19.09.2015 Views

AMARA BERRI

BERRI AMARA - Etxaurren

BERRI AMARA - Etxaurren

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Etxaurren ikastola

2. zikl a

AMARA BERRI SISTEMA

GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA

LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO

H

izkuntza arloan, lau gune edo kontextu dituen Hitz Jario departamentuan lan

egiten da

Departamentuko oinarrizko helburua hau da: gure ikasleriak testu desberdinen

(narratiboak, expositiboak, deskriptiboak, poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz zein

idatziz hobetzea.

Nahi duguna da beraien hizkuntzan sakontzen joatea eta, honek ematen dien aukera

ezagututa, gaitasun komunikatiboa handiagotzea.

Hitzaldiak. Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion testu expositiboak lantzen

dira.

Iharduera honetako helburua ideiak

erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain

oinarrizkoak direnengandik bereizten ikastea da.

Ihardueraren garapena heldutasunaren arabera

dago. Bi maila bereizten ditugu. Lehenengo

mailan beraien hitzekin testuan agertzen diren

ideia ezberdinak adierazten dituzte. Bigarren

mailan parrafoa aztertzen dute, ideia komunak

erlazionatu, oinarrizkoak direnak ez hain

oinarrizkoengandik bereiztu eta sintesi lanean

hasi. Hitzaldia buruz ikasteko, baliogarria egiten

zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen aurrean hitzaldia aurkeztu dezaten,

dagokien balorazioa jasoz.

Denborapasak. Gune honetako helburua jokuen bidez hiztegia aberastea,

barneratzea eta menperatzeaz gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da.

Helburu bezala nahi duguna da ikasleak jokuen bidez (gurutzegramak, hizki zopak,

hieroglifikoak, hitzen kiniela,...) hizkuntzaren aspektu hauek barneratuz joatea: hitzen

definizioak, arlo semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimia-antonimia, hitz eratorriak eta

familiakoak eta arau ortografikoak.

Dramatizazioa. Kontextu honetan lana taldean egiten da eta ipuin bat antzerki

bihurtzean datza; hau da, testu narratibotik antzerki estruktura batera pasatu.

Horretarako gaiaren koherentzia mantenduz, narratutako zatia laburtu eta elkarrizketak

gehitzen dituzte. Lortutako antzerki testua entsaiatzen dute , ahots erregistro egokia

aukeratuz, adierazkortasuna eman arte. Ondoren emititu, beraien kideen balorapena jasoz.

Iharduera honetako helburuak hau lortzeko bideratuak daude:

- bi testu hauek (ipuina-antzerkia) bereizten ikasi.

- irakur adierazpen ona lortu.

- Taldean lan egiten ikasi, harreman sozialerako jarrerak sustatuz (lankidetza,

inplikazioa, tolerantzia, kritika eraikitzailea, ...).

Sail literarioa. Kontextu hau bi departamentuetan dago, baina ikuspuntu ezberdin

eta osagarriarekin: ANALISIA eta SORMENA.

ANALISIA gunean ipuin, olerki edo

asmakizunen egitura aztertu, liburuen

txostenak egin, laburpen teknika eta

deskribapenaren aspektu aipagarrienak

bereizten ikasten dute. SORMENA

kontestuan, aldiz, erreferentzi hauez baliatuz,

eskutitzak, tajeta postalak, kontakizunak,

tokien eta pertsonen deskribapenak eta olerkia

burutzen dituzte.

Iharduera guzti hauen helburua:

- literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileak kontatzen

dutenaren jakinahia iratzartu

- beraien barne mundua trasmititzen eta sormena garatzen lagunduko dien

hizkuntza aberatsago batez hornitu

- idatzizko adierazpenen kalitatea, argitasun eta koherentzian aurrera egin

dezaten berbategi eta sintesiaren errekurtsoak barneratzen ahalbideratu

Gustorago idatzi eta komunikatzen dela ohartaraztean datza.

Gramatika gunea. Kontestu hau ere bi departamentuetan dago, eduki eta

diseinu osagarriekin.

Bertan idatzizko eta ahozko testuak erabiliz eta ordenagailu edo kaseta errekurtso bezala,

eduki ezberdinak lantzen dira: ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta

orokorrean zikloari dagozkion eduki gramatikal guztiak.

Helburu bezala nahi duguna da beraien ahozko eta idatzizko adierazpena pixkanaka

pixkanaka kalitatez hobetzen joatea beraiei hausnarketa linguistiko eremu bat

ehelbideratuz. Gainera autonomia indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa

zentratzeko eta lana berrikusteko iharduerak diseinatuak daude.

Departamentu honen helburu

nagusia 2. Hizkuntza (gaztelera)

lantzea da. Ulermena eta

SASKI NASKI adierazpena aho hizkuntzan zein

idatzian garatu nahi ditugu.

Departamentua lau kontestutan

egituratua dago, Ipuinak /cuentos, solas eta irri/ de todo un poco, antzerkia-irratinobela

/teatro televisado-radionovela bi eredukoentzat eta laugarrena desberdina da eredu

bakoitzarentzat (sketchak B eredukoentzat eta sabías que D ereduko ikaslegoarentzat).

Ipuinak. Kontestu honetan ipuinak irakurri, entzun eta sortzen dituzte.

- Ipuin irakurriak: Irakurketa bukatu ondoren lan bat osatzen dute bibliografia eta

argudioa jasoz eta agertzen diren pertsonaia, marrazki eta istorioari buruzko iritzi

kritikoa eginez

- Entzundako ipuinak: Entzunaldiaren ondoren, ulermena landu eta egiaztatzeko egina

dagoen, galde sorta bat erantzun behar dute.

- Ipuin asmatuak: Mota desberdinekoak izan daitezke, hitz batzuen inguruan sortuak,

marrazki batzuk oinarri gisa hartuz,... Kontaketaren egitura eta koherentzia lantzen

saiatzen gara batik bat.

Solas eta irri. Liburu bat eta grabatutako zintetatik jasotzen dituzten txiste, aho-korapilo,

igarkizun, bertso, abesti eta abarrekin egiten dute lan. Aukeratu duten testua kopiatu edo

berridazten dute, ortografia eta testuaren antolaketa espazialari arreta berezia jarriaz.

Buruz ikasi ondoren, saioaren azken bost minutuetan, gelakideen aurrean aurkezten dute

aho eta gorputz adierazpen ahalik eta egokiena erabiliz. Hamabostean behin, osatu duten

materialarekin irratitik emateko programa bat prestatzen dute.

Antzerkia/irrati nobela. Antzeztuko duten testua aukeratu eta lehen irakurketa egiten

dute. Hitz ezezagunak azpimarratu eta ondoren hiztegira joko dute hauen esanahiaren bila.

Pertsonaien deskribapena egingo dute, hauek hobetu ezagutuz antzespenean adierazpen

egokiagoa eskeini ahal izateko. Horretarako kontuan hartuko dituzte bai pertsonaien

nortasunaren ezaugarriak eta baita ere duten

itxura eta kanpoko ezaugarriak. Irratitik emateko asmoa baldin badute efektu bereziak

prestatu behar dituzte. Bestalde, lantzen ari diren emanaldia antzokian eskeintzekoa

denean dekoratua egingo dute eta pertsonaia bakoitzaren janzkera eta karakterizazio

egokiena pentsatu. Papera buruz ikasi, eskenatokira egingo dituzten sarrerak eta irteerak

entsaiatu eta azkenik emanaldia eskeintzen dute.

Prozesu guzti horretan helburuak ildo honetatik doaz: lexikoa eta egitura gramatikal

berriak barnera ditzatela, adierazpen kode eta baliabide bereiztuak erabil ditzatela

prestatzen ari diren emanaldiaren formatoaren arabera (antzerkia, irratia,...), gorputz

adierazpena landu dezatela, pertsonaien deskribapena egiten ikasi eta talde lanean

trebatzen joan daitezela.

Sketchak. Gune desberdina da hizkuntza ereduaren arabera. B ereduko ikaslegoarentzat

"Sketchak" deitzen da eta gune gramatikalena da. Hizkuntza egitura berrien barnerapena

errezteko asmoz dago diseinatua. Hemen barneratutako egiturak beste edozein

kontestutan erabili eta orokortzen joango dira. Horrelako aktibitateak egiten dituzte:

- Testu bateko hutsuneak bete (izenak, aditzak, adjetiboak,...) zentzua izan dezan.

- Pertsonaiak aukeratu eta deskribapenak egin lantzen ari diren hizkuntza egiturak

erabiliz.

- Konparaketak egin antza handia duten bi marrazkien artean, lokailu aproposak

txertatuz.

"Sabías que" kontestuan txosten monografiko txikiak egiten dituzte gogokoak

dituzten gaiei buruz. Ezagutza zabaltzeaz gain irakurtzerakoan ulermena lantzen dute.

INGELESA

Ingelerako helburu orokorrak hauek dira:

Eguneroko hizkuntza eta gai bakoitzarena ulertu.

Egiturak eta hiztegia landu

Ahozko esaldi eta eguneroko esaerak erabili.

piskanaka garatzen dugu.

Aho adierazpen gaitasunari garrantzi handia

ematen diogu eta irakurketa zein idazketa

Landuko ditugun gaiak hauek dira:

3 maila

. Gorputza

. Eguraldia

. Pertsonaiak

4 maila:

. ura

. Familia

. Eraikuntzak

Arlo hau lantzeko jarraitzen ditugun gaiak kurrikulo beste arloekin lotuta daude. Ikasketa

ekintza ezberdinen bidez garatzen dira, informazio bilaketa egitea

eskatzen dutenak. Lan hau aurrera eramteko,ikasleek gai gauen

inguruan ingelesez idatzitako liburuak dituzte. Liburu hauek adin

bakoitzerako egokituak daude.

Lana garatzeko honako ekintzak egiten dituzte: ipuinak,

antzerki aurkezpenak, muralak, jolasak, abestiak, “booklet”,

elkarrizketak, entzumen ariketak, hiztegia....

KOMERTZIALA

Komertziala departamentua honako kontestu

hauek osatzen dute: lantegia, biltegiak, dendak eta

banketxea. Hemen ikasleek dirua sartu, atera,

maileguak eskatu,.. egiteko aukera dute.

Lehen aipatutako kontestu guztien artean salerosketa harreman bat sortzen da,

non lantegikoek biltegikoei saltzen diete, hauek dendariei eta dendariek langileei.

Salerosketa prozesu honetan, eskaera orri bat prestatu, salneurriak kalkulatu,

faktura egin, bueltak eman, maileguak eskatu eta abar egiten dute. Honekin batera

diru sarrera, irteera eta saldoa kontularitza orrian jasotzen dute.

Deparmentu honetako beste kontestu batean, buruketak, zenbakuntza eta

neurriak lantzeko aktibitateak egiten dituzte.

Departamentu honen bidez honako helburu hauek bete nahi ditugu:

• Logika arrazoibide estrategiak eskuratu.

• (+,-,x, :) eragiketak erabiliz, buruzko kalkulurako estrategiak garatu.

• Eguneroko bizitzako egoerak ebazteko, matematikako eragiketak

erabili.

• Merkataritzako, antolamenduko eta lan egoeretan sor daitezken

buruketak ebazteko noberaren estrategiak landu eta erabili.

• Moneta sistema erreztasunez erabili.

• Eguneroko bizitzan, matematikaren

baliotaz ohartu.

• Salerosketa aktibitatea aurrera

eramateko elkarlanean aritu, bestearen

presentzia kontuan hartuz.

ERAKUSKETA ETA ENKANTEA

• Departamentu hau bestearen osagarria da eta lau kontestuk osatzen

dute: mertzeria, problemak, joku matematikoak eta diseinua.

• Mertzeria. Kontestu honetako helburutako bat kalkulu aritmetikoa

garatzea da. Honetarako “kontularitza praktikak” egiten dituzte,

kalkulurako estrategiak eta eragiketak egiteko mekanismo ezberdinak

erabiliz.

• Luzera neurriak lantzeko eta erabiltzeko, behaketa, neurri ezberdinen

artean alderaketa eta estimazio estrategiak erabiltzen ditugu. Ikasle

bakoitzak bere metroa egiten du, bertan dm eta cm-ak markatzen

dituztelarik. Telarrak eta ponpoiak egiten dituzte, honetarako behar

duten artilea neurri ezberdinetan kalkulatu ondoren.

• Jolas matematikoak. Eragiketa eta joku matematiko ezberdinak erabiliz,

logika matematikoa eta buruzko kalkuloa garatzea da kontestu honetako

helburu nagusia. Buruzko kalkulua lantzeko eragiketak asmatu

(batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) eta emaitza buruz

ateratzen dute. Joku informatikoak eta mahai jokuak ere badituzte

matematikarako trebeziak garatzeko.

Problemak. Kontestu honen helburua, problemen ulermena eta ebazpena da,

prozeduraz eta emaitzaz hausnarketa bat eginez, baita estimazio eta kalkukurako

estrategiak sortzea ere.

Helburu hau betetzeko, gero eta korapilotsuagoak diren buruketa ezberdinak ebazten dira. Problema

hauetan, enuntziatuan erabilitako hizkuntza, datuak antolatzeko eta azaltzeko erak, prozedurak eta

aukerak eta lortutako emaitzaren azterketa, azpimarratu nahi ditugun alderdiak dira.

Diseinutegia. Kontestu honetan geometria lantzen da. Prozedura ezberdinak

(erabilera, dokumentazioa, azterketa, marrazketa eta maketen eraikuntza) erabiliz,

beraien inguru urbilean dituzten gorputz eta irudi geometrikoak ezagutu eta deskribatzen

dituzte, beraien eta beste kideen lanak baloratuz eta produkzioen bukaera estetikoa

zainduz.

Bi eratako diseinoak egiten dituzte: bat planoan eta bestea bolumenean.

Gorputz eta irudi geometriko hauen elementuak ( aurpegiak, erpinak, ertzak..) aztertzen

dituzte eta azkenik kartulinaz edo balio gabeko materiala erabiliz, maketa bat egiten dute

gero gelakideen aurrean aurkeztua izango dena.

Departamentu honetan ingurumena arloa

nagusitzen da eta Euskaraz

ematen da D eta B ereduetan.

Ikasleen ingurunearen ezaguera

IKERKETA

eta honen bidez naturarekiko

eta pertsonekiko begirunea

sustatzea da gure helburua.

Behaketa sistematikoa da batik bat erabiltzen dugun tresna; izan ere, ikasleek begiratzen,

aztertzen, jakinmina pizten, galderak egiten,...ikasi behar dute. Ikasturtean zehar hiru txango

egingo ditugu, gelan egiten den lanarekin biziki lotuta daudenak.

Departamentuan lau kontestu ditugu:

Parkeak. Zuhaitz zehatz baten behaketa sistematikoa egiten dute, landaretza mundura

hurbiltzeko. Behaketa eginda, informazio hori eta bibliografiak ematen duena alderatzen

dituzte. Guretzako arrotzak diren izaki bizidun horiek nolakoak diren eta beren bizi funtzioak

nola egiten dituzten aztertzen dute. Ikasturean zehar alderdi hauek lantzeko bi irteera egiten

dituzte, udazkenean Kristina Enea parkera eta udaberrian Aiete parkera. Bi irteera hauek gelan

egindako lana osatzen dute. Honez gain, eta aniztasun handiagorekin eskolako inguruko

parkeetara irtetzen dira behaketa sistematikoan trebatzeko. Irteera guztietan plano

desberdinak, zuhaitz sailkapenak eta bibliografia egokia erabiltzen dituzte. Hazi, hosto, azal

zatien banaketa egiten dute,...eta argazkiak ere egiten dituzte. Lan hau guztia idatzitako txosten

batean jasotzen dute.

Animaliak. Kontestu honetan, animalia munduan murgiltzen dira. Lehendabizi eta bideo bat

ikuskatuz, animali espezie bat aztertzen da. Animalia honen berezitasunak kontuan izanda, goi

sailkapen batean kokatzen da: narratiak, ugaztunak, araknidaoak,.. Dagokion sailkapenari buruz

informazioa bibliografiatik jaso eta talde bereko beste espezie batzuk lantzen dira. Lan hau,

kromoak eginez eta informazioa erantsiz, album batean mamitzen da. Bukatzeko lana aurkezten

dute eta kromoak gelakideen artean banatzen dituzte.

Hiria . Txoko honetan hiritar mundura urbiltzen dira eta honetarako hiritik zehar ibilbide bat

egiten dute. Irteera egin aurretik, egin beharreko ibilbidea eta ikusiko dituzten eraikinak eta

toki esanguratsuak planoan kokatzen dituzte. Honekin batera, hiritar munduarekin zerikusia

duten materialak eta gaiak (zerbitzuak, azpiegiturak, ...) prestatzen dituzte.

Kalean zehar doazenean, planoa eta kuadernoa eskutan dituztelarik, datoak jaso eta argazkiak

ateratzen dituzte.

Eskolara itzultzen direnean, kalean behatutakoa eta gelan aurretik landutakoa alderatzen dute

eta ibilbidearen gidatxo bat burutzen dute

Meteorologia. Aktibitate honetan eguraldiaren behaketa egiten da eta neurketarako

aparailu ezberdinak erabiltzen dira: termometroa, barometroa, haize orratza eta plubiometroa.

Hauen bidez behatutako datuak grafika ezberdinetan jasotzen dituzte eta honela grafikak

interpretatzen hasten dira.

Kontestu honetan, tenperatura aldaketa, ura eta airearekin lotura duten esperimentuak egiten

dituzte. Hauek burutzeko ezarritako hainbat urrats sistematikoki jarraitzen dituzte. Gure

helburu nagusiak hauexek dira: honelako fenomenoen aurrean harridura, jakinmina, behatzeko

ahalmena sustatu eta esperimentuen ondorioak zehaztasunez azaltzea.

D

GORPUTZ HEZIKETA

epartamentu honetan garatu nahi ditugun

helburuak hauexek dira: Joku arauen

ezaguera eta talde ekintzen bidez

JOLASAREN HASTAPENA BULTZATU;

AUTOESTIMA ETA NORBERE

EZAGUERA SENDOTU, oinarrizko

trebetasunen praktikaren bidez

(korrikaldiak, jauziak, jaurtiketa,

jasoketa, ...); ELKARKIDETZA

OHITURAK SORTU, norberaren eta

besteen ekintzetan indartze positiboa erabiliz egoera eta espazio ezberdinetan, OREKA

ETA KOORDINAKETA OROKORRA LANDU; GORPUTZ MUGIMENDUA ERRITMO

EZBERDINETARA MOLDATU.

Helburu hauek guztiak aurrera eramateko ekintza multzo haundi bat eskeiniko diogu gure

ikasleriari, guztien edo gehienen gustoak betetzen saiatuz. Ekintza hauek lau multzotan

banatuko ditugu:

1. Gorputza: irudia eta perzepzioa: multzo honetan gorputzaren ezagutza zein

bere mugimenduak lantzen dira. Honetaz gain ziklo honetan garrantzi gehiago

hartzen du perzepzioa espáciala zein denbora

2. Oinarrizko abileziaketa trebetasunak: Multzo honen helburua da

ikasleei oinarrizko gaitasun motorikoak erakustean eskakizun ezberdinak dituzten

egoeratan moldatzeko. Gaitasuna hauen artean:jauziak, birak, desplazamenduak

landu egin dugu. Honetaz gain koordinazioa eta oreka era ezberdinak ere planteatu

egiten dira.

3. Gorputza: Adierazpena eta komunikazioa: Multzo honen helburua

ez ahozko komunikazioa, hau da, gorputzaren mugimenduan budez lortzen den

komunikazioa, eta dantza errazak. Honekin gorputz mugimenduak erritmo

ezberdinei egokitzea eta arauekiko errespetoa landuko dugu.

4. Jolasa: Jolasa aurreko multzoak lantzeko baliabidea izango da. Horretaz gain

kooperazio estrategiak eta arauekiko errespetoa landuko dugu.

MUSIKA

Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:

• musika klasikoaren ezaguera eta gozamena

• orkestrako instrumentuen ezaguera

• musika belarriaren garapena

• ahots trebetasuna

• errepertorio ezaguera

• musika instrumentua den gorputzaren garapena

• moko flautaren ikasketa

• solfeo ikasketa.

Musika hezkuntzan arlo hauek lantzen ditugu: kantua, musika instrumentu baten

praktika, musika alfabetizazioa –solfeo ikasketa, alegia- eta musika entzuketa.

KANTUA

• ahotsaren hezkuntza:

- kokapena

- emisioa

- artikulazioa

• abestien ikasketa

• lan polifonikoaren hasiera.

INSTRUMENTUAREN PRAKTIKA

• gorputza soinuak egin dituen instrumentutzat hartuta:

- gorputz perkusioak

- fonazio-aparatua

• perkusiozko musika instrumentuak

• gorputza mugimenduan

• flautaren ikasketa.

SOLFEOA

• musika estudioen irakurketa

• solfeo teoria

• musika diktaketak.

MUSIKA ENTZUKETA

• musika klasikoen obren ezaguera

• orkestrako instrumentuen ezaguera

• musikagile handien ezaguera.

PLASTIKA

Plastikako departamentuaren helburuak ziklo honetarako hauek dira:

• Ahalik eta modu original eta pertsonalenean, forma, kolore eta guneak

konbinaturik, adierazpen artistikoa sustatu.

• Behaketa, pertzepzioa eta irudimena garatu.

• Zenbait teknika eta materialen erabiltze zuzena ezagutu eta landu.

• Egindakoarekin gozatzen lagundu eta sormena bultzatu.

Departamentuan teknika bidimentsionalak

hala tridimentsionalak lantzen dira:

marrazketa librea, naturalean,

abstraktua, collage, oinarrizko eta

bigarren maileko koloreak, grekak,

zenbaki ezberdineko arkatzekin

marrazketa akromatikoak, eta abar.

Tridimensional obrak, egur, kristal, ispilu,

paper, tela, poliespan, kortxo, iltze, kola

eta abarrekin egiten dituzte.

Obraren burutze prozesua aurrera eraman ahal izateko, departamentuak hiru zona

ditu:

Diseinu eta marrazketa.

Zona honetan ikasleak ideia landu ondoren, bozetoa marrazten du paperean. Nolako

dimentsioak izango dituen eta zein materialekin lan egingo duen erabakitzen du.

Buruketa.

Honetan, zenbait material eta tresna erabil ditzake. Behar dituenak hartu, eta

tridimentsional irudien egite prozesua aurrera eramaten du: neurtu, moztu,

zerratu, iltzatu, kolatu...

Pintura eta dekoratua.

Zona honetan bere lanari bukaera emango dio.

Bertan, forma eta lodiera ezberdineko pintzelak eta material bakoitzean

erabiltzeko berariazko pinturak ditu. Askatasun osoz aldaketak txertatzeko,

egindako lehen bozetoan oinarriturik bere lana dekoratzen du, erabili behar duen

pintura edota tresnan arreta berezia jarriz, hau da, dekoratzeko egokiagoa den

teknika kontutan hartuz.

Lanak gelan erakutsi eta gero, taldean baloratzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!