12.07.2015 Views

herriari - Zestoa

herriari - Zestoa

herriari - Zestoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7hizketanKontuan izanik dirua ez dagoela soberan,zein dira zuen egitasmoak azpiegiturenalorrean?L. Etxeberria: Arroabehean saihesbidea egiteaproposatzen dugu. Horretarako lurrak badaude,eta horrekin batera, eskola eta kiroldegiaegitearen aldeko apustua egiten dugu. Hori, ordea,ez dago gure esku bakarrik, eta beste instituziobatzuekin ere lan egin beharko dugu,Foru Aldu≠ndiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekinadibidez. Herriguneari dagokionez, herri eskolahanditzea aurreikusten dugu, eta hor pilotalekubat eranstea. Anbulatorioa ere egoera eskaseandago, eta osasun zentro berria zabaltzekolokala ere badugu, baina ez dago gure esku bakarrik,beste erakunde eta instituzioekin eginbehar dugu lan. Eta beharrak sortzen direneanerantzun beharko zaie. Parkearekin egin denbezala. Eta oso garrantzitsua jotzen dugu mantentze-laneieustea. Kontua ez delako gauzaberriak besterik gabe egitea, baizik eta daukagunazaintzea eta berritzea.H. Rodriguez: Garbi daukagu Arroabekosaihesbidea egin behar dela, baina herrikoa ereegin beharko litzateke. Proiektuak eginda daude.Bestetik Lasaotik Zumaiara bitarteko bidegorribat egin beharko genuke. Diru asko eskatzendu, baina egitea dago, behar den lekuanborrokatuta. Eta komun publikoak ere jarri beharkogenituzke. Ekainberrira etortzen direnumeak, adinekoak... galduta egoten dira komunbila. Haurtzaindegia handitzeko beharraere ikusten dugu. Ondoko lokala hor dago, etazerbait egitea egongo da. Azken batean iruditzenzaigu Zestoako haurrek Zestoan egon behardutela, eta ez Arroan. Azkenik, esango nukebainuetxea eraberritu egin behar dela, bainuetxeaberpiztu, udalak bizkarra eman baitio.Bainuetxea altxorra da eta bertako arduradunekinaztertu beharko genuke ea posible den igerilekubat egitea bertan, bai beraiek bai herritarrekerabiliko dutena.J. Mendizabal: Saihesbideak Arroabeari ezeronik ekarriko dion zalantza daukagu. Trafikoaldetik ez luke gauza askorik konponduko, etaΩeremu berde bakarra utziko luke, industrialdearen eta etxeen artean.Gainera, ez dakigu krisi garaian horrenbeste diru publiko horretan gastatzeakmerezi duen. Azterketa bat egin beharko litzateke, baina epeluzeago bati begira, eta beti zenbat diru dagoen ikusita, egokiagoa ikusikogenuke Zumaiatik autopistarako lotura zuzena egitea. Eta saihesbidea,egitekotan, autopista sarreratik gasolindegira egingo genuke, industrialdearenatzealdetik. Zestoako saihesbideak, berriz, ez dauka irtenbideerrazik, Arozenatik gasolindegira bitarteko tartea egiteko trafikoadesbideratu egin beharko litzatekeelako, eta ez dagoelako alternatibarik.Eta orain premiazko neurri gisa ikusten dugu bainuetxeko autobusgeltokia lur azpiko pasabidearen ondora eramatea.J. M. Astigarraga: Datozen urteetan plan orokorraren diseinu berriaegin beharko genuke, eta herriak non dituen lehentasunak definitu. 15-20 urtera begira zer nolako herria nahi dugun. Azterketa bat egin beharda eta dauzkagun baliabideen arabera lehentasunak aipatu.H. Rodriguez: Idiazpi auzuneko igogailuarekin zer gertatu den ere jakinnahiko nuke. Zulo handia gelditu da hor, eta oso gaizki gelditu da.J. M. Astigarraga: Idiazpiko auzunearekin zorra dagoela ikusten zen,eta erabaki zen, dirua ez egonda, etorkizunean igogailua jartzeko bideaireki behar zela. Ikusi beharko dugu zer irtenbide daukagun.SOSLAIAKLEIREETXEBERRIA( AZPEITIA, 1980)Haur hezkuntzako maisutza-ikasketak ditueginak eta Zestoako haur eskolan egiten du lan.JOSETXO MENDIZABAL ( ZESTOA, 1955)Turismo ikasketak eginda. Duela bost urtetikMendizabal auto-eskola kudeatzen du.JUANA MARI ASTIGARRAGA ( AZPEITIA, 1974)Zuzenbidean lizentziatua. Gipuzkoako ForuAldundiko Lankidetza, Giza Eskubide etaBerdintasunerako zuzendari nagusiada. Zinegotzia Zestoako Udalean.HAROA RODRIGUEZ ( MUTRIKU, 1978)Publizitate eta harreman publikoetanlizentziatua. Lanbide Heziketan egitendu lan.···

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!