15.05.2013 Views

lankide - Mondragon

lankide - Mondragon

lankide - Mondragon

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ak dakarren guztia ordaindu beharra daukagun

eta gurasoekiko guztiz independente ez

garen ikasleok.

krisi honen aurrean hartu beharreko

jarrerari dagokionez, aipatu nahiko nuke

krisia hor egon dela betidanik, baina guri

ez zaigula egokitu berari aurka egitea duela

gutxira arte. Lehenengo mundura heldu

denean hasi gara apur bat ernatzen

eta orain arte ez diogu krisia deitu urteetan

bizi izan den gehiegikeriazko egitura

ekonomiko honi. Batzuen gehiegikeria

ordaindu beharra daukaten herrialdeak,

eta horrek munduan sortarazten duen gosea

inor gutxik hartu ditu kontuan. Orain

arte “2. eta 3.mailetan” bakarrik tokatu

zaie krisiaren aurkako partiduak jokatzea.

eta guri, lehenengo mailan jokatzeko zortea

dugunoi, gure nolabaiteko egoera erosoari

atxikita, berdin izan zaigu krisia beheko

mailetatik ibiltzea. ez gara gai izan

bere momentuan krisia konpetiziotik botatzeko,

eta orain hazi eta mailaz igo da.

Agian gutako asko ez gara konpetizio honetako

arauekin bat etorriko, baina aldatu

nahi baditugu, lehenengo mailan jokatuta

errazago lortuko dugu. Hori bai, joko

garbiari uko egin gabe, eta umiltasunak

eman digun esperientzian oinarrituta.

Ahaztu gabe, bien bitartean krisiaren

aurkako partidua jokoan dela. Langileak

zelaian zaudete, jokatzen, zuen ahalegin

guztiekin. ez da partida xamurra izango.

Gazteok, berriz, entrenatzen dihardugu.

Dagoen egoera ikusita, ez dut uste

jokatzeko aukera handirik izango dugunik,

baina hor jarraituko dugu, bankilloan

bada ere. Zelaira deitzen bagaituzte, indar

eta ideia berriekin atera beharko gara, ekipoari

freskotasun pixka bat emateko. Partidu

hau irabazi beharra daukagu! ■

Langileak zelaian zaudete,

jokatzen, zuen ahalegin

guztiekin. Gazteok,

berriz, entrenatzen dihardugu.

Dagoen egoera

ikusita, ez dut uste

jokatzeko aukera handirik

izango dugunik, baina

hor jarraituko dugu,

bankilloan bada ere.

… irakasle bat

Krisia eta

irakaskuntza

Irakaskuntza munduak ere gauza asko ditu

esateko krisiaren inguruan. Gaur egun bizitzen

ari garen krisiak, ekonomian eta lan merkatuan

eragiten du, eta baita unibertsitatetik gaur egungo

eta etorkizuneko egoerei begira eskaini beharreko

trebakuntzan ere.

Urko Lopez

MUko irakaslea.

krisiari gainbegirada bat botatzen baldin

badiogu, azken hilabeteotan aipatu diren

gaiak datozkigu burura:

1. Sistema ekonomiko eta finantzarioak

izandako gehiegikeriak eta

hutsuneak.

2. krisi finantzarioa dela eta bankuek

hartutako neurriak eta, hauen ondorioz,

enpresek kasu askotan finantzatzeko

dituzten arazoak.

3. etxebizitzen sektorean egon den

burbuila, urte askotan zehar hainbat ahotsek estalia, baina

errealitateak inertziaz bistaratua. etxebizitzen salmenta

jaistean ekonomiako hainbat jarduera, etxebizitzarekin zuzenean

zein zeharka erlazionatuta.

4. Aspaldian ditugun sektoreak dira gure ekonomiaren bizkarrezurra,

baina sektore horietan tokia hartzen ari dira kostu

aldetik abantaila altuagoak dituzten herrialdeak, eta bertan

filialak kokatzea interesgarria den arren, ez ditu gure arazo

guztiak estaltzen. Sektore zaharretan aritzearekin batera,

sektore edo jarduera berrietan sartzea beharrezkoa da, nahiz

eta arriskutsua ala ziurtasun gutxikoa iruditu.

Gure ikasleek errealitate honi egin behar diote aurre. Zentzu honetan

belaunaldi guztiok pairatu dugu krisi ekonomiko bat (gutxienez),

eta gaur egungo egoera ez da salbuespena. Hala ere, honek ez

du kentzen ikasleek, guk bezalaxe, kezkak izatea egun bizitzen ari

garen egoera ekonomikoaren inguruan.

Gauzak honela, unibertsitateak egiteko asko eta garrantzi-

tsuak ditu, eta ez krisiari begira bakarrik: alde batetik, ikasleei,

eurek aukeratutako diziplinetan, trebakuntza ahalik eta onena

eskaintzea (hori da beti gure xedea). Bestetik, hainbat balore

sartuz. Horien artean, balore garrantzitsuak dira, hitz egiten ari

garen gaiarekin lotuz, berrikuntza eta enpresa berrien sorkun-

tza. Azken hau biderik zailena izan daiteke, baina ez da bertan

apirila 2009 abril

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!