10.11.2014 Views

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BIGARREN ZATIA

Iruditegiak zati honetan, agertu behar du antzinako erregearen jauregiko ingurua. Burtina

altxatzerakoan aurkituko dira Pillipe kartzelan grilloz lotua; atearen aurrean gizon bat

sententzia irakurri berria, eta bi soldadu atearen alde banatan.

HAMABOSGARREN IRUDIA

Musika

PILLIPE

JULI

Hona ni hemen artzain gaizo bat

kate tzar handiz lotua,

horra hor, berriz, herri guztia

nitaz alborotatua!

zer gaitzen jabe naizen ez dakit;

hau da gizonen tratua?

Juli maitea, entzun ezazu

bihotz nireko oihua!

(Urrutitik) Anaia maitea ikusten zaitut,

aurkitzen zara lotua,

baina nik laster egingo dut, bai,

libratutzeko modua.

Ez zara ez zu artzain gaizo bat,

zara zu seme dontsua;

aita bat dugu guk biok eta

laster zara aitortua.

(Sartzen da herriko jendea egurrez kargatua, borreroa aurretik dutela; hau zuzia eskuetan

duela)

Musika

DENAK

Zorigaiztoan zenuen eraman,

zorigaiztoan mendira

negar ederra jarraitu zenuen

erregeren jauregira.

Alai eta gogoz egongo gara

aurki gu zuri begira,

nola bulkaka botzen zaituzten

su eta garraren erdira.

Hizketa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!