19.05.2013 Views

Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22

Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22

Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Astelehenak gogoko

dituzten langileak dira

Atzegik Gipuzkoako

enpresei eskatu die

adimen urritasunen bat

duten pertsonak

praktiketarako hartzeko

Estitxu Zabala Donostia

Gogoko ditut astelehenak ekimena

aurkeztu berri du Atzegik, adimen

urritasuna duten pertsonen

aldeko erakundeak. Atzegiko kideak

praktiketarako hartzeko

prest dauden lantegi, enpresa eta

ikastetxeen bila hasi dira. Adimen

urritasuna duten pertsonak gizarteratzen

laguntzea da helburua.

«Lanean txertatutakoan, aukera

bat izaten dutelako euren buruak

garatzeko, eta egunero-egunero

erakusten dutelako zenbateko gogoz

eta erantzukizunez lan egiten

duten», Atzegik azaldu duenez.

Dagoeneko, Atzegiko 60 lagun

baino gehiago ari dira hainbat

lantokitan praktikak egiten; besteak

beste, tokiotan: Donostiako

San Bartolome Ikastetxean, Debabarreneko

Mankomunitatean,

Deustuko Unibertsitatean, Donostiako

Tenis Errege Elkartean,

DYAn, Arrasateko eta Andoaingo

udaletan, Oairtzungo Alcampo

supermerkatuan... Leku gehiago

bilatzen ari dira, ahalik eta praktika

gehien egiteko aukera eskuratu

arte. Gainera, behin praktikak

eginda, bertan lanean jarraitzeko

aukera badute, oraindik eta

hobeto, Atzegiren esanetan.

Kanpainaren berri emateko,

Donostian prentsaurrekoa eman

zuen Atzegik astelehenean, bultzatzaile

eta laguntzaileekin.

Atzegi eta Gureak elkarteek bultzatutako

Pauso berriak ekimenaren

barruan dago Gogoko ditut astelehenak;

eta Gipuzkoako Foru

Aldundiak ere babesa agertu dio

ekimenari.

Ezaugarriak baloratuz

Mitxel Lakunza Atzegiko arduradunetako

bat da, eta, berak gogorarazi

du iaz Atzegik 50 urte bete zituela.

«Gutxik pentsatuko zuten

honaino iristeko gai izango ginela,

beraz, jarrai dezagun imajinatzen»,

adierazi zuen Lakunzak. Azken

batean, urritasunen bat duten

pertsonekin elkarbizitzera ohitu

nahi dute gizartea, eta, horretarako,

zer hobea lantegi eta ikastetxeetan

aritzea baino. «Denborarekin,

enpresa bera da irabazten irteten

dena», gehitu du Lakunzak.

Ekimena bultzatzeko, 10.000 kartel

eta informazio orri banatuko dituztela

ere jakinarazi du.

Kanpainaren bultzatzaileek

argi utzi dute Atzegik ongi aztertzen

duela zeintzuk diren pertsona

bakoitzaren ezaugarri indar-

tsuenak. Hori kontuan izanda, badakite

bakoitzak zein lantokitan

funtziona dezakeen egokien.

Programari esker lanean ari diren

Aiotz Albisu eta Jon Cabero

ere aurkezpenean egon ziren. Albisuk

Andoaingo Udalean lan egiten

du, eta astelehenak gogoko dituen

arren, ostiralak ere oso gustura

hartzen dituela argitu zuen.

Cabero, berriz, Irungo Elatzeta eskolako

jangelan ari da lanean. Berak

han ikasi duenez, etxean bezala

sentitzen da bertan.

www.meencantanloslunes.com

webgunea bisitatu edo 943-42 39 42

telefonora dei dezake kanpainari

buruzko informazio gehiago jaso

nahi duenak.

1ezabala@hitza.info

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 5

‹ Gaiak

Atzegiko kideen esperientzien berri eman zuten aurkezpenean. E. ZABALA / IH

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!