09.05.2015 Views

Junio - Documento sin título

Junio - Documento sin título

Junio - Documento sin título

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lanbide Heziketak profil berrietara egokitu du datorren

ikasturtean eskainiko duen eraikuntza-zikloa

Arizmendi Ikastolak gizarte energetikoagora egokitutako profil berriak

bultzatuko ditu eraikuntza-zikloan. Besteak beste, energia aurrezteko teknikaria

eta zuinketa-espezialista izango da ziklo hau egiten duen ikaslea.

Datorren ikasturtetik aurrera Arizmendi

Ikastolak eraikuntza arloko heziketazikloan

aldaketak ezarriko ditu edukiari

zein profilari begira. Aldaketaren arrazoi

nagusiak bi dira: alde batetik, Eraikuntza

Kode Teknikoa eta bestetik, 2020. urtetik

aurrera etxebizitzen inguruan aurreikusten

den testuinguru berria. Eraikuntza Kode

Teknikoa orain hiruzpalau urte eraikuntzarako,

oro har, legeztatu zen arau-multzoa

dugu. 2020. urtetik aurrera, bestalde,

badirudi etxebizitzek beraiek ekoiztu beharko

dutela etxerako behar duten energia.

Eraikuntza Kode Teknikoari zein

2020tik aurrera jarraitu beharreko neurriei

erantzuteko, eraikuntzari lotutako

heziketa-zikloek euren edukiak,

helburuak, profilak… egokitu dituzte.

Arizmendi Ikastolak, esaterako, orain

Aitor Axpe, Gaizka Eraña eta

Isaac Galarraga Eraikuntza

zikloko irakasleak.

artean eskaini duen eraikuntza eta obra

zibilen proiektuak zikloa, aurrerantzean,

eraikuntza-proiektuak izango da. Hortaz,

zikloa zehatzagoa bihurtu da.

Eraikuntza-proiektuak ziklo berria

Eraikuntza-proiektuak ziklo berriarekin

lortuko den profila ere, orain artekoarekin

alderatuz, bestelakoa izango da. Energia

aurrezteko teknikaria edo zuinketaespezialista

izateko prestatuko da ikaslea.

Hori lortzeko, era berean, edukiak berriak

izango dira. Adibidez, lehen zeharka aztertzen

ziren hainbat gai, orain ikasgaiak

izango dira. Hala nola: instalakuntza eraginkorrak

eta efizientzia energetikoa.

Horrela, ziklo hau ikasiko duten ikasleak

prestatuta egongo dira hemengo administrazioak

zein europarrak exijituko dituzten

eskakizunetarako, eta aldi berean lan

merkatuan konpetitiboagoak izango dira.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa,

beraz, erronka berriei erantzuteko

prestatuta dago; izan ere, eraikuntza–ziklo

honetako irakasleek Eraikuntza

Kode Teknikoaren eraginez egin behar

izan den Curriculum moldaketan ere

parte hartu dute.

Arrasateko Eskola profesionaleko 100

bat ikasle eta irakasle ohi batu dira

Omenaldi beroa egin zitzaien ikasle eta irakasle izandakoei.

Maiatzaren bukaeran elkartu ziren orain dela 50 urte Zaldispe

Eskola Profesionalean ikasle eta irakasle izan zirenak. Zehazki,

1958-1964 belaunaldikoak elkartu ziren, hain justu ere Arrasaten,

eta eskola hartan irakasle izan zirenak omendu zituzten.

Egitarau zabala prestatu zuten eguna elkarrekin pasatzeko.

Goizez, Arrasateko parrokian meza entzun ondoren, Mondragon

Unibertsitatea eta Garaia berrikuntza gunea bisitatu

zituzten, eta bertan atera zuten taldeko argazkia. Ondoren,

Bedoñan bazkaldu zuten.

“Gure maisuak gogoratuz”

Arrasateko Zaldispeko Eskola Profesionalean ofizialtza eta maisutzako

ikasketak hasi zituzteneko 50. urteurrena ospatzeko, “Gure

maisuak gogoratuz” izeneko memoria liburua argitaratu da. 260

orrialde ditu, gaztelaniaz eta euskaraz idatzia dago eta argazkiz

jantzita dator. Edukiari dagokionez, zera jasotzen du: eskola profesionalaren

historia, Biteriko hasiera (1943), Zaldispera aldaketa

(1952) eta Eskola Politeknikoaren inaugurazioa Iturripen (1964).

Horretaz gain, 60ko hamarkadari begiradatxoa ere egiten

dio beste atal batean. “Iragana gogoratzeko anekdota ugari

eta zenbait ikaskide eta irakasleren oroitzapenak berreskuratu

ditugu” diote. Eta, gaur egungo Eskola Politeknikoaren

lan-ardatz nagusietara hurbilpena ere egiten du liburuak:

espezialitateak, ikasleak, homologazioak eta abar.

ekaina 2011 junio

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!