariarengatik) Honekin egiten duzu bada, eta zergatik ez

harekin?

Eta honekin nahi duzu parekatu gobernadorea? Batetik

bestera uste dut egongo dela diferentzia, nire hanka batetik

bestera adinakoa.

Gizona, nik hasiera emango dut eta gero zuk esan. Zer uste

duzu, beste mundukoa dela, edo zer?

Horiek ez dira Madrilgoak izaten? Nolaz izaten dira horiek

gobernadore, jaiotzatik edo bestela?

Izan liteke, bai, horiek jaiotzea beren bastoi borladun eta

guzi.

Eta makila borladuna duelako da gobernadore, beraz.

Makila hura da errespetatu behar dena; erdaraz deitzen zaio

«bastón de mando».

19

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

ALKATEA

(Jendeari) Gaur, horratik, kendu behar diot Korje harakinari;

berdin, gisa hartakoa du hark ere. (Alkateari) Zer egingo dugu

bada, dotore antzera jantzi, eta plantatuko ote gara bada

beregana?

Bai, gizona; arratsaldeko hiru t'erdietan dator bera; azaldu

zaitez herriko etxera, baina ahal duzun dotoreena, elizara

joaten garen modura, hobe.

Ondo da; bazkalordua da eta gero arte, beraz, agur; adiós

boticario Don Camilo.

Agur, bai; gu ere bagoazke. (Joaten dira hirurak) Agur.

BEDERATZIGARREN IRUDIA

Prantxiska bakarrik, eskobarekin ataria garbituaz.

PRANTXISKA

Ataria garbituz gero, banoake nire senarraren bila zelaira,

lehenbailehen bazkaldu eta apaindu dadin gobernadoreari

laguntzeko. Alkateak esan dit nola datorren, baina isilik

gordetzeko esan dit; ez duela jendeak jakin beharrik. Nik

inortxori ez diot esango behinik behin.

HAMARGARREN IRUDIA

Prantxiska eta Prudentxi. Hau sartzen da iruditegira presaka.

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

Oraintxe neka-neka egin naiz. Errotako bentaraino lagundu

diot Doote tristeari, inori ez esateko egiten zidan. Nik? ezta...

erreko ninduketela jakinda ere. (abiatzen da presaka)

Prudentxi, nora zoaz horren presaka, emakumea?

Goiz guztia kanpoan daramat. (biek tartea ezin aurkiturik beren

isilkakoak bata besteari adierazteko) Honezkero nire ama luzetsia

dago.

Denbora ederra gaur, Prudentxi.

20

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

O! Honezkero nire ama ni honenbeste denboran kanpoan eta,

nola ote dago?

Ez dizu errieta handirik emango, ez; baina denbora, denbora

aproposagorik ezin izan liteke.

Dooteren ama ez al duzu ikusi aspalditxoan, Prantxiska?

Ez; ni alkate jaunarekin egon naiz eta ez dut ikusi.

Zer ordu dugu orain, Prantxiska? Iruditzen zait egun guztia

etxetik kanpora daramadala.

Denbora ere halakoa dago. Ez ahal du baldinbetan euririk

egingo!

Egin izan bazuen, ai zer bustialdia neukan! Ez dut, bada, euri

estalkirik ere hartu.

Eta, Prudentxi, arratsaldean etxean egon behar al duzu?

Goiz guztia kanpoan daramat eta, nola aterako naiz?

(Isil antzera) Ba al dakizu gaur zein heldu den hona,

Prudentxi?

(Isil antzera) Eta zuk, ba al dakizu zeinek alde egin duen

hemendik goizean?

Gero esango didazu. Gobernadorea heldu da; ez inori esan,

zergatik ez da komeni jendeak jakitea. Alkateak berak esan

dit, baina ez inortxori esan gero, e? Ezekiela, Martxelin,

Gergori eta zuri bakarrik esan dizuet oraindik.

A, Prantxiska, Prantxiska! Hori ez da ezer ere; hori baino

handiagoa dakit nik; inori ezin esan niezaioke eta ez diot

esan, gainera, bidean; izan ere, orain arte ez dut inor topatu,

baina zuri esango dizut, zergatik badakit zuk isilik gordeko

duzula eta.

A bai, Prudentxi, horixe bai nik; alkateak ere horrexengatik

esan dit gobernadorearen etorrera; esan ezazu, esan ezazu

beldurrik gabe.

21

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

(Belarrira) Doote goizean etxetik joan dela zerbitzatzeko

etxerik topatzen ote duen, hari laguntzen nintzen goiz

guztian eta... ez diozu igarri orain artean?

Ez nik, baina zer du, amarekin haserretu, edo zer?

Ez, bestela; Mañuelen inguru samarrean izateagatik.

Adi ezazu, Prudentxi. Ez ote da gero amak (zeinua eginaz)

piskorrillo dantzatzen duelako? Jakiten nituen gero nik

kontuak, biek, ama-alabek maiz izaten zituztela okasioak

gauza horren gainean.

Zerbait, inoizka aditzen nuen, baina ez nuen sinestatzen.

Ezekielarena bai, hori badakit seguru herenegun bertan

urrutira joan gabe gertatu zitzaion.

Zer?

Zer? Askotan bezala egin zaio min zuria, eta tristea erori

zenean sendakina bertan izatea gertatu zen, eta jakina den

bezala, gorputza freskatzeko, arropak askatu zizkion eta

gaizoari txikiko botila bilatu zion kolkoan.

Horra!... (bi eskuak elkar joaz).

Zaude, zaude, eta sendakina bere presa hartan ari zen oihuka

ura! ura! agudo ur freskoa! eta hala dio bere titili-tatalarekin

Esekielak: «On Ignazio, besterik ez bada ere, tantotxo batzuk

urari».

Bai zera!

Hau egia da; neronek ez nuen ikusi, baina Martinak esan

zidan Josepek esan ziola Antoni Iñasiri, kontatzen nabarituta.

Banuen gero errezeloa... askotan, hau lurrinaren usaina!

iruditzen, eta behin galdetu nion: «Zer duzu usain hori,

Ezekiela?» Eta esan zidan: «Askotan, igurtzialdi bat ematen

diot gorputzari izpirituarekin...» «Zer duzu bada? kolperen

bat?» esan nion eta esan zidan, freskura guztiarekin: «Ez,

22

erreuma etortzeko beldurra». Baina, Prudentxi,

errementariareneko ezkonberriagatik ez al duzu ezer jakin?

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

Nik nekiena zen neskatxak berrogei ontzako dotea bazuela,

eta mutila bankuan lehendabizikoetakoa zela.

Neskatxarena behinik behin gezurra da; alaba ezkondu

bazen, bere aita txanpon bila kanpoan ibili behar izan zuen.

Zure senar Brauliori kendu al dizkio?

Ez, lehenagoko botoak ezkero, ez dugu jolasten elkarrekin.

Nori kendu ote dizkio, bada? Alkateari?

Ezta ere.

Ezta ere. Erretore jaunari?

Bai aizu... eskatu besterik ez zeukan.

On Martini?

Berehala emango zion On Martinek.

Ez da bada izango Josepe albaiteroa? edo botikaria? edo

Migel errotakoa, On Klaudio apaiza, Santi harakina edo

horietakoren bat ere?

Ez, ez; ez da horietakoa, denei galdatu diet, eta ez dela

haiengana izan diote. Nori kendu dizkion ez dakit, baina

gure neskame Urtsulak esan dit iturrian esan diotela; eta

mutilarena, zu, Prudentxi, mutilarena, bankuan

lehendabizikoetakoa zela... baina ez guk dirua daukagun

bankuan, Prudentxi; arotz bankuan esan nahi omen zuen,

orain hala dio, eta gainera lehendabizikoetakoa bai, baina ez

ofizioan eta jornalean, baizik esan nahi omen zuen

lehendabizikoa atean sartu eta aritzen zena zela. O! Ikusi

behar dira, noski, hango negarrak eta hango istiluak...

bazuten horiexek fanfarroikeria ugari, baina ederki

makurtuak egon behar dute, noski, orain...

(Hasten dira biak batean hizketan eta isiltzen da Prantxiska)

23

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

Ez, ez, zuk esan.

Esan, esan, emakumea.

Zertarako? Esan, esan zuk (biek batean)

|Gainera besterik txist... ixo... zaude nik esan arte... Gainera

|beste-

|Zuzmurrak...

|rik ere izan behar du; erretore jaunak sermoi-aldiren bat

|emana dela uste dut. Ea, ea zuk dakizuna zer den, gero

|esango dut nik.

PRANTXISKA |Zertarako ari gara... txist ixo, nik esango dut orain. Erdika

|zerta-

PRUDENTXI |Zuzmurrak baziren...

PRANTXISKA |rako ari gara? Nik badakit Silberik berak, Silberi

|mandatariak esana, sehaska Donostiatik berak ekarria dela.

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

PRUDENTXI

PRANTXISKA

BAT

Begietara negarra etortzen zait emakume triste haren

bizimodua gogoratuta.

Niri ere bai, Prudentxi. Uste al duzu gozoz egon nintzela

kontu horiek entzuten? Nahiago nuke horrelako kontuak

aitatzea baino, elizako ateetan Felisarekin egunero ordubete

hizketan egon.

Aldi ederrak egiten dituzue lehenago ere. Noan, honezkero

nire etxekoak, zer pentsatuta ote daude?

Esan iezaiozu amari nirekin topo egin duzula eta antz

emango dio orduan denbora non pasa duzun.

Banoa, banoa. Agur Prantxiska, gero arte.

Agur; ni ere banoa senarraren bila (joaten da Prudentxi eta

abiaturik Prantxiska) noan, noan hauek kontuak, hauek

kontuak! (Batek leihotik edo kalean, baina hau ez da ikusten)

Noraino, Prantxiska?

24

PRANTXISKA

BAT

PRANTXISKA

BAT

PRANTXISKA

Senarrarengana noa. (isil antzean) Gobernadorea dator

arratsaldean eta kaleak miratzen hari lagundu behar diote

alkateak eta erregidore argienek; ez gero inori esaten ari!

Esan dit Martxeliñek lehenago, Prantxiska.

Ez zizun esango Doote goizean etxetik alde egina dela

horratik; hori nik bakarrak nekien.

Zelatan oraintxe nengoen, Prudentxi Gregoriari kontatzen ari

dela, eta dena entzun diot.

Inori ez esateko egiten zidan gero, eta ni baino lehenago

denei kontari ari da. Agur, agur, gero arte (joaten da).

HAMAIKAGARREN IRUDIA

(Josepe bakarrik azaltzen da txit apaindua, erloju kate zintzilo handiarekin, bastoi

borladunarekin eta zapataren azpian, egurra bota kolorekoa duela, bi hankak berdintzeko).

JOSEPE (Patxada handiarekin) Hona ni hemen, gobernadoreari

laguntzeko prest; ez da edozein ibiltzen gero

gobernadorearekin. Gaur hankaren gainean ezin egon naiz

eta hori... azpitik postiatua nagoelarik hanka batean.

Bazkaritan ere ezin egon nintzen, saltoka nenbilen, ez dakit

zer dorpekeria egin ditudan etxean. Arrebak esan didanez,

ogiaren ordez botilaren tapa ahoan sartu dut, ja! ja! ja! ardoa

platerera bota, koilararen kirtenarekin ogia ebakitzen hasi,

kafeari pitarra bota eta katua jo beharrean, arreba bera jo. Nik

ez dakit behinik behin zer gertatzen zaidan, gobernadorea

burutik ezin kendu; badut zerekin ere bai. Gobernadoreari

laguntzen gero... eja! ez dela edozein ibiltzen. Noan oraintxe

herriko etxera; (abiatu eta berriz jiratuaz) gainera Mañuel

soldadu joan da... ja! ja! (eskuak igurtziaz) Doote ere oraintxe

niretzat da, orain aisa neureganatuko dut, batez ere honela,

dotore ikusten nauenean. Suerte izugarria dut (Joaten da eta

jaisten da burtina, iruditegirako puskatxo bat gelditzen dela).

25

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

BIGARREN KOADROA

HAMABIGARREN IRUDIA

(Iruditegiak koadro honetan behar du agertu kamio bat, hau da herri berekoa, eta

azaltzen dira Mañuel eta Doote).

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

Gure ametsek, Doote, ez daukate probetxurik; ez dugu

pentsatutakorik egingo.

Ez duzu beraz soldadu joan behar, Mañuel? Zergatik da hori?

Nire aurreko numeroa zuena azaldu delako. Ez zara

gogoratzen nola Antoniok itzuri egin zuen Frantziara? Baina

nonbait gurasoek izkiribatu diote nik nola aurreratzeko

asmoak nituen soldaduskan eta nonbait iruditu zaio hori

gauza errazen bat dela; dudarik gabe asmo horretan azaldu

da, inork uste gabean, seguru nago; eta ni nola deitzen

ninduten haren ordez, jakina den bezala, etxera bidali naute;

baina ez dugu ezer ere galdu; moroetara doaz eta haien orpo

zikinak ikusteko gogorik ez dut nik.

Eta zer dira moroak? Egun horietan izen hori besterik ez da

entzuten.

Moroak? beltzak edo antz hartakoak behinik behin.

Jox... moroak eta gainera beltzak dira, e? Eta, Mañuel, zer

egiten dute horiek beren parajean?

Kazetak dioenez, lo beti.

Beti?

Bai; oinutsik eta atorra hutsik daude behinik behin beti eta...

Jesus, Jesus, horiek moroak! Arrima gaitezen etxe aldera,

Mañuel, eskerrak Prudentxik bakarrak dakiela, bestela

lotsatuko nintzateke herrira azaltzea; eta jendeak igarri ez

diezaion, Mañuel, joango naiz ni orain eta zu geroxeago

abiatu. Aditu?

Bai, bai; zoaz.

26

DOOTE

MAÑUEL

Beraz, gero arte. (Joaten da)

Agur Doote; horra jimolatu, ederra gertatu zait; orain

albaiteroak hartu behar duen pozak neurririk ez du! Nola

gezur bat antolatuko ote dut? (egoten da pixka bat pentsatzen)

A, esango diot banaka hartu gaituztela probaketan eta ni

etxera bidaltzen nautela soldaduskako erneegia naizelako.

Galdetuko du orduan: «ez zenuen ba soldadu guztien nagusi

izateko asmoa?» eta erantzungo diot baietz, baina esan

didatela hobea dela ni gero, nire herriko erregidore izatea, ni

baino astoagoak makina bat izaten direla (eta bera bat

behinik behin). Noan, noan, nolanahi ziria sartuko diot.

(Joaten da eta altxatzen da burtina)

27

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

HIRUGARREN KOADROA

(Honetan iruditegiak aurkeztatzen du lehenengoa bera; bakarra da gehiago karrotxo bat

bere tresnekin, baina abererik gabe.)

HAMAHIRUGARREN IRUDIA

(Azaltzen da Josepe malkoak idortuaz).

JOSEPE

Hau pena!... uste nuen gehiago maite ninduela... nork burua

berotu... o... te dio... zerbitzatzera... jo... joateko. Pru... Pru...

Prudentxi izango da Doo... Do... Do... Doote tristea engainatu

duena.

HAMALAUGARREN IRUDIA

Lehengoa eta Doote.

DOOTE

JOSEPE

DOOTE

JOSEPE

DOOTE

JOSEPE

DOOTE

JOSEPE

Jose...! negarrez...? okerren bat edo?

(Alaiturik) Doote... zer zabiltza? Zerbitzatzera joan zarela eta

nolaz etorri zara?

Bai, ederki eman ere. Ni zerbitzatzera... nork... nork esan dizu

hori?

Herri guztian beste jolas-biderik ez dabil, nola goizean

etxetik, amak ez dakiela, zerbitzatzera joan zaren.

(Jendeari) Nork zabaldu ote du, Prudentxik inori ez zion bada

esango? (Joseperi) Ez, ez, Josepe; bestela, behar batera joan

naiz.

Pentsatzen nuen, bai, juizio gehixeago izango zenuela baina.

Josepe, honen dotore... Zer da gaur? Elizan zerbait funtzio al

da?

Ez Doote, ez; gobernadorea dator oraintxe laster, eta guk,

herriko erregidore deituenek, behar diogu lagundu herria

nolatan dagoen erakusten-eta... Mañuel joan da beraz?

28

DOOTE

JOSEPE

DOOTE

JOSEPE

Noski, hala uste dut nik.

Zuzenduko dute ederki. Kenduko dizkiote harrotasunak eta

fanfarroikeria; merezi ere badu, trapu bat egina dago. Baina

zu, Doote, zu zarenarekin neskatxa formala, argia... nola

jarduten duzu harekin? Zer bizimodu eraman behar zenuke?

Ez duzu ikusten jornal-biderik ez daukala, izanda ere modu

txarretan hondatzen dituela? Bizimodu tristearen jabe

zinateke horren mendera ezkero eta, Doote, nik ez dut nahi,

Doote, inolaz ere zu gaizki izatea; presarik ez dago, oraindik

gazteak gara... zu, eta zure amak ere ondo pentsatzen du, ez

da hiru egun esan didala, josten, sukaldean eta emakume

batere denak ikasi behar dituen gauzak ikasi behar

zenituzkeela; ontza-urre bat altxatua daukat zure amaren

desio hori konplitzeko. Bai, Doote, bai; juizio pixka bat, buru

pixka bat izan behar da mundu honetan bizitzeko,

txorakeriak dira gaztearen nahitasun horiek; haizea bezala

dira, ezkongaitan hego-haizearen modura eta ondoren

horma-haizea baino hotzago; gainera, gosea eta jipoiak

senarrarengandik. Zer deritzozu, Doote?

Ez dakit bada nik, Josepe; horiek denak hala izango dira

baina... Prudentxik eta gainerako nire lagunek zer esango

lukete? eta Mañuel gizajoak pena ematen dit, ez litzaidake

ahaztuko behin ere, Josepe.

Ahaztu?... bai, bai; erraz gainera. Begira, Doote, hemen

gauzak garbi esan behar dira. Mañuelekin ezkonduz gero,

inorekin ez duzu traturik izango, eta zera... Doote... zuk

behar zenuke... zera... zerbait horrela koarto batzuk dituena;

nik ere behar nuke etxean norbait lagun, eta uste dut

erreparorik ez duzula izango, baizik... poz handi bat hartu

duzula iruditzen zait, Doote, je! je! je! Konforme zaude ala?

(Doote isilik beti burua makurtuarekin) Bai, bai, bai; interes

puskatxo bat ere badut eta. Begira, Doote, gerora zeratzen

garenean, ez duzu izango etxeko garbitasun pizarra egin eta

tertulian Prantxiska alkatearen emaztearekin egon besterik;

elizara ere eseri aulkiarekin joango zara eta etxean ere ez

duzu behinik behin zezin eta zikirokiaren eskasiarik izango;

eraztuna ere behatzean ibiliko duzu, On Kamiloren emazteak

bezala, eta neskatxa ere aurkituko dugu baldin eta iruditzen

29

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

bazaizu. Zer deritzozu, Doote? (Hau lotsatua, mantalaren hegala

ahoan duela).

HAMABOSGARREN IRUDIA

(Lehengoak eta Mañuel. Hau sartzen da iruditegira Josepek nabaritu gabe eta gelditzen da

atzean).

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

DOOTE

JOSEPE

DOOTE

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

MAÑUEL

Mañuelekin ez duzu izango, ez zerbitzaririk, ez eseri aulkirik,

ez zikirokirik, ez zezinik eta ez eraztunik. Lehen esan dizut

eta berriz ere bai... zorrak eta bizkarrekoak. (erloju katea ezin

erakutsirik).

(Buruari eraginaz) (Jendeari) Zer merezi luke hankoker honek?

Jo, eta hauspoa egingo ote dut berarekin? Hartarako ere ez

luke balio, noski; nonbait zuloa izango luke. Entzun

diezaiodan zer dioen.

(Aho zabalka) Zer ordu ote dugu? (erlojua atereaz) Ezagutzen al

duzu erlojua, Doote?

Ezagutu? Bai, lehengoan leihotik erakutsi zenidan ber-bera

da.

Ez, ez; ordua eta hara katea ere; makilla borladuna ere bai,

gobernadoreak bezala. Ikusten nauzu zeinen gertu gelditzen

naizen. (Jartzen da makilaren arrimuan gorputza duela) Ezta

errege bera ere! (Mañuelek jotzen dio makila hankarekin, uste

gabean egin balio bezala, eta Josepe erortzen da gero altziez).

Ai! Joan duk nire gatz ontzia!

Ai! ai! zein zen hemen, ai zer makilazoak! (Mañuelek laguntzen

dio altxatzen baina Josepek ikusi gabe; altxa eta ikusten duenean,

Josepe gelditzen da ikaratua, hitzik ezin asmaturik).

Zer dugu, Josepe?

Ma... ma... ma...

Makila, bai, uste gabean jo dizut; barkatu.

30

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

MAÑUEL

JOSEPE

DOOTE

MAÑUEL

Maa... ñuel, zu hemen?

Ikusten nauzun bezala, Josepe.

Baina nolaz? Besteak ere etorri al dira?

Ez; ni bakarrik.

Nolaz? Ez diot trazarik ematen.

Niri agudo eman didate; azkarregia naizelako bidali naute

handik. Eta ba al dakizu zer esan didaten? Ni erregidore

izateko modukoa naizela, nire herrian ere ni baino astoagoa

izango dela bat edo bat. (Dooterekin joaten da iruditegiaren alde

batera).

(Jendeari) Orain ere lehengo lepotik du horrek burua. Noan,

noan herriko etxera. Baina gaur Doote neronekin eraman

behar dut, karroan eramango badut ere. (Joaten da)

Joan da; ez dakizu, Mañuel, gaur atrebitu dela nirekin

ezkondu behar duela esatera.

Ezkondu? Pasadaren bat hartu arte ibiliko da; lehendabiziko

aitatzen dizunean, esan iezadazu, eta pikua bezala mailatuko

dut.

HAMASEIGARREN IRUDIA

(Sartzen da Josepe presaka, hanka eta makilarekin soinu handia atereaz).

JOSEPE

Hemen dator gobernadorea; ordua baino lehenago etorri da.

(bere artean) Oraintxe duk, bada, nirea. (gelditzen da atean)

HAMAZAZPIGARREN IRUDIA

Lehengoak, gobernadorea, alkatea, botikarioa, erregidore bat edo beste, eta herriko

jendearen tartean, Prantxiska eta Prudentxi.

31

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

JOSEPE

JOSEPE

DOOTE

MAÑUEL

JOSEPE

ALKATEA

JOSEPE

MAÑUEL

DOOTE

MAÑUEL

ALKATEA

MAÑUEL

ALKATEA

MAÑUEL

Hemen da (beti ibiltzen zaio aurrean, traban gobernadoreari.

Lehendabizi eranzten dio txapela, baina ezer esan gabe

gobernadoreak ere egiten dio zeinua; han dabil, Josepe aurretik

duela, zokoak miratzen).

(Jendeari) Edozein atrebitzen da honi arratsalde onak ematera,

nola hasi ere ez dakit.

Hori izango da, Mañuel, gobernadorea; gizaseme ederra,

euskaldun aurpegia du.

Josepek egingo du horrekin ere bereetatik bat; zaindu

diezaiogun.

(Alkateari) Aitatu al diozu ezer ere?

Txist, isilik, isilik. Oraintxe ailegatu da eta denbora izango

dugu nahikoa gero ere.

(Gobernadoreari alde guztietara erreparatuaz). Jun...! ez haiz hi

ere nik uste bezalakoa. (Jendeari) Gure modukoa da. (eta

gobernadorea bazterrak ikusten, gorde eta azalduaz iruditegitik, beti

Josepe aurrean enbarazu egiten diola; gordetzen dira).

Gaur Joseperen kontura nahiko barre egin liteke.

Eta noiz ez?

Hemen datoz orain ere. (Josepe aurretik jira eman eta noiznahi ia

gobernadorea aurpegian ukituaz. Alkatea arrimatzen da Mañuel eta

Dooterengana, Josepek erreparatu gabe).

Mañuel, nolaz etorri zara?

Nikolas, nire aurreko numeroa, azaldu delako.

Gizona... azaldu da beraz. Non zen? Frantzian?

Ez dut uste. Baionatik etorri dela esan du behinik behin

berak. (Gobernadorea makurtua dagoela miratzen, Josepek, alkatea

delakoan, arropatik tiratuaz esaten dio, alkatearengatik,

gobernadorea delakoan).

32

JOSEPE

GOBERNADOREA

JOSEPE

ALKATEA

GOBERNADOREA

JOSEPE

GOBERNADOREA

JOSEPE

GOBERNADOREA

JOSEPE

Adi ezazu, adi ezazu, Braulio, hori baino gobernadore

azkarragorik ez bada hona etortzen, istegian zerriak egon

litezke. Gonak gustatzen zaizkio horri ere. (Uzten dio arropatik

eta gobernadorea altxatzen da harriturik, baina Josepe dago

alkateari begira, ezagutu gabe) Arrano horrek Dooteri nolako

zeinuak egiten dizkion. (eskua ateratzen du gobernadorearen

arropak ezin harrapaturik) Gizona, zer ari zara horrenbeste

denboran makurka? Kredoa esaten, edo zer? Edo beldurra al

duzu horri hitz egiteko? (Nonbait ere heltzen dio besotik ikusi

gabe, eta eramaten du esanaz) Gizona, goazen, zer demontre!

Horren muturrak ikaratzen zaitu? Neronek esango diot.

Baina, gizona, zu eroren bat zara.

(Erreparatuaz dena nahastua). Ai jauna! barka biezat! Alkatea

zelakoan ari nintzen; gainera, uste nuen egietan berori

belarrimotza zela, horra.

Josepek bereetatik bat egin du; hori traketsa! Hauek lotsak

hartu behar ditu batek horrengatik! (Arrimatzen da

gobernadorearengana).

Uste al duzu euskaldunik ez dela izaten gobernadore, edo

zer?

Barka biezat, bada, horra. Eta orain fabore txiki bat eskatu

behar diot.

Ea zer duzun.

Bada, horra, jauna; zerriak ateratzea agintzen badu herri

barrendik, galdua nago; nire bizimodua horretatik ateratzen

dut eta, ni bizi naizen artean, besterik ez bada ere, uztea

eskatzen diot, horra, fabore txiki hori bakarra.

Ez da gaizki; nik esango dut denbora bi hilabetekoa

edukitzeko, baldin zuk denbora horretako hil nahi baduzu,

kito gelditzen gara.

Zerriek zer gaitz egiten dute, bada, gobernadore jauna?

Badira hemen hanka bikoak gaiztoagoak.

33

Ramon Illarramendi: Josepe albaiteroa

GOBERNADOREA

MAÑUEL

GOBERNADOREA

JOSEPE

GOBERNADOREA

JOSEPE

GOBERNADOREA

ALKATEA

GOBERNADOREA

MAÑUEL

JOSEPE

MAÑUEL

Begira, nik ez dut zure lezio beharrik zer egin behar dudan,

eta aurrera. Isilik; ikus ditzagun beste bazterrak. (Gordetzen

dira).

Goazen, Doote. Joseperen astakeriak ikusi behar ditugu.

(abiatu eta berriz jiratuaz) Hemen dira orain ere. (Sartzen dira,

Josepe aurrean).

Baina gizona, lotarazi egingo zaitut baldin eta gehiago

trabarik egiten badidazu.

Nik baino hobeto inork ez dio, bada, istegietako berri

erakutsiko.

Antza baduzu, bai, maiz samar ibilia zarela tartean.

(Jiratu eta gobernadorearen hanka, berearen azpian hartzen dio).

Albaiteroa naiz, jauna.

Ai, ai, nire hanka! Ez zara albaiteroa, zu mandoa zara; lotu

berehalaxe gurdi horri eta jarri jendea gainean, geldi dadila

behin. (Mañuelek eta jendeak lotzen diote karroari)

Barka biezaio, lotsa handi hori eman gabe.

Oi, oi, oi! Ez! ez! Gaizki dago karro hori hor traban, eta

kastigatuaz eraman dezala bazter bateraino, igo gainera

batzuk. (Jartzen dira gainean Doote eta Prudentxi, Mañuelek

belarritik heltzen diola).

Arre, arre!

(Eramanaz eta marruz) Traba askatu karroari, Mañuel.

(Jendeari). Ahal badut, gobernadore tripaundi hori azpian

hartu behar dut. Hau tratua! Hau lotsa!

Arre, arre.

JAISTEN DA BURTINA

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!