18.11.2012 Views

EIBARKO KANTUAK - Ego Ibarra

EIBARKO KANTUAK - Ego Ibarra

EIBARKO KANTUAK - Ego Ibarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6.ERROMERIXAKO KOPLAK:

104. Alzola goiti dago

105. Dieciseis años tenía

106. Erromeria1

107. Erromeria2

Eibarko erromerixarik zaharrena eta ezagunena Arratekua da, halan da guztiz be antxiña

Ixuan, Azittaiñen, Agiñan, Akondian, Salbatoren eta Goimendin be erromerixa egitten

zan.

Arrate egunaren bezperan gaupasa egitteko ohitturia gaurkua dala uste dabena oker

dabill. 1657xan Kalahorrako apezpikuak eliza eta ermitetan gaupasa egittia debekatu

zeban, baiña 1687xan eibartarrek baimena lortu zeben elizako atiak zabalik lagatzeko,

neskak eta mutillak aparte egoteko baldintzapian. Ordutik aurrera debekuak eta

baimenak alkarren ondotik datoz. Kontuan izan Arrateko jaixan ezezik(1563 arte

abenduaren 8xan, Kontzeziño egunian, ospatzen zan) Gabon gabian be gaupasa egitten

zala Arraten. Gaiñera XVII eta XIX. mende bittartian zortzi egunez ospatzen ziran

Arrateko jaixak.

Erromerixako koplak Euskal Herri osuan zihar kantatzen ziran, eta trikitilari edo

filarmonika joliek tokixan tokiko letrak moldatzen zittuen. Beraz, oso gatxa da esatia

koplen jatorrixa zein dan, nahiz eta gehixenak Bizkaia aldetik etorri.

Atal honetan, lehenengo bi koplez gain, Eibarren batu doguzenekin bi popurri egin

dittugu, neurrixaren araberakuak. Antxiñako erromerixetan nahiko arrunta zan erdarazko

koplaren bat tartekatzia. Gerra ostian joera hori indartu egin zan.

104. ALTZOLA GOITI DAGO

Altzola goiti dago, bai Mendaro baiño,

mutilla merkeago, bai neskatxa baiño,

Mutilla nahi duenak beretzat erosi,

Arrateko zelaian txanponean zortzi.

Onak baldin badira, eztira garesti;

txarrak baldin badira, probatu ta utzi.

Lau, bost, sei, sardiña-makaillero;

sei, zazpi, ez gabiltza gaizki

Azkueren kantutegittik hartua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!