09.12.2015 Views

musika herrikoiaren historia

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2014

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA

January 1, 2014

HERRI-MUSIKA

MODERNOAREN

HISTORIA

4. DBH

IRALE R400 | Confidential

Nora Iglesias

IRALE R400

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 2

SARRERA

Herri-musika modernoa XX. mendean garrantzi gehien izan zuen kulturafenomenoa

dela esan daiteke; adierazpen modu zabalduena izan zen eta

eskuratzeko errazena. Ziur aski, irabazi gehien sortu zituen kultura-fenomenoa da.

Herri-musika modernoak lotura handia izaten zuen sortzen zuen

gizartearekin; ondorioz, jasaten zituen aldaketak berehala azaleratzen zituen,

eboluzionatzeko eta berriztatzeko zuen gaitasuna baitzen bere arrakastaren

gakoa.

Hori dela eta, bere barruan hainbat estilo aurkitu ditzakegu. Estilo horiek,

kasu batzuetan, oso desberdinak diruditen arren, badituzte elementu komunak, eta

horregatik denak sar ditzakegu herri-musika modernoaren barruan.

Musika-estilo gehienek dute berrikuntzak egiteko asmoa.

Jatorri anglosaxoia dute eta ingelesa da estilo gehienen hizkuntza.

Gaitzespen-jarrera dute, oro har.

Arrazoi pedagogikoengatik, estilo horiek hamarkadetan kokatuko ditugu eta

hainbat abeslari eta talde estilo konkretu batean finkatuko ditugu; baina garbi izan

behar dugu musika-estilo bat hamarkada batean kokatzen dugunean, hamarkada

hori amaitzean jarraitu egiten duela, ez dela hiltzen, kasu gehienetan. Beraz,

hamarkadak ez dira kajoi itxiak.

Gauza bera gertatuko da abeslari eta taldeekin. Batzuetan abeslari edo

taldeak musika-estilo batean kokatuko ditugu, baina garbi izan behar dugu, horien

ibilbidean eboluzionatu egiten dutela eta musika-estilo bat baino gehiago landu eta

jorratu ditzaketela.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 3

ZERGATIK HERRI-MUSIKA MODERNOA IZENA?

Askotan, pop eta rock hitzak erabili izan dira rock-and-rolletik eratorritako

musika-estiloak izendatzeko; hau da, musika modernoa osatzen duten estiloak

izendatzeko. Baina erabilpen hori ezin dugu ontzat eman, bi hitz horiek estilo

konkretu bana izendatzen dutelako.

Hori dela eta, XX. mendearen bigarren zatian garatuko diren musika-estilo

horiek guztiak izendatzeko herri-musika moderno izena erabiliko dugu.

BAINA, ZER DA HERRI-MUSIKA MODERNOA?

XX. mendeko herri-musika modernoa definitzea erraza ez den arren,

gizartearen zati handi batek entzuten eta erabiltzen duen musika dela esan

dezakegu.

XX. mendean sortu eta gaur arte garatu den musika-estilo hau teknologia

berriei eta komunikabideei esker asko hedatu da.

Popa eta rocka dira, besteak beste, musika-estilo horren barruan topatu

ditzakegun genero adierazgarrienetako batzuk.

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN EZAUGARRIAK

1. Batez ere XX. mendean, hirietan, garatu zen musika-estiloari esan diogu

herri-musika modernoa.

2. Musika folklorikoan ez bezala, abestien egileak ezagunak izaten ziren,

ospetsuak, askotan; abestiak idatzi eta inprimatu egiten ziren eta prezio

merkean komerzializatzen ziren.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 4

3. Musika-ezagutza handiak ez zituzten zaleek interpretatu ahal izateko

pentsatua zegoen.

4. Teknologia berriekin eta komunikabideekin lotura handia zuen, horiei esker

hedatzen baitzen.

5. Gizartearekin zuen lotura ere handia zen; maiz, arrazismoaren kontrako

ideiak adierazteko, injustiziak salatzeko eta abarretarako erabili izan zen.

6. Gazteen interesekin bat egiten zuen, askotan, eta haien kezkak adierazteko

erabiltzen zen herri-musika.

7. Herri-musika modernoak 1950. urteaz geroztik sortutako belaunaldi

guztietan izan zuen eragina, hizkuntza komun bat sortu baitzuen mundu

guztirako.

8. Mikrofonoak, anplifikadoreak eta bozgorailuak erabiltzen zituenez, musikaestilo

hau giro jendetsu eta zaratatsuetan entzuten zen. Hori dela eta,

masa-kultura zela esan dezakegu, jendetza biltzeko gaitasuna baitzuen.

9. Funtzio komertziala zuen; ondorioz, ekoizpenen, eskakizunen eta

merkatuaren legeen menpe zegoen.

10. Abestia zen musika-estilo horren adierazpenaren forma nagusia.

11. Abestiak errazak eta laburrak izaten ziren; melodia bakar batez eta hainbat

ahapaldiz osaturiko letrak izaten zituzten.

12. Hainbat abestiren letretan topatu ditzakegun gaiak hauek dira: musikariaren

egunerokotasuna, bakardadea, gazteen arazoak, gizarte injustiziak eta

abar, baina bada gai bat behin eta berriz errepikatzen zena: amodioa.

13. Abestiek forma bitar edo hirutarrak izaten zituzten: AB, ABC, AAA...

14. Erabilitako melodiak sinpleak, errepikakorrak eta errazak ziren.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 5

15. Melodia nagusiak armonia errazez eratutako akonpainamendu bat izaten

zuen. Maiz, blues musikak erabili

ohi duen eskema harmonikoan

oinarritzen da akonpainamendu

hau: 12 konpasetako ahapaldiak

dagozkien eskalako I., IV. eta V.

graduen erabilpenarekin.

16. Konpas bitar eta lautarrean

oinarritutako erritmo ostinato eta

erregularra (beat) erabiltzen zen.

Erritmo hori, bateriak eginiko

sinkopen ondorioz, apurtu ohi zen.

17. Interpretazioa nahiko librea izaten zen eta inprobisazioak bere garrantzia

zuen. Askotan, ikusleek ere izaten zuten tokia interpretazio horretan, parte

hartzea eskatzen baitzen.

HERRI-MUSIKA MODERNOAN ERABILTZEN DIREN MUSIKA-TRESNAK

Herri-musika modernoaren oinarrizko taldea musika-tresna hauek osatzen

dute: ahotsa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria.

AHOTSA. Musika-tresna garrantzitsuena da; ondorioz, gainerako musikatresnen

funtzioa hori indartzea izaten da.

Ahots garrantzitsuak izan dira hauek: Jeff Buckley, Freddy Mercury, Elvis,

Robert Plan...

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 6

GITARRA ELEKTRIKOA. Duen berezko doinuagatik eta hori erraz

aldatzeko duen gaitasunagatik, pedalen eta distortsio-elementuen bitartez,

oso musika-tresna moldaerraza bilakatu da, eta horregatik musika-talde

guztietan egon da; eta horrela mantentzen da gaur egun ere.

Bere funtzio nagusia melodiari laguntza harmonikoa ematea bada ere, duen

indarragatik eta hainbat gitarra-jotzailek duten birtuosismoagatik, askotan,

musika-tresna bakarlari bezala agertu ohi da, ahotsak duen garrantziarekin

parekatuz.

Musika-estiloaren arabera edo taldearen arabera bi gitarra edo gehiago

egon daitezke aldi berean eta horrela melodiak eta akonpainamenduak

aberasten dira.

Gitarra-jotzaile famatuak ditugu hauek: Jimmy Page, Jimi Hendrix, Eric

Clapton...

BAXU ELEKTRIKOA. 50eko hamarkadan baxu elektrikoak ordura arte

erabiltzen zen kontrabaxua ordezkatu zuen. Bateriarekin batera, oinarri

erritmikoa eramatea da bere funtzioa.

Baxu-jotzaile famatuak ditugu hauek: John Myung, Flee, Marcus Miller...

BATERIA. Baxu elektrikoarekin batera, oinarri erritmikoa eramaten du.

Taldean ezinbestekoa da, bateriak ematen baitie indarra abestiei.

Inoiz protagonista ere bihurtzen da.

Hona hemen bateria-jotzaile famatu batzuk: Mike Portnoy, John Bonham...

Aipatu ditugun musika-tresnak taldearen oinarri diren arren, eboluzioaren

ondorioz eta estilo bakoitzak hala aginduta, beste hainbat ere erabil daitezke:

pianoa, teklatua eta haizezko musika-tresnak, batez ere. Horiek erabiltzeak

konbinazio posible ugari ahalbidetu dituen arren, taldean beti egoten dira hiru atal:

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 7

1. Atal melodikoa: ahotsak, gitarra melodikoak, saxoak, tronpetak eta

tronboiak osatzen duten atala. Horiek guztiek ahotsari laguntzen diote edo

ordezkatzen dute, horrek aurretik eginikoa bariatuz edota apainduz.

2. Atal erritmikoa: baxu elektrikoak eta bateriak osatzen duten atala, baina

batzuetan erritmo-kaxa batek ordezkatzen du.

3. Atal armonikoa: akonpainamendu-gitarrak eta teklatuek osatzen dute

atala.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 8

XX. MENDEKO HERRI-MUSIKAREN

HISTORIA

Hastapenak

Herri-musika modernoaren historiari hasiera eman nahi badiogu, XX.

mendearen hasierako Amerikako Estatu Batuetara bidaiatu behar dugu. Amerikako

Estatu Batuetako hegoaldean kokatzen ziren garai hartan afrikatik iritsitako

emigratzaile beltzak, eta, Erresuma Batua eta Irlandatik iritsitako kolonoak.

Emigratzaile beltzek afrikar musikaren ezaugarriak mantendu zituzten arren,

han bertan ziren kolonoekin harremanak izatearen ondorioz, musika-estilo berriak

egiten hasi ziren:

Musika-estilo erlijiosoak: gospela eta beltz espiritualak.

Musika-estilo profanoak: bluesa eta ragtimea.

Kolono beltzek zuten musika-tradizioaren eboluzioaren ondorioz, country

musika-estiloa garatu zen.

50eko hamarkadan estilo horiek fusionatu egin ziren eta herri-musika

modernoaren historiako lehenengo musika-estiloa sortu zen: rock-and-rolla.

ESPIRITUALAK

Baserri-giroan sortutako musika-estiloa da. Beltzek elizetan abesten zituzten kantuen bilduma

da. Kantu horien musika-ezaugarriak hauek dira:

Errepikatzen zen melodia bakar batek osatzen zituen estrofak.

Melodia eskala pentatonikoan oinarritzen zen.

Maiz, melodiak, sinkopak eta kontradenborak erabiliz, inprobisazioak sortzen zituen.

Erritmo bitarra zen; erritmo hori txaloen bidez indartzen zen.

Abestien letrak askatasunaz eta bizitza hobeago batez IRALE hitzegiten R400 | Nora zuten Iglesias gehienetan.

Bakarlariek eta taldeek galdera-erantzun modura kantatzen zuten.

A capella interpretatzen zen.

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 9

GOSPELA

Hirietan garatu zen musika-estiloa da. XVIII.

mendean sortu zen afroamerikar elizetan, baina 1930eko

hamarkadan egin zen ospetsu.

Abesti herrikoietan eta beltz espiritualetan

oinarritutako musika-estilo honen ezaugarriak hauek dira:

Abestiek leloa eta hainbat estrofa izaten zituzten.

Horiek 16 edo 32 konpaseko iraupena izaten zuten.

Melodietan, blues musikaren eraginez, III. eta VII.

graduak bemol izaten ziren.

Erritmikoki indar handiko abestiak ziren; sinkopa askotan erabiltzen zen.

Abestiek gai erlijiosoak izaten zituzten: Bibliako pertsonaien deskribapenak, eta Bibliako

hainbat pasarte, askatasuna... Esaldien errepikapenarekin lortzen zen abesti bakoitzaren

gai konkretua azpimarratzea.

Ahotsa bezain garrantzitsua zen instrumentazioa.

Gospel musika interpretatzeko bi modu zeuden:

Laukotea: lau gizonek osatzen zuten talde hau. Modu arruntean jantzita, a capella

abesten zuten. Txaloak eta kriskitinak erabiliz, erritmoa indartu eta perkusio-efektuak

lortzen zituzten.

Taldeek eboluzionatu egin zuten eta gitarra musika-tresna laguntzaile moduan

erabiltzen hasi ziren; batzuetan baxua edo pianoa ere erabiltzen zuten.

Korua: tunikaz jantzitako emakume talde batek osatzen zuen. Pianoaren laguntzaz

jotzen zuten, eta txaloak joz erritmoa indartzen zuten.

Koruen eboluzioaren ondorioz, gizonezkoen ahotsak erabiltzen hasi ziren, baita

harizko, haize-metalezko eta perkusiozko musika-tresnak.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 10

RAGTIME MUSIKA

1865ean esklabotza indargabetu zuten; musikari beltzak kafetegietan, dantzalekuetan eta

abarretan jotzen hasi ziren eta ragtime izeneko musika-estiloa sortu zen.

Beltzek eginiko musika-estiloa zen arren, zuriek onartu eta musika-estilo hau konposatzen

eta jotzen hasi ziren.

Scott Joplin eta James Scott dira ragtime musikagile famatuenak.

Musika-estilo honen ezaugarriak hauek dira:

Ragtime estiloko abestiek forma erregularra izaten zuten: 16

konpasetako iraupena duten 4 esaldi, A, B, C eta D, orden honetan jotzen

ziren: A A B B A C C D D.

Pianoak jotzen zuen musika-estilo instrumental hau.

ErritErritmoamo erregulerra zuen: piano-jotzailearen

ezkerreko eskuak markatzen zuen kortxeak joz.

Sinkopak oso erabiliak ziren, inprobisazioak garrantzi handia

izaten jarraitzen baitzuen.

Maple Leaf Rag

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 11

BLUES MUSIKA

Musika-estilo hau baserri-giroan sortu zen, baina berehala, hirietan entzuten hasi zen.

Sortu zenetik, asko eboluzionatu zuen. Gitarra elektrikoak blues musikari erritmoa eman zion eta

Rhythm and blues musika-estiloa osatzea ahalbidetu zuen.

Asko dira garai horretako blues-musikari

ezagunak, baina agian ezagunena Robert

Johnson izan zen.

Aipatu ditugun gainerako musika-estiloak

bezala, tradizio beltzean eta zurian oinarritutako

musika-estiloa da. Hauek dira dituen ezaugarriak:

Ez zen oso musika landua, emozioak eta

sentimenduak adieraztea baitzen bere

funtzio nagusia.

Eskala pentatonikoan eta III. eta VII.

graduak bemol zituen eskala diatonikoan

oinarrituriko melodiak erabiltzen zituen.

Harmonia eratzeko, eskalaren I., IV. eta V. graduak erabiltzen zituen.

Konpas lautarra erabiltzen zuen; erritmoa ragtime musikarena baino aberatsagoa zen.

Hiru esaldiz osatutako egitura zuen; esaldi bakoitzak lau konpasetako luzera izaten

zuelarik.

Abestien letrek sentimenduak adierazten zituzten oso era sinplean.

Blues musika laguntzeko gehien erabili zen musika-tresna gitarra izan zen, horrek ahotsari

lagundu eta erantzun egiten baitzion. Eskubiko eskuak punteoa egiten zuen bitartean,

ezkerrekoak slidea egiten zuen: behatz batean tubo bat jarri eta gitarraren mastilean gora

eta behera ibili.

Baina beste musika-tresna batzuk ere erabili ziren: banjoa, biolina, bateria, pianoa,

ahosoinua...

Hellhound on my trail

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 12

COUNTRY MUSIKA

Kolono zuriek egiten zuten

musika-estiloa da countrya. Balada

ingelesean, irlandar gigan eta folk

musikan oinarritutako musika-estiloa da.

Sortu zenetik arrakasta handia izan

zuen, eta gaur egun ere, Amerikar

Estatu Batuetako hegoaldeko herrietan

herri-musika estilo garrantzitsuena da.

Hauek dira musika-estilo honen

ezaugarriak:

Erritmoak melodiak

baino garrantzi handiagoa izaten du.

Erritmoa bitarra eta

arina izan daiteke edo hirutar lasaia (bals erritmoa).

Abestien letrak historia bat kontatzen dute. Oso letra errazak izaten dira.

Eskalaren I., IV.eta V. graduak erabiltzen ditu akonpainamendu harmonikoa

egiteko.

Musika laguntzeko musika-tresna hauek erabiltzen dira normalean: gitarra, baxua,

bateria, biolina, banjoa eta mandolina.

IRALE R400 | Nora Iglesias

50eko hamarkada

Rock-and-rolla

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 13

Rock-and-rolla garaiko gizartea apurtzeko modu bat bezala jaio zen. II.

Mundu Gerra amaitu berria zen eta gazteek ordura arte bizi zuten giro tristearekin

hautsi nahi zuten; ondo pasatzean bakarrik pentsatzen zuten.

Ondo pasatze horretan, rock-and-rollak garrantzia handia izan zuen,

gazteek bizi zuten gizartearekin hausteko posibilitatea eskeintzen baitzien abestien

letren bitartez, janzkeraren bidez eta horrelako gauzen bidez. Gazteek lehen aldiz,

adierazpen modu bat zuten eta gurasoetatik bereizten zituzten zerbait: rock-androlla.

Nahiz eta aditu askok rock-and-rollaren sorrera Elvis Presleyk That`s all

right grabatu zuenean kokatu, hastapenetan aipatu dugun modura, rock-and-rolla

aurretik, eta piskanaka-piskanaka, sortutako zerbait izan zen. Beste aditu askok

rock-and-rollaren sorrera 1954.eko apirilaren 12an kokatu zuten, Bill Haley and

The Comets taldeak Rock around the clock grabatu zutenean, hain zuzen ere.

Rock-and-roll izena ere aurretik izan zen erabilia. Alan Freed izeneko irratiesatariak

1952. urterako erabiltzen zuen bere irratsaioan jartzen zituen hainbat

abesti izendatzeko, Bill Haleyen Rock the point, besteak beste.

Estiloaren sorrera 1954. urtean kokatu daiteke, eta estiloaren momenturik

biziena 1955. eta 1957. urteen artean bizi izan zen. Urte horietan entzun zitezkeen

musika-estilo horren adierazle-musikariak: Elvis Presley, Chuck Berry, Johnny

Cash, Little Richard, Jerry Lee Lewis eta Fast Domino, besteak beste.

50eko hamarkadaren amaieran hainbat arrazoirengatik musikari horiek

guztiak rock-and-rollaren mundutik at geratu ziren, eta gazteak musika-estilo

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 14

lasaiagoak entzuten hasi ziren. Musika-estilo lasaiago horiek hamarkada berri bati

emango zioten hasiera.

ELVIS PRESLEY

1935. urtean jaio zen Tupelon, eta 1977. urtean hil

Memphisen. Musikari handi honen musika-ibilbidea 1953an

hasi zen, Sun Records diskoetxean, bere amari oparitzeko

asmotan disko bat grabatzera sartu zenean. Han, Sam

Phillips ekoizleak entzun zuen eta bi lagun aurkitu zizkion

That's all right Mama eta Blue Moon of Kentucky abestiak

grabatzeko.

1954. urtean hirukotea zuzeneko kontzertuak

ematen hasi zen; Bill Haley abeslariaren gonbidatu bezala

ere aritu zen. Urte berean, RCA diskoetxearekin kontratua sinatu zuen.

1956an, Heartbreak Hotel grabatu zuen, eta hilabete batzuk beranduago, Elvis Presley

izeneko diskoa kaleratu zuen. Disko horretan, Elvisek konposaturiko hainbat abesti zeuden, baina

baita Little Richarden eta Ray Charlesen abestien bertsio batzuk. Diskoak arrakasta handia izan

zuen, eta ospea lortzen hasi zenez, hainbat telesaiotan parte

hartzeko kontratua sinatu zuen.

Urrian, Elvis izeneko bigarren lana kaleratu zuen;

berehala lortu zuen lehen postua abesti arraskatatsuenen

zerrendan. Azaroan, Love me tender filma egin zuen, baina

ez zuen arrakasta handirik izan.

1957. urterako Elvis ezaguna zen mundu osoan,

hainbat abesti grabatu zituen, hainbat bira egin zituen, eta

Jailhouse Rock filma egin zuen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 15

1958an, soldadutza egitera joan zen Europara. Han bertan bi urte egon behar zuenez, Elvis

bere karreraz kezkatuta azaldu zen. Baina diskoetxekoek guztia zuten ongi pentsatua eta Elvis

Europan zen bitartean, grabatuak zituen hainbat abesti

kaleratu zituzten, baita lau disko-bilduma ere.

Soldadutzatik itzuli bezain laister, Elvis is back!

diskoa kaleratu zuen eta G. I. Blues filma egin zuen.

1961. urterako 75 milioi kopia saldu zituen

mundu osoan zehar eta grabazioak egiten jarraitu

bazuen ere, aktore paperean murgildu zen gehiago. Oso

denbora gutxian, hainbat film egin zituen eta film

horietarako abestiak; hain denbora gutxian egitearen

ondorioz, filmaren eta abestien kalitatea jeitsi egin zen.

Bazirudien Elvisen musika-ibilbidearen

gainbehera hasia zela: 1967. eta 1968. urteetan

kaleratutako abestiek ez zuten lehen posturik lortu.

Baina 1968. urtean kontzertu bat telebistan bota zuten,

eta bere karrera suspertzen hasi zen. Arrakasta mementoak bizitzen hasi zen berriz From Elvis in

Memphis eta Suspicious Minds lanekin, eta zuzeneko kontzertuak ematen eta telesailetan parte

hartzen hasi zen berriro. Haren itxura ere aldatu zen; geroztik, traje

zuri batekin agertzen zen beti.

1973. urtean banandu egin zen, eta aldi berean, maiz

gaixotzen hasi. Musikarekiko zuen interesa galtzen joan zen. Baina

diskoetxearekin sinatua zuen kontratua zela medio, 1973. eta 1976.

urteean artean, sei disko osatzeko adina material grabatu zuen.

Ordurako gainbehera fisikoa oso nabaria zen eta 1977.

urtean hil egin zen Rockaren Erregea.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 16

50eko hamarkadatik 60ko

hamarkadara: trantsizio-urteak

Rock-and-roll musikari garrantzitsuenak desagertu zirenean, musika zeharo

bestelakoa entzuten hasi ziren gazteak. Musika horren barruan, hiru musika-estilok

izan zuten garrantzi handiena:

1. DOO-WOP MUSIKA. A capella abesten zuten ahotsez osatutako taldeek

egiten zuten musika-estilo hau. Akonpainamendua egiten zuten ahotsek

kantatzen zituzten silaben izena du. Ahotserako jazz musikariek egiten

zituzten baladak eta rhythm and bluesa ziren musika-estiloaren oinarri.

Nahiz eta jatorria 40ko hamarkadan

zuen, 50eko eta 60ko hamarkadetan

izan zuen arrakasta gehien estilo

honek. Hasiera batean Amerikako

Estatu Batuetako kaleetan

afroamerikarrek egiten zuten, baina

berehala gazte guztiek jarraitu zioten

estilo hori entzuteari.

Lehenengo mementoetan, bi talde izan

ziren musika-estilo honi bultzada eman

ziotenak: The Platters, Only you

izeneko abestiarekin, eta The Coasters

taldeak. Baina Driefters izeneko

taldeak eman zion azken bultzada

estiloari eta geroko soul musikaren oinarriak finkatu zituen, The last dance

for me eta antzeko abestiekin.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 17

Musika-estilo horren ezaugarriak hauek dira:

A capella abesten zuen ahots taldea zen. Ahots nagusiak

(kontratenorrak) melodia egiten zuen, beste bi ahotsek (tenorrak eta

baritonoak) unisonoan melodia osatzen zuten eta azken ahotsak

(baxuak) oinarri harmonikoa ezartzen zuen.

Ez zen beti instrumentazioa erabiltzen, eta erabiliz gero oso arina

izaten zen, lagundu bakarrik egiten baitzuen.

Abestien gaia amodioa izaten zen.

Askotan zentzurik gabeko silaben errepikapena egiten zen.

Melodiak oso sinpleak izaten ziren, ahots-konponketak belarriz egiten

baitziren.

2. GAZTEEN IDOLOAK. Diskoetxe handiek merkatu zabal eta handia ikusi

zuten artifizialki suspertutako idoloen musika errazean. Nahiz eta musikari

trebeak ez ziren, itxura eta irudia zen garrantzitsuena;

horregatik, maiz, pertsona famatuen seme-alabak

izaten ziren, itxura polita zuten gazteak.

Idolo berri horietako batzuk dira hauek: Frankie

Avalon, Paul Anka, Neil Sedaka eta Jimmy Clanton,

besteak beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 18

3. KALIFORNIAKO SOINUA edo SURF MUSIKA. Kalifornian sortutako

musika-estilo honek paradisuak asmatzea zuen helburu. Garaiko kaliforniar

hondartzak, eguzkia, festak, lagunak eta abar ziren abestien gai nagusiak.

1961. eta 1963. urteetan

bizi izan zuen musikaestiloak

momentu gorena.

The Beach Boys izeneko

taldea izan zen

adierazgarriena eta amets

hori hobekien adierazi

zuena. Surfin safari eta

Surfin USA bezalako

abestiek ongi islatzen

dituzte estilo honen

ezaugarriak.

IRALE R400 | Nora Iglesias

60ko hamarkada

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 19

60ko hamarkadaren hasieran eman zen hazkunde ekonomikoak eta

aurrerapen zientifiko-teknologikoek bizitza-baldintzak hobetu zituzten: bigarren

hezkuntza eta unibertsitate-hezkuntza gizartearen beste sektoreetara zabaldu zen

eta emakumeak lan munduan murgildu ziren; komunikabideen garapenak

munduko beste lekuetan gertatutakoak ezagutzea errazagoa egin zuen.

Horrek guztiak gizarte baikor bat zela pentsatzera eraman gaitzake, baina

ez zen horrela; gizarte gatazkatsua ere bazen. Eztabaidarako gai asko zeuden eta

horiek gizarteari antolatzeko eta borroka egiteko arnasa eman zion: larderiazko

erregimen politikoak, kolonialismoa, gutxiengoen aurkako arraza-diskriminizazioa,

gerra hotza, belaunaldien arteko borrokak, eta abar. Borroka mugimendu horrek,

dena den, Vietnameko gerran izan zuen protestatzeko era desberdinen adibidea.

Ondorioz eta gizagabekeria horiek guztiak salatzeko asmoz, Amerikako

Estatu Batuetan eta Europan, hainbat gazte mugimendu sortu ziren, hippy

mugimendua adierazgarriena izanik.

Mugimendu horiek guztiak berdinak ez ziren arren, bazuten ideia komun

bat: kontrakultura. Gazteriak klase sozial bat osatzen zuen, ordura arteko guztia

aldatzeko prest agertzen zena. Zoriontasuna bilatzen zuen gazteriak eta hori

lortzeko, mundu berri bat proposatu zuen. Ondorioz, ordura arteko guztiarekin

apurtu nahi izan zuen: estetika, moda, artea, musika, pertsonen arteko

harremanak, eta abar.

Musikak mugimendu hori bultzatu eta bateratu zuen. Abestiak

pentsakeraren ispilu bihurtu ziren; ondorioz, musikak kutsu intelektuala hartu zuen.

Rock musikak kontrakultura-mugimendu hori bikain islatzen zuen hiru

arrazoirengatik:

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 20

Intentsitate handiko bizitza indartzen zuelako.

Abeslariek eta abestien letrek askatasuna eta ez ohikotasuna aldarrikatzen

zituztelako.

Musika beti gazteriaren idealak aldarrikatzeko erabili zelako.

60KO HAMAKADA AMERIKAKO ESTATU BATUETAN (I)

60ko hamarkadaren lehen zatian, rock-and-rollak indarra galdu zuen, ez

baitzuen garai horretako gazteriaren aldarrikapenak ongi islatzen. Bi izan ziren

horiek adierazteko erabili ziren musika-estiloak: folk musika eta afroamerikarren

soul musika.

Folk musika eta protesta-abestiak

60ko hamarkadan kantari talde batek, 30eko eta 40ko hamarkadan Woody

Gutrie abeslariak eginiko musikan oinarrituta, folk musika eta protesta-abestiak

indarberritu zituen.

Protesta-abestiek musika amodiozko abestiak eta rock-erritmoa baino

gehiago izan zitekeela frogatu zuten, eta errealitatea islatu eta aldatu zezakeela.

Hauek dira musika-estilo horren ezaugarri nagusiak:

Iparramerikako musika herrikoitik hartzen zuen inspirazioa.

Abesti errazak ziren; egitura erraza izaten zuten: estrofa-leloa.

Gitarra akustikoaz laguntzen ziren musikariak.

Ahotsaren kalitateak ez zuen garrantzirik izaten, mezua baitzen

garrantzitsuena. Bakezaletasuna, giza-bidegabekeriak eta abar izaten zuten

gai nagusia abestiek.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 21

Abestien letra erraza izan arren, izaera poetikoa izaten zuten.

Bob Dyla izan zen 60ko hamarkadan berpiztu zen musika-estilo horren

sustatzaile nagusia.

BOB DYLAN

Gaur egun oraindik abesten ikus dezakegun musikari

honek, hainbat etapa bizi izan ditu bere musika-ibilbide luzean.

60ko hamarkadan hiru etapa bizi izan zituen:

Folk etapa (1961-1965). Hank Williams eta Woody Guthrie

abeslariek eginiko folk klasikoaz interesatu zen hasieratik.

Minnesoten jaio zen, baina berehala Nueva Yorkera bidaiatu

zuen musikari-karrera hasteko asmoz. Laster CBS diskoetxeak

fitxatu zuen, eta lehen diskoa grabatu zuen. Disko horrek ez

zuen inolako arrakastarik izan, eta hark konposatutako musika

egiten hasi behar zuela konturatu zen. Horrela, Blowing in the

wind abestia grabatu zuen, eta izugarrizko arrakasta lortu.

1962-1963 urteetan protesta-abestien liderra bihurtu zen.

Folkaren elektrifikazio etapa (1965-1966). Erresuma Batura egin zuen bidaia batean The

Beatles eta The Rolling Stones taldeak ezagutu zituen. Talde horiek eraginda, abestiak

akonpainamendu elektrikoz hasi zen laguntzen. Hasiera batean, haren jarraitzaileek ez zuten

aldaketa hori ongi hartu, baina berehala aldatu zuten jarrera eta Bobek ibilbide arrakastatsuarekin

jarraitu zuen. Etapa honetako disko adierazgarriena Blonde on blonde izan zen, “I want you”

bezalako abestiak entzun daitezke hor bertan.

Erretiroa (1966-1971). Motorrarekin izandako istripu baten ondorioz, kontzertuak emateari utzi

zion. Hainbat disko grabatu zituen, baina ez zuten arrakasta handiegirik izan eta haren musikak

gainbehera handia jasan zuela esan daiteke. 1971. urtean kontzertuak ematera bueltatu zen eta

gaur arte horretan dirau.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 22

Nahiz eta Bob Dylan izan 60ko hamarkadako folk musikaren abeslari

ezagunena, baziren beste batzuk: The Byrds eta Paul Simon eta Arthur Garfunkel,

besteak beste.

‣ THE BYRDS. Askoren ustetan, The Byrds taldea folk-rock estiloaren

sortzailea izan zen, Bob Dylanen Mr. Tambourine man abestia gitarra

elektrikoz lagundu zuen lehen taldea izan baitzen.

Geroko country-rock estiloan eragin handia izan zuen talde honek.

Egiten zuten ahotsen eta gitarren konbinazioengatik egin ziren famatu.

‣ PAUL SIMON ETA ARTHUR GARFUNKEL. 1964. urtean kaleratu zuten

lehen diskoa: Wednesday Morning 3 A.M. Disko hori folk musikan oinarritu

zen, baina ez zuen arrakasta handiegirik lortu.

Haien produktore Tom Wilsonek, Bob

Dylanek egin zuen modura, abesti bat

gitarra elektrikoz laguntzea proposatu

zien eta hala egin zuten. 1967. urtean,

abesti arrakastatsuenen zerrendan

lehen postua lortu zuten The Sound of

Silence abestiarekin.

Gertaera horrek taldearen ibilbide

arrakastatsuaren hasiera suposatu

zuen. I am rock eta Mrs. Robinson abestiei esker, ezagunak egin ziren

mundu guztian. Ibilbide arrakastatsu horren momentu gorena 1970. urtean

iritsi zen Bridge over Troubled water diskoa argitaratu zutenean. Bira bat

egin zuten diskoa mundu guztian zehar ezagutarazteko, baina bira

amaitzean bikotea banandu egin zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 23

Soul musika

60ko hamarkadan garrantzi handia izan zuen musika-estiloa da soul

musika. Rythm and blues musikaren ondorengo zuzena da. Hasiera batean, 50eko

hamarkadako ahots taldeek eginiko musikaren eraginagatik, amodiozko kantu

melodikoek osatzen zuten estilo honen errepertorioa. Berehala, afroamerikarrek

garaian bizi zituzten injustiziak salatzeko tresna bihurtu zen; borrokaren eta

identitatearen ereserki bilakatu zen arte.

Hasiera batean ikusle zuriek onartu egin zuten, baina aldarrikapen-tresna

bilakatu zen momentuan, bizkarra eman zioten, eta horrek estiloaren gainbehera

bultzatu zuen 60ko hamarkadaren amaieran.

50eko hamarkadatik 60ko hamarkadarako trantsizio-urteetan garatu ziren

ahots taldeek izugarrizko eragina izan zuten musika-estilo honen sorreran, baina bi

dira eragin zuzenagoa izan zuten musikariak:

‣ SAM COOK. Indar handiz eragin zuen 60ko eta 70eko hamarkadako

abeslariengan, nahiz eta bere musika-ibilbidea ez zen oso luzea izan. Beti

batu zituen kalitatea eta arrakasta komertziala. Haren abesti

arrakastatsuenetariko batzuk Wonderful world, Cupid eta Having a party

dira, besteak beste.

‣ RAY CHARLES. Musika

konposatzerako garaian, herri-musika

beltza izan zuen beti oinarri; horregatik,

etorkizuneko belaunaldiek tradizio

horretan interesa izatea lortu zuen.

Haren abesti adierazgarrienetako bat

Georgia on my mind da.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 24

Garai horretan, bi diskoetxe talentu berrien bila ibiltzen ziren. Horiei esker,

eman ziren ezagutzera soul musikari handiak:

TALAM-MOTOWN diskoetxea. Detroiten zegoen eta horregatik bertako

musika Detroit soinua edo Motown soinua goitizenez egin zen ezaguna.

Asko landutako soinua zen eta zurien ikuskizun-industriara egokitua

zegoen; horregatik arrakasta-zerrendetan presentzia handia izan zuen.

Motown soinuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

Melodiak oso garatuak ziren, asko landutako musika baitzen.

Kontradenbora maiz erabiltzen zen.

Abestien formak oso landuak izaten ziren: A B A B C C.

Hook linesen edo gako-lerroen erabilpena: lelotik ateratako esaldi bat behin

eta berriz errepikatzen zuten, ahaztezina bihurtu arte.

Askotan orkestrak laguntzen zuen.

Abeslariek jantzi dotoreak eramaten zituzten.

Abesti bakoitza dantza-pauso batekin laguntzen zen.

Soul musikari asko eman zituen ezagutzera diskoetxeak: The Supremes, The

Temptations, Marvin Gaye, Stevie Wonder eta, urte batzuk beranduago, The

Jackson Five, besteak beste.

THE SUPREMES

1961. urtean sortu zen taldea Detroiten. Diana Rossek, Mary Wilsonek eta Florence

Ballardek osatu zuten. Nahiz eta aurretik hainbat abesti grabatu zituzten, ez zuten arrakastarik

lortu; hori 1963an lortu zuten Lovelight Starts Shining Through His Eyes kaleratu zutenean.

1964an abesti arrakastatsuenen zerrendan lehen postua lortu zuten Did Our Love Go

abestiarekin. Horrek hainbat lehen postu lortzeari hasiera eman zion; gerora etorri ziren Baby love,

Stop! In the Name of Love, besteak beste. Taldeak memento bizienak 1963. eta 1964. urteen

bitartean bizi ondoren, 1967an Florencek taldea utzi zuen eta bi urte geroago Diana Rossek

bakarkako musika-ibilbideari hasiera eman zion.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 25

STAX-ATLANTIC diskoetxea. Menphisen zegoen eta hegoaldeko soul

musikaren sorrera bideratu eta bultzatu zuen.

Menphis soinua goitizenez ezaguna zen

musika horren ezaugarri nagusiak hauek dira:

Rhythm and blues musikatik eratorritako

musika-estiloa zen.

Gospelaren eragin handia zuen.

Abestiak sinpleak ziren; beste Motown

soinuarekin konparatuz, landugabeak

ziruditen.

Akonpainamendua gitarrak, baxuak, bateriak, organoak eta metal-atalak

egiten zuten.

Akorde gutxi erabiltzen ziren oinarri harmonikoa egiteko.

Ez zuten hook linesa askotan erabiltzen.

Abeslariek, maiz, inprobisatu egiten zuten.

Abestien gaia sexua eta amodio izaten zen.

Asko izan ziren diskoetxe horrek famatu egin zituen abeslariak. Hona hemen

adierazgarrienak:

‣ OTIS REDDING. Kalitate handiko musikari hau soul puruaren irudia izan

zen. Eragin handia izan zuen bere garaikideengan. Abesti arrakastatsu

ugari konposatu zituen, baina again ezagunena Sitting on the dock of the

bay da.

‣ WILSON PICKETT. Musikaren historian eragin handienetako bat izan duen

musikaria da. Horren adierazle da bertsio asko izan dituen Land of 1000

dances izeneko abestia.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 26

ARETHA FRANKLIN

Soularen erregina goitizenez ezaguna den

abeslaria 1942. urtean jaio zen, Memphisen. Apaiz

baptista baten alaba zenez, txikitatik aitaren elizako

abesbatzean kantatzen zuen; ondorioz, gospelak eragin

handia izan zuen haren kantatzeko eran.

1960. urtean hasi zuen musikari-ibilbidea, soul

eta rhythm and blues abestien bertsioz osaturiko diskoa

grabatu zuenean. Disko horretan entzun daiteke Today I

Sing The Blues abestia, besteak beste.

1966an, Atlantic diskoetxean hasi zen lanean eta

I Never loved a man abesti arrakastatsua grabatu zuen. Berehala, abesti arrakastatsuenen

zerrendan lehen postua lortzea ahalbidetu zuen abestia grabatu zuen: Respect, Otis Reddingen

abestiaren bertsioa. Abesti horri esker, ospea lortu zuen.

Bi abesti horiei beste bertsio batzuk gehitu zizkion, eta 1967an I never loved a man diskoa

grabatu zuen. Urte berean, bi Grammy sari lortu zituen eta

Aretha Arrives diskoa kaleratu zuen.

1968an berriro ere arrakasta memento izugarria bizi

izan zuen Lady Soul diskoarekin. Han soul musikako hainbat

abesti arrakastatsu entzun zitezkeen: Chain of fools eta Ain’t

no way, besteak beste. Baina baita Ray Charles eta James

Brown musikari handien hainbat abestiren bertsioak ere. Sei

hilabete pasa ziren eta Aretha now diskoa grabatu zuen;

Think abesti arrakastatsua entzun zitekeen han.

1969an, Soul’69 izeneko diskoa kaleratu zuen eta

lan horrekin amaiera eman zion hamarkada arrakastatsuari.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 27

70eko hamarkadan rock, pop eta soul abesti

ezagunen bertsioak egiten hasi zen: The Beatles

taldearen Let it be edo Simon eta Garfunkelen Bridge

over troubled water, besteak beste. Bertsio horiekin eta

beste hainbatekin, This girl’s in love with you eta Spirit in

the dark diskoak grabatu zituen. 1973an, Hey Now hey

izeneko diskoa kaleratu zuen, soul musikan oinarritutako

azkena. Gerora, beste modu bateko musika egiten hasi

zen, disko-musika; Satisfaction eta Sweet passion grabatu

zituen.

80ko hamarkadan pop musikara bira egin zuen

eta Aretha, Love all the hurt away eta Who’s Zoomin’

Who? izeneko lanak argitaratu zituen eta guztiekin lortu

zuen arrakasta. 1989an beste abeslari batzuekin Through

the storm lana kaleratu zuen eta 1991ean What you see is what you sweat. 1993. urtera arte ez

zuen beste diskorik grabatu, nahiz eta asko izan ziren eman zituen kontzertuak. Urte horretan, A

rose is still a rose kaleratu zuen eta, 2003an, So

damn happy; azken horrekin bere jatorrira itzuli

nahi izan zuen, soul musikara hain zuzen ere.

2007an, Jewels in the Crown of the Queen

kaleratu zuen beste hainbat abeslarirekin.

Geroztik, kantatzen darrai, nahiz eta beste

lanik ez duen argitaratu.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 28

60KO HAMAKADA ERRESUMA BATUAN

Britainiar inbasioa

1964. urtean mugimendu berri bat sortu zen musikaren historian rock-androllak

izan zuen garrantzi bera izango zuena: britainiar inbasioa. Britainiar inbasioa

izenez ezagutzen den mugimenduak musika britainiarra musika amerikarrarekin

parekatu zuen, eta horrela mantendu da gaur egunera arte.

Mundu guztia hunkitu zen The Kinks, The Animals, The Who, The

Zoombies, The Shadows eta, nola ez, The Beatles eta The Rolling Stones taldeek

egiten zuten musikarekin.

Britainiar inbasioa bi gunetan garatu zen:

Londresen, Chealsea izeneko auzoan,

hain zuzen ere. Han, hainbat gaztemugimendu

sortu ziren eta estetikan eta

musikan aldaketak ekarri zituzten.

Estetikoki aurreko

belaunaldiarekin

apurtu nahi horretan,

minigona erabiltzen hasi ziren, eta janzkera konkretu bat

erabiltzen zuten hiri-tribuak sortu ziren: mods eta rokers

izenekoak, hain zuzen ere.

Musikalki, estetikoki nahi zutena lortzeko asmoz, atzera begiratu eta jazz

eta rythm and blusean oinarritutako musika egiten hasi ziren. Musika horrek

berehala izugarrizko arrakasta izan zuen, eta talde ugari sortu ziren: The Rolling

Stones, The Who, The Kinks, The Animals eta Yarbirds, adibidez.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 29

THE ROLLING STONES

The Rolling Stones taldearen historia 1960. urtean hasi zen, Mick Jagger eta Keith

Richards elkartu zirenean, gustoko zuten rhythm and bluesa eta beste musika batzuk jotzeko

elkartu zirenean. 1961. urtean, Jack Taylorrekin batera, Little Boy Blue and Blue Boys izeneko

taldea eratu zuten. 1962an, Brian Jones hasi zen haiekin batera jotzen eta taldeari izena aldatzea

erabaki zuten: The Rolling Stones, Muddy Watersen The Rolling Stones Blues izeneko abestiaren

eraginez.

Berehala, Charlie Watts bateria-jotzailea eta Ian Stewart piano-jotzailea taldean hasi ziren

lanean. 1963an, Bill Wymanek Taylor ordeztu zuen eta taldeak lehen singlea kaleratu zuen: Come

on, Chuck Berryren abesti baten bertsioa.

1964an, taldeak lehen diskoa grabatu zuen. The Rolling Stones izeneko disko horretan

haiek konposaturiko abesti bakarra zegoen; beste guztiak bertsioak ziren. Urte berean, Amerikako

Estatu Batuetan barna bira bat egin

zuten eta, The Beatles taldea bezala, Ed

Sullivanen telesaiora gonbidatu zituzten.

1965. urtean, The Rolling Stones

2 izeneko bigarren diskoa kaleratu zuten.

Hori ere bertsioz josita zegoen. Baina

laister konturatu ziren, taldeak propio

konposaturiko abestiak egiten hasi behar

zirela, eta 1966. urtean Aftermath

izeneko diskoa kaleratu zuten, taldeak

eginiko abestiez osatuta.

Their Satanic Magesties Request izena zuen hurrengo lanak. Lan horrekin porrota jaso

zuten, askoren ustetan, The Beatles taldearen Sgt. Peppe's izeneko diskoaren imitazio bat besterik

ez zelako.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 30

1968an, Beggars Banquet lanarekin, taldea bere

jatorrietara itzuli zen; horregatik arrakastatsua izan zen, baina

baita azala zentsuratua izan zelako. Urte berean, Let it Bleed

izeneko diskoa argitaratu zuen; The Bealtles taldearen Let it be

izeneko diskoaren erreplika ironiko bat egin nahi izan zuen.

1971. urtean, Brown Sugar diskoa kaleratu zuen. Disko

hori taldearen diskoetxean grabatutako lehena izan zen. Urte

berean, Sticky Fingers diskoa grabatu zuen, askoren ustetan

disko hoberenetako bat kalitate instrumentalagatik. Disko

horretan estreinaldiz, Andy Warholekin egin zuen lan taldeak,

hark diseinatu baitzuen diskoaren azala. Azal hori ez da Andyk

diseinatuko zuen bakarra, Mick Jaggerrekin oso lagun egin

zenez, behin baino gehiagotan egin baitzuten lan elkarrekin.

1972an, Erresuma Batuko eta Amerikako Estatu

Batuetako arrakasta-zerrendetan lehen postua lortu zuen lana

kaleratu zuen, Exile on main street izeneko disko bikoitza.

70eko hamarkadan, hainbat lan argitaratu zituen taldeak,

kalitate desberdineko lanak: Goats Head Sup, It's only Rock ando

Roll, Some Girls. Azken hori, kritikoen ustetan, taldearen disko

hoberenetako bat da.

80ko hamarkadan CBS izeneko diskoetxearekin milioi askoko kontratua sinatu zuen eta

Emotional Rescues, Tatoo you, Stiff Life, Undercover, Dirty work eta Steel Wheels grabatu zituen

taldeak.

1990an, gira bat egin zuen Europan eta Japonian zehar. 90ko hamarkadan Voodoo lounge,

Rock and roll circus Stripped eta Bridges to Babylon izeneko diskoak kaleratu zituen.

2005. urtera arte ez zuen beste lanik argitaratu. Urte horretan, A bigger bang izeneko disko

kaleratu zuen; rock eta blues estiloko kantu-bilduma.

Liverpoolen. Aldi berean, Liverpoolen musikan oinarritutako mugimendu bat

hasi zen indarra hartzen. Musika hori Londresen eginikoarekin konparatuz,

suabeagoa zen, ahotsari garrantzi gehiago ematen baitzion instrumentazioari

baino. Asko ziren musika-estilo berria egiten hasi ziren taldeak: The Dakotas eta

Merseybeats, besteak beste. Baina horien guztien gainetik The Beatles taldea

nabarmendu zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 31

THE BEATLES: biografia

The Beatles taldearen sorrera 1959. urteko

Liverpoolen kokatu behar dugu, John Lennonek eta Paul

McCartneyk estreinaldiz The Quarrymen taldearekin jo

zutenean.

Hainbat izen izan zituzten eta hainbat taldekide,

baina Hamburgotik bueltan The Cavern tabernan jotzen

hasi zirenean, izena eta taldekideak finkatu egin ziren:

The Beatles taldea Johnek, Paulek, Georgek eta Ringok

osatu zuten.

1962. urteko irailean Abbey Road diskoetxean

Love me do grabatu zuen eta pop estiloaren historiari

hasiera eman zion.

1963. urteko urtarrilen Please Please Me grabatu

zuen. Haien ibilbide arrakastatsua 1963. urtean hasi zen She loves you abestiarekin. Lan hori 14

urtez disko salduena izan zen Erresuma Batuan. Baina disko horrek bazuen beste ezaugarri

garrantzitsu bat: abestiaren leloan esaten zen “ye-ye” hitza bizitza modu bat eta estetika konkretu

bat izendatzeko erabiliko zen ordutik aurrera.

1964. urtean Amerikako Estatu Batuak konkistatu zituzten eta ondoren mundu guztia.

Beatlemania izeneko fenomenoaren hasiera izan zen eta britainiar inbasioaren izenaren sorrera.

Arrakasta izugarri horren ondorioz, bi pelikula egin zituen taldeak: A hard Day's Night (1964) eta

Help (1965).

1966. urtean zuzeneko kontzertuak emateari utzi zion taldeak. Bazirudien urruntze horretan

pop mugimenduak indarra galduko zuela, baina ez zen horrela izan. Ordurako gazteen mugimendu

hori masa-fenomenoa zen eta zinemara, artera eta modara zabaldua zegoen. Horren erakusle izan

zen 1967. urteko ekainaren 25ean gertatutakoa: The Beatles taldeak, telebistaz, mundu guztira

eman zuen ezagutzera All you need is love abestia.

Abesti horrekin maitasun eta pake mezu bat bidali nahi izan zuen. Orduan, The Beatles

taldearen hippy garaia edo etapa psikodelikoa hasi zen: meditazioak erakarri zituen taldekideak,

aldarrikapen-letrak egiten hasi ziren, beste lurraldeetako instrumentazioa erabiltzen hasi ziren.

Etapa horretan Hey jude, St. Peppers eta Yellow submarine argitaratu zituzten, besteak beste.

Eta ondoren, amaiera iritsi zen. Brian Epstein managerraren heriotzaren ondoren,

taldekedeen arteko tirabira eta desberdintasunak areagotu ziren. 1969. urtean arrakasta izugarria

izan zuen Abbey Road izeneko diskoa kaleratu zuen taldeak eta, ondoren, Le it be izenekoa. 1970.

urtean taldea banatu egin zen eta taldekide bakoitza bakarkako ibilbidea egiten hasi zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 32

The Beatles taldearen ibilbidea hainbat etapatan

Oraindik famatu ez zirenean. John

Lennonek The Quarrymen izeneko talde batean

jotzen zuen. 1957ko uztailaren 6an Paul

McCarthneyk taldea kontzertu batean entzun

zuen; asko gustatu zitzaion eta taldeko partaide

izatera pasa zen. Urtebete beranduago,

George Harrison hasi zen taldean lanean.

Famatu egin ziren arte, urte batzuk pasa ziren.

Urte horietan taldeak hainbat izen eta hainbat

partaide izan zituen.

Etapa horretako datu esanguratsuenak honako

hauek dira:

1958ko uztailaren 14an The

Quarrymen taldeak lehen singlea grabatu zuen. Single horretan Paulek, Johnek, Georgek eta Colin

Hantanek (bateria) eta John Duffek (pianoa) hartu zuten parte. Bi abesti zituen singleak: Paulek eta

Georgek konposatutako In spite of all danger eta Buddy Holly abeslariaren That will be the day.

1960an Stuart Sutcliffe taldeko baxu-jotzaile bilakatu zen eta The Beatles izena proposatu zuen

taldearentzat.

1960tik 1962ra, Hamburgon egin zuten lan bertako

hainbat tabernatan kontzertuak emanez.

Stuartek Hamburgon geratzea erabaki zuenez, Paul

hasi zen baxu-jotzailearen lana egiten.

1961etik 1963ra The Beatles taldeak gutxienez 274

alditan jo zuen Liverpoolen.

1962. urtean Ringo Starr bateria-jotzaile gisa sartu

zen taldean, eta horrela gerora ezagutu genituen

taldekideak finkatu ziren.

Urte horretan grabatu zuten Some other guy abestia.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 33

Beatlemania sortu zenean. Brian Epsteinek The Cavern tabernan

ezagutu zituen eta taldearen managerra izatea onartu zuen. Traje eta

gorbataz jantzi zituen eta diskoetxez diskoetxe eraman zituen

ezagutarazteko asmoarekin. 1963. urtean Please Please Me izeneko lehen

diskoa grabatu zuen eta ibilbide arrakastatsua hasi zen.

Garai horretako abestiak sinpleak eta gogoraerrazak ziren; amodiozko

letrek ez zuten asmo handiegirik.

Etapa horretako datu esanguratsuenak honako hauek dira:

1962. urtean Love me do singlea kaleratu zuten.

1963. urtean Please Please me diskoa argitaratu zuten.

Urte horretan Sunday Night at the London Palladium

izeneko telesaioan hartu zuten parte; 15 milioi ikusle izan

zituen programak.

Telebistan agertu ziren egun horretan, Daily Mirror

egunkariak lehen aldiz, beatlemania hitza erabili zuen

taldearen inguruan gertatzen ari zena deskribatzeko.

1963. urtearen amaieran, White izeneko bigarren lana

argitaratu zuten.

Urte berean, I want to hold your hand izeneko abestiak Amerikako

Estatu Batuetako abesti arrakastatsuenen zerrendan lehen postua

lortu zuen.

1964. urtean A hard day's izeneko filma egin zuten.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 34

Beatles taldea Ameriako Estatu Batuetan. 1964. eta 1966. urteen artean, lau bira egin

zituzten AEBn. Elvis eta Bob Dylan ezagutzeko aukera izan zuten. Elvis ezagutu zutenean,

desengainu handia hartu zuten, betidanik idoloa izan zuten abeslari hura oso aldatua baitzegoen.

Ez zen gauza bera gertatu Bob Dylanekin; hasieratik oso harreman ona izan zuten eta Dylanek

eragin handia izan zuen geroko etapako abesti batzuetan, hasierako etapako abestien erraztasuna

alde batera utzi, eta lan konplexuagoak egiten hasi baitziren.

Etapa horretako datu esanguratsuenak honako hauek dira:

Bi alditan agertu zen taldea The End Sullivan Show izeneko telesaioan. Lehenengo aldian 75

milioi ikusle izan zituen.

1965. urtean Help! izeneko filma egin zuten. Filma erdipurdikoa izan

arren, soinu-banda oso ona izan zen. Soinu-banda horretan entzun

dezakegu Yesterday abesti arrakastatsu eta ospetsua.

1965. urtean Rubber

Soul diskoa argitaratu

zuten. Disko horretan

nabaria izan zen Bob

Dylanen eragina. Disko

horrek taldearen musika-ibilbidearen memento

gorenari hasiera eman zion.

Zuzeneko kontzertuez aspertuta, diskoetxean

sartu eta lanean hasi ziren. Michelle, Nowhere

man eta Norwegian Wood abestiak grabatu

zituzten, besteak beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 35

Beatles psikodelikoak. Etapa horretan hippy mugimenduaren eta musika indiarraren eragina

izan zuen taldearen musikak. Sortze-prozesuaren mementurik hoberena izan zen; bi maisulan

argitaratu zituzten: Revolver (1966) eta Sgt. Pepper's Lonely hearth Club

Band (1967).

Etapa horretako datu esanguratsuenak honako hauek dira:

1966. urtean Revolver izeneko lana argitaratu zuten. Lan horrek ez

zuen aurrekoarekin zerikusik.

Hurrengo lana Sgt. Pepper's izan zen. Izugarrizko arrakasta handia

izan zuen eta Rolling Stones aldizkariak

historiako diskorik onena izendatu zuen.

1967. urteko ekainaren 25ean One

Wordl izeneko telesaioan hartu zuten parte; 400 milioi ikuslek

jarraitu zuten programa. Programan All you need is love

kantua abestu zuten. Hippy mugimenduaren ereserkia bilakatu

zen abestia.

1967. urtean Magical Mystery Tour pelikula grabatu zuen.

Film kaskarra izan arren, soinu-banda ona izan zen, berriro.

1968. urtean Yellow Submarine filma egin

zuten. Taldeak uste zuena baino arrakasta

handiagoa izan zuen, baina arrakasta hori

berandu iritsi zen, taldea bersortzen ari zelako;

mozorroak alde batera utzi eta beste etapa berri

bati hasiera eman nahi zion.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 36

Amaieran rock talde bat bakarrik. Taldeak aurreko guztiarekin apurtu nahi zuen. Taldekideen

itxura sinpleagoa bilakatu zen eta musika gordinagoa. Baina ordurako taldea banatzear zegoen;

taldekideen arteko tira-birak gero eta handiagoak ziren.

Etapa horretako datu esanguratsuenak honako

hauek ditugu:

1969. urtean taldeak azken lana argitaratu zuen,

Abbey Road. Diskoaren B aldean hamar abesti

elkartu zituzten eta azkenak The End izena zuen.

Garbi zuten, beraz, taldearen historia amaitua

zegoela.

1970. urtean Let it be izeneko diskoa argitaratu

zuen taldeak. Nahiz eta Abbey Road diskoa baino

beranduago argitaratu, lehenago grabatu zuten.

1969. urteko urtarrilaren 30ean taldeak azken kontzertua

eman zuen Londreseko lantegi baten zabaltzan. Bost

abesti jo zituzten, haien artean, Get Back izenekoa.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 37

The Beatles taldeak eta The Rolling Stones taldeak izan zuten arrakastaren

ondoren, Erresuma Batuan talde asko saiatu ziren horiek lortutakoa errepikatzen.

Guztiz lortu ez bazuten ere, musika britainiarra rock musikaren gailurrean kokatu

zuten. Talde horiek The Animals, The Kinks eta The Who ziren, besteak beste.

‣ The Animals. Birsortutako blues musika egiten zuen taldeak eta musikaestilo

horren ereserkietako bat konposatu

zuen 1964. urtean: The House of rising

sound, hain zuzen ere. Abesti horrek lehen

postua lortu zuen Erresuma Batuko eta

Amerikako Estatu Batuetako abesti

hoberenen zerrendetan.

Taldearen ibilbidea esanguratsua izan zen

arren, laburra ere bai: 1966. urtean banatu

egin zen.

‣ The Kinks. Londresen

blues musika egiten zuen musikataldea

zen. 1964. urtean hasi zuen

ibilbidea eta gogor egin zuen lan

25 urtez. Taldeak eginiko

kalitatezko musikak eta idazten

zituen letra ironikoek, eragin

handia izan zuten geroko blues

rock eta hard rock estiloetan.

Abesti arrakastatsu asko izan zituen: Lola eta You really got me izenekoak,

besteak beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 38

‣ The Who. Rythm and bluesa eta bluesa

gustoko zuen laukote batek The Who

taldea sortu zuen, 1964. urtean.

Garaikideekin konparatuz, The Who

taldea inkonformistagoa eta erradikalagoa

zen. Ezaugarri horiek eszenatokian argi

adierazten zituzten: abeslariak letra gogor

eta iraingarriak erabiltzen zituen, gitarrajotzaileak

gitarra apurtzen

zuen, eta

bateria-jotzaileak ere kontzertuaren amaieran bateria txikitzen zuen.

Hiru disko argitaratu zituen 1968 baino lehen, geroz eta ospe handiagoa

lortuz. 1969. urtean Tommy izeneko disko bikoitza kaleratu zuen. Askok

rock operatzat hartu zuten, rockaren historian, lehenengo rock opera

MOD MUGIMENDUA. 60ko

hamarkadaren hasieran,

modaz arduratuak zeuden

nerabe batzuek sortu zuten.

Dantzatzea zuten gustuko eta

baita soul eta motown soinua

entzutea ere; baina 1965. urte

aldera, mugimenduaren talde

propioak sortu ziren: The Who

eta The Kinks, besteak beste.

arrakastatsua. Diskoak sekulako

arrakasta izan zuen mundu mailan, eta

The Who mementoko talde

garrantzitsuenetarikoa izatera pasa zen.

1971. urtean diskoetxera itzuli zen

taldea eta grabaketan hasi zen berriro

ere, Who’s Next eta Quadrophenia

izeneko lanak argitaratu zituen.

Quadrophenia taldearen bigarren rockopera

izan zen. Arrakasta izugarria izan

zuen.

Mod mugimenduak gustukoen zuen taldea

zen. Taldearen abesti

esanguratsuenen artean My Generation, Baba O’Riley eta I Can’t Explain daude

besteak beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 39

60KO HAMAKADA AMERIKAKO ESTATU BATUETAN (II)

Rock psikodelikoa

Estatubatuarren erantzuna britainiar inbasioaren aurrean urte batzuk

beranduago iritsi zen, rock garratz eta psikodeliko batekin mugimendu berria sortu

zutenean. Hippy mugimenduan oinarrituta, mugimendu horrek Woodstockeko

jaialdian izan zuen mementorik gorena. Jimi Hendrix, Janis Joplin, The Doors, The

Jefferson Airplan eta The Greateful Dead taldeek osatu zuten, besteak beste, rocktaldeen

belaunaldi berri hori.

Hippy mugimendua Amerikako Estatu

Batuetako mendebaldeko kostan jaio zen 1965.

urtean. Bizikidetza, bakea, maitasuna,

bakezaletasuna, eta abar aldarrikatzen zituen;

baina horien guztien gainetik, gizarte burgesa

errefusatzen zuen.

Kontrakultura-mugimendu horrek, bizi zen

gizartetik urrundu nahian, mundu idealizatu bat sortu zuen. Droga

haluzinogenoetan inspirazioa hartuz, kolorez beteriko estilo psikodeliko bat sortu

zuen; modan, arte grafikoetan eta musikan irudikatu zena.

Baina mugimendu horren partaide zirenak, berehala jabetu ziren sortutako

mundu idealizatu horrek ez zituela oinarrizko beharrak asetzen eta 1970. urterako

amaitutzat eman zuten.

“Hau guztia, mundua

dagoen bezala, ez

zaigu gustatzen, atzera

botatzen dugu”

Musikalki oso mugimendu oparoa izan zen, ez zen musika-estilo konkretu

batean bakarrik oinarritu, nahiz eta, orain ikusiko dugun bezala, rock psikodelikoa

izan zen, agian, mugimenduaren oinarriak hobekien adierazi zituena.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 40

Alde batetik, hippy mugimenduaren aldarrikapen ideologiko eta filosofikoak

adierazten zituzten abestiak sortu ziren. Hainbat talde izan ziren hori gauzatu

zutenak, baina hobekien adierazi zuena The Mama's and the Papa's izan zen.

The Mama’s and the Papa’s taldearen

musikak psikodeliarekin zerikusi handiegirik ez izan

arren, hippy mugimenduaren ordezkaririk

garrantzitsuenetarikoa kontsideratu dute. Folk

musika-estiloan oinarritutako musika egin zuen;

haren abestien letrek ongi deskribatu zuten hippy

mugimenduak biziki bilatzen zuen mundu idealizatua.

Asko izan ziren talde horrek izan zituen arrakastak,

baina California Dreamin’ da ospe gehien lortu zuen

abestia, mugimenduaren oinarriak hobekien azaltzen

zituen abestia delako.

Bestetik, estetika psikodelikoan oinarrituta, musika-estilo garratzago bat

egiten zuten taldeak. Horietako bat izan zen Jefferson Airplan.

Jefferson Airplan, The Doors taldearekin

batera, hippy mugimenduaren eta psikodeliaren

ordezkari garrantzitsuenetakotzat hartu zuten.

Haren musika folk-rock, blues eta jazz musikan

oinarrituta zegoen, baina guztia droga

haluzinogenoen eraginpean.

Haren abesti esanguratsuenen artean

Somebody to love dago.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 41

Baina estilo psikodelikoa hobekien ulertu zuen musikaria Jim Morrison izan

zen, The Doors taldeko abeslaria. Taldeak Estatu Batuetan izan zuen arrakasta

beste zonalde batzuetara zabaldu ez zen arren, 1967. eta 1971. urteen artean

eginiko musikak bikain deskribatu eta adierazi zituen hippy mugimendu horren

oinarri teorikoak.

THE DOORS

Taldea Los Angelesen jaio zen 1965. urtean. Hauek izan ziren partaideak: Jim Morrison,

ahotsa; Robby Krieger, gitarra-jotzailea; Jhon Densmore,

bateria-jotzailea; Ray Manzarek, teklatu-jotzailea.

Taldearen garai oparoena 1967tik 1970era

eman zen. Garai horretakoak dira The Doors, Strange

Days, Waiting for the sun, The soft parade, Morrison

Hotel, Absolutely live eta L.A. Woman diskoak.

Lan horiekin abesti arrakastasuenen zerrendan

lehen zenbakia lortu zuen taldeak hainbat alditan, eta

hamar aldiz baino gehiagotan lortu zuen urrezko diskoa.

The Beatles eta The Rolling Stones taldeen

ospe handieneko mementoan, The Doors taldeak rock

musika goitik behera aldatu zuen: teklatua oso era

trebean erabili zuen, eta izaera poetiko handiko letrak

egin zituen.

“Hau amaiera da, lagun.

Landutako gure planen amaiera.

Hazten den guztiaren amaiera.

Amaiera.

Segurtasunik gabe, sorpresarik gabe.

Amaiera.

Zure begiak ez ditut berriro ikusiko”

Jim Morrison: The End

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 42

Rock psikodelikoaren droga haluzinogenoek sortutako efektuak

deskribatzen eta islatzen zituen. Hori lortzeko musikak honako ezaugarri hauek

izaten zituen:

Melodia modalak erabiltzen zituen.

Abestiak luzeak izaten ziren eta egitura oso konplexua izaten zuten;

armadura-aldaketak eta tenpo-aldaketak izaten zituzten.

Letrek ametsak, irudipenak eta haluzinazioak deskribatzen zituzten; maiz,

drogen mundua aipatzen zuten.

Solo instrumentalek garrantzi handia izaten

zuten, eta, maiz, inprobisazioa erabiltzen zen.

Ekialdeko mistizismoaren eraginez, herrialde

haietako musika-tresnak erabiltzen zituen.

Teklatuak garrantzi handia zuen.

Hainbat doinu-efektu erabiltzen ziren: delayak,

oihartzunak, erreberberazioak, flangersak eta

feedbackak.

Moda hippya ez zen Amerikako Estatu

Batuetan geratu, berehala Europara zabaldu zen.

Ezaguna da The Bealtes taldean izan zuen

eragina, Sgt. Pepper's diskoan, hain zuzen ere.

The Rolling Stones taldearen Her Satanic

Majesties Request izeneko diskoan, eragin hori

ere ikus dezakegu. Baina badira beste hainbat

talde, non eragin hori nabaria den: Pink Floyd

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 43

(Piper at the gates of Down diskoa), Status Quo, The Who, Cream, eta abar.

Rock psikodelikoa estilorik

esanguratsuena izan bazen

ere, San Frantsizko inguruan,

beste musika-estilo batzuk ere

entzuten ziren: Janis Joplinek

eta Mike Bloomfieldek soul

musika eta rock hiritarra

ezagutarazi nahi izan zuten.

Quicksilver Messerger Service

izeneko taldeak country musika aldarrikatu nahi izan zuen eta gauza bera egin

zuen Credence Clearwater Revival taldeak Lookin' out my back door eta antzeko

abestiekin.

Baina bada, estilo bezala arrakasta izugarria ez izan arren, aipatu beharreko

beste estilo bat: blues rocka; musika-estilo horrek historian inoiz izan diren gitarrajotzaile

trebeenetakoak ezagutzera eman baitzituen.

Blues Rock-a

Inbasio britainiarrak blues musikaren inguruko interesa suspertu zuen, eta

60ko hamarkadaren azken urteetan interes hori indartu egin zen. Arrazoi horri,

aurrerapen elektronikoak gehitzen badizkiogu ulertuko dugu blues rockaren

sorrera.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 44

Blues rock britainiarra. Erresuma Batuan britainiar inbasioak blues

musikaren inguruko interes handia azaldu zuen eta berehala sortu ziren blues rock

estiloko gitarra-jotzaile paregabeak.

‣ JOHN MAYALL. Erresuma Batuan blues zuriaren

aita bezala izan zen ezaguna. Bluesbreakers

izeneko taldea eratu zuen. Talde horretako

partaide asko izan ziren musika britainiarraren

musikari handietakoak: Eric Clapton, Fleetwood eta

Mick Taylor, besteak beste.

‣ ERIC CLAPTON. Gitarraren heroien artean ezagunetariko bat dugu Eric

Clapton. Musika-ibilbide luzea duenez, aldaketa asko jasan ditu haren

musikak, baina beti blues musika izan da bere oinarria.

John Mayallekin hasi zuen musikaibilbidea,

baina berehala taldea utzi

eta Cream izeneko taldea antolatu

zuen. Garai horretako abestietan,

gitarra jotzeko azken teknikak

erabiltzen zituen. Zuzenean,

lehenengo estrofa interpretatzen zuen

eta ondoren, blues eskalan oinarritutako akordeak erabiliz, inprobisazioak

egiten zituen. Gai zen orduerdiz inporbisatzen aritzeko, amaieran berriro ere

estrofa jo eta abestiari amaiera emateko.

Baina bakarka aritu da denbora gehien, oso ezagunak eginez Tears in

heaven bezalako abestiak.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 45

‣ JOE COCKER. Blues kantari zuri

hoberena dela esan du batek baino

gehiagok. Bere tonuak eta ahots

apurtuak, abeslari aparta bilakatu dute.

Nahiz eta lehenago hasi zen abesten,

bere arrakasta momentua ez zen 1969.

urtera arte iritsi, Woodstockeko jaialdira

arte. Han izugarrizko arrakasta lortu

zuen With a little help from my friends

izeneko abestiarekin. Gaur egun abesten

dirau.

Blues rock amerikarra. Johnny Winter eta Janis Joplin bezalako blues

musikari handiak eman ziren ezagutzera Amerikako Estatu Batuetan 60ko

hamarkadaren amaieran, baina ezagunena dudarik gabe Jimi Hendrix izan zen,

herri-musika modernoak sortu duen gitarra-jotzaile garrantzitsuena. Gaur egun

oraindik, gitarra-jotzaile askok ez dakite nola lortu zituen hainbat doinu eta efektu.

Gitarra bere buruaren atzean jarrita jo zezakeen, baita alderantziz jarrita ere, baina

harrigarriena, hortzekin jo zezakeela zen.

Jimi Hendrix izan zen gitarra-jotzaileek geroztik erabiltzen dituzten baliabide

ikusgarri askoren asmatzailea.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 46

James Marshall "Jimi" Hendrix, jaiotzez Johnny Allen

Hendrix, Seattlen jaio zen 1942ko azaroaren 27an.

Musikalki, rock-and-roll eta blues elektriko

amerikarraren eragina jaso zuen. Arrakasta urteak

oso laburrak izan ziren Jimi Hendrixentzat, 1967.

urtetik 1970. urtera, hain zuzen ere.

1967. urtean, bere talde

The Jimi Hendrix

Experiencearekin

Europan hainbat kontzertu eman zituen eta arrakasta lortu zuen.

Ondoren, Amerikako Estatu Batuetara bidaiatu zuen eta ospe handia

lortu zuen 1967. urtean Montereyko Pop jaialdian emandako

kontzertuan. 1969. urtean Woodstockeko jaialdian hartu zuen parte.

Bertan Amerikako Estatu Batuetako ereserkia jo zuen Vietnameko gerra

salatzeko; abestiaren erdian, gitarraz bakarrik lagunduta,

iparramerikarren aire-eraso bat birsortu zuen. 1970. urtean Isle of Wight izeneko jaialdian ere parte

hartu zuen eta arrakasta handia izan. Urte berean hil zen, 27 urte zituela.

70ko hamarkada

60ko hamarkada 1972. urtera arte hedatu zen. Bat-batean petrolioaren

krisia iritsi zenean, hamarkada mingarri bati eman zitzaion hasiera. Egoera

atsekabegarri hori 1983. urtera arte luzatu zen.

Krisi ekonomikoa krisi sozial bilakatu zen eta, bizitzako beste eremuetan

bezalaxe, musikan eragina izan zuen.

Hamarkada berria zorigaitzeko notizia batekin hasi zen: Jimi Hendrixen eta

Janis Joplinen heriotzarekin, hain zuzen ere. Heriotza horiei The Beatles taldearen

banatzea gehitu behar zaio.

70eko hamarkadako lehen zatian, musika masa-fenomeno bilakatu zen; pop

izar handiek argiz beteriko kontzertu jendetsuak ematen zituzten. Baina gazteak ez

ziren musika mota horrekin identifikatu eta bizkar eman zioten. Sistematik kanpo

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 47

zeuden gazteek sentitzen zuten ezinegona salatu nahi zuten eta musika, aurreko

hamarkadetan bezala, hori islatzeko tresna egokiena izan zen. Ondorioz, hainbat

musika-estilo sortu ziren: punk musika, heavy metala, hard rocka, glam rocka eta

disko-musika, besteak beste.

Hard rocka

60ko hamarkadaren amaieran sortu zen musika-estiloa da hard rocka.

Blues musikan eta rock-and-rollean oinarritu

zen eta geroko heavy metal musika-estiloaren

aintzindaria izan zen.

Hard rocka 60ko hamarkadako amaieran

sortu zen arren, 70eko hamarkadaren hasieran

finkatu zen hiru musika-talde britainiarri esker:

Deep Purple 1970. urtean kaleratu zuen In Rock

diskoarekin, Black Sabbath 1970. urtean

kaleratu zituen Black Sabbath eta Paranoid

lanekin, eta Led Zeppelin 1969. eta 1971. urteetan kaleratu zituen Led Zeppelin II

eta Led Zeppelin IV diskoekin.

70eko hamarkadaren erdialdera, musika-estiloa guztiz finkatu zuten beste

hainbat musika-talde sortu ziren: AC/DC, Kiss eta Aerosmith, besteak beste.

1987. urtean, Guns N’Roses musika-taldeak Appetite for Destruction diskoa

kaleratu zuenean, hard rock estiloa guztiz finkatua geratu zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 48

1968. urtean jaio zen

musika-taldeak izugarrizko

arrakasta zuen musika egiten

zuen. The Beatles taldearen

atzetik, disko gehien saldu

dituen musika-taldea da, 300

milioi inguru, hain zuzen ere.

Taldea Jimmy Pagek, Robert Plantek, John Bonhamek eta John Paul Jonesek osatu zuten.

1980. urtean desagertu zen bateria-jotzailea hil zenean. Taldeak eginiko abesti gehienak gogorrak

ziren arren, agian ezagunena, balada bat da: Starway to heaven.

DEEP PURPLE

Taldea 1968. urtean sortu zen Hertford hirian. Heavy

metal musika-estiloko aintzindaritzat jo ohi da, nahiz eta

taldekideek ez zuten inoiz bere burua heavy metal taldetzat

hartu.

Aurretik pop-rock estiloko hiru disko kaleratu zituzten,

baina 1970. urtean In Rock izeneko diskoak hard rock musikako

talde garrantzitsuenetariko bat izatea ahalbidetu zuen. Orduan

hasi zen taldearen garai komertzialena. Disko horretan topatu

ditzakegu “Seed King”, “Child in time” eta “Into the fire” izeneko abesti famatuak, besteak beste.

1971. urtean Firewall diskoa kaleratu zuen eta arrakasta handia lortu zuen. 1972an,

Machine Head izeneko lana argitaratu zuen. Disko horretan entzun daiteke taldearen abesti

ezagunena: “Smoke on the water”.

2013. urtera arte hemeretzi lan inguru argitaratu zituen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 49

BLACK SABBATH

Heavy metal musika-estiloaren

aintzindari zuzena izan zen taldea.

Jatorrizko taldearen partaideak Ozzy

Osbourne (ahotsa eta aho-soinua), Tony

Iommy (gitarra-jotzailea), Greezer Butler

(baxu-jotzailea) eta Bill Ward (bateriajotzailea)

izan ziren.

60ko hamarkadaren amaieran

sortu zen, Birminghamen. 1970. urtean

Black Sabbath izeneko lana kaleratu zuen

taldeak. Lan horrekin hasi zuen heavy

metal musika-estiloaren bere musikaibilbidea;

heavy iluna egiten hasi zen eta abestien bidez deabruzko atmosfera ilunak marraztu eta

iragarpen apokaliptikoak egiten hasi zen.

AC/DC

1973. urtean Malcolm eta Angus Young

anaiek Australian sortu zuten taldea da AC/DC.

200 milioi disko saltzea lortu dute. Oso famatuak

dira zuzeneko kontzertuak. 1979. urtean argitaratu

zuten Highway to hell izeneko diskoak mundu

osoan egin zituen ezagunak.

1980. urtean Bon Scott, taldeko abeslaria,

hil egin zen, eta Malcolm Young gitarra-jotzaileak

ere taldea utzi zuen urte batzuk beranduago; dena

den, taldeak gaur egunera arte jotzen darrai eta

kontzertuguneak betetzea lortzen du.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 50

70eko hamarkadaren hasieran sortu zen

Aerosmith taldea Amerikako Estatu Batuetan.

Steven Tylerek (ahotsa, teklatua eta aho-soinua),

Joe Perryk (gitarra-jotzailea eta ahotsa), Brad

Whitfordek (gitarra-jotzailea), Tom Hamiltonesk

(baxu-jotzailea) eta Joey Kramerrek (bateríajotzailea)

osatu zuten.

1972. urtean grabatu zuen taldeak

lehenengo diskoa; lan horri esker eta 70eko

hamarkadan grabatutako hainbat diskoi esker,

70eko hamarkadaren amaierarako hard rock

musika-estilo talde garrantzitsuenen artean zegoen.

Glam rocka

1971. urtean sortu zen Erresuma Batuan, eta

1974. urtean goia jo zuen. Estilo hori garatu zen urteetan,

oraindik, ez zen krisia gehiegi nabaritzen; beraz, glam

rockak ez zuen protesta egitea eta salatzea helburu.

Rock psikodelikoan oinarritu zen eta musikalki ez

zuen berrikuntza handiegirik ekarri. Baina ez zen horrela

gertatu estetikoki. Estiloaren izenak ongi dioen bezala,

glamourrean oinarritu zen eta iraultza bisual bat lortzea

zuen helburu.

Rocka ikuskizun bat zela aldarrikatu nahi zuen eta

hori lortzeko ezaugarri hauek zituen musika-estilo horrek:

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 51

Abestiak laburrak ziren, alaiak, dibertigarriak …

Abestiek erritmo oso sinplea izaten zuten eta baita egitura harmonikoa

ere.

Ikuskizunetan garrantzitsuena janzkera izaten zen; kolore alaiak erabiltzen

zituzten, arropa disdiratsuak eta eskandaluzko makillajeak.

Musika-estilo horren aintzindari eta adierazleak talde hauek dira: Roxy

Music, Sweet, Slade, Alice Cooper, besteak beste. Baina estilo honen musikari

adierazgarri bat aipatu beharko bagenu, hori David Bowie da.

DAVID BOWIE

1947. urtean jaiotako abeslariak, hainbat

musika-estilo landu ditu bere musika-ibilbide luzean eta

glam rocka da horietako bat. 1972. urtean The rise and

fall of Ziggy Stardust and Their Spiders from Mars

argitaratu zuen, 70eko hamarkadan sortutako lan

musikal hoberenetarikoa. Ziggy Stardust izeneko

estralurtarraren bizitza kontatzen zuen diskoak.

Ikuskizunen antzerki-izaera errepikakor bilakatu zenean eta han ikus

zitezkeen efektu bereziak arrunt bihurtu zirenean, glam musika desagertu egin

zen. Musika egiten eta beste estilo batzuetara egokitzen jakin zuten musikariek

bakarrik biziraun zuten: Elton John, Rod Stewart, Freddie Mercury, besteak beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 52

Rock progresiboa

Askotan rock sinfoniko izenarekin ezagutu den musika-estiloa, Erresuma

Batuan sortu zen 60ko hamarkada amaieran. Rock psikodelikoan oinarritu zen

arren, musika-estilo horren nahia rock musika musika klasikoarekin eta jazz

musikarekin lotzea

Rock progresiboa egin zuten musikariek garbi zuten, eta horrela adierazi nahi

zen; azken horiek izan zuten, musikaren azken helburua musika bera zela; ondorioz, rockak

zuten sofistikazioa ordure arte izan zuen aldarrikapen izaera galdu egin zuen.

eman nahi zioten rock

musikari.

Helburu hori lortu ahal izateko, musika-estilo horren ezaugarriak honako hauek

dira:

Abestiak lan kontzeptualak balira lantzen dituzte: motibo baten errepikapena

eta bariazioa eginez, abestia garatu egiten da, horrela, abesti oso luzeak

eratuz. Diskoak ez dira jada kantu-bilduma bat, 20, 30 edo 40 minutu iraun

dezakeen suite antzeko obra bat baizik.

70ko hamarkadan horren adierazgarri diren maisu-lan ugari konposatu

ziren: Yes taldearen The Edge, Genesis taldearen Supper's Ready eta

Mike Olfield musikariaren Tubular Bells, besteak beste.

Abestien letrak gai poetiko eta onirikoak izaten dituzte.

Musika klasikoko sinfoniak

birsortu nahi ziren; sinfonia horiek

jotzen dituen orkestraren doinuak

lortu ahal izateko, harizko

musika-tresnen atala erabiltzen

dute edo atal hori antzeratzen

duen teklatuak erabiltzen dira.

Mellotron izeneko teklatu motak

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 53

izugarrizko garrantzia izan zuen, ongi egiten baitzuen harizko atalarena.

Ondorioz, gitarrari gailentzen zaio.

Erritmoan musika klasikoaren eta jazz musikaren eragina dago: tenpoaren

eta erritmoaren barioazioak egiten dira, figura irregularrak erabiltzen dira eta

baita konpas konbinatuak ere; horiez gain, sinkopak eta kontradenborak ere

maiz erabiltzen dira. Horiek guztiak erabiltzean abestiek jarraipenik ez

dutela ematen du.

Harmonikoki bi estilo horien eragina ere nabaria da. Jazz musikaren

eraginez, rock progresiboak tonu-aldaketa ugari egiten ditu eta tonu

modalak erabiltzen ditu. Musika klasikoaren eraginez aldiz, bestelako

kadentziak erabili ditu.

Zuzeneko ikuskizun paregabeak eskeini ditu rock progresiboak.

Aurretik hainbat saiakuntza egon ziren arren, rock progresiboa 1971. urtean

finkatu zen, hard rock estiloaren eragina jaso ondoren. Led Zeppelinen Starway to

heaven abestia argitaratu ondoren, rock progresiboa hobekien zehaztu zuten

musika-taldeak sortu ziren: Yes, Genesis eta Pink Floyd, besteak beste

‣ YES. 1968an Londresen

sortutako musika-taldea, rock

progresiboaren oinarrietako

bat izan zen. The Yes Album,

Fragile, Close to the Edge eta

Tales from Topographic

Oceans lanekin bikain

deskribatu zuten rock

progresiboa edo sinfonikoa.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 54

Baina ez ziren rock progresiboa musikalki deskribatzearekin bakarrik

konformatu, Roger Deanek taldearentzat eginiko diskoen azalek ere, bikain

irudikatu zuten estilo hori.

‣ GENESIS. Erresuma Batuan

sortu zen musika-taldea 1968an. Bere

ibilbidea 2000. urtera arte luzatu zen,

2006/2007 denboraldian berrelkartze

labur bat izan zuen.

Taldeko kide ospetsuenak Phil Collins

eta Peter Gabriel izan ziren, gerora

bakarlari gisa aritu direnak.

Asko izan ziren taldeak konposaturiko lanak, baina The Knife, Dancing with

the moonlight knight eta Salbury Hill dira ospetsuenak.

‣ EMERSON, LAKE & PALMER. Rock progresiboaren lehen banda handia

izan zen eta arrakasta handienetarikoa izan zuena.

Gai zen folkaren, jazzaren,

psikodeliaren eta rock musikaren

eragina jaso eta estilo horretako

abesti izugarri bat antolatzeko,

moldaketak eta konposizio

bikainak egiten baitzituen.

Horregatik rock musikaren

historian, talde hoberenetakotzat

hartu zen.

Lan bikainak ziren Emerson Lake & Palmer, Tarkus, Trilogy eta Brain Salad

Surgery. Baina musika klasikoaren eragina hobekien ikusi zen Mussorgoski

musikagile klasikoaren Pictures on Exhibition lanaren zuzeneko

moldaketan.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 55

‣ PINK FLOYD. Talde bikaina zelako eta ibilbide luzea izan zuelako,

sinfonikotzat, psikodelikotzat, progresibotzat hartu ditzakegu. 300 milio

disko saldu zituen.

Apartak izan ziren The

pipper at the gates of

down, Ummagumma,

Animals eta The Wall,

besteak beste. Baina

rock progresiboa hobekien islatu zuen lanak Dark side of the moon (1973)

eta Wish you were here (1975) izan ziren.

70ko hamarkadaren bigarren erdian, rock progresiboa hutsaldu egin zen,

askoren ustetan musika zailegi bihurtu zelako eta ez zuelako momentuan gazteriak

zituen beharrak asetzen.

70ko rock britainiarra

70eko hamarkadaren erdian, rock britainiarrak glam musikaren

gehiegikeriarekin eta rock progresiboarekin apurtu nahi izan zuen. Horregatik

ordura arte bi musika-estilo horiek landu zituzten abeslari eta taldeek rock

kontserbadoreago bat egiten hasi ziren.

Rock estilo hori landu zuten abeslari asko aipatu ditzakegu; hona hemen

esanguratsuenak:

‣ VAN MORRISON. Ipar Irlandako musikari eta abeslari oso oparoa izan da.

Belaunaldi oso baten maisutzat hartua izan da. Oso ahots berezia du eta

hainbat musika-tresna jotzen ondo daki: aho-soinua, gitarra, saxofoia eta

pianoa, hain zuzen ere.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 56

Folk eta rockean oinarritutako musika-estiloa egin du.

40 disko inguru kaleratu ditu eta hainbat Grammy sari

lortu ditu.

‣ QUEEN. Hainbat musikaestilo

landu zituen musika talde

horrek, baina guztietan entzun

zitekeen rock gogorra eta ahots

kalitate paregabea. Landutako

estilo guztiekin izan zuen

arrakasta taldeak, 70eko

hamarkadan sortu zenetik, 1991.

urtera arte. Queen, Queen II,

Sheer Hearth Attack eta A night

at the opera lanak glam rock estiloan konposatu zituen, baina geroko

lanetan glama alde batera utzi eta rock estiloko lanak argitaratzen hasi zen,

News of the wolrd, besteak beste. 1991. urtean taldeko abeslaria zen

Freddie Mercury hil egin zen eta taldea banatu egin zen.

‣ ELTON JOHN. Askorentzat rock musikagile hoberena

da. Glam estiloko kontzertuak oso famatuak egin ziren;

erabiltzen zituen betaurreko handi eta ileordeak ongi

adierazten zuten glam estetika.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 57

‣ ROD STEWART. 1945. urtean

Londresen jaiotako abeslari eta musikaria

dugu Rod Stewart. Bere musika-ibilbide

luzean The Steampacket, The Jeff Beck

Group eta Faces taldeetako partaide izan da,

baina bere bakarkako lanek eman diote ospe

gehien. Hogeitamar disko baino gehiago

kaleratu ditu: Atlantic Crossing (1976),

Footlose and Fancy Free (1977), Every Beat

of My Heart (1986), Unplugged, Unplugged&

and Seated (1993) eta You´re the Star (1995),

besteak beste.

‣ SUPERTRAMP. Hasieran rock

progresiboa egiten hasi zen, baina

berehala jabetu ziren musika-estilo

propio eta komertzialago bat egin

nahi zutela. 70eko hamarkadan talde

erreferentea izan zen. Gainbehera

80. hamarkadan hasi zen Roger

Hodgsonek taldea utzi zuenean.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 58

Heavy metala

Heavy metal musikaren oinarriak Birmingham eta inguruetan sortu ziren 60.

hamarkadaren amaieran. Hainbat estilotan oinarrituta, musika-estilo berri bati

sorrera eman zitzaion:

Blues musikatik, moldaketak eta blues eskala hartu zituen.

Blues rocketik, gitarra jotzeko teknikak.

60. hamarkadako rock britainiarretik perkusio erasokorra.

Egile batzuk abesti konkretuak hartzen dituzte heavy metalaren

aintzindaritzat, baina esan daiteke Led Zeppelinek lehen diskoa atera zuenean,

garbi ikusi zela zerbait desberdin sortzen ari zela. Led Zeppelinek heavy metalaren

historian lehen urratsak eman zituen, baina estiloa eta haren ezaugarriak Black

Sabbath izeneko taldeak finkatu zituen.

70ko hamarkadan finkatu ziren oinarriak eta heavy metala eboluzionatzen

hasi zen, estilo arrakastatsua izatea lortuz.

70eko hamarkada

70ko hamarkadan garatu zen heavy

metal klasikoa. Black Sabbathek izaniko

arrakastaren ondoren, hainbat talde sortu ziren:

Motörhead, Rainbow, Judas Priest, Def Leppard

eta Iron Maiden, besteak beste. Azken hori izan

zen, Powerslave izeneko diskoa argitaratu

zuenean, heavy klasikoa zehaztu eta laburtu

zuena.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 59

80ko hamarkadatik 2000. urtera arte, heavy metal musikak eboluzio handia

jasan zuen eta azpigenero asko sortu ziren bere baitan. Ezaugarriak aipatzen

ditugunean ikusiko dugun bezala, azpigenero horiek guztiek ezaugarri komunak

zituztenez, denak heavy metalaren sareetan sartuko ditugu, baina bakoitzak aldi

berean, izen propioa izango du.

80ko hamarkada

80ko hamarkadaren hasieran, heavy

metalak Kiss taldearen eta glam rockaren

eragina jaso zuen, ondorioz, Glam metala sortu

zen. Heavy metal klasikoa baino

eskuragarriagoa zen eta estetikoki desberdina:

kadatutako ile luzeak, makillaejaren erabilera...

Asko izan ziren estilo hori landu zuten taldeak:

Motley Crüe, Bon Jovi, Quiet Riot eta Stryper, besteak beste.

Anthraz eta Megadeth.

Aldi berean, Amerikako

Estatu Batuetako mendebaldean,

heavy metalaren abiadura azkartu

eta gitarren distortsioa areagotu

egin zuten musikari belaunaldi bat

sortu zen; Thras metalaren

sortzaileak siren: Metallica, Slayer,

1983. urtean Black metala hasi zen garatzen. Esplizituki satanikoa zen eta

musika erraza, gitarra oso-oso distortsionatuekin nahasten zuen, abeslariak

kurrinka oso garaiak egiten zituen bitartean. Venom eta Bathory taldeak izan ziren

azpigenero horren sortzaileetako batzuk.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 60

Thras metalaren eboluzioaren ondorioz, Power metala sortu zen. Estilo hori

askoz melodikoagoa eta epikoagoa zen.

Abeslariaren ahotsa oso garaia izaten zen

eta beste kantariek koruak egiten zizkioten;

biolinak ere erabiltzen zituen eta abestien

letrek izaera fantastikoa izaten zuten,

heroiak izanik protagonistak. Manowar eta

Helloween izan ziren azpigenero horren

sortzaileetako batzuk. Estiloak 90.

hamarkadan ospe handia lortu zuen eta

lantzen zuten talde asko sortu ziren:

Stratovarius eta Rhapsody, besteak beste.

90eko hamarkada

90eko hamarkadan, heavy metalak eboluzionatzen jarraitu zuen eta hainbat

subgenero berri sortu ziren. Horietako bat izan zen Aggressive metala, baina ez

zen oso onartu izan, bere ibilbidean, era berean, beste subgenero batzuetan

banatu baitzen. Pantera eta Sepultura taldeak izan ziren talde adierazgarrienak.

80ko hamarkadaren amaieran, Finlandian,

Gothic metala sortu zen. Subgenero horrek

emakumezkoen ahotsak erabili zituen, baita elementu

gotikoa ere. Lortu nahi zituen giro efektuak sortzeko

musika klasikoa, teklatuak eta biolinak erabili zituen.

Lacrimosa izeneko taldea izan zen azpigenero horren

ordezkarietako bat.

90eko hamarkadaren hasieran, Alemanian,

Metal industrial izeneko azpigeneroa sortu zen. Izenak

dioen bezala, lantegietan grabatutako makina-soinuak, mailu-soinuak eta

bestelako zaratak zituen oinarri. Doinu horiei, rock musika tresnak gehitzean

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 61

lortzen zen estilo hori. Ministry, White Zoombie eta Rammstein dira estilo horren

talde adierazgarrienetako batzuk.

90eko hamarkadaren erdialdean,

hainbat estilo nahasten zituen

azpigenero berri bat sortu zen. Estilo

horri Nu metal deitu zitzaion. Hainbat

estiloren nahasketa denez, azken

emaitzak ere desberinak ziren.

Adibidez, Limp Bizkit eta Linkin

Park taldeek, besteak beste, metala,

hard rock eta rapa elkartu zituzten.

Deftons eta Korn dira nu metala landu duten beste talde esanguratsu batzuk.

Heavy metalak izan duen eboluziogatik eta bere baitan sortu diren

azpigeneroengatik, zaila da ezaugarriak finkatzea. Aipatuko ditugun ezaugarriak

oso orokorrak dira eta kasu gehienetan estilo eta azpi-estilo guzietan aurkitu

daitezke; dena den, garbi izan behar dugu hainbat azpigenerotan ezaugarri horiek

indartu egin zirela, beste hainbatetan aldatu, eta batzuetan alde batera utzi.

Heavy metal taldea bateriak, baxuak, erritmo-gitarrak, gitarra nagusiak eta

ahotsak osatzen zuten. Gitarra zen protagonista, distortsionatutako gitarra

bakarlari gisa aritzen baitzen.

Baxua oso garrantzitsua zen, atal erritmikoa osatzen zuen. Laguntzaile

funtzioa izan zezakeen, baina gitarra bakarlariarekin elkarrizketan ere aritu

zitekeen.

Bateriak erritmo azkar eta markatua egiten zuen. Heavy metalean cymbal

choke izeneko efektua oso erabilia zen: txindatak jo eta berehala eskuarekin

geratuz isilaraztea.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 62

Beste rock estiloetan baino danbor, bonbo eta txindata gehiago izaten

zituen bateriak; askoz handiagoa izaten zen.

Teklatuak laguntza erritmikoa ematen zuen.

Azpigeneroaren arabera, ahotsaren erabilpena desberdina zen, nahiz eta

guztietan abeslariak izugarrizko abilezia erakutsi. Tonua zen

garrantzitsuena.

Konpas lautarra erabiltzen zen abestiak egiteko, baina hainbat gitarrateknikei

esker, tanpoa asko azkartzen zen.

Heavy metalak hainbat eragin izan zituela aipatu dugu, baina bi dira

abestien letretan eragin gehien izan zutenak:

Mendebaldeko pop musikaren eragina: errealitatetik ihesaren

ondorioz, fantasian oinarritutako letrak.

Afrikar-amerikarren bluesaren eragina: errealitate gordinaren

kutsua eman zion metalari eta ondorioz, letrek depresioa,

bakardadea, galera eta abar azpimarratzen zuten.

Horiek guztiak direla eta, iluntasuna eta apokalipsi gaiak erabiltzen ziren

arazoak adierazteko.

Zuzeneko soinuan bolumenak berebiziko garrantzia zuen.

Heavy metala bizimodu bat zen, jarrera bat. Hori dela eta, irudia oso

garrantzitsua zen; diskoetako azalek, janzkerak edota zuzeneko

emanaldiek, musikarekin batera, taldearen nortasuna osatzen zuten.

Heavy metalaren garapenean ikusi dugu asko direla estilo hori garatu duten

musika taldeak, horregatik zaila egiten da bata edo bestea aukeratzea aipamen

berezia egiteko. Denak dira garrantzitsuak dagokien azpigeneroaren barruan;

baina haietako bi aukeratzearren, Iron Maiden eta Metallica aukeratuko ditugu.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 63

IRON MAIDEN

Steve Harris baxu-jotzaileak sortu zuen taldea

1975. urtean Londresen. Taldea guztiz osatzeko

denbora behar izan zuen, hainbat partaideek taldea utzi

eta beste batzuk ordeztu zituztelako. 1980. urtean Paul

Di’Annok (ahotsa), Steve Harrisek (baxu-jotzailea eta

ahotsa), Dave Murayek (gitarra-jotzailea), Clive Burrek

(bateria-jotzailea) eta Dennis Strattonek (gitarrajotzailea)

taldearen lehenengo abestia grabatu zuten:

Running Free. Hilabete batzuk beranduago,Iron Maiden

izeneko diskoa kaleratu zuen taldeak. Bertan, “Prowler”, “Sanctuary” eta “Phantom of the Opera”

entzun daitezke, besteak beste.

Urtebete beranduago, Japonian bira bat egin

zuen taldeak eta zuzeneko disko bat grabatu zuen.

Disko horrekin, arrakasta zerrenda guztiak

bereganatu zituen.

Taldearen behin-betiko ospea 1982. urtean

iritsi zen The Number of the Beast izeneko diskoa

argitaratu zuenean.

Argitaratu zituen hurrengo lanetan (Piece of

Mind eta Powrslave) asko nabaritu zen abeslaria

aldatu zutela, abestien tonua izugarri altua zelako.

Tonu altu hori heavy metalaren ezaugarrietako bat bilakatu zen.

1986. urtean, Somewhere in time kaleratu zuen. Disko horrek aldaketa suposatu zuen

taldearen musikan, besteak beste, sintetizadoreak erabiltzen hasi zelako. Horrek jarraitzaile

askoren gaitzespena ekarri zion taldeari. Gainera, diskoak ez zuen izan espero zuen arrakasta.

Guzti horri taldekideen arteko desadostasunak gehitzen badizkiogu, pentsatu genezake taldea

desagertzear zegoela.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 64

Nahiz eta 1988. urtean, Seventh Son of a

Seventh Son diskoa argitaratu zuen; azkenik, 1990an

taldea desegin egin zen, taldekideak bakarkako-ibilbidea

egiten hasi baitziren.

Baina, taldekide berriak bilatu, talde berri bat

eratu eta Iron Maidenek disko berri bat kaleratu zuen

1990. urtean: No Prayer on the Road eta munduan zehar

bira bat ere egin zuen.

1992. urtean Fear of the Dark kaleratu zuen eta

beste bira bat egin zuen. Urtebete beranduago, Bruce

Dickinsonek taldea utzi zuen eta Blaze Bayleyek ordeztu

zuen. Abeslari berriarekin, 1995. urtean, The X Factor

kaleratu zuen. Baina jendeak ez zuen ondo jaso eta ez zuen arrakastarik izan. Gauza bera gertatu

zen Virtul XI lanarekin.

1999. urtean Bruce Dickinson abeslaria eta

Adrian Smith gitarra-jotzailea taldera itzuli ziren eta

2000. urtean Brave new World maisu-lana argitaratu

zuen. Gero, Dance of Death (2003) eta A Matter of life

and Death (2006) argitaratu zituen. 2007an Somewhere

back in Time izeneko bira egin zuen eta izen bera duen

disko bat argitaratu zuen taldearen abesti

arrakastatsuenekin.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 65

1981. urtean sortutako talde

amerikarrak 1982. urterako bi kontzertu

eman zituen. Ez zuen inolako arrakastarik

lortu eta hainbat taldekideren errua

zelakoan, taldean aldaketak egon ziren.

Dena den, 1982an No life’til leather grabatu

zuten; kontzertuak ematen hasi zen taldea eta arrakasta izaten hasi zen.

Taldekide guztiak San Frantziskora joan ziren bizitzera, bertan thras metal mugimendua

sortzen ari zelako. Bertan zeudela, 1983. urtean, Nueva York eta

inguruan hainbat kontzertu emateko eta disko bat grabatzeko

eskeintza izan zuen taldeak eta Nueva Yorkera bidaiatu zuen. Bi

taldekide aldatu eta maiatzaren 10ean prest zen taldea diskoetxean

sartu eta lehen diskoa grabatzeko: Kill’em All. Oso kritika onak jaso

zituen eta ibilbide arrakastatsuari hasiera eman zion taldeak disko

horren ondoren emandako kontzertuen ondorioz.

1984an bigarren lana kaleratu zuen: Ride the lightning.

Askoz melodikoagoa zen disko hori sustatzeko Europa, AEBn eta Kanadan bira bat egin zuten.

Bi urte beranduago, 1986an, Masters of Puppets

diskoa grabatu zuen; izen bereko abestia, askoren

ustetan, taldearen hoberena da.

1987. urtean, Garage Days Re-Revisited izeneko

lana kaleratu zuen; taldearen ibilbidean eragina izan zuten

taldeen abestien bertsioak egin zituzten.

Urtebete beranduago, ...And Justice for All lana

kaleratu zuen. Oso la iluna eta konplexua izan zen eta

abestien letrak oso kritikoak izan ziren. Disko horretan

entzun daitezke “One” eta “To live is to Dies”, besteak

beste. “One” abestiari bideoklipa egin zitzaion eta horri

esker, Metallica taldea, heavy metal musika ez zen

entzulegoaren artean ezaguna egin zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 66

Taldearen hurrengo lanak Metallica zuen izena,

baina The Black Album izenarekin da ezagunagoa. Diskoa

komertzialagoa zen eta izan zuen salmenta kopuruak

horrela adierazi zuen. Bertan entzun daitezke “Enter

Sandman”, “The Unforgiven”, “Nothing Else Matters”,

besteak beste. Disko horrek taldearen ibilbidea aldatu egin

zuen: musika komertzialago bilakatu zen eta taldekideek

ere haien itxura aldatu zuten. Aldaketa horiek jarraitzaile

asko haserretu egin zituen, baina beste jarraitzaile berri

asko sortu.

Gerora, Load (1996) eta Reload (1997) diskoak

argitaratu zituen. Aurreko diskoaren itxura izan bazuten

ere, ez zuten arrakasta gehiegirik lortu.

1998an Garage Inc. kaleratu zuen, abestien bertsioz osatutakoa; eta 1999an S and M

zuzeneko diskoa grabatu zuen San frantziskoko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin.

2001ean, St. Anger diskoa eta Some kind

of Monster izeneko dokumentala kalaretu zuen;

azken horretan diskoaren grabazioaren inguruko

irudiak ikus zitezkeen.

2006an Escape from the studio 06 izeneko

bira egin zuen eta taldearen bideo guztiak

argitaratu ziren bilduma batean.

2011. urtean, Lulu izeneko disko kaleratu

zuen taldeak Lou Reed abeslariarekin batera;

jarraitzaileek ez zuten batere ondo hartu. 2013an,

Metallica: Throght the Never izeneko filma kaleratu zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 67

Disko-musika

60ko soul musikak 70ko hamarkadaren amaieran sortutako disko-musikan

izan zuen jarraipena.

Benetako masa-fenomenoa izan zen,

estreinaldiz hainbat arrazatako pertsonak,

hainbat gizarte mailetako pertsonak eta

hainbat sexu joera zituzten pertsonak bildu

zituelako leku berean, dantza pistan, hain

zuzen ere.

1974. urtean sortu zen New York eta

inguruko diskoteketan, baina ez zen

ezagutzera eman 1977. urtera arte. Urte

horretan Saturday Night Fever izeneko filma

arrakastatsua eman zuten lehen aldiz; filma horrek moda bat eta disko-musika

ospetsu bilakatu zituen. 70eko azken urteak izan ziren musika-estilo horren

ibilbidearen memento gorenak; orduan ezagutu zuten arrakasta estilo horren

adierazgarri ziren talde eta abeslariek: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry

White, The Bee Gees, Boney M eta ABBA, besteak beste.

Diskoetxeek filmaren arrakasta ikusita, eta dirua irabazi nahian, berdinberdinak

ziren lan ugari kaleratu zituzten. Kalitate eztabaidagarria zuten lan

horiek gehi garatu ziren dantzarako beste aukera batzuek disko-musikaren

kontrako sentimendu bat sortu zuten eta estiloaren gainbehera ekarri.

90eko hamarkadan, estiloaren suspertze bat egon zen, hainbat abeslari

esanguratsuk haien lanetan disko-musikaren elementuak erabili zituztelako: Pet

Shop Boys taldearen New York City boy abestia eta Spice Girls izeneko taldearen

Who do you think you are abestia, besteak beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 68

Disko-musikan garrantzitsuena ez zen melodia, ezta instrumentazioa ere,

abestiak izan zezakeen dantzatzeko izaera baizik. Horregatik honako ezaugarri

hauek izaten zituen:

Abestien kalitatea azaletik bakarrik lantzen zen; arrakasta gehien zuten

abestiek pultsu oso markatu eta erregularra zuten.

Atal erritmikoa protagonista zen, instrumentazioa eta ahotsa

atzean utzita.

Oinarria gitarrak eta hit hatak egiten zuten. Sinkoparik

gabeko eta konpas lautarrean zegoen erritmo erraz bat zen.

Instrumentazioa teklatu elektriko eta gitarra elektrikoan

oinarritzen zen.

Disko-musika txaloekin eta garrasiekin laguntzen zen.

Ekoizleek eta disc-jockeyek konposatzen zituzten abestiak.

DONNA SUMMER

Askorentzat disko-musikaren lehen izarra izan zen. 1976an argitaratu zuen bere lehenengo

abesti arrakastatsua: Love to love you baby. 1977an, I Remenber Yesterday eta Once Upon A

Time lanak kaleratu zituen.

1978an Thank God it's Friday izeneko filman

hartu zuen parte antzezle moduan eta filmeko abesti

nagusia zen Last dance abestu zuen. Abesti horri esker,

abesti hoberenaren Oscar saria irabazi zuen eta baita

Grammy sari bat ere.

1979an Bad Girls izeneko diskoa kaleratu zuen.

BHan bigarren Grammy bat eskuratzea posible egin

zioten bi abesti aurkitu ditzakegu: “Bad Girls” eta “Hot

Stuff”. Urte berean lehen abesti-bilduma argitaratu zuen.

80ko hamarkadaren hasieran, disko-musikaren

gainbehera dela eta, Donna Summer pop musikaren

eragina zuen musika egiten hasi zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 69

THE BEE GEES

Barry, Robin eta Maurice Gibb anaiek sortu

zuten taldea 1958. urtean. 1977an Saturday Night

Fever filmako soinu-banda grabatu zuten; izugarrizko

arrakasta izan zuen ondorioz, musika-ikuskizun

guztietan nahitaezkoak bilakatu ziren.

2012an desagertu zen taldea, baina musikaibilbide

luze horretan hainbat lan arrakastatsu utzi

zituzten. Horiek 2004an argitaratutako Number Ones

izeneko diskoan aurkitu daitezke, taldeak musikaibilbidean

abesti arrakastatsuenen zerrendetan lehen

postua lortu zuten abestiak azaltzen baitira.

Reggae musika

Reggae soinua ska musikan oinarritutako estiloa da. Ska musika 60ko

hamarkadan sortu zen Jamaikan, folk

jamaikarrak eta rockak bat egin

zutenean. Ska musika 70ko hamarkadan

reggae musika bilakatu zen; musikaestilo

eskuragarriagoa zen eta jamaikar

herriak bizi zituen gizagabekeriak

adierazten zituen.

Amerikako Estatu Batuetan gertatu zen modura, Kariben esklabutza garatu

zen. Zonalde horretan, zuriek eta beltzek eginiko musiken nahasketaren ondorioz,

lan-kantuak eta espiritualak sortu ziren. Horien garapenaren ondorioz, bereziki

mento eta calipso izeneko musika-estiloak sortu ziren.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 70

Estatu Batuetan bezala, jendeak hirietara, Kingstonera, emigratu zuen;

han, 50eko hamarkadan, ska musika-estiloa garatu zen.

Kingstonera iritsi berri zen jendea auzoetan bizi zen. Bizi baldintzak nahiko

pobreak izan arren, bazituzten irratiak eta irrati horietan Estatu Batuetako

irratsaioak entzun zitezkeen. Irratsio horiei esker ezagutu zituzten bluesa, jazza,

gospela eta bereziki rhythm and bluesa. Disc-jokey jamaikarrek disko horiek lortu

eta jamaikar diskoteka eta “kale-diskoteketan” jarri zituzten.

Musikari jamaikarrek entzunten

zuten musika hori guztia jamaikar

musikarekin (calipsoa eta mentoa)

nahastu eta ska musika-estiloa sortu

zen. Ska musikaren lehen izarrak

Jimmy Cliff eta Desmond Dekker izan

ziren.

1966. urte inguruan, rock-steady

izeneko musika-estiloak ska musika

ordezkatu zuen. Askorentzat pop

jamaikar estilo hori geldoagoa zen eta abestien letrak gizagabekeriez aritzen ziren.

Baina rock-steady estiloa trantsizio musika-estiloa besterik ez zen izan;

1968. urterako reggae musikak ordezkatu baitzuen.

Reggae musika rude boysen eta rastafarien musika zen. Kaleko taldeak

ziren; bakean eta senidetasunean sinesten zuten. Reggae musikak ideia horiek

guztiak adierazi nahi izan zituen.

1968. urtean argitaratu ziren lehen reggae diskoak: Larry Marshallen Nanny

Goat eta The Beltones izeneko taldearen No more Hearches, hain zuzen ere.

1972an, The harder they come izeneko filmeak reggae musika ospetsu egin

zuen, baina ez filmeko soinu-banda konposatu zuen Jimmy Cliff musikaria.

1974an reggae musika ospetsu egin zen mundu guztian, Eric Clapton

musikariak Bob Marleyen I shot the sheriff abestiaren bertsioa egin zuenean.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 71

Reggae musikaren garrantzia handia

izan zen. 70ko hamarkadan, punk musikaestiloan

eragina izan zuen eta 80an

Erresuma Batuan, berpizkunde txiki bat bizi

izan zuen, besteak beste, UB40, Steel Pulse

Third World eta Black Uhuru taldeei esker.

BOB MARLEY

Bob Marley reggae musikako nazioarteko lehen izarra izan izan zen. Berari eta beste

batzuei esker, reggae abestiak abesti hoberenen zerrendetan sartu ziren eta reggae musikaren

elementuak beste musika-estiloetan erabiltzen hasi ziren.

Biografia.

Robert Nesta Marley 1945. urtean jaio zen

Nine Miles izeneko herri txiki batean. Hamaika urte

zituela, Bunny ezagutu zuen; Bunnyrekin hasi zen

kaleetan topatzen zituzten kaxa, kutxa eta

bestelakoekin musika egiten.

1961. urtean, gero The Wailers izenarekin

ezaguna izan zen taldea sortu zuen: Bob Marleyek,

Bunny Livingstonek, Peter Toshek eta Junio

Braithwatek osatu zuten. Lan asko egin ondoren,

Studio One delakoan jo zuten eta ekoizleari gustatu

zitzaionez, disko bat grabatzeko proposamena egin

zien. 1963an, ska estiloan oinarritutako Simmer Down, I don't need your love, I'm going home, Do

you remember eta Straight & Narrow abestiak grabatu zituzten.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 72

Handik gutxira, taldea hiru partaiderekin geratu zen (Bunny, Bob eta Peter) eta One love,

Rude Boy, I'm still waiting, I'm gonna put it on eta Cry to me abestiak grabatu zituen. Hainbat

bertsio ere egin zituen: The Beatles taldearen And I love, Tom Jones abeslariaren What's New

Pussycat? eta Irving Berlinen White Christmas.

1966an, Etiopiako enperadoreak, Halie Selassiek, Jamaikara

bidaiatu zuen. Bidai horrek Rastafari mugimendua bultzatu zuen

Jamaikan eta eragina izan zuen taldean, abesti espiritualak eta

gizagabekeriak deskribatzen zituzten abestiak egiten hasi baitzen.

Urte berean, Wail'n Soul izeneko diskoetxea sortu zuen eta besteak

beste, Freedom time, Bend Down Low eta Mellow Mod abestiak

grabatu zituen. Neurriko arrakasta lortu bazuen ere, ez zen nahikoa

izan diskoetxea zabalik mantentzeko.

1970an, Lee Perry

hasi zen taldearekin lanean eta Soul Rebel, Duppy

Conqueror, 400 years eta Small Axe abesti arrakastatsuak

grabatu zituzten.

1972an, Islands Records diskoetxean Cath a fire

grabatu zuen taldeak eta Europa eta Estatu Batuan zehar

bira bat egin zuen.

Burnin eta Natty Dread grabatu ondoren, 1975an,

Bunnyk eta Peterrek talde utzi zuten. Bob Marleyek

taldeari izena aldatu egin zion: Bob Marley and The

Wailers.

1976an Rastaman Vibrations grabatu zuen. Disko

horretan abesti arrakastasuak baziren, baina

adierazgarriena, again, “War” izeneko abestian izan zen;

abesti horren letra Haile Selassie enperadoreak Nazio

Batuetan eginiko hitzaldian oinarritua baitzegoen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 73

Urte berean, Smile Jamaica izeneko kontzertua antolatu zuen Bobek, Jamaikan bakea eta

adiskidetzea sustatzeko. Kontzerturako bi egun falta zirenean, atentatua jasan zuen. Atentatuak ez

zuen lortu Bob isiltzea, baina berriro gerta zitekeela beldurrez, Londresera joan zen bizitzera.

Londresera iritsi eta Exodus diskoa kaleratu

zuen, askoren ustetan bere karrerako eta reggae

musikako lanik garrantzitsuenetariko bat.

1978an Kayak kaleratu zuen. Bertan “Is this

love” abesti famatua entzun daiteke. Urte berean,

Jamaikara bidaitu zuen One Love Peace Kontzertuan

parte hartzera. Kontzertu horretan, Bobek Jamaikako

lehendakariak eta oposizio alderdiko liderrak esku

ematea lortu zuen. Bakearen aldeko ekintza horregatik,

Bakearen medaila eman zioten.

Urtea amaitzear zela, Afrikara bidaiatu zuen.

Bertan, Survival (1979) kaleratu zuen; mugimendu

panafrikarraren aldeko omenaldia.

1980. urtean Europan zehar

kontzertuak ematen zebilela, Uprising

argitaratu zuen. “Coul you be loved?”

abestiarekin arrakasta berehala iritsi zitzaion.

1981ean hil egin zen minbiziaren

ondorioz.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 74

Reggae musikaz aritzen garenean, Bob Marley datorkigu beti burura; baina

badira reggae musika landu eta egin zuten hainbat musikari.

‣ JIMMY CLIFF. 1964. urtera arte Jamaikan egin zuen lan eta ez zuen

arrakasta handiegirik lortu, baina urte horretan Island Records izeneko

diskoetxearekin sinatu zuen eta Erresuma Batura joan zen bizitzera. Hard

Road to travel grabatu zuen eta kritika onak jaso zituen.

The Harder They Come filmeko soinu-banda grabatu zuen. Filmak arrakasta

handia izan zuen arren, ez zuen Jimmy ospetsu egin.

80ko hamarkadan, Power & the Glory (1983) eta Cliff Hander (1985)

grabatu zituen; azken horrekin Grammy saria lortu zuen.

1993. urtean, berriro ere, arrakasta lortu zuen Cool Runnings izeneko

filmako soinu-bandarekin.

Gerora bere musikak aldaketak jasan zituen erritmo elektronikoen eraginez.

‣ UB40. 1978. urtean

Birminghamen sortutako

musika taldea. Zortzi lagunek

osatutako talde horrek lehen

lana 1980. urtean argitaratu

zuen: Signing off. Baina

arrakasta 1984an lortu zuen

Neil Diamond abeslariaren Red

Red Wine abestiaren reggae bertsioa egin zuenean.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 75

Punk musika

Rocka artifizial bihurtzen ari zen garaian eta rock izarrek gazteekin zerikusi

gutxi zuten abestiak kantatzen zituztenean, musika-estilo berri bat sortu zen: punk

musika.

Krisi garaia zen, langabezia eta etorkizun beltza ikusten zuten gazteek.

Bereizi zituen sistema horretatik aldendu nahi zuten gazte batzuek; horregatik

sortu zuten kultura alternativo hori; kulturamugimendu

horrek pentsamendu, estetika, artea eta

musika zehatzak zituen bere barruan.

Ideologikoki anarkismoa, antikapitalismoa eta

antimilitarismoa zituzten oinarri, besteak

beste.

Estetikoki praka apurtuak, mezuz beteriko

kamisetak, bota beltzak, kateorratzak edonon

eta ilean gandorra.

Musikan rockaren oinarrira bueltatu nahi izan

zuten, urteetan rockak lortu zuen

artifizialtasuna eta konplexutasuna alde

batera utziz.

Hori guztia lortu ahal izateko, punk musikak honako ezaugarriak ditu:

Melodiak oso sinpleak eta iraupen laburrekoak izaten ziren. Bi edo

lau noten iraupena zuten oihuek (God save the Queenn) eta eskala

maiorreko notek osatzen zituzten.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 76

Gaizki anplifikatutako gitarrek zarata handia ateratzen zuten.

Gitarrek ez zuten bakarka jotzen.

Erabiltzen ziren musika-tresnak rock taldekoak ziren: gitarra, baxua,

bateria eta ahotsa.

Abestien tenpoa oso azkarra zen.

Baxuak ez zuen melodia apaintzen, oinarrizko notak besterik ez

zituen jotzen.

Bateriak erritmo errazez tenpo azkarra markatzen zuen.

Normalean, salbuespenak aurkitu daitezkeen arren, ahotsa ez zen

batere zaindua; urratua ere entzun zitekeen.

Abestien letrek bizi zuten gizartearekiko desadostasuna eta ezin

egona adierazten zuten.

Egitura oso erraza izaten zuten abestiek.

Punk musikaren aintzindariak.

70ko hamarkardaren hasieran, AEBn, ordura arte eginiko musikarekin

hautsi nahi zuten musika-talde batzuk sortu ziren. Garage rock musika-estiloa

egiten zuten gazteak ziren, garajeetan entsaiatzen zuten trebetasunik gabeko

musikariak. Haien musika, ondorioz, ez zen oso landua, baina grina eta indar

handia zuen.

Talde horietako bat Iggy Pop musikariaren The Stooges izan zen. Baziren

beste batzuk: New York Dolls, MC5 eta The Seeds, besteak beste.

Talde horietatik inspirazioa hartu eta beste talde batzuk sortu ziren: Blondie,

Patti Smith, Talking Heads eta again ezagunena, Ramones taldea. Horrela eta

konturatu gabe, garage rock egiten zuten talde horiek guztiak, punk musikaren

aintzindari bihurtu ziren.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 77

New Yorken sortu zen taldea, 1974. urtean. Askoren ustetan, lehen punk taldea izan zen,

nahiz eta ez zuen lortu The Clash taldearen arrakasta komertziala, ezta Sex Pistols taldearen

ospea.

Geroko punk musika-estiloak izan zituen oinarrizko ezaugarriak finkatu zituen:

Johnny gitarra ondo jotzen ez zekienez eta akorde gutxi jotzen zekienez, azkar jotzea

erabaki zuen eta bakarkako atalak kendu zituen.

Tommy gitarrak eginiko abiadurari jarraitzeko, erritmo azkarra jotzen hasi zen bateriarekin.

Dee Dee Ramonek hain abiadura azkarrean ezin zuenez baxua jo, nota soilak jotzen hasi

zen, apaindura guztiak kenduz.

Horrek eginiko abestien letrek Bronx auzoan

izandako bizipenak kantatzen zituzten; letra

horiek taldearen adierazle izan ziren.

Joey ez zuen ondo abesten, baina ahotsari

esker eta eszenatokian zuen jarrerari esker,

jendeak ontzat hartu zuen.

Ramones taldeak 1976. urtean Ramones

izeneko diskoa kaleratu zuen eta kontzertuak ematen

hasi. Urte berean, Londresera joan zen; han

emandako kontzertuan arrakasta handia izan zuen.

Kontzertu horrek punk ingelesari eta ondorioz, punkestiloari

hasiera eman zion.

Hogeita bi urtez jo zuen, baina 1996. urtean taldea banatu egin zen. Ibilbide luze horretan

21 diska kaleratu zituzten eta 212 abesti grabatu. Gaur egun ospea duten arren, orduan ez zen

horrela izan, eta taldearen abestiek ez zuten arrakasta komertzialik lortu.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 78

Punka eta Sex Pistols gauza bera direla

esan ohi da. Taldea Malcom McLarenek eratu zuen

1975. urtean Londresen. Taldekideak John Lyndon

(Johnny Rotten goitizenez ezaguna), Paul Cook,

Steve Jones eta Sid Vicious ziren.

Ikastetxe eta unibertsitateetan hasi zen

talde jotzen. 1976. Urtera arte ez zuten ikusle

gehiegirik izan, baina urte horretan kontzertu bat eman zuten eta bertan gertatutako istilu eta

iskanbilak prentsan agertu ondoren, ezagunak egin ziren eta areto handiagoetan hasi ziren

emanaldiak egiten.

1976ko abenduaren 1ean, Today izeneko telesaioan hartu zuten parte. Eskandalu izugarria

eragin zuten madarikazio ugari bota zituztelako. Baina gertakizun horrek, famatu egin zituen eta

punk musika jendetzara hurbildu zuen.

Anarchy Tour izeneko bira egin zuten Erresuma Batuan, The Clash eta The Damned

taldeak izan zituzten gonbidatu. Prentsak gertutik jarraitu zuen bira hori; hainbat kontzertu bertan

behera geratu ziren antolatzaileek edo tokiko

agintariek hala eskatuta.

Maiatzaren 27an, God save the Queen

izeneko abestia kaleratu zuen taldeak. Abestiaren

letra labainak gaitzespen orokorra eragin zuen.

Denda askok abestia ez saltzea erabaki zuten eta

hainbat irratik zentsuratu egin zuten; Erresuma

Batuko grabazio zentsuratuena izan zen. Baina,

hala eta guztiz ere, aste batean, 150 mila kopia

saldu zituen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 79

Isabel erregina erregetu zela 25 urte zirela ospatzeko festa egin baino bi egun lehenago,

itsasontzi bat hartu zuten eta Tamesis ibaian zehar kontzertu bat ematen hasi zen taldea. Berehala,

kontzertu hori debekatu nahian polizia gerturatu zen

eta guztia kaos bihurtu zen.

Urriaren 28an lehen diskoa argitaratu zuen

taldeak: Never Mind the Bollocks, Here's the Sex

Pistols. Hainbat komunikabidek zentsuratu zuen arren,

arrakasta-zerrendetako lehen postua lortu zuen.

Holanda eta Erresuma Batuan hainbat

kontzertu eman ondoren, Estatu Batuetara bidaitu

zuen taldeak bira bat egiteko. Ez zen behar bezala

atera, antolamenduaz ez zelako egokia izan eta

taldekideen arteko harremana ordurako ez zelako ona

eta iskanbilak zituztelako oso maiz.

1978. urtean taldea banandu egin zen; taldeki

batzuk bakarkako musika ibilbideari ekin zioten.

‣ THE CLASH. 1976. eta 1986. urteen artean lanean aritu zen punk taldea

dugu The Clash. 70ko

hamarkadan sortutako punk

mugimenduaren ikono izan zen.

Gainerako punk taldeekin

konparatzen badugu, The Clash

taldearen musika ez zen horren

sinplea eta erraza; reggae, rock

rockabilly, ska, jazz eta dub musika-estiloen eragina taldeak eginiko

musikan ongi jakin zuten txertatzen eta horrek kalitatea eman zion musikari.

Aberastasun musikalaz gain, taldeak bazuen beste ezaugarri garrantzitsu

bat: abestien letrek nahitasun politikoa zuten. Hori izan zen taldearen

funtsezko bereizgarritasuna.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 80

Erresuma Batuan ospea berehala lortu zuen arren, 80ko hamarkada arte,

ez zuen taldeak estatubatuar ikuslegoa

bereganatu.

Taldearen hirugarren lana, London Calling (1979),

rockaren historiako disko hoberenen artean

kokatua dago.

Taldearen lan ezagunenak eta arrakastatsuenak

White Riot, London Calling, Train in van eta

Should I stay or should I go dira, besteak beste.

80ko hamarkada

80ko hamarkadan kontserbadurismora itzuli zen; iraultza amaitutzat eman

eta protestak amaitu ziren. Komunitatean eginiko ekintzak alde batera utzi eta

indibidualismoa indartu zen. Garrantzitsuena ondo pasatzea zen; egoera berria

bizitzea.

Ideiak berri horiek musikan eragin zuzena izan zuten: rockak ordura arte

zuen protesta- gaitzespen-funtzioa galdu egin zuen eta musika-saiakuntzak

egiteari utzi zitzaion. 80ko hamarkadako musikan eragin zuzena izan zuten

gertakizun hauek:

Musika-merkatuaren hedapena.

Salmentak eta ikuskizuna lortzen zuten izarren sorrera.

Salmenten errekor edo marka guztien hobetzea.

Ondorioz, musika-merkatua zatitu egin zen eta musika-estilo anitz sortu

ziren; rock musikaren azpigenero asko sortu ziren: New Wave, New Roamntic ...

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 81

Dena den, estiloak baino garrantzi gehiago izan zuten rock izarrek eta horien

sustapena, eta horiek merkatuan jarraitzea izan zen diskoetxeen eta ekoizleen

funtzio eta nahi garrantzitsuena.

AOR (Adult Oriented Rock)

60ko hamarkadako jakindurian eta rock progresiboaren berrikuntzetan

oinarrituta, rock-estilo landuago bat, baina aldi berean komertzialago bat sortu zen:

AOR musika-estiloa.

Hainbat irratsaiotan entzuteko musika zen, horregatik Album Oriented Radio

izenez ere ezagutu zen. Irratsaio horietan aritzeak entzulego fidela eman zion

estiloari eta hamarkadaz hamarkada sendotu eta bermatu egin zuen.

Musika-estilo horren jatorria 70ko hamarkadaren amaieran kokatu behar

dugu. Orduan, estatubatuar irratsaioak arrakasta izaten hasi ziren, eta saio

horietan entzun zitekeen musika eskatzen zuten. Horrela, Eagles taldeak,

Fleetwood Mac taldeak, Bostonek, Simple Mindsek eta Supertrampek lan

aipagarriak egin zituzten. Baina 80ko hamarkadan bizi izan zuen estilo horrek

mementorik gorena. Chicago, Boston,

Kansas, The Carpenters eta

Manhattan Transefer dira besteak

beste, talde esanguratsuenak.

Zerrenda horretan Alan Parsons

Proyect, Mike Oldfield eta Dire Straits

gehitu beharko lirateke, talde horien

lana musika-estilo honetan bakarrik

oinarritu ez bazen ere, lan bikainak

egin zituztelako.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 82

AOR estiloaren ezaugarriak hauek ziren:

‣ Abestien letrek, oso modu errazean, egunerokotasuna, amodioa eta

laguntasuna zuten hizpide.

‣ Rock taldearen ohiko musikatresnak

erabiltzen zituen oinarri

bezala, baina tresna gehiago

erabiltzen zituen: pianoa,

sintetizadorea, sekuentziadorea,

saxofoia eta bestelako haizeinstrumentuak.

Dena den,

musika-tresna horiek ez zuten

funtzio melodikoa betetzen.

‣ Abestien melodiak, harmoniak eta letren leloak oso landuak ziren.

‣ Erritmoa ez zen oso markatua, baina konpas lautarrean oinarrituta, oso

jarraia zen.

MIKE OLDFIELD

Musikari britainiarrak 1967. urtean argitaratu zuen bere lehenengo lana: folk musikako

disko bat. Berehala talde bat sortu zuen eta rock musika egiten hasi. Ospea 1973an lortu zuen,

Tubular Bells izeneko lana argitaratu zuenean.

Lan horretan sintetizadorez eginiko musika egiten

hasi zen eta joera berdina mantendu zuen

hurrengo lanetan: Incantations (1978) eta Guilty

(1979). 1982an pop komertzialerako urratsak

eman zituen Five Miles Out disko

arrakastatsuarekin.

Lehenengo lanen erreferentea ahaztu

gabe eta teknologia berrien ekarpenak

aprobetxatuz, Tubular Bells II (1990), Elements

(1994) eta Tubular Bells III (1994) argitaratu

zituen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 83

DIRE STRAITS

Newcastle hirian sortu zen musika-taldea

1977. urtean eta 1995. urtean desagertu.

Taldekide ezagunena Mark Knopfler izan zen,

rockaren historiako gitarra-jotzailerik hoberenetako

bat. Taldeak elkarrekin jotzeari utzi zionean,

Markek bere bakarkako musika-ibilbide

arrakastatsua hasi zuen.

Taldearen abesti ospetsuenak hauek dira:

Sultans of Swing, Brothers in Armas, So far away

eta Money for Nothing, besteak beste.

New Wave

Punk mugimenduak eztanda egin zuen memento berean, musikari talde

batek atzera begiratu eta 60ko pop musikan oinarrituriko musika-estilo berri bat

sortzen hasi zen: New Wave estiloa; pop musika ona, ongi idatzitakoa eta

adimentsua.

New Wave izena kazetariek, ekoizleek eta irrati-esatariek erabili zuten

musika-estilo sortu berria izendatzeko.

New Wave etiketapean aritzeak taldeei diskoetxeekin kontratuak izatea

erraztu zien; ondorioz, estilo askotako musika-taldeak new wave estiloan bat egin

zuten. Asko izan ziren musika-estilo honetan oinarrituta musika egiten hasi

zirenak: Erresuma Batuan Jam, The Police, Madness eta Pretenders taldeak,

besteak beste; eta AEBn, Talking Heads, The Cars eta REM taldeak, besteak

beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 84

Musika-estilo horren ezaugarri nagusiak hauek dira:

60ko hamarkadara itzultze ekarri zuen. Abesti onak egin zituzten pop- eta

rock-taldeei begiratuz, baina sakontasun handirik gabeko abestiak ziren.

Rock xumea egin nahi zen: erraza, garbia eta informala.

Diskoetxe independienteek indartu zuten musika-estiloa zen; eta

proposamen berri guztiak bermatu zituzten.

Mugimendu bakar bat baino gehiago, hainbat subgeneroren banaketa zen

musika-estilo hori; lehengo musika-estiloen batuketa zen: kaleetan eginiko

punkarena, reggaearena eta abar. Estilo hori landu zituzten taldeek hainbat

inspirazi- iturri izan zituzten.

Abestiak laburrak ziren arren, oso landuak ziren eta egitura eta melodia

aberatsez osatuta zeuden.

Abestien letrek, 60ko pop-estiloari so eginez, garaiko gazteen kezkak

adierazten zituzten, baina gai berriz ere aritzen ziren: ekologia eta

bakezaletasuna, besteak beste.

Gitarrak oso era garbian erabiltzen ziren, distortsiorik gabe.

Ez zen ahots urratua erabiltzen.

Bateriak eginiko erritmoak

garbiak eta soilak ziren. Maiz,

bateria erritmo-kaxak ordeztu ohi

zuen.

Baxuak garbi adierazten zituen

erritmoak.

80ko hamarkadako musikak, oro

har, eta estilo honek zehazki,

asko erabili zituen teknologia berriak, eta sintetizadorea gailendu egin zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 85

Nahiz eta aipatu bezala, asko diren musika-estilo hori landu zuten taldeak,

honako hauek izan ziren, behar bada, esanguratsuenak:

‣ THE POLICE. New Wave estiloko talde ezagunena izan

zen. 1979. eta 1983. urteen artean izan bizi izan zuen

mementorik gorena. Garai horretakoa da Every breath you

take abestia, besteak beste.

Taldea desagertu zenean, Sting kantariak bakarkako

ibilbide arrakastatsua hasi zuen eta lan bikainak egin

zituen.

‣ PRETENDERS. New Wave estiloaren

alaitasuna Pretenders taldearen istorio tragikoekin

asaldatu egin zen. Nahiz eta 1980. urtean lortu zuen

ospe handiena, gaur egun taldeka lanean darrai bere

abeslaria den Chrissy Hyndeni esker; taldeko

abeslariak zutik mantendu du nahiz eta beste

partaide guztiak aldatzen joan diren.

Taldearen lanik esanguratsuenak Brass in pocket eta

I'll stand by you dira, besteak beste.

AEBn New Wave estiloak garrantzia eta indar gutxiago izan zuen Erresuma

Batuan baino. Hainbat taldek ospe iragankorra izan zuten; Blondie taldea da

horren erakusle. Baina baziren iraupen gehiago izan zuten taldeak: The Cars eta

Talking Heads, hain zuzen ere.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 86

‣ TALKING HEADS. David Byrnek, Chris

Frantzek, Tina Weymouthek eta Jerry

Harrisonek osatu zuten. 1977. urtean

konposatu zuten taldearen abesti

ezagunetariko bat: Psycho Killer. Gero,

kritika onak jasotzen hasi zen taldea eta lan

bikainak egin zituen. Horren adierazgarri

izan zen Stop making izeneko filmaren

soinu-banda.

‣ THE CARS. Bostonen jaio zen taldea,

New Wave estilo amerikarraren erakusle

garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Musika

ilunago bat egin zuen arren, jendeak jarraitu

egin zuen Drive abestiari esker, bestek beste.

Korronte komertziala

Aipatu da, jada, 80ko hamarkadan, estiloak baino garrantzi handiagoa

zutela izarrek; haien sustapenak eta merkatuan egoteak. 80ko hamarkadan, hiru

izan ziren, dudarik gabe, izar horiek: Michel Jackson, Madonna eta Prince.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 87

MICHAEL JACKSON

1970. urterako famatu zen, anai-arrebekin Jackson

Five taldean parte hartu zuelako. Hamalau urte zituela,

1972an, taldea utzi eta, bakarlari modura, lehen postua lortu

zuen salmenta-zerrendetan Ben izeneko abestiarekin.

Geroko urteetan lanean jarraitu zuen handien artean, baina

gehiegi nabarmendu gabe. Hori 1982an aldatu zen Thriller

izeneko abestia kaleratu zuenean; disko hori historiako

diskorik

salduena

izan baita.

Zuen ahots paregabeak, dantzarako

zuen gaitasunak eta egiten zituen ikuskizunek ospe eta arrakasta handia ekarri zioten; 13 Grammy

sari lortu zituen eta abesti arrakastatsuenen zerrendetan 13 lehen postu lortu zituen.

Bestalde, abestiak sustatzeko bideoklipak asko landu zituen; horretarako azken teknikez

baliatu zen.

Asko izan ziren bere arrakastak, baina abesti esanguratsuenak aipatzekotan, Thriller, Billie

Jean, Beat it, I just Can't Stop Loving you, Bad eta Black or White aipatuko ditugu.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 88

MADONNA

Pertsonaren batek esan du Madonna ez dela existitzen;

hainbat pertsonaiaren, jarrerrena eta janzkeraren multzo bat

besterik ez dela.

Baieztapen horrekin ados egon edo ez, egia da Madonnak

musika-ibilbide luzean, hainbat egoeretara eta errealitateetara

egokitzen jakin duela eta ibilbide hori aztertzen badugu, hori garbi

ikusten da bere estetika eta musikan.

1958. urtean Michiganen jaio zen kantariak 1983an

kaleratu zuen Madonna izeneko lehen lana. Disko-musikaren

eragin zuzena zuen: sintetizadorea eta erritmo-kaxaren

erabilpenagatik, besteak beste.

Lehen lan horren ondoren, lehen itxura eta musikaaldaketa

gauzatzen hasi

zen eta horri esker 80ko

izar bilakatu zen. 1984an

Like a Virgin lana kaleratu zuen eta mundu guztian ezagun

eta ospetsu egin zen.

Aktoresa moduan ere aritu zen. Hainbat saikera

egin ondoren, ibilbide hori zabaltzea lortu zuen Desperately

Seeking Susan izeneko filmarekin.

True Blue lanarekin 28 milioi disko saltzea lortu

zuen. Lan horretan entzun daiteke La Isla Bonita abestia,

besteak beste.

1989. urtean Like a prayer diskoa kaleratu zuen.

Izen bereko abestia iragarki batean erabili zuten eta

Madonna famatuagoa egin zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 89

90eko hamarkadan hainbat lan egin zituen: Dick Tracy filma, gira arrakastatsu bat eta The

Immaculate izeneko abesti arrakastatsuen lehen diskoa. Bere itxura probokatzailea ere indartu egin

zen eta zentsuratua ere izan zen.

1998. urtean Ray of light izeneko lana argitaratu zuen, askoren ustetan 90eko maisu-lan

bat.

2005ean Confessions on a Dance Floor lana

argitaratu zuen. Bertan entzun zitekeen “Hung up” abestia

abesti arrakastatsuenen zerrendetan lehen postua lortu zuen

45 lurraldetan.

Baina Madonna ez da kantaria bakarrik izan, aktore

moduan ere aritu da, arropa-disenatzailea ere izan da,

kiroldegi bat zabaldu du. Bestre hainbat gauzetan ere aritu da

eta denetan izan du arrakasta. Ondorioz, Forbes aldizkariak

2013. urtean irabazi gehien izan zituen pertsona ospetsu

izendatu zuen.

Maiz, dituen abeslari eta dantzari gaitasunak

zalantzan jarri diren arren, egin da, egiten duen guztiarekin arrakasta izan duela.

PRINCE

1978. urtean, 20 urte zituela, For you lehen lana argitaratu zuen.

1979an, Prince diskoa kaleratu zuen; disko horretako abesti guztiak berak

konposatu, interpretatu eta ekoiztu zituen. Musika-ibilbide luzean kontzertu

ikusgarriak eman ditu. Agian lanik ezagunena eta ospe gehien eman diona,

1984an argitaratu zuen Purple Rain izan zen.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 90

90eko hamarkada

90eko hamarkadan, optimismoa zen nagusi; ongizate-giroa bizi zen.

Interneten, teknologia berrietan eta komunikabide digitaletan iraultza gertatu zen

eta horrek bizitzako arlo askotan eragina izan zuen. Iraultza horri esker, musikan

grabazio-teknika berriak sortu ziren eta musika ordenagailuz ekoizten hasi zen.

Aurrerapen teknologiko horiek musikari errazago komerzializatzeko aukera

eman zioten.

Ondorioz, 90ko hamarkada bizitasun handiko hamarkada izan zela esan

dezakegu, non askotariko joerak eskeini ziren.

Grunge musika

Hamarkada hori rock musikaren azken mugimendu handitzat hartu den

musika-estiloarekin hasi zen: grunge musika.

Punk eta heavy metalean oinarritutako musika-estiloa zen; hainbat

hamarkadetan gertatu bezala, momentuko musikaren kontrako protesta

mugimendua izan zen. Seattle eta inguruan sortu zen, eta Nirvana eta Pearl Jam

taldeak izan ziren ordezkari nagusiak.

Grunge musikaren ezaugarriak hauek dira:

Heavy metalaren eraginaren ondorioz, doinua zikina zen; gitarra

distortsionatuak erabiltzen ziren.

Abestien letretan punk musikaren eragina nabaria zen: “ez dago etorkizunik”

esaldiak deskribatzen zuen ongi letrek adierazi nahi zutena; X belaunaldiak

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 91

zituen existentzia-larritasunak islatzen zituzten. Ondorioz, letra pesimistak

ziren, gogogabezia eta gizartearekiko desadostasuna adierazten zuten.

Melodiak gogoraerrazak eta errepikakorrak ziren.

Ahots urratuak erabiltzen ziren.

Bateria-doinuak astunak eta sendoak ziren.

NIRVANA

Grunge musikaren sortzailetzat hartu zen taldea 1987. urtean

sortu zuten Kurt Cobainek (ahotsa eta gitarra-jotzailea) eta Krit Novolisec

(baxu-jotzailea).

Taldeak ospea 1991. urtean lortu

zuen Nevermind izeneko bigarren lana

argitaratu zuenean. Han entzun zitekeen

“Smells like Teen Spirit” izeneko abestiak

grunge musika mundu guztian eman zuen

ezagutzera.

In Utero izeneko lanak ez zuen espero zuen arrakasta izan,

baina MTV telebistan emandako kontzertu akustikoak berriro ere,

ikusleen interesa suspertu zuen.

Taldearen ibilbidea oso laburra izan zen: 1994. urtean Kurt

Cobainek bere buruaz beste egin zuen eta taldea desegin egin zen. Batzuen ustetan, grunge

musika ere hil zen memento horretan.

Damon Albarnek, Blur musika taldeko

abeslariak hitz hauek esan zituen: “Punk

musika hippieak desagertarazteko sortu bazen,

orduan ni grunge musika desagertarazten ari

naiz“.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 92

Britpop musika

Grunge musikari erantzuna

emateko, Erresuma Batuan eta 60ko

hamarkadako pop musikan oinarritutako

musika-estilo berri bat sortu zen: britpop

musika, hain zuzen ere. Mementu gorena

1994. eta 1996. urteen artean bizi izan

zuen eta hamarkadaren amaieran

desagertu egin zen. Ibilbide laburra izan arren, ondorengo urteetan sortutako

musika-talde askorengan eragin handia izan zuen musika-estilo horrek: Coldplay

eta Keane, besteak beste.

Britpop musika lantzen zuten taldeak nahiko desberdinak ziren, baina bizi

zuten garaiagatik eta kokapenagatik, estilo horren barruan sartu zituzten haietako

asko: Oasis, Blur, Suede, Radiohead eta The Verve, besteak beste.

Oasis

Manchesterren sortu zen Oasis

taldea 1991. Urtean, eta 2009. urtean

desegin zen. Nahiz eta ibilbide luzeegia

ez izan, Erresuma Batuko talde

garrantzitsuenetarikotzat hartu zen lehen

hiru diskoekin salmenta izugarriak lortu

baitzituen: Definitely Maybe, (What's the

Story) Morning Glory? eta Be here Now.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 93

Nazioarteko pop estiloa

Ongizatea bizi zuen gizarteak

kontsumorako musika eskatzen zuen,

eta diskoetxeek urte gutxitan

desagertuko ziren talde eta abeslariak

atera zituzten merkatura. Talde horiek

eginiko musikaren kalitatea, maiz, ez

zen oso ona izaten, baina

komunikabideek eginiko publizitateari

esker, izugarrizko arrakasta izatea

lortzen zuten. Backstreet Boys eta Spice Girls dira, besteak beste, musika-estilo

hori ongi irudikatu zuten taldeak.

Latindar booma

AEBtik eta Erresuma Batutik kanpo, Kariben eta

Hegoamerikan sortutako musikari belaunaldi bat agertu

zen. Izugarrizko arrakasta izan zuen egiten zuten

musikaren ezaugarriei esker:

Pop estiloan oinarrituriko abesti errazak egiten

zituzten.

Abestiek lelo gogoraerrazak izaten zituzten.

Abeslariak gazteak ziren eta xarma izugarria zuten.

Musika-estilo horren adierazgarri izan ziren Gloria Estefan, Ricky Martin,

Juan Luis Guerra, Shakira, Mana eta Paulina Rubio, besteak beste.

IRALE R400 | Nora Iglesias

HERRI-MUSIKA MODERNOAREN HISTORIA 94

Baina rockean oinarritutako musika-estilo horiez gain, 90ko hamarkadan,

eboluzio digital-teknologikoek bultzatuta eta gazteek dantzatuz ondo pasatzeko

gogoak bultzatuta, musika elektronikoa gailendu zen. Tecno, tecno-house, house,

newbeta sortu ziren, besteak beste;

dantzatuz ihes egiteko musika-estilo

aproposa.

Estilo garrantzitsua izan zen

eta gaur egun oraindik jarraitzen du

izaten, baina rockarekin zerikusi gutxi

du, eta rockaren historiaz ari garenez,

ez dugu aparteko aipamenik egingo

horren inguruan.

IRALE R400 | Nora Iglesias

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!