24.01.2013 Views

EUSKARA KULTURATIK, KULTURA EUSKARATIK - Dialnet

EUSKARA KULTURATIK, KULTURA EUSKARATIK - Dialnet

EUSKARA KULTURATIK, KULTURA EUSKARATIK - Dialnet

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Irudiak funt sezkoak dira, hala ere. Beharrezkoak

dira aurkezpen batean, adierazgarritasunean

irabazteko, baina baita ere imajinat zeko,

irudikat zeko, egoera ikusteko eta ikusarazteko. Gure

ikuspegia baldint zat zen dutenez, erabilt zeaz gain,

gogoeta gai hartu beharko genituzke irudiak.

BAPOREA

Bapore bat; it sasont zi bat, uretan. Orain urte

bat zuetakoa da testu honi ekiterakoan gogora etorri

zaidan irudia, Simon Stirling artistaren bideo bat,

(Autoxylopyrocycloboros, 2006), bapore baten larrialdia

agert zen duena. Labeko suari jaten emateko,

motorea bizirik mantent zeko, kareleko zuraz elikatua

den bapore bat erakusten digu bideoak. It sasoan

ez bada ere –Eskoziako laku bat da ziurrenik irudian

agert zen dena– uretan da baiki bapore hori, lehorretik

eta portutik urrun. Metodikoki eta at sedenik gabe

puskat zen du ont ziaren zureria, suari emateko, baporea

daraman eta baporeak daraman arrant zaleak;

bigarren marinel batek eusten dio bitartean lemari.

Ez da ikusten, ez zaigu erakusten, norant z daramaten

it sasont zia, baina norabait irit si beharra badu

ont zi horrek. Gu ont zi horretan gaudela iruditu zait.

LARRITASUNA

Irudi elektronikoari, irudi

literario bat at xiki zaio: “Ont zia

it sasoan berregin beharrean

dauden marinelak bezalakoak

gara, lan hori lehorrean eta

osagai egokienekin burut zeko

aukerarik gabe.” Otto Neura th

diseinugilearen hit zak dira,

hausnarketa egiten ari zelarik

bere lanaz, diseinu grafikoak

eguneroko bizit zan behar lukeen

eraginaz, eta hi z kunt za grafiko

unibert sal baten beharraz. Balio

digu, baina, hi z kunt za urritu

eta t xiki baten bizi-iraupenaz

hausnart zeko.

Ezer baino lehen, larritasun

egoeran gaudela gogorarazteko.

Bapore t xikia da

euskararena, ahula du motorra,

eta mat xuratuta dator. Ausardiaz, kement su eta

zent zuz jokatu beharra dago, ezinbestean, egoeraz

ondo jabeturik. Uretan baikaude: it sasoan.

URETAN

Euskalduntasuna

isurkortasunetik sinistu

eta defendatuko

bagenu zabalagoa

lit zateke gure

ikuspegia, gure

urrian ere, euskaldun

gehiago, aukera

gehiago, aniztasun eta

aberastasun handiagoa

ant zeman ahal izango

genituzke

Ez dut esango hi z kunt za batek, kultura batek

ez duenik lurralderik: beharrezkoak ditugu portuak,

kaiak eta faroak, barrualdeko mendiak, haranak eta

leize-zuloak, herria nahiz harria, adarrak eta sustraiak,

errealak nola amestuak; eremu fisiko bat, hiztunak,

taldetasuna, naturaltasuna, herri bat alegia, esparru

koherente bat, geografikoa, legala eta politikoa,

erreferent zia eta sare kultural jakin bat zuk, tradizio,

erreferent zia nahiz fikzio partekatuak. Lurralderik ez

du ukat zen it sasoan ibilt zeak, marinelak beharrezkoa

du portua, nora bueltatua, nondik abiatua eta batez

ere nora konektatua. “Gure” esaten diogun portu

horretan ordea, nago ez ote dugun it sasoari bizkar

emanda egiten gogoeta: lehorretik eta lehorrerako.

Lehorregia gertat zen da, bai, euskal kulturaren

irudiztat zea XXI. mende “likido” honetarako.

Euskarak eta kulturak elkarrekin irabazi behar duten

eremua isurizkoa da.

ISURGARRIA

Ez naiz soziologoa, ez filosofoa,

irudien artean mugituko

naiz, hori baita nire lanbidea,

teorian murgilduz gero hondoratu

egin nintekeelako erraz. Ez

dakit Zauman edo De Lancre ari

naizen deskripzio honetarako

erabilt zen: bizi dugun garaia,

bizi gaituen garaia, it sasoaren

ant zera da inguru aldakorra,

mugagait za, ez-egonkorra eta

etengabe arrot za, finkotasunik,

ziurtasunik eta heldulekurik gabea.

Modu berri batean begiratu

beharko dugu, zorrot zago

ant zeman ahal izateko non bizi

garen –“aldakortasun betean”–,

zein den gure egoera –“ez lehorrean,

ont ziolan, baizik uretan”–,

eta beraz, nola jokatu, nola egin

baporeak aurrera egin dezan.

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!