18.11.2012 Views

EIBARKO KANTUAK - Ego Ibarra

EIBARKO KANTUAK - Ego Ibarra

EIBARKO KANTUAK - Ego Ibarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sasoi hartako aratostiak halakuak ziran: Eguen Zuri umien eguna izaten zan. Domeka

gabian koko dantza egoten zan Untzaga Antzokixan, Breton orkestiaren eskutik. Aurreko

mende bukaeran astelehenetan zezena ibiltzen zan kalez kale, eta kanpoko konparsen

eguna izaten zan. Plaentxiakuak oso zaliak ziran etortzen. Martitzenian senargaixa

lehenengoz sartzen zan neskalagunaren etxian, baiña ez bakarrik, bere koadrilla osuakin

baizik. 30 lagunetik gora be elkartzen ziran! Berakatz zopia ta arraultzak ziran menua,

baitta aratostietako peillak eta errebanadak be. Aratoste martitzena konparsen eguna

zan. Kuadrillak gurdi batian ibiltzen ziran kalez kale kantuan, ta batzen zeben dirua

bazkari edo afarimerienda egiteko izaten zan; zeozer sobratu ezkero, Ospittalerako.

Gabian Astelena pelotalekuan dantzaldixa egoten zan.

Rev. Eibar, Pedro Zelaia. 89ko otsa. 9.or.

153. Pelotari haundixa eta gizon umoretsua zan Marino. Bere urtenaldixak dozenaka

gogoratzen dira Eibarren. Horretako asko Don Pedro Zelaiaren Umore giroan liburuan

jasotzen dira.Kantuak asmatzen be erremia zan.

154. “Astelena pelotalekuko taberna geure familixaren esku zeguan. Behiñ erre egin zan,

eta Goinek ekitaldi bat antolau zeban konponketarako dirua lortzeko. Kantu hau asmatu

eban eta gure anaia Jose Marikin batera kantau zeban. Oso gizon jator eta eskuzabala

zan.” Anjel Urdanpilleta.

155. Eibarren txikiteorako afiziño haundixa dago, baiña egixa esan, ohittura hori ez da

haiñ antxiñakua. Lehen kuadrillak taberna jakin batian biltzen ziran ta bertan jarduten

zeben edanian. Krisiaren ondoren, 1914ko gerriakin batera etorri zan dirua Eibarrera, eta

1919xan 8 orduko laneguna jarri zanetik hasi zan Eibarren txikiteua, dirua zegualako eta

aisialdirako denbora gehixago.

159. Ondarrutarrek Bilbon estropada irabazi zebenekua da. Eibarren kantatzen diran

bertsuek ez dake jatorrizkuen trazarik.

Eibarren kostaldeko kantu ugari kantatzen zan; izan be, kostaldeko herrixen eta Eibarren

arteko hartuemona oso estua izan zan mende hasieran. Itsasuan ezbeharrak izaten

ziranian, han urtetzen ziran Eibarko musikarixak, Goin buru zala, kalez kale eta herriz herri

diru bilketan.

Eibarren, 1911ko krisialdixa latza izan zan. Taillarretan lanik ez eta Arrateko bidia egittiari

ekin zotsen. Jantoki popularrak be ezarri ziran, herritar guztixek jan ahal izateko. Garai

latz haretan kostaldetik arrain kamioikadak bidali zittuen eibartarreri laguntasuna

emotiarren. Horretaz gaiñ eziñ ahaztu uda partian eibartarrek kostaldera jotzen zebela eta

Alfak be udalekuak Ondarrun kokatu zittuala. Eibarko arraindun asko be Ondarrutarrak

ziran.

160. Ondarruko Arraindunak etortzen ziran Aratostietan ta kalez kale kantatzen zeben.

Orduko Eibarko arraindun batzuk hauek ziran: Maria eta Juana Ondarru, Juana Gordia,

Gedeonesia, Pajarosia, Fabiana, Ursula, Kontxa Uranga, Laureana Kukusia, Dorotea

Irunesia, Pantxika... ta egunero Ondarrutik etortzen zan Buena. Eibar, 87ko azaroa.

Eskerrak emon nahi detsaguz Arrate Irratiari kantuaren grabaziñua lagatziarren.

165. Oso kantu ezaguna. Eibarren askok “eragiok Santi errotari” kantatzen dabe. Santi

Errota Elgetakalian bizi zan, baiña ez zan errotarixa, lurperatzaillia baiño.Rev.

Eibar,1978ko abendua.17.orr.

Kantu honen bukaeria T. Etxebarriaren lexikoian azaltzen da.

166. “Felix Uranga eta Tokaiok kantatzen zeben; jarraixan aurreskua dantzatzen zeben.”

J. R. Orozko.

Felix Uranga Txiriokaleko oillartokiko enkargaua zan. Emaztiak, Maria Legarrek, hasarre

egiten zetsan oillarrak etxian izaten zittualako. Ultimatuma be emon zetsan:

-Oillarrak ala heu. Kasurik egiñ ez eta handik aurrera Felixek noizian behin Kaporala be

ekartzen zeban etxera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!