19.05.2013 Views

Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22

Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22

Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Astekoa ›

Gipuzkoa Aurrera D2008-2011 jarduera txostena

Zer da Gipuzkoa Aurrera?

Eremu publikoaren eta pribatuaren

arteko lankidetzarako esparru gisa aurkeztu

zen, 2008ko

ekainean, Gipuzkoa

Aurrera. Gipuzkoako Diputazioak, Mondragon

Korporazioak, Adegik, Kutxak

eta Merkataritza Ganberak osatu zuten.

2009an Donostiako Udala batu zen.

Abenduan fundazio bihurtzea adostu

zuen, baina ez du bide hori amaitu.

Samara Velte - Mikel Peruarena

Orain hiru urte sortu zen Gipuzkoa

Aurrera lobby-a, «proiektu estrategikoak

nolabait trabatuta»

zeudela iritzita. Hiru urte bete,

eta egindako lana txosten batean

bildu eta bere webgunean jarri du

—www.gipuzkoaurrera.net—.

Egoera ekonomikoaren azterketa

partekatzeko, proiektu estrategikoak

bultzatzeko eta proiektu estrategiko

berriak aztertzeko sortu

zen taldea. Bost lantaldetan banatu

zuen lana, bakoitzaren

lidergoa erakunde bati emanda:

ekonomia ataleko hausnarketa

Adegik gidatu du; proiektu estrategikoena,

Merkataritza Ganberak;

proiektu estrategiko berriena,

Mondragon Korporazioak; eta

gizarte estrategiarena, Kutxak.

Iazko abenduan, fundazio gisa

egituratzea erabaki zuen taldeak.

Hauteskundeek lanak gelditu dituzte,

ordea. PSEk ez zuen begi

onez hartu fundazioa sortzeko

erabakia, eta Bilduk gainditutzat

jo du: «Ez da tresna egokia lurraldearen

lehentasunak eta eredu

ekonomikoa erabakitzeko». Aste

honetan koordinazio bilera egin

du Gipuzkoa Aurrerak, eta onartu

du azken bileretako bat izan

daitekeela; diputazioaren osaketak

ebatziko du haren geroa.

Hau da hiru urteko ibilbideaz

lobby-ak egin duen balantzea:

1. Ekonomia

Gipuzkoako ekonomiaren eta en-

100

pKrisiari aurre egiteko planaren funtsa,

milioi eurotan. Errepideetan inbertitu,

gizarte bazterketaren aurka egin,

enpresei lagundu eta zientzia teknologia

eta berrikuntzan inbertitzeko, 100 milioi

euro banatuko ditu Gipuzkoako Diputazioak,

aurten, krisiaren aurkako planean.

Gipuzkoako proiektu

estrategikoen

bultzatzailea, zain

Gipuzkoa Aurrera-k hiru urteko lanaren

balantzea egin du, aurrerantzean zer izaera

hartuko duen argitu bitartean

Lurraldea nazioartean erreferente bihurtzea

bilatzen dute taldearen proiektu gehienek

presen egoera aztertzea izan zen

Gipuzkoa Aurrera-ren lehen lanetako

bat. 2008ko irailean egin

zuen diagnostikoa, Gipuzkoa:

egoera ekonomikoa eta erronkak

txostenean. Azterketa hartan oinarrituta,

krisiari buru egiteko,

hiru mailatako neurriak proposatu

zituen taldeak: zerga politika

ituntzea, enpresen bat egiteak

sostengatzea eta krisiari aurre

egiteko neurri sorta bat hartzea.

Krisiaren aurkako bi plan ere

onartu ditu diputazioak, geroztik:

iaz eta aurten. Besteak beste,

enpresei hausnarketa prozesuetan

laguntzeko, berrikuntza teknologikoa

bultzatzeko, enpresak

salbatzeko eta nazioartera ateratzeko

neurriak hartu ditu.

Enpresen bat egiteak laguntzea

ere proposatu zuen Gipuzkoa

Aurrera-k; izan ere, herrialdeko

enpresen neurria ez dela egokia

uste du. Enpresa txiki eta ertain

ugari daude, eta horrek «baldintzatu

egiten ditu nazioartera zabaltzearen,

berrikuntzaren eta jakintzaren

nahiz merkatu berrietarako

sarbidearen erronkak».

Enpleguari buruzko hausnarketa

ere egin du Gipuzkoa Aurrera-k,

«flexiguritatearen» alde egiteko

—malgutasuna eta segurtasuna

kontzeptuak batzetik

datorren ideia azaltzen du «flexiguritateak»—.

Enpresen lehiakortasunerako

«giltza» pertsonek

dutela iritzita, enpresek pertsonekin

izan behar duten

konpromisoa, ordutegiak egokitzeko

modua eta etengabeko pres-

takuntza garrantzitsuak direla

ondorioztatu du taldeak, eta horiek

sustatzeko bideak ireki.

Egun, 25 bat enpresa ari dira parte

hartzen halako ekimenetan.

Horrez gain, kulturak eta balioek

lan munduan duten eragina

ere aztertu du Gipuzkoa Aurrerak.

Mondragon, Deustu eta Oxfordeko

unibertsitateekin eta Bizkaia

Xede egitasmoarekin elkarlanean

aritu da zeregin horretan,

eta hortik sortu da Gipuzkoa: gizarte

balioak ekimena. «Bakea

eta etika, gizartearen elkartasuna,

lanaren garrantzia, publikoarekiko

konpromisoa, lankidetza»

eta gisako ideiak sustatzearen

alde egin du lobby-ak, lehiakortasuna

hobetzeko asmoz. Eta Gizarte

Berrikuntzaren Zentroa sortzeko

pausoa eman du diputazioak.

2. Proiektu

estrategikoak

Lau proiektu estrategiko zehaztuak

ditu Gipuzkoa Aurrera-k: Pasaiako

kanpoko portua eta badia

biziberritzea; Euskal Y-a; Hondarribiko

aireportua; eta Gipuzkoako

errepide sarea. 2009ko ekainean

lantalde bat bildu zen, proiektu

horiez hitz egiteko. «Lurraldea

lehiakor eta erakargarri» egiten

duten proiektuak dira aipatutakoak,

Gipuzkoa Aurrera-ren iritziz:

«Denak elkarrekin erlazionaturik

daude, eta hala hartu behar

dira, sinergiak bilatuz. Kostu handikoak

dira, eta, hortaz, horien

eraikuntza eta mantentze lanen

kostuak ebaluatu beharko lirateke,

baita partaidetza publiko-pribatuaren

posibilitatea eta komenigarritasuna

aztertu ere».

Pasaiako proiektuari dagokionez,

Espainiako Gobernuarekin,

Eusko Jaurlaritzarekin, Batzar

Nagusiekin eta inguruko udalekin

bildu da Gipuzkoa Aurrera.

Lankidetza hitzarmena sinatu

Mugikortasun Laborategia

abiatu dute Elgoibarren

Martxoaz geroztik abian dira Elgoibar

Mugikortasun Iraunkorreko Laborategi

bihurtzeko zenbait proiektu. Elgoibarko

Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta

Energiaren Euskal Erakundeak bultzatuta,

triziklo motordun bat diseinatu dute

salgaien banaketarako. Guztira

700.000 euroko aurrekontua izan du. Trizikloaren aurkezpena. GIPUZKOAKO HITZA

Mondragon Korporazioko, Kutxako, diputazioko, Adegiko, eta

dute, berriz, diputazioak, portu

agintaritzak, Jaurlaritzak eta

Merkataritza Ganberak. Ganberak,

gainera, aholkulari bat kontratatu

du kanpoko kaiaren ingurumen

txostena prestatzen laguntzeko.

Jarraipen batzordea

ere osatu dute sinatzaileek, lurzoruak

erosteko finantza tresnak

aztertzeko eta «lurralde antolaketan

eta energia kostuetan erabaki

zehatzak» hartzeko.

Tren lasterrari buruz ere bilerak

eta topaketak antolatu ditu

taldeak. Hondarribiko aireportua

ere «funtsezko» azpiegituratzat jo

du lobby-ak. Eskumenak dituzten

erakundeekin bilerak egin ditu,

lurreratzeko pista handitu ahal

izateko. AENA Espainiako Aireportuak

eta Aireko Nabigazioak

ez dio erantzun Gipuzkoa Aurrera-ri,

eta zain dago taldea —Espainiako

Ingurumen Ministerioak,

aldiz, aireportua luzatzearen kontrako

iritzia agertu berri du—. Aire

konpainia zenbaitekin ere bildu

dira Gipuzkoa Aurrera-ko ordezkariak,

baina negoziazioek ez

dute emaitzarik utzi, konpainiek

«planteatutako exijentzia ekonomikoak

direla eta».

Errepide sareari buruzko lanetan

egin du aurrerapen gehien.

AP-1 eta Donostiako bigarren ingurabidea

bukatu, eta Urumeako

autobia ia amaituta, errepideen

kudeaketa hobetzen hasi beharraz

ohartarazi du Gipuzkoa Aurrera-k.

Horretarako, ibilgailuen

fluxua monitorizatu eta kudeatzeko

sistema «berritzaile» bat

abiatu du, errepideetako mugikortasuna

«optimizatzeko».

3. Proiektu estrategiko

berriak

Gipuzkoako sektore ekonomikoa

«suspertu» eta ondasunak sortzeaz

gain, lurraldea nazioartean

erreferente bihurtzeko balioko

dute «proiektu estrategiko berri»

gisa sailkatu dituztenek.

Batzuk dagoeneko martxan

daude; esate baterako, Biodonostia

Osasun Ikerketarako Institutua.

Elektrizitatearen sorkuntza

eta metaketa ikertzea ere bultzatu

nahi du lobby-ak. Horretarako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!