22.07.2013 Views

literaturan murgildurik ahozko euskal literatura ... - Nagusia

literaturan murgildurik ahozko euskal literatura ... - Nagusia

literaturan murgildurik ahozko euskal literatura ... - Nagusia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bele-saldoa

JOAN OTSO

DBHko 2 maila.. Hizkuntzen Trataera Bateraturako Materialak

Euskal Hizkuntza Eta Literatura

Ahozko Euskal Literatura. Jendaurreko azalpena.

Garai oso latzak ziren Nafarroan 1500. urte inguruan. Agramondarren eta beaumondarren

mugimenduek bi zatitan zuten banatuta erresuma. Punicastroko gazteluko hondarretan zegoen

ezkutatuta Joan Otsoa, kapitain agramondar bizar gorria. Goiz batean Azueloko Orratzeko

tontorreraino igo zen, hura baitzen oso toki estrategikoa mandazainen bat erasotzeko.

Artzain batek abisua eman zion Torralbako Arkabuzari Kofradiari eta isilpean antolatu zuten haren

atxilotzea. Harrapatzeko momentuan bele-saldo batek karraka egin zuen eta agramondarra hori

entzutean bidexka eta sakan guztiak gurutzatu eta aztiaren etxean ezkutatu zen.

Esprontzedako artzaina eta katua

Esaten omen da Joan Otsoak ihes egiten ziola bideetako begiraleei Johanesen laguntzari esker.

Johanesekin itxi omen zen ukenduen gela sekretuan eta animalia bihurtu omen zen.

Biharamunean Esprontzedako artzain bat erotu beharrean ibili omen zen katu beltz handi baten

atzean, ardi batzuk hil baitzizkion. Makilkada gogor bat eman zion eta gero bertan hiltzeko beste

bat, baina katua ziztu bizian atera zen Kodes aldera.

Orduan ohartu zen bere aita zenak esandakoaz: "Aztiei eta haien kuttunei kolpe kopuru bakoitia

eman behar zaie".

Kapa ikusezina

Batzuek kontatzen dutenez, behin bizargorria joan omen zen eliza eta udalaren artean dagoen

ataritik Santa Luzia aldera kapa batean babesturik. Kapa hori Johanesena zen eta eramaten zuena

ikusezin bihurtzen zuen.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!