12.07.2015 Views

herriari - Zestoa

herriari - Zestoa

herriari - Zestoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HaurrengozamenamusikarenharitikFelipe Murillo azpeitiarra da, musika munduandihardu eta musika-terapiako ikastaro batzukegiten ere badabil –eta belarri finez gainera–<strong>Zestoa</strong>ko haurren zenbait dohain aurkitu etaazaleratu nahian. Horretarako, abian jarri dituhainbat dinamika eta asteroko saioetanhaurrekin dihardu, horien gozamenean –etaberak esan duen moduan baita berean ere–musikaren bitartez zenbait ikaskuntza izanditzaten; musikarekin lotuak ez ezik baita arloemozionalekoak ere. Eta, bide batez, Amaldakokantera izan litekeena sortuko ote denesperantzaz.Ahots kantariak dabiltza, bada, herriko txokoetan, bainaez da etxe guztietara iritsi notizia. Izan ere, zenbait ekintzekpisu handiagoa izan ohi dute eta “gauza hauei ezzaie hainbesteko bonboa ematen” Felipek dioen moduan.Gurasoak, ikastetxearen bitartez, enteratu badira ere,beste zenbaitzuena kasualitatez iritsi da: “Ama, gaur Felipedakat” esaldi misteriotsua entzutea izan da jakin-minapiztu duena. Eta horren atzean zer zegoen jakin nahianIdiazpira jotzea izan da bidezkoena.Felipe ez da berria honetan, eta berari hain onuragarriaeta gustukoa iruditzen zaion aldaera hori <strong>Zestoa</strong>ra ekartzeraanimatu da. Helburu gisa, “musikarekin ondo pasatzea”aipatu du eta hortik abiatuta haurrengan musikasustatzea, berarekin dakartzan barianteak landuz. Heziketamodu tradizionalak alde batera utziz, jolasen, ipuinen,marrazkien eta abarren bitartez lantzen dute musikaFeliperekin. Berak kontatutako adibide baten arabera,orriez beteriko ipuin horiei bizia ematen saiatzen dira denenartean; pasarte bakoitzak eskatzen duen emozioasoinuen, ahotsen, intentsitatearen laguntzaz koloreztatzen.“Musika beste komunikazio atal bat” izanik, haurrentzatoso positiboa ikusten du eta arlo emozionaleaneragina duela konturatzen da, klaseetan sumatu ahal izanduena dagoeneko.Aipatu bezala, hau ez da Feliperen estreinaldia. Izan ere,Azpeitian egin du tailerrik hiru, lau eta bost urteko umeekin.<strong>Zestoa</strong>n ere, hasierako hiru abesbatzetatik (helduena,gazteena, umeena) txikien taldea aukeratu zuen etataldeek orokorrean izan duten beherakadek heldu etagazteena desagertzera eman badu ere, txikien taldeari eutsinahian dabiltza lanean, besteak beste, lehen aipatuekintzen bitartez.Taldetxo honetan hamaika haurrek hartzen dute parteeta “itxura batean eta gurasoen esanetan gustura” joatendira. 3-5 urte bitartekoak dira eta horiekin pazientziaezinbestekoa izaten da. Nolanahi ere, Felipek hori aitortubadu ere, gozamena ere antzematen zaio, “pipa” pasatzenduela esaten duenean. Eta gogo horrekin eta gurasoenlaguntzaz zaletasun horrek jarraipena izan dezan jarraitukodute lanean.Nork daki, Idiazpiko gela horretan musikaz gozatzen aridiren haur horiek oholtza gainean ikusiko ote ditugun…Maialen Kortadi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!