You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
2016-11-25

Haurraren atxikimendua

eta emozioak

Garun paralisia

Zer egin behar du hezitzaile

batek egokitzapenaren

aurrean?

Haurraren mugimenduaren

prozesua.

Sozializazioa jolasen

bidez

Munduarekin lehen

kontaktua.

Garapen morala

http://marianogales28.wixsite.com/nordahaurra

4,95 €

2
3
Aurkibidea

Altxorraren saskia 3

Haurraren atxikimendua eta emozioak

Egokitzapena

Haurraren mugimenduaren prozesua

4

7

8

Munduarekin lehen kontaktua

Garapen morala

Sozializazioa

10

11

12

Garun paralisia

Munduan zehar

Lupe ipuin kontalaria

Gomendazioak

14

16

18

20

Jostailuak

Glosarioa

22

23

Denbora pasa

Egutegia

24

25

2

4
Abendua

Astelehena Asteartea Azteazkena Osteguna Ostirala Zapatua Igandea

1 2 vaiana ( Elgoibarren)

3 Irurtzun

(Nafarroa)

Frontoian

5 6 7 8 9 10 11 Usurbil

(Gipuzkoa) Kiroldegian

11:30etan

12 13 Larrabetzu

(Bizkaia)

Frontoian 18-

:00etan

19 20 21 22 Barakaldo

(Bizkaia) Antzokian

17:00 eta

19:00etan

26 27 Lupe

Lekuona

(Mutrikun)

14 El bebé jefazo 15 16 17 Ordizia

(Gipuzkoa) Kiroldegian

16:00

-18:30etan

28 Bermeo

(Bizkaia) Euskalduna

jauregian

16:00 eta 19:00

23 Azkoitia

(Gipuzkoa) Antzokia

16:00 eta

18:30 etan

29 30 Zarautz

(Gipuzkoa) Kiroldegian

16:00 eta

18:30 etan

4

24 Canta! 25

31Pixi post y los

genios de la navidad

18 Zeanuri

(Bizkaia) Frontoian

18:00etan

PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS.

ZINEMA

IPUIN KONTALARIA

25

5
EGIZU LO

EGIZU LO GOXO-GOXO,

LO EGIZU,

LO EZTIA,

ETA AGURTU

ILUNTZEKO EGUZKIA,

ENE TXIKIA.

EGIZU LO AMESTIA,

SENTI GAUAREN MAGIA,

ZURETZAKO

SEHASKATXO

BIHURTU DU

ILARGIA.

ZURE ONDOAN

EGONGO NAIZ

NIRE TXIKI

NIRE MAITE,

ETA EGIN LO

BIHAR ARTE…(BIS)

JON BROWN

JON BROWN INDIO TXIKI BAT ZEN

JON BROWN INDIO TXIKI BAT ZEN

INDIO TXIKI BAT ZEN JON.

TXIKI BAT, TXIKI BI, HIRU INDIO TXIKI

LAU TXIKI, BOST TXIKI, SEI INDIO TXIKI

ZASPI TXIKI, ZORTZI TXIKI BEDERATZI INDIO TXI-

KI

HAMAR INDIO TXIKI.

JON BROWN INDIO TXIKI BAT ZEN

JON BROWN INDIO TXIKI BAT ZEN

INDIO TXIKI BAT ZEN JON.

TXIKI BAT, TXIKI BI, HIRU INDIO TXIKI

LAU TXIKI, BOST TXIKI, SEI INDIO TXIKI

ZASPI TXIKI, ZORTZI TXIKI BEDERATZI INDIO TXI-

KI

HAMAR INDIO TXIKI

6
Denbora pasa!

NOLA JOLASTEN DA?

Sudokua buruhauste matematikoa

da eta, bere helburua, 3x3ko karratu

txikiz osatutako 9x9 tamainako

koadrikula osatzea da. Karratu txiki

horietan, 1 eta 9 arteko zenbakiak

ipini behar dira, beti ere ilara edota

zutabe berberean zenbaki berdina

errepikatu gabe.

7 DESBERDINDATUNAK AURKITU

24

7
Jostailu

egokituak

Musika clatter-a

12.55 €

Clatter Musical, soinua duen jostailu bat da. Umeak

eragiten dion indarraren arabera soinua klik-klak

leun batetik haundi batera pasatu daiteke, zurezkoa

da eta kolore atseginekin barnizatua dago, asko entretenitzen

duen jostailua da eta aldi berean zentzumenak

estimulatzen ditu. 34 cm ditu luzeeran

eta bere diskoak 6 cm-koak dira.

Zutitutako 6ko sorta harriak

28.9 €

Bereziki umeen oinetarako sortuak daude, ukimenaren

akuilatzeak topa eginez motrizitate-bideak sortzea baimentzen

dute. Oinazpiko masaje atseginak sentsazio

bakarra emanez eskaintzen dituzten esfera malguez estalita

daude. (6 kolore desberdin) 6 harri sorta datoz.

Diametroa: 9cm. Altuera: 3 5,5cm. 3 urtetik aurrerakoentzat.

22

8
SORGINA PIRULIÑA

SORGINA PIRULINA

ERRATZA GAINEAN,

IPURDIA ZIKINA, KAPELA

BURUAN.

SORGINA SORGINA

IPURDIA ZIKINA,

TENTELA ZARA ZU?

EZETZ HARRAPATU

MIMOSA

(MIREN) mimosa bere mimoekin

Ohera joaten da aitatxorekin

Aitatxok eratzi amatxok abestu

(MIREN) mimosa beti kontentu.

LOA LOA

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Aita guria Gasteizen da

ama mandoan hartuta.

Aita guria Gasteizen da

ama mandoan hartuta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Aita guria abiatu da

Vitoriako ferira.

Aita guria abiatu da

Vitoriako ferira.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Aita guriak diru asko du

ama bidean salduta.

Aita guriak diru asko du

ama bidean salduta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

AZAROAK 25

Emakumeenganako indarkeriaren

aurkako Nazioarteko eguna.

Egun garrantzitsua kalera ateratzeko eta

ozen esteko ez dugula emakumenganako

indarkeriarik onartzen. Kalera

atera salatu eta aldarrikatzeko.

9
Glosarioa

AMA: Alaba edo seme bat edo gehiago dituen emakumea.

ATXIKIMENDUA: Maite edo gogoko den zerbaiten alderako edo norbaitenganako lotura.

FAMILIA: Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena;

bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena.

GARAPEN: Hazi; bereziki, gaitasun bat edo jardunbide bat hazarazi, haren hedatzea bultzatu.

GAIXOTASUN: Osasunean izaten den txarraldia edo gaitza.

GRASPING: esku hartu hatz edo hobetu batekin estimulatuta tolestu egiten du eta hatzak ezkutatzen

ditu. erreflexu hori bigarren edo hirugarren hilabetean desagertzen da.

HAURRA:Gizaki oso gazte eta txikia, adoleszentziara heldu ez dena.

HARREMANA: pertsonen edo pertsona multzoen artean gertatzen den eragin trukea edo komunikazioa.

HAURTZAINDEGI: Ume txiki beste pertsona batzuen ardurapean uzteko tokia.

HAZI: Haur jaioberriak elikatu eta zaindu, handi egin arte.

HEZI: Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko.

HEZITZAILE: gizakiak hezten duen pertsonak

KOMUNIKATU: harremanetan jarri: norbaiti zerbaiten berri eman, zerbait adierazi.

KOLETXO: Haur jaio berria, ohean edo bere sehaskan gurasoen ondoan egoten denean lo egiten.

PIKTOGRAMA:Irudi bakar baten bidez hitz bat adierazten duten marrazkiak dira. Marrazki horiek

oso sinpleak izaten dira adierazten dena ulertu ahal izateko.

PREBENTZIO PALMARRA: oin-zoletan jasotako presio bati erantzunez behealdeko atalak luzatzeko

joera da. Hamargarren hilabete aldera zutik jartzen gai denean desagertzen da.

SINDROMEA: Hainbat ezaugarri, sintoma edo anomaliaren bat-egitea

SUKZIO ERREFLEXUA: amaren titia bilatzen dute eta titipunta xurgatzen hasten dira esnea jasotzeko.

URRITASUN: Urria denaren nolakotasuna; zerbait neurri edo kopuru txikian egotea.

ZAINTZAILE: zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona.

ZENTZUMENA: Sentipen mota jakin bat hartako den organo baten bidez hartzeko ahalmena.

Gorputzaren zentzumenak. Ikusmena, entzumena, eta gainerako zentzumenak.

23

10
Altxorraren saskia

Hainbat motatako altxorrak ezagutzen

ditugu, piraten filmetan ikus ditzazkegunak

esaterako. Baina gaurkoan beste

mota batetako altxorrei buruz hitz

egingo dizuet. Altxor honek ez du

urrezko txanponik, ezta aberastuko

gaituen gailurik. Baina ziurta dezaket

haurrentzat urrezko txanponak baino

aberasgarriagoa den zerbait aurki dezakegula.

Altxorraren Saskia adin txikikoei (6-12

hilabeteko haurrentzat) zuzenduta

dago. Bertan, zentzumenen ezberdinak

aztertu eta esploratzeko hainbat

tramankulu aurkituko dituzte betiere

arriskurik gabeak.

Saskia, material ezberdinez osatuko

dugu, eta haurra eserita mantentzen

den momentutik, saskian dauden objektuak

aukeratu eta manipulatzeko

aukera izango du.

Otarrean dagoen materiala arrunta

bada ere, oso aberatsa eta baliagarria

da jolaserako, zentzumen guztiek parte

hartzen baitute. Objektuaren arabera

haurrak sentsazio ezberdinak biziko

ditu (metal eta kristalarekin hotza,

egur eta oihalarekin beroa …).

3

11
Haurraren atxikimendua eta

emozioak

Haurraren garapenean garrantzi handia duen faktoreetako bat atxikimendua da.

Atxikimendua, haurraren bizitzaren lehenengo hilabeteetan zehar garatzen da. Haurraren eta

beste pertsona baten artean garatzen den lotura afektiboa berezia da, denboran zehar mantentzen

dena eta bien arteko interakzioari esker garatzen dena. Atxikimenduan pertsona biren

inplikazioa behar da: haurrarena eta atxikimendu-figura.

Biek elkarrekin dituzten portaera eta jarrerei esker lotura afektibo berezi hori sendotuz

joango da. Honek elkarrekin egoteko nahia eta banatzean larritasuna sortzen ditu. Denboran

zehar mantentzen den lotura afektiboa iraunkorra.

da, Gure bizitzan zehar pertsona bat baino gehiagorekin lotura afektiboak garatzen ditugun

arren, gutxi batzuekin dira bereziak lotura afektibo horiek. Pertsona horiek haurrarentzat oso

bereziak izango dira, eta haien arteko harremana berezia eta lehentasunezkoa izango da.

Atxikimendua denborak aurrera egin ahala garatzen da. Nahiz eta atxikimendu-irudiek,

haurra jaiotzen denetik lotura emozional berezi bat senti dezaketen.

4

12
Gomendazioak

Urte bat bizi guztirako

Idazlea: Mariela Michelena

Editoriala: Temas de hoy

Orrialde zenbakia: 224 orri

Hizkuntza: Gaztelania

ISBN: 9788484608103

Mariela Mitxelena psikoanalistak, haur batek,

lehen urtean, inoiz baino gehiago ikasiko

duela erakusten digu liburu honetan.

Autoreak ez du eskuko liburu bat egitea

izan nahi baizik eta, edozein amari lagungarria

izatea bere haurdunalditik, haurraren lehenengo

urte-arte.

Zergatik gomendatzen dugu

Ama batek, haur baten inguruan dituen

“mitoak” apurtzen ditu eta errealitateari

buruz hitz egiten du liburuak. Haurdunalditik

lehengo urte-arte sortzen diren galderei

erantzunak ematen dizkio, zentsu handiarekin.

Oso erraza da irakurtzeko.

Hik hasi aldizkaria. 197 alea.

Gaia: Haurtzaroan inbertitu egin behar da,

gizartearen obligazioa delako, gainera, gaur

inbertitzen den dena biharko egunera haurrarena

dena izango da.

Egilea: Noemi Beneito

Noemi beneito psikomotrizista eta hezitzaile

argentinarrak, Emmi Piklerren ideiei

jarraiturik, haurrari garapenerako hiru gakoak,

iniziatiba , autonomia eta askatasuna

direla dio; bera baita garun lesioak, arazo

neuromuskularrak edota down sindromea

dituzten kasuak ere.

Haurtzaroan inbertitzea garrantzi handia

du bere ustez, horri, arazo goiztiar egokia

eskaintzeko. Kanpotik estimulu egokia jasotzen

duen haurra hobeto garatuko duelako.

Noemi Benitoren ideiak asko partekatzen

ditut. Haurren autonomia eta askatasuna

eman behar zaiela uste baitu. Haurrak, berak

bakarrik gauzak egiteko gai delako. Nahiz

eta batzuek, haurrak berak bakarrik

ahalko den bezalako galderak egiten garen

harren. Haurrari askatasuna ematen badiogu,

bere iniziatiba gehiago garatuko du,

horregatik inbertitu behar haurtzaroan,

haurrak, beraien garapena asko hobetu dezaketelako.

20

13
GOMENDATURIKO ARTIKULUAK

Hik hasi aldizkaria. 194 alea.

Gaia: ze funtzio bete dezake pentsalekua?

Egilea: Karmele Artetxe eta Elena Herran

( Bilboko irakasleen unibertsitate eskola)

Artikulu honetan pentsalekuaren erabilerari buruz

hitz egiten digu. Bi adituek, pentsalekua zigor

moduan adierazten digute.

Haur batek zerbait gaizki egiten duenean hezitzaileek

eta gurasoek ohitura dute zigortzeko.

Bestalde, artikuluan, pentsalekuari buruz hitz

egiten digu eta zigor moduan azaltzen digu. 0-2

urteko haurrek zigorraren kontzientziarik ez

dute.

Haurrak ez dira gai baloratzeko zer egin duten

gaizki, horregatik, pentsalekua era horretara ikusita

ez ditu puntu positiborik edukikohaurrarengan.

Artikulu honetan agertzen den informazioa oso

garrantzitsua eta interesgarria da gurasoentzat.

Pentsalekuaren eta zigorraren erabilera desegokiaz

hitz egiten digu. Haurrak adin horretan zigortzen

badugu ez dira gai jakiteko edo pentsatzeko

zergatik dauden hor. Horregatik beste metodo

bat erabiltzera gomendatzen dugu.

Hik hasi aldizkaria. 10 alea.

Gaia: Motrizitatrea

Egilea: Juanjo Quintela Psikologoa

Artikulu honetan, idazleak, gurasoek bere

haurraren garapenarekiko duten zalantzak argituko

ditu. Motrizitatearen ingurukoak hain

zuzen. Gurasoek hainbat zalantza dituzte. Ea

arrastaka noiz hasiko den edo lau- hanketan

eta arrastaka ibiltzea gauza bera den. Artikulu

honetan idazleak gurasoen zalantza guztiak

argituko ditu.

Oso interesgarria iruditzen zaigu. Guraso askorentzat

baliagarria izan daitekeelako. Guraso

bat baino gehiagok izaten baitute bere

haurrarekiko zalantza bera.

21

14
HAURRAREN ATXIKIMENDUA ETA EMOZIOAK

Atxikimenduaren faseak

0-3 hilabete Haurrak nahiz

eta amaren ahotsa eta usaina bereizten

dituen , oraindik ez ditu bere zaintzaileak

bereizten. Argi ikusten da pertsonenganako

interesa erakusten duela,

baina hori ez da nahikoa atxikimendua

garatzeko.

3-7 hilabete Argi ikusten da hurbileko

pertsonak bereizten eta ezagutzen

dituela . Ez du larritasunik erakusten

atxikimendu-irudia desagertzen denean.

Hobeto esanda, aurrean duen pertsona

(atxikimendu-irudia edo ezezagun

bat) desagertzen denean haserre ager

daiteke, baina pertsonekin egotea gustuko

duelako, eta ez atxikimendu-irudia

desagertzearen beldur delako.

8-12 hilabete Atxikimendua eta pertsonen

beldurra . Zortzigarren hilabetearen inguruan

atxikimendu-irudiarekiko benetako atxikimendua

garatzen dela esan dezakegu. Orduan,

argi eta garbi ikusiko dugu atxikimendu

-irudiarenganako lehentasuna, eta pertsona

ezezagunen ukapena.

18-24 hilabete Fase honetan aurreko hilabeteetan

ikusitako larritasuna gutxiagotuz

doa . Orain haurrak bere atxikimendu-irudia

irudikatzeko gaitasuna du, eta horrek lasaitu

dezake. Gainera, fase honetan hizkuntza ere

agertuko da, eta horrek ere egoera berrien aurrean

tresna berri batez baliatzen lagunduko

dio: amari hots egin, besteek esaten diotena

hobeto ulertu, eta abar. Haurrak apurkaapurka

ulertuko du amaren desagerpena ez

dela

atzeraezina

izango.

Lau fase horien bukaerak atxikimendu-irudiaren eta haurraren arteko lotura

afektibo sendo baten sorrera dakar. Horrenbestez, haurrak ez dauka atxikimendufigura

horren presentziaren eta kontaktu fisiko etengabearen beharrik, badakielako

pertsona hori hor egongo dela behar duenean.

Lehen aipatu den bezala, atxikimenduarekin batera emozio batzuk agertzen

dira. Emozioak, estimulu baten ondorioz sortzen diren erreakzio fisiko eta psikikoak

dira. Funtsezko elementuak dira gizakiko bizitzan hartzen dituen erabakietan

, emozioen arabera jokatzen dutelako.

5

15
HAURRAREN ATXIKIMENDUA ETA EMOZIOAK

Emozio batek beti hiru motatako erantzunak sortzen ditu

Kognitiboa (pentsatzen duguna), motorra (egiten duguna) fisiologikoa (gure gorputzean aldatzen

dena).

Adibidez, haurra hilabete bat duenean, bat batean besoetatik askatu eta erortzeko keinua egiten

zaionean, beldurra adieraz dezake:

Erantzun kognitiboa: Erori egingo dela izan daiteke.

Erantzun motorra edo jarrerazko erantzuna: Moro erreflexua* martxan jartzen da.

Erantzun fisiologikoa: Izerdia, negarra, hanketako dardara…

Hau guztia kontuan izanik, ikus dezakegu haurraren atxikimendua eta emozioak zein garrantzitsuak

diren bere bizitzako lehenengo urtean. Haurrarekiko dugun jarrerak bere garapenean eragina

izan dezakeela ondoriozta dezakegu .

Moro erreflexua*: Haurra erortzeko arriskua ikustean esku zein hankak zabaltzean datza.

6

16
E: Normalean non egiten dituzu zure saioak? Zenbat haurren aurrean aritzen zara?

L: Liburutegietan, eskoletan, kultur etxeetan, auzo elkarteetan, …

egiten ditut. Leku itxia, txikia eta isila izatea garrantzitsua iruditzen zait, umeak gustura

egoteko. Haurrak gertu sentitu nahi ditut, beraien begiak ikusi, eta horretarako

talde txikia izatea gomendagarria da ( 40 haur inguru).

E: Bukatzeko, zerbait gehituko ahal zenuke gehigarri gisa?

L: Nire saioa egiteko mahai txiki bat eta aulki bat besterik ez ditut behar. Ipuinak, euskaraz

kontatzen ditut, baina gazteleraz ere konta ditzazket nahi izanez gero.

E: Eskerrik asko, Lupe zure arretagatik. Abenduaren 27an ikusiko dugu elkar.

19

17
“ Bizitza etengabeko erantzun

bilaketa dela argi daukat.”

Lupe Lekuona ipuin kontalariarekin elkarrizketa bat izan dugu. Bertan bere bizitzaren

eta ekitaldien inguruan hitz egin digu.

ELKARRIZKETATZAILEA: Kontaiguzu,

nondik zatoz?. Nolatan kontalaria

izateko zaletasun hori?

LUPE:

Hondarribian jaio nintzen 1964ko

irailaren 6an.

Familian, zazpi anai-arreba izanik,

umeen artean hazi eta hezi nintzen,

zoriontsu.

Amak, txiki txikitatik galdera asko

egiten nituela esaten zuen, eta askok

erantzunik ez zutela. Eta nik erantzun

horien bila abiatu nintzen.

Magisteritza ikasketak egin nituen,

umeekin gustura lana eginez 1985tik

2005 arte. Eskola utzita baina umeen

mundua utzi gabe, 2006tik aurrera

ipuin kontalaria naiz.

Galdera askoren erantzunak irakurriz

aurkitu ditut, ipuinetan batez ere,

baina bizitza etengabeko erantzun bilaketa

dela argi daukat.

L: Umeentzako saioak egiten ditut. 3

-10 urteko haurrentzat. Ahal bada,

bi talde egiten ditut 3-6 urte eta 7-

10 urte. Iraupena: 3-6 urte bitartean

,30´- 45´, gutxi gora behera. 7-

10 urte bitartean, 45´- 60´, gutxi gora

behera.

E: Zure ogibidearen inguruan. Nori

zuzendutako saioak egiten dituzu?

Eta zenbaterainoko iraupena izaten

dute?

18

18
Zer egin behar du hezitzaile batek egokitzapenaren

aurrean?

Guk hezitzaile moduan, kontuan eduki behar dugu, haur bakoitza lotura handia dutela gurasoekin

eta egokitzapen prozesua ez dela erraza izango.

Egokitze prozesua aktiboa da, guztien inplikazioa eskatzen duena. Egokitzeko prozesu guztietan,

aldagai asko izan behar ditugu kontuan: nork edo nortzuk egokitu behar duten, eta non,

noiz eta nola egokitu behar duten.

Haurra haur-eskolara etorri aurretik gurasoek zuzendaria eta hezitzailearekin bilera bat edukitzen

dute, eskolan erabiltzen den metodologiari buruz azaltzeko, beste alde batetik gurasoek hezitzaileari,

haurraren erritmoa azaltzen diote.

Hezitzailea haurren erritmoa errespetatu behar du, beti goxotasunez, maitasunez eta babesarekin.

7

19
Haurraren mugimenduaren prozesua

Jaio berriak, erreflexu automatiko batzuk garatzen

ditu instintiboki, erreflexu hauek lehendabiziko

mugimenduak dira eta haurraren biziraupenerako

agertzen dira.

Erreflexu hauek, jaiotzean garatzen hasten dira,

honako hauek dira: *sukzio erreflexua,

*grasping, *prentsio palmarra, *babinsky,

aharrausia, doministikua eta oinez ibiltzea. Haurraren

bizitzako lehen hilabeteak aurrera egin

ahala, erreflexu batzuk desagertzen joten dira.

Erreflexu horiek, gerora borondatezkok jokabide

bezala agertuko dira, martxa erreflexua

(ibiltzea) adibidez. Beste batzuk ordea, bizitza

osoan zehar iraungo dute. Esaterako aharrausia

edo doministikua.

dira, eta hurrengo fasean, eseri egingo da. Esertzerakoan,

haurrak bere oreka landuko du. Jarrita

egotetik, belauniko egotera pasako da eta

fase horretan zerbaiti eutsiz, zutik jartzeko ahalmena

izango du. Zutik egotetik bera bakarrik oinez

egiten hasten denean, oreka dinamiko osoa

menderatzen duela esan nahi du.

Gai honekin loturiko hainbat aditu lotu ditzakegu.

Alde batetik, Emmi pikler pediatrak,

teoria honen sortzaileak, eta Myrtha Chokler

psikologoak diotenez, haurrak gai dira beraiek

bakarrik garapen motorra garatzeko. Adituek

esaten dutena kontuan izanik, ez dugu haurra

behartu behar, automatikoki gai izango dira beraien

mugimenduak garatzeko.

Denbora aurrera doan heinean haurraren mugimenduak

aldatzen eta hobetzen joaten dira.

Etzanda egotetik, hauspez, narraz, eserita, lau

hanketan eta oinez egotera igarotzen dira. Haurrak

bizitzan oreka sistema konplexuak eraikiko

ditu. Mugimendu horiek hainbat fasetan sailkatzen

dira.

Gurasoen kezketako bat haurra estimulatzea

edo aktibatzea da baino hau ez da beharrezkoa;

bere garapena egokia izateko helduek baldintza

egokiak ematea behar du. Horrek onura

batzuk eduki ditzake haurrarengan, adibidez,

konfiantza eta segurtasunarekin haztea.

Lehenengo eta behin, haurra etzanda egoten

da, gora begira, eta poliki-poliki enborra biratzeko,

besoekin laguntzen da. Horren ondorioz,

bera begira geratzea lortzen du. Haur bakoitzaren

garapenaren arabera, postura horretan,

buruan kontrol handiagoa edo gutxiagoa izango

dute. Kontrol gutxiago duten haurren kasuan,

buruak, pisu handiagoa izango du eta bere buruarekiko

kontrola galduko du.

Denbora pasa ahala, besoetan duten indarra

aprobetxatuz, lau hanketan ibiltzera pasatzen

*Sukzio erreflexua: Amaren titia bilatzen dute

eta titipunta xurgatzen hasten dira esnea jasotzeko.

*Prebentzio palmarra: Oin - zoletan jasotako

presio bati erantzunez behealdeko atalak luzatzeko

joera da. Hamargarren hilabete aldera zutik

jartzeko gai denean desagertzen da.

*Grasping: Esku-ahurra hatz edo objektu

batekin estimulatuta tolestu egiten

du eta hatzak ezkutatzen ditu.

Erreflexu hori bigarren edo hirugarren

hilabetean desagertzen da.

*Babinsky: Oin- zoletan marruskaduraren

bat nabaritzen dutenean. Behatzak abaniko

baten modura irekitzen dituzte.

8

20
Munduan zehar!

UNICEF erakundeak datu

ikaragarriak eman ditu

Munduko haurren egoera aztertuta,

datu izugarriak kaleratu berri

ditu UNICEF erakundeak. Horien arabera,

2030ean 69 milioi haur hilko

dira

(aberatsekin alderatuta) bost urte

bete aurretik hiltzeko arrisku bikoitza

dute oraindik ere.

saihestu zitezkeen arrazoiengatik;

beste 167 milioi pobrezian biziko dira;

eta 750 milioi emakume umetan ezkonduko

dira. Munduko herrialde txiroenetan

bizi diren haurren etorkizuna

aipatutakoa izango da, baldin eta

gaur egungo joerak egoera berean jarraitzen

badu eta ahalmena duten gobernuek,

enpresek, laguntzaileek eta

nazioarteko erakundeek ahaleginak

indartzen ez badituzte.

Erakundearen esanetan, 1990etik

aurrerapen handiak lortu dira: bost

urte baino gutxiagoko haurren heriotza

erdira murriztu da, neskatoek eta

mutikoek egoera berean jasotzen dute

oinarrizko hezkuntza 129 herrialdetan,

eta txirotasun egoera larrian bizi direnak

duela 25 urte baino askoz ere gutxiago

dira. Haatik, hobekuntza horiek

ez dira neurri berean gertatu herrialde

guztietan. Izan ere, ume txiroek

17

21
Munduan zehar!

Eskuak garbitzeak haur

askoren bizitza salba dezake

Bost urtetik beherako 300.000 haur baino

gehiago hil ziren 2015ean munduan, edateko ur

eta saneamendu ezari loturiko gaixotasunen eraginez.

Beherakogatik eta antzeko gaixotasunengatik,

zehatzago esanda. Haatik, UNICEF Nazio Batuen

Haurren Laguntzarako Funtsak jakinarazi duenez,

heriotza horietako asko keinu sinple batekin

saihets daitezke: komunetik igaro ostean edota jatorduen

aurretik eskuak xaboiarekin garbituta.

Esku Garbiketaren Nazioarteko Eguna izan zen

urriaren 15ean, eta orduan plazaratu zuen datua

UNICEFek. Izan ere, erakundearen arabera, komunean

izan ostean eta otorduak egin aurretik eskuak

garbituta, % 40 murrizten da beherakoa izateko

arriskua.

Herrialde aberastuetan ez da aparteko arazoa

izaten gaitz hori, baina herrialde

txiroetan heriotza ugari eragiten ditu. Gainera, eskuak

garbituta gaixotasun larri gehiago ere ekidin

daitezke. Esaterako, beti ere UNICEFek jakinarazitako

datuen arabera, “hainbat zantzuk” adierazten

dute pneumonia kutsatzeko indizea % 25 murrizten

dela. Urtero, 1,7 milioi haur hiltzen dira

bost urte bete baino lehen, pneumoniaren edota

beherakoaren eraginez. Datu horiek guztiak aditzera

emanda, eskuak garbitzearen garrantzia nabarmendu

nahi izan du UNICEFek. Batik bat haurrei,

familiei eta komunitateei egin die dei, haien

esku baitago eguneroko ohiturak aldatzea. Nolanahi

ere, herritarren gutxieneko bizi baldintzak

ziurtatzea ez al da nazioarteko gobernu eta erakundeen

ardura? Horiek hobe lukete eskuak garbitzeari

utzi, eta arazoa konpontzeko lanean hasiko

balira …

16

22
HAURRAREN MUGIMENDUAREN PROZESUA

Bestetik, Noemi Beneito

psikomotrizistak, Emmi Plikerren

teorian oinarrituz, ikerketa

bat egin zuen. Ikerketa hark,

dena bizkarretik hasten zela zioen.

bazuen beste gauza askoren artean.

Gurasoek, ikerketa honi jarraiki,

haurrari, askatasun osoa

ematen zien. Horretaz gain, segurtasuna

eskaini eta dituen gaitasunetan

konfiantza osoa ematen

zien. Noemik atera zuen teoriaren

arabera, buruzgorako jarrera

zen jarrerarik egokiena.

Haurra buruzgora jarrita aldaketa

batzuk zeudela ikusi baitzuten,

guk eragiten ez genituenak. Horri

esker, haurrak lasaiago egoteaz

gain, gizartearekin komunikatzeko

erraztasun handiagoa ere

Berak esandakoa kontuan hartuz,

haurra jaiotzetik etzanda

utzi behar dugu. Haurra, askatasun

osoarekin espazio libre

batean utziz gero, bere lehenengo

mugimenduen garapena

ikusiko genuke. Haurrak ez

baitditu estimulurik jasan behar

bere garapena hobetzeko.

Hasiera batean, haurraren bizkarreko

muskuluak indar gehiago

dute sabelekoak baino.

Lepoa etengabe mugitzen dute

gorputzarekin batera, baina ez

dute mugimendu horren kontzientzia

handirik. Mugimendu

horiek beraiek egiten dituztela

ohartarazteko , gerria eta sorbalda

libre eduki behar dute,

horrela poliki-poliki beraien

mugimenduak kontrolatuko dituzte.

Prozesu honetan jarraituz

gero, ikus daitezkeen ondorioetako

batzuk honako hauek

dira: Plazera, segurtasuna, autonomia,

iniziatiba, nortasuna,

garapena eta komunikazioa.

Gure iritziz, teoria hau ,

haur baten heziketarako egokiena

dela uste dugu. Haurrak

autonomia lortzeaz gain horrek

sortzen dion satisfazioa, haurrarentzat,

aberasgarria delako.

OINATZ zapata denda

Mota guztietako oinetakoak

Zure haurrak gustura jantzi ditzan

Tailak 18-36 bitartean.

ETOR ZAITEZ GU BIZITATZERA !!

Barrenkale 2 , baxu 1

Oinatzapatadenda@gmail.com

9

FAMILIA UGARIENTZAKO 10 %

DESKONTUA!!!

23
Munduarekin lehen kontaktua

Haurrak, jaiotzean, munduarekin duen

lehen kontaktua ukimenarekin izaten

da. Gorputzeko azala, organismoaren

kanpoko nerbio-sistema zabalena denez,

haurrari, maitasunez, segurtasunez,

konfiantzaz eta goxotasunez laztandu

edo ukitu behar zaio.

Gurasoek haurrekin kontaktu gehien

duten momentuetako bat fardela aldatzeko

unea da. Fardela aldatzeko unean,

zakarkeriarik gabeko kontaktua izateaz

gain, haurrei hitz-egitea garrantzi handia

du. Haurrak gurasoen edo hezitzaileen

gertutasuna sumatu behar du.

Haurra,sentsazio atsegina eta desatsegina

dena desberdintzeko gai da. Plazera

eta lotura afektiboak izateko behar

handia izaten dute. Adibidez, fardela aldatzean,

genitalak garbitzen ditugu, beraz,

haurrak plazer ezberdina sentitzen

du eta bere ezagutza sexualaren mundua

zabalduz joaten da. Hala ere, Froiden

teoriaren arabera, haurra garbitzea

plazera eman arren, 0-1 urte bitartean,

fase orala da gehien erabiltzen duten bidea

plazer eta ezagutza berriak izateko.

Haurrak 0-1 urte bitartean estimuluak

ezagutzen hasten dira. Helduekin igarotako

bizipenen arabera, oroitzapenak

ere halakoak izango dira. Izaten dituen

estimuluak onak badira, oroitzapen

onak izango ditu bere oroitzapen luzeko

memorian, eta alderantziz. Horregatik,

garrantzi handia du haurra sentikortasun

eta goxotasunez tratatzea.

10

24
Garun paralisia

Gorputzeko atal desberdinetan eragina duen

arren, hainbat mota desberdinetan sailkatzen

da.

Garun paralisi espastikoa: garun paralisi

mota hau garun azala kaltetuta dagoenean

ematen da jaiotzean edo adin goiztiarrean.

Muskuluak etengabe tentsioan egoten dira.

Garunaren eta muskuluaren arteko komunikazioa

kaltetuta dagoenez, mugimendua oztopatu

egiten da.

Paralisi atetoidea: Atetoidea boluntarioak

ez diren mugimenduekin dago lotuta eta

kontrolatzea zaila izaten da. Hala ere, atsedenean

gutxitu edota loak hartuta desagertu

daitezke. Beraz, erlaxazioarekin eta autokontrolarekin,

efektu positiboa lortu daiteke.

Garun paralisi ataxikoa: Mugimendu ezegonkor

eta balantzatsuak esan nahi du. Segurtasun

gabeko mugimendu hauek umea

oreka mantendu, ibili edo eskuekin zerbait

egin nahi duenean nabaritzen dira gehien

bat. Zutik mantentzea eta ibiltzea asko kostatzen

zaie oreka mantentzeko zailtasunak

baitute

Haurrak bere gelakideekin sozializatzea garrantzi

handia izango du. Haurrari egin ahal

duenaren etekin guztia atera behar diogu, gizartearen

parte dela sentiarazi behar diogu.

Inguruak ere bere garrantzia du. Kaletik edo

beste hainbat espaziotik ibiltzen garenean,

oztopo arkitektoniko asko bilatzen ditugu.

Ate ixtuegiak gurpil-errobera batek zeharkatzeko,

aldapa eta espaloi handiak, etab.

Arazo hauek guztiak, haurraren autonomia

mugatzen dituzte, horregatik, haur eskola

guztiak, egokituta egon beharko lirateke.

Lehenik eta behin, ikasgelako altzari egokiak

eta eserleku bereziak jartzean, haurrak,

bere kabuz, gauza gehiago egiteko gai

izango da. Haur eskolan erabiliko zen materiala

egokitu egin beharko zen.

Azkenik, hezitzaile parera hartzen denean,

garrantzitsua da haurraren nondik norakoak

zeintzuk diren jakitea, eta menpekotasun baten

aurrean nola jokatu behar den argi edukitzea.

Garun paralisi mistoa: Haur batzuek garun

paralisi mota ezberdinen ezaugarriak dituzte.

Adibidez, ume batzuk garun paralisi

espasmozko sintoma batzuk izanik, mugimendu

atetoxikoak azaleratzen dituzte.

Garun paralisia duten haurren bizitza arinagoa

izateko, garrantzitsua da, beste haurrekin

sozializatzeko aukera berdinak izatea eta

beren kabuz aritzera bultzatzea. Haurren espazioa

haur eskolan, kalean edo etxean, egokia

izan behar du, giro normalizatu batean,

jolastu, bizi eta ikasi ahal izateko.

Haur bakoitzak bere erritmoa duela ahaztu

gabe aritu behar gara. Kontuan izan behar

dugu, ahalegin handiak egiten dituztela mugimenduak

eta jarrera kontrolatzeko. Mintzairen

arazoak izaten dituzte haur batzuk,

hala ere, ahal den neurrian , hitz egiteko duten

ahalmenari etekina atera behar diegu.

Ezingo balute gurekin komunikatu, beste

sistema batzuk erabiltzen erakutsi beharko

genieke, inguruarekin komunikatu ahal izateko,

piktogramak* erabiliz adibidez.

*Piktograma: Irudi bakar baten bidez

hitz bat adierazten duten marrazkiak

dira. Marrazki horiek oso

sinpleak izaten dira adierazten dena

ulertu ahal izateko.

15

25
Garun paralisia

Gaur egun, garun paralisia, askorentzat interes

handiko gaia da. Urritasun hau pairatzen

duten haurren maila gero eta ugariagoa

da. Horregatik urritasun hau nola

agertzen den eta honi nola aurre egin azalduko

dizuegu.

Garun paralisia, haurdunaldian, jaitzeko

momentuan edo jaio ondoren eman daiteke,

beraz ezin da hereditarioa izan.

Urritasun honek, batez ere garapen motorrean

eragiten du. Horretaz gain, eragina

izan dezake pertzepzio sentsorialean, hizkuntzan

eta komunikazioan, adimenean,

ikaskuntzan, emozioetan, sozializazioan

etab.

Urritasun hau ez da garatzen, ez du ez aurrera

ezta atzera ere egiten, kaltetutako zelula

edo neuronak ezin baitira errekuperatu.

Baina ematen zaion atentzioaren arabera

ondorioak hobetu edo mantendu daitezke.

Garun lesio hauek arrazoi desberdinak direla

eta ager daitezke:

Jaio aurretikoa: haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan

ematen da. Eragilea, infekzio

biriko , gaixotasun metaboliko, intoxikazio

edo traumatismo baten ondorioz agertu

daiteke.

Erditzeko momentua: Erditzerako momentuan

haurrak jasaten duen oxigeno faltagatik

gertatzen da.

Tetraplegia, gorputz osoan du eragina.

Paraplegia, beheko gorputz adarretan

eragiten duen eragozpen motorra da.

Hemiplegia, alde berdineko beso zein

hankei eragiten dio.

Diplegia, hankan eragin gehiago besoetan

baino.

Monoplegia, gorputz adar bat bakarrik

izaten da kaltetua.

Jaio ostekoa: Garuna kaltetzen duten infekzio

birikoen ondorioz ematen da, meningitis

eta entzefalitis adibidez.

Zenbait kasutan, urritasunaren kausa ez da

argi izaten. Hala ere, gehienetan gorputzean

izaten du eragina.

14

26
Garapen morala

Nahiz eta garapen moralean

betidanik haurrak eginiko ekintza

bat, zigor batekin konpondu,

baliagarria al da prozesu hori

erabiltzea?

Guraso gehienei, ez zaie haurrei

zigortzea gustatzen. Askotan

ez da baliagarria izaten eta hurrengo

zigorra, mehatxu handiagoz

bota behar diegu eraginkorra

izan dadin. Baina nabaria da,

beste irtenbiderik aurkitu ezean,

teknika berdinarekin jarraituko

dugula. Ba al dago ba zigortzeaz

gain beste irtenbiderik?

Horrelako kasuetan gomendagarria

da haurrarekin enpatia

izatea. Enpatia, besteen

esperientzia eta sentimenduak

ulertzeko gaitasuna da. Haurraren

lekuan jartzen ahalegindu

behar gara, guk izan ditugun esperientzietan

oinarrituta eta

haurrari gertatzen zaionarekin

zentratuta, konponbidea bilatu

dezakegu.

Eta zer diogu mugei buruz?

Carmen Maganto psikologoak

esaten duen bezala, memorian

efektuak eragin handiagoa du

bizitzako lehen urteetan, azkenekoetan

baino. Haurraren garapenean

eragiten duen oinarrizko

faktoreak bi dira: alde batetik,

hasieran jaso duen maitasuna

eta afektua eta bestetik

jartzen zaizkio mugak. Gurasoek

ezarri behar dituzte mugak, interakzio

bat aurkitu behar da

efektua eta mugen tartean.

Ahala ere, ez dugu ahaztu behar,

haurrak, zerbait gaizki egiten

duenean, horrek ondorio

bat ekarriko diola. Adibidez,

Mariak, Leiren panpina puskatzen

badu, guk guraso edo hezitzailea

bezala Mariarekin haserretu

beharrean erakutsi egin

beharko diogu zein mindua sentitzen

den Leire, eta bere panpina

bat eman beharko dio.

Eta zer da haurrari benetan erakutsi nahi dioguna?

Haurrak jokabide desegokia izaten duen moduan,

guraso zein hezitzaileok izaten ditugu,

beti pentsatzen dugu haurrak ez direla ezertaz

konturatzen, txikiak direnez, guztiz okerreko

ideia bat da. Hau kontuan edukita haur baten

aurrean beregan gaizki hitz egiten badugu, horrelako

umilazioa, efektu handia izango du eta

horrek segurtasun eza handia sortuko dio.

11

27
SOZIALIZAZIOA JOLASEN

BIDEZ

Bizitza osoa ematen dugu sozializatzen baina ba al dakigu noiz sortzen den edota zer den?

Sozializazioa, prozesu bat da, eta bertan gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatu,

identitate propioa garatu eta pertsona egiten da. Bi etapa bereiz ditzakegu. Lehen mailako

sozializazioa, Haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Etaparik garrantzitsuena da, gizabanakoa

gizarteratzea baitu helburu. Horretaz gain, esperientzien edo imitazio bidez barneratzen

dugu. Bigarren mailako sozializazioa berriz, afektibitateak ez du garrantzi handirik eta heldutasun

maila bat du.

Sozializazioa, hainbat modutan eman daiteke, horietako bat jolas bidez da. Horretan aditua den

Sonia Kliass elkarrizketatu dugu:

Hezitzailea: Nola sozializatzen da haurra?

Sonia Kliass: Haurra jolasen,mugimenduen

eta ekintzen bidez garatzen da. Adibidez,

umeak pentsatu, sentitu, mugimenduaren eta

jokoaren bidez adierazten dira. Haurraren

barnean dago jolastea. Haurraren barnean

jolasteko gaitasun daukate, preparatuta

daude jolasteko, baina ez badiogu lagatzen

ezin dute.

H: Zer sentitzen du haurra jolasterakoan?

S: Haurrarentzat mugimendua joko bat bezala

dela pentsa dezakegu. jolasekin, bere

ahalmenekin esperimentatzen du, eta horrek

plazera eman dakioke.

S: 0-2 urteekin bakarrik jolastu dezakete,

baina 3-4 urte pasata lagunak behar dituzte

jolasteko, gainera 5 urte betetzen dituztenean

rolen jolasak egiten hasten dira.

H: Noiz jolasten dute hobekien?

S: Haurrak ondo sentitzen badira, hobeto jolasten

dute. Alderantziz, haurrak nekatuta

badaude, ez du edukiko tolerantzia askorik.

Jolasean, haurra aktibo egon behar du, egoera

pasiboa badago, ez da jolasa izango.

H: Zer jarraitzen du Haurrak?

S: Haurrak, bere bulkadak jarraitzen ditu,

berarentzat interesa duena. Une batean bere

buruarengan buelta ematea izango da eta

beste une batean zerbait eraikitzea.

H: Bakarrik ala pertsonekin jolastu behar

dute?

12

28
H: 5 edo 6 hilabeteko haur bati musuzapi bat

ematen badiogu zer gertatuko litzateke?

S: Hezitzaileak musuzapi bat ematen badio haurtxo

bati, honek joko-material gisa balio izango dio;

Hartu dezakeelako, esperimenta dezakeelako, esku

batetik bestera pasatu, ahora eraman, usaindu, etab.

H: Haurra jolastu behar duenean, zer izan behar

dugu kontuan espazioaren aldetik?

S: Garrantzi handia du espazioa eta materiala izatea,

gehiegi ere ez, kaotikoa ez izateko.

Esperimentatzeko objektuak izatea, lurrean egoteko

aukera izatea, etab.

H: Ze jostailu dira hoberenak haurrarentzat?

dendetan saltzen dituztenak onak dira?

dituzte jolasteko. Haurrak maneiatu nahi duenean

lau gauza behar ditu. Jostailuak oso konplexuak badira

haurraren ahalmenak garatzeko eragozpena

izan dezake.

H: onak ahal dira teknologia berriak haurrentzat?

S: Inor ez dago teknologia berrien aurka, nik darabiltzat

eta bikainak dira. Ez da alde banago edo

kontra, kontua da noiz eta nola hasten dugun.

Umeek denbora behar dute, adibidez, bideojoko bat

edo pelikula bat ikusten dutenean, irudiak, mugimendua

eta soinua eginda daude eta horrek ez dio

haurrari bere irudimena erabiltzen lagatzen. imajinazioa

jolas librearekin adibidez ipuinekin, non ez

dagoen irudirik eta haurrak imajinatu behar duen.

S: Jostailu-denda batera bazoaz, jostailuak eros daitezke,

kontsumitzeko eginda daude. Nik esango

nuke saltzen diren jokoen ehuneko laurogeita hemeretzi

ez dutela balio ezertarako, ez dute ezer onik

ematen umeentzat. Umeek oso gauza errazak behar

Testu honi bukaera emateko, gure iritziz sozializazioa jolasaren bidez ematea garrantzitsua

da, batez ere jolas librean.

13

29