19.09.2015 Views

AMARA BERRI

BERRI AMARA - Etxaurren

BERRI AMARA - Etxaurren

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sail literarioa. Kontextu hau bi departamentuetan dago, baina ikuspuntu ezberdin

eta osagarriarekin: ANALISIA eta SORMENA.

ANALISIA gunean ipuin, olerki edo

asmakizunen egitura aztertu, liburuen

txostenak egin, laburpen teknika eta

deskribapenaren aspektu aipagarrienak

bereizten ikasten dute. SORMENA

kontestuan, aldiz, erreferentzi hauez baliatuz,

eskutitzak, tajeta postalak, kontakizunak,

tokien eta pertsonen deskribapenak eta olerkia

burutzen dituzte.

Iharduera guzti hauen helburua:

- literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileak kontatzen

dutenaren jakinahia iratzartu

- beraien barne mundua trasmititzen eta sormena garatzen lagunduko dien

hizkuntza aberatsago batez hornitu

- idatzizko adierazpenen kalitatea, argitasun eta koherentzian aurrera egin

dezaten berbategi eta sintesiaren errekurtsoak barneratzen ahalbideratu

Gustorago idatzi eta komunikatzen dela ohartaraztean datza.

Gramatika gunea. Kontestu hau ere bi departamentuetan dago, eduki eta

diseinu osagarriekin.

Bertan idatzizko eta ahozko testuak erabiliz eta ordenagailu edo kaseta errekurtso bezala,

eduki ezberdinak lantzen dira: ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta

orokorrean zikloari dagozkion eduki gramatikal guztiak.

Helburu bezala nahi duguna da beraien ahozko eta idatzizko adierazpena pixkanaka

pixkanaka kalitatez hobetzen joatea beraiei hausnarketa linguistiko eremu bat

ehelbideratuz. Gainera autonomia indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa

zentratzeko eta lana berrikusteko iharduerak diseinatuak daude.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!