02.12.2015 Views

LAGUNEKIN ZOO

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LAGUNEKIN

ZOO-PARKEAN

LAGUNEKIN ZOO-PARKEAN

Egun zoragarria zen, eguzkitsua. Haurrak zoo-parkera

joateko irriketan zeuden eta autobusera sartu bezain

laster, maisuak hauxe esan zien haurrei: “Aizue, animaliei

ez diegu belarrik ezta zikinkeriarik botako. Haiekin ondo

portatuko gara eta lagunak izango gara ados?” “Bai

maisu!”. Jarraian, maisua eta umeak abesten hasi ziren.

Zooparkera heldu ziren. Autobusetik

jaitsi eta tipi-tapa tipi-tapa animaliak

ikustera abiatu ziren. Maisuak bananbanan

animaliak erakutsi zizkien.

- Zer ikusten duzue? -Esan zuen maisuak.

- Begira-begira!! Han lehoia dago.

- Eta han foka.

Beste animali batzuk ikustera zihoazen bitartean abesti bat kantatu zuten.

- Aiba begira maisu sugetxo bat dago!!

- Ba nik tximinotxoa ikusten dut.

Animaliei bisita egin ondoren, hamaiketakoa jaten hasi ziren. Batzuk bokata ekarri

zuten eta beste batzuk gailetak. Den-dena bukatu zuten, guztia goxo-goxo zegoelako.

Gero, maisuak hauxe esan zien:

- Neska-mutilak ez bota lurrera paperak eta

plastikoak. Eraman zakarrontzira. Badakizue

ezin dugula mundua loitsu, zikindu.

Minutu batzuk igaro ondoren, animali

desberdinak ikusteko gogoa zuten. Bideari

ekin zioten eta maisuak berriz galdetu zien:

- Zer ikusten duzue orain?

- Elefantetxoa da maisu!!

Orduan, maisuak asko gustatzen zaien kanta abestera animatu zien.

-Guztiok batera neska-mutilak! -Esan zuen maisuak.

Pausu batzuk aurrerago saltoka zalditxoa ikusi

zuten. Poz-pozik zeudela nabaritzen zitzaion. Zooparkeko

animalia guztiak ikusteko animalia bat

bakarrik falta zitzaien. Eta bat-batean… Ume

guztiak harrituta gelditu ziren.

- Maisu zein animalia da hori?

- Gau ontzak da, baina lotan dago. Animalia hauek gauez irteten dira kalera. -Esan zuen

maisuak.

Bat-batean, trumoia entzun zen. Trumoiaren atzetik euria egiten hasi eta umeak

korrika arin-arin autobuserantz joan ziren. Autobusean denak prest zeudenean,

eskolarako bideari ekin zioten. Eguna amaitzeko azken kanta abestu zuten.

Eskolara heldu zirenean, euria egiteari utzi zion eta

pixkanaka-pixkanaka eguzkia ateratzen hasi zen. Euria eta

eguzkiari esker, umeek eguna amaitzeko, ostadarra ikusi

ahal izan zuten.

Eta hala bazan, ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Bermeoko plazan. Hau

dok upine, talo burdine.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!