You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
39. LEHELENGOTXU HORI

Lehelengotxu hori, punta bihatz hori,

Beste guztien artian txikixa don hori.

Laralalala-laranlaralalera,

Laralalala-laranlaralala.

Bigarrentxu hori, punta bihatz hori,

Beste guztien artian nagixa don hori.

Laralalala.........

Hirugarrentxu hori, punta bihatz hori,

Beste guztien artian luzia don hori.

Laralalala........

Laugarrentxu hori, punta bihatz hori,

Beste guztien artian bixkorra don hori.

Laralalala.......

Bosgarrentxu hori, punta bihatz hori,

Beste guztien artian lodixa don hori.

Laralalala......

Barriemoillia: Maritxu Gantxegi.

40. JOLASTU GAITEZEN DANOK

Jolastu gaitezen danok soka jokoan,

Soka jokoan,soka jokoan

Haurtxo euskaldunari dagokion eran

Dagokion eran, eusko hutsean.

Bat eta bi, hiru, lau eta bost

Hamar gehiagokin dira hamabost.

Bikoak ugari egiñaz alai gabiltza,

Alai gabiltza, alai gabiltza,

Euskera entzunez beti jolas guztitan

Jolas guztitan, une danetan.

Bat eta bi, hiru, lau eta bost

Hogei gehiagokin dira hogeita bost.

Nik baiño biko gehiago eiten baituzu,

Eiten baituzu,eiten baituzu,

Marama apain polit bat izango dezu,

Izango dezu, erosten badezu.

Bat eta bi, hiru, lau eta bost

Ehun gehiagokin dira ehun da bost.

Barriemoillia: Maritxu Gantxegi.

Doiñua:” Neska zaharrak joaten dira Madalenara”. Gerraurreko katekesietan ikasittakua.