30.04.2013 Views

BERRIA, 2011-04-09 - datu-basea22

BERRIA, 2011-04-09 - datu-basea22

BERRIA, 2011-04-09 - datu-basea22

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38 berria 2011ko apirilaren 9a, larunbata

Plaza›Kultura

Xabier Gereño, idazle eta euskararen langile nekaezina (Bilbo, 1924-2011). ZALDIEROA

Argi bat iluntasunean

Xabier Gereño idazlea eta ohorezko

euskaltzaina hil da; 150 obratik gora idatzi

zituen, eta euskara izan zuen kezka nagusi

Hainbat agerkaritan idatzi zuen, eta Cinsa

liburu eta diskoen argitaletxea sortu zuen

Gorka Erostarbe

Ezinbestean, adinaren higatzeak

eraginda, erritmo lasaiagoan bizi

zen azken urteetan. Baina ezerk

nabarmenarazi bazuen, lanerako

grinak, aktibitateak eta ekimen

sustatzaile izateak nabarmenarazi

zuen Xabier Gereño idazle eta

ohorezko euskaltzaina. «Lanean

eta hurbileko etorkizunean baino

ez dut pentsatzen, badakit eta

etorkizun luzerik ez dudala»,

esan zuen Euskadi Irratian egindako

elkarrizketan, 2004an. Atzo

hil zen Gereño, Bilbon, 86 urte zituela.

Alargundu zenez geroztik,

Bilbo bizi izan zen, San Ignazioko

Bakearen Erregina egoitzan, bere

Deustuko etxetik gertu. Astelehenean

egingo diote hileta elizkizu-

na, Deustuko San Pedro elizan,

19:00etan.

Ipurterrea zen berez, eta euskararen

eta euskal kulturaren

inguruko kezka izan zuen bere

jardunbideen lema bizi osoan.

Idazle oparoa izan zen, izan denik

eta oparoenetakoa. Guztira, 150

liburutik gora argitaratu zituen.

Antzerkia eta eleberria landu

zituen oroz gain. Frankismoaren

garai ilunetan argia eman nahi

izan zion euskarari, eta euskarazko

idazkuntzari, eta idazle berantiarra

izanagatik, gogoz eta konbikzio

sendoarekin heldu zion

langintza horri. Alabaina, idatzi

zuen literaturaz besterik, eta

egin zuen bestelako ekarpenik.

Besteak beste, agerkari hauetan

eman zituen argitara bere idazla-

nak: Txistulari, Karmel, Dantzari

—berak sortu zuen—, Zeruko

Argia eta Anaitasuna, Aizu!, Bilbao

eta El Mundo.

Euskal abesti berrien txapelketa

eratu zuen Bilbon, 1965. urtean,

baina agintariek debekatu egin

zuten. Txapelketa horretan, Benito

Lertxundik eta Lourdes Iriondok

hartu zuten parte, besteak

beste. 1950eko hamarkadan, Miarritzeko

eta Baionako udalekin

batera, hainbat jaialdi antolatu zituen

Ipar Euskal Herrian ere. Euskal

Herriko Txistularien Elkarteko

sortzaile ere izan zen, eta Bilboko

San Anton orfeoia sortu zuen

taldeko partaidea ere izan zen.

Xabier Lopez de Gereño Arrarte

zuen izena, baina Xabier Gereño

deiturarekin egin zen ezagun.

Bilbon jaio zen, 1924ko abuztuaren

12an. 1936ko gerra hasi zenean,

aita lanetik bota zuten, eta familiak

Kanarietako Las Palmas

hirira alde egin zuen. Hiri horretako

goi mailako Merkataritza Eskolan

ikasi zuen, eta, Bilbora itzuli

zenean, Merkataritza intendente

ikasketak amaitu zituen. 33

urtetan, kontularitza ardura izan

zuen La Aeronautica S.A. lantegian.

Haren enpresan lankide

zuen Manuel Landaluze txistulariarekin

txistua ikasi zuen, eta

dantza taldeen ekintzak eta bidaiak

antolatzeari ekin zion. Euskal

kulturaren dinamizatzaile eta

ekintzaile izan zen frankismo garairik

minenean, eta ez zuen etsi

bere langintzan. Hainbestekoa

zen Gereñoren aktibitatea, ezen

Gabriel Aresti adiskideak inurritxo

deitzen baitzion; «oso behargina

nintzelako».

Bi aldiz espetxeraturik

Euskal kulturgintzan barneratzen

hasi orduko pilatu zitzaizkion

trabak eta arazoak Gereñori.

Euskara akademia bat sortu nahi

izateagatik, hamabost egun igaro

zituen espetxeraturik. Ez zen izan

preso eraman zuten aldi bakarra,

20 urte geroago berriro kartzelatu

baitzuten, Basaurin (Bizkaia).

Beste zenbait lagunekin batera

Cinsa liburu eta disko argitaletxea

sortu zuen, 1961ean. 42 disko

eta beste zenbait liburu argitaratu

zituzten. Merkataritza enpresen

egitura erabilita euskal kul-

turaren aldeko ekintzak zabaltzea

zuen helburu argitaletxe horrek;

musika, bereziki. 1968an, Julen

Lekuonaren Ez, ez dut nahi

kantuak behar zuen baimenik ez

zuen eskuratu, eta beste hamabost

egun eman behar izan zituen

espetxean.

Bi espetxeratzeez gain, atxiloketa

gehiago ere pairatu behar

izan zituen euskaltzale eta ekimen

antolatzaile modura. Bigarren

espetxealdiaren ostean, 1968

inguruan hasi zen literatura idazten.

40ak ondo igarota zituela hasi

zen idazten. Aitor Zuberogoitiak

Euskal kulturaren

dinamizatzaile izateari

ekin zion frankismo

garairik minenean

Azken urteetan

aitortu zuen euskal

nazionalismotik

aldendu egin zela

Jakin aldizkarian 2003an egin

zion elkarrizketan azaltzen du

ekimen batetik bestera igarotzeko

arrazoia: «Izan ere, horixe baita

nire filosofia: ate bat ixten denean,

leihoa zabaldu beharra

dago. Eta, hori zarratuz gero, beste

bat ireki. Geldirik ez egon».

Hasi bazen hasi zen idazten, eta ia

atsedenik gabe idatzi ere hurrengo

urte luzeetan. Arantza artean

(1969) eta Argi bat iluntasunean

(1970) izan ziren bere bi lehen nobelak,

biak ere gatazka eta kezka

sozialen ingurukoak. Eleberri eta

antzezlanez gain, euskara ikasteko

hainbat liburu eta biografia

ere idatzi zituen; Zumalakarregi,

Napoleon edo Mahomaren gainekoak,

esaterako.

Politikan ez sartzeko aholkua

emana zion aitak, baina trantsizioaren

urteetan Euskadiko Ezkerraren

jarraitzaile bihurtu zen,

Juan Mari Bandresen eraginez,

batez ere. Euskadiko Ezkerraren

desagertzea eta emaztearen heriotza

aldi bertsuan gertatu ziren,

eta zera zioen horren inguruan:

«Batzuk PSEra joan ziren, beste

batzuk EAra, eta ni hemen geratu

nintzen, zahar etxean». Edonola

ere, azken urteetan aitortu zuen

euskal nazionalismotik aldendu

egin zela, norbera jaiotako lekuak

hainbesteko garrantzirik ez

duela aldarrikatuz.

Geratu zen zahar etxean, baina

ez geldi. Euskal Irrati Telebistako

lehen Administrazio-Kontseiluko

kide izan zen, eta 1980tik

1988ra arte Euskaltzaindian lan

egin zuen, erakunde horretako

kontabilitatea antolatuz; eta euskarazko

ereduak sortu zituen langintza

horretarako. Lehenagotik

zuen harremana Euskaltzaindiarekin.

1965eko irailaren 24an izendatu

zuten euskaltzain urgazle,

eta 1998ko apirilaren 24an izendatu

zuten euskaltzain ohorezko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!