26.08.2013 Views

Mintzetan txertaketa bideratzen duten sekuentziak - Euskara

Mintzetan txertaketa bideratzen duten sekuentziak - Euskara

Mintzetan txertaketa bideratzen duten sekuentziak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. Kapitulua: Sarrera orokorra eta helburuak

Peptido hauek lerro tumoraleko zelulak lisatzeko ere

selektibotasuna aurkeztu dezakete, hots, minbiziaren kontrako

aktibitatea izan dezakete (Andreu, D., Merrifield, R. B. eta lank., 1983;

Chen, H. M., Clayton, A. H. eta lank., 2001; de Jong, A. S., Melchers, W.

J. eta lank., 2004).

1.3.2.1. β-ORRI EGITURAKO PEPTIDOAK

1.3.2.1.1. A-GRAMIZIDINA

A-gramizidina Bacillus brevis bakterioak sintetizaturiko peptido

hidrofobiko bat da. Peptido hau 15 aminoazidoz osoturik dago

(Bernheimer, A. W. eta Rudy, B., 1986; Wallace, B. A., 1998) eta

kanalak eratzen dituzten peptidoen artean hoberen karakterizatu dena

da.

Bere egitura primarioa ez da oso arrunta, bere konfigurazioan L

eta D aminoazidoak tartekatzen baitira. A gramizidina ez da uretan

solugarria, bai ostera disolbatzaile organikoetan. Peptido hau

erraztasun handiarekin txertatzen da mintzetan, egitura β-helikoidalak

eratuz. Egitura β-helikoidal hauetan, aminoazidoen alboko kateak

lipidoen kate azilikoetara zuzentzen diren bitartean, karboniloak

helizearen barnealdean babesten dira. Mintzetan A-gramizidinaren bi

egitura aktibo existitzen dira: (1) helize dimerikoaren egitura, eta (2)

helize bikoitzaren egitura, DNA-ren harizpi bikoitza gogora ekartzen

duena (1.10. irudia). Helize dimerikoa bi gramizidina molekulez osoturik

dago, bakoitza bigeruzaren alde batean kokatua, kanal ioniko bat

eratzen dutelarik. Helize bikoitzaren egiturak, hain sarri ematen ez

dena, poroen eraketa dakar (Wallace, B. A., 1998).

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!