17.06.2013 Views

libro cicerŠn CASTELLANO - Fundación Popular de Estudios Vascos

libro cicerŠn CASTELLANO - Fundación Popular de Estudios Vascos

libro cicerŠn CASTELLANO - Fundación Popular de Estudios Vascos

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ZIZERONEN ESKULIBURUA HAUTESKUNDEETARAKO

Hala ere, guri entzuten digunak Malioren soldaduen buru izan

behar badu, ez da gure artean izango konjurazioa antzematen ez

duen ergelik edo, behintzat, ikusten baldin badu, ez da izango

konjuraziorik ez dagoela aitortzen ez duen maltzurrik.

Nire ustez, Katilina hilko bagenu, Errepublika mehatxatzen

duen gaitza apalduko genuke, baina ez genuke betiko garbituko.

Hala, Katilina eta bere jarraitzaile guztiak joango balira eta bazter

guztietako gizagalduak batuko balituzte, Errepublikan horren

hedaturik dagoen izurria sendatuko litzateke eta, gainera, gure eri

guztien hazi eta altsumak erauziko genituzke.

Senatuko kideok, bada denbora luze konjurazio eta azpikerien

mehatxupean bizi garela; baina ez dakit zer zorigaitzek eraginda,

maltzurkeria zahar horiek guztiak, aspaldiko amorru eta ausarkeria

horiek guztiak gure kontsulaldian bertan ondu dira; beraz,

azpikari guztietatik hau bakarrik akabatuko bagenu, agian oraingo

ardurak eta beldurrak aldi baterako uxatuko genituzke; baina

arriskuak bertan iraungo luke, Errepublikaren beraren zain eta

erraietan errotuta dagoelako.

Batzuetan, sukarraren oldarrak jota dabiltzan gaixo larriek ur

hotza edaten badute, oneratzen direla uste dute, baina ondoeza

larriagoa da geroago. Modu berean, Errepublikak pairatzen duen

gaixotasuna larriagotuko da besteek bizirik irauten badute, nahiz eta

hasiera batean Katilinaren zigorraren ondorioz apur batean apaldu.

Senatuko kideok, joan daitezela, beraz, gaiztoak eta maltzurrak,

eta ongileetatik bananduta, leku batean bil daitezen; ezar dezagun

harresi bat gure artean, askotan esan dudan bezala; ez diezaiotela

amarrurik egin kontsulari etxean bertan, ez dezatela estutu hiriko

pretorearen auzitegia, ez dezatela kuria jazarri ezpatez armaturik,

ez ditzatela bildu xirmendu-sortak hiriari su emateko. Azkenik,

208

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!