14.11.2014 Views

fantasiazko eta beldurrezko zinemaren xxi. astea - Euskaraz.net

fantasiazko eta beldurrezko zinemaren xxi. astea - Euskaraz.net

fantasiazko eta beldurrezko zinemaren xxi. astea - Euskaraz.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskaraz eskaintzen diren filmak

DONOSTIA

FANTASIAZKO

ETA

BELDURREZKO

ZINEMAREN

XXI. ASTEA

Antolatzaileak

MIDAS ERREGEAREN ALTXORRA

(2010). Maite Ruiz de Austri. Espainia. 71 min.

HAURRENTZAKO ZINEMA

Cathy zikoina, Nico arratoia eta Lorri laguna,

haurrek ondo ezagutzen dituzten erreportari

onak, merezitako oporraldiaren hasiera

ospatzen ari dira. Baina, Arratoi Aitak, oso

kezkatuta, ekin beharreko SOS bat iritsi berri

dela jakinarazten die: izaki izugarri bat ACH

kateko bi erreportari erasoka ari zaie Oihan

Ikaragarriaren sakontasunetan erreportaje bat

egiten ari diren bitartean, eta premiazko

laguntza behar dute. ACHk, animaliek

animalientzat egindako telebistako munduko

katerik onenak, inoiz ez du estualdian uzten

bere kolaboratzaileetako bat ere. Horrexegatik,

Cathyk eta Nicok bertan behera utziko dituzte

oporrak euren lankideei laguntzearren.

MYSTIKAL

(2010). Ángel Alonso. Espainia. 90 min.

HAURRENTZAKO ZINEMA

Aspaldi batean, itzalpeko irudipenezko mundu

batean, hiru aztik gaizkia garaitzea lortu dute,

baita hura hiru Pandora kutxatan sartzea ere.

Azti bakoitzak euren bizitzarekin gorde eta

zaindu beharko dute kutxetako bakoitza: gerra,

izurritea eta gosetea. Espektroek kutxatik

askatzea lortzen badute infernuko ateak

zabalduko dira, heriotzara bideratutakoak.

Eldynek (azti izateko ikasten hasia den ipotxa)

egindako hutsegite batengatik askatu egingo

da gerra jauna, lurrean zehar aurrera egingo

duena bere senide izurritearekin eta gosetearekin

elkartzeko. Mundua salbatzearren,

Eldynek bidaia bati ekingo dio Fira (maitagarri

lotsagabea bera) eta Evaristo (herensugea) lagun

dituela. Haien misioa: espektroak euren kutxetara

itzularaztea. Animazio generoko film

ikusgarria, antzezle errealak tartean direla eta

Dibulitoon etxeak ekoiztua.

DEABRUAREN GAUA

(Night of the Demon, 1957). Jacques Tourneur. Erresuma Batua. 95 min.

Henry Harrington irakaslea, aspaldi batez Julian

Karswellen demonologia jarduerak ikertzen eta

denuntziatzen ziharduena, ezohiko ezbehar

baten ondorioz hil da. John Holden psikologo

iparramerikarra, azaldu ezin dituen gauzetan

sinesgaitz, hari laguntzeko Londresa iritsi berri,

hil dela jakinda, irakaslearen ikerlanari jarraituko

dio haren ilobak lagunduta. Bere pentsamolde

arrazionalista gatazka batean sartzen da ordea,

Karswell eta haren mundua sakonagotik ezagutzean.

Generoaren maisu Jacques Tourneur,

Cat People, I Walked With a Zombie edo The

Leopard Man filmen egile, M. R. James britainiarraren

kontakizun batean oinarritutako pelikula

honen zuzendaria.

EZKONTZA KIMIKOA

(Chemical Wedding, 2008). Julian Doyle. Erresuma Batua. 106 min.

Zientzia, informatika, berraragiztatze eta adimen

historia. Munduko ahalmen handiko ordenagailuetako

baten programatzailea Aleister

Crowley, La Bestia 666ren zale porrokatua da.

Esperimentu batean, Crowleyri buruz jasotako

informazio guztia, matematikako ekuazioetara

murriztea lortu ondoren, haren kolaboratzaile

Oliver Haddoren gorputzean sartzen da, "Ingalaterrako

gizonik maltzurrena" berraragiztatuta.

Film hau Julian Doylek zuzendu zuen, zenbait

pelikulatan Monty Python taldearen kolaboratzaile

eta haien bigarren zuzendari eta

muntatzaile, eta film honen gidoia berak idatzia

da Iron Maiden taldeko abeslari Bruce Dickinson

mitikoarekin elkarlanean.

ZUMEZKO GIZONA

(The Wicker Man, 1973). Robin Hardy. Erresuma Batua. 88 min.

Neskatxo bat desagertu da eta horren inguruan

ikertzen ari dela, Scotland Yard-eko polizia

sarjentu bat Summerisle uharte urrunera iristen

da, Eskoziako hego-mendebaldeko kostara.

Lurreratu bezain laster, abegi handikoa ez den

jendea bizi den leku arrotz batera iritsi dela

ohartu da. Ikerlan konplikatua izango da, beraz.

Uhartean zenbat eta denbora gehiago igaro

orduan eta arraroago iruditzen zaio guztia.

Hirurogeita hamarreko urteetako beldurrezko

britainiar generoan klasiko den filma, oso

emankorra izan ez zen Robin Hardyk zuzendua

–azken urteetan bere hirugarren filma bukatzen

saiatu zen, The Wicker Tree (Cowboys for Christ

izenez ere ezaguna), sekuela/ondorio/eguneratze

antzeko bat, Interneteko foro batzuen

arabera LaBute/Cage-k ekindako bere aurreneko

filmaren remake-a ikusi ondoren hasi izan

zuena–.

RARE EXPORTS

(2009). Jalmari Helander. Finlandia-Norvegia-Frantzia-Suedia. 78 min.

Gabonetako ipuin bat da. Hauxe gertatzen da,

istorioa Dickensen Gabonetako ipuina bera

baino askoz ere maltzurragoa dela. Publizitatearen

arabera, 2010eko urte honetan,

azkenean, mundu guztiak sinetsiko du Santa

Klausengan, eta ez zaigu ez ondo ez gaizki

iruditzen, justu kontrakoa baizik. Bide batez,

ahaztu dezagun Santari buruz ustez zekigun

guztia (Bad Santa filmak erakutsi ziguna barne).

Trailerrean dioten bezala, opariak banatzen

diharduen elurretako gizonaz pentsatzen

genuena (ez Finlandian ez Norvegian hari inoiz

ere ez deitu Papa Noel) gezurra besterik ez da.

Horrexegatik, Jalmari Helanderrek, gai berari

eutsi dioten bi film laburren autoreak (Santa,

haren bahiketa, haren esportazioa munduan

zehar erakutsi izan dizkigunak) hor jarraitzen

du guri egia esan nahian, egia hutsa, alegia.

Jack Skellington bera, film hau ikusiko balu, ez

litzateke ausartu ere egingo inori Gabonak

lapurtzera.

TUCKER & DALE GAIZKIAREN KONTRA

(Tucker & Dale vs. Evil, 2010). Eli Craig. Estatu Batuak - Kanada. 86 min.

Kanadako zinematografia jori-jori dago,

Beldurrezko eremuan ezagun ditugun eskema

guztiak, déjà vu horiek hankaz gora jartzen. Eli

Craigek (Psikologian lizentziatua, paraxutista

afizionatua, esploratzailea, mendiko gidaria eta

beldurrezko filmetan antzezle txarra) nahikoa

ditu 86 minutu besterik gabe (L. A. Morgan

Jurgenson zinema eskolako bere ikaskide lagun

duela) gu honetaz konbentzitzeko: Appalacheetako

sakon sakonean bizi gaitezkeela,

Virginiako mendebaldean, egurkari alkandora

jantzita eta metrosexual baten batere antzik

izan gabe, eta, hala eta guztiz ere, hiriko gaztetxo

horietako bakar bat ere ez (hiltzeko modukoak

haiek) txiki-txiki eginda uzteko batere asmorik

izan gabe (garagardoekin eta mini-shortekin

–neskak– txangoan doazen horiek). Astean

izugarrizko gozamena hartuko dugu The Texas

Chainsaw Massacre atzekoz aurrera ikustean.

Filma Sundance-n estreinatu zen, jakina.

BANPIROAK

(Vampires, 2007). Vincent Lanoo. Belgika. 90 min.

Zuri-zuri dauden hainbeste mukitsuz nazkatuta,

benetako odolaren ordez Tourreko txirrindulariei

on handia egiten dien konposatu horietako bat

hartzeko prest diren horiez, euren leinuko

batzuek gizakiekin elkarbizitzea erabaki

izanagatik kokoteraino, gosaltzean biziindartzeko

euren zukua hartu ordez, benetako

banpiroak (nahiko burgestuta, esan beharra

dago) kontraerasoan dabiltza hauxe aldarrikatuz,

arrexka, glauko eta hits koloreko dokumental

bikain honen publizitatetik hasita: “Ez dira

beldurtzeko modukoak. Ez dira sexyak. Ez daude

modan. Banpiroak dira. Belgikako banpiroak

besterik ez”. Nazionalitatearen kontu honek

berebiziko garrantzia du, Belgikan bakarrik

(herrialde ederra, lastima desagertzea) onartuko

baitzuten, Vincent Lanooren zuzendaritzapean,

Carlo Ferrantek eta Vera Van Doorenek

(lagunak!) revenant familia baten eguneroko

bizitza filmatzea, alaba bihurri bat barne (arrosa

kolorez janzten da eta bere burua hiltzea da

bere benetako asmoa). Ezetz esan, mesedez,

afaltzera gonbidatzen bazaituzte.

DEABRUAK HARTUA

(Bedevilled, 2010). Jang Cheol-soo. Hego Korea. 91 min.

Zuzendaria, Jang Cheol-soo, Hego Koreako jaio

berri den ume kuttun bezain maltzurra da. Kim

Ki-duken zuzendari laguntzaile, Cannesen

aurkeztu zuen bere aurreneko film luze hau.

Merkatuan, kritikaren popeek (Variety, The

Hollywood Reporter) zanpatu egin zuten eta

honela epaitu zuten: ez arty zinemazaleen ez

gore jarraitzaileen gustuko izango ez zela. Haiei

aurka egitearren, Austineko Zinemaldiko

ikusleek Publikoaren Saria eman zioten

Bedevilled filmari. Bi emakumeren istorioa:

bata primeran moldatzen dela ematen duen

hirizalea, yuppie jasanezina bera (a ze ondo

agertzen den filmaren hasiera hasieran

irudikatuta!) eta bestea tratu txarrak eta

abusuak bizi dituena, bortxatua eta emagaldu

eta mando gisa erabilia ofizialki paradisu den

uharte batean. Ez zaio, ez, umorerik, adorerik,

apenik, erotismorik, karga sozialik ezta odolik

(odol ugari) ere falta.

ATEA

(Die Tür, 2009). Anno Saul. Alemania. 99 min.

2009ko azaroan sortu zeneko herrialdean

estreinatua, ondoren, Sitgesen aurkeztu zen

inolako arretarik jaso gabe, ez Varietyko

kritikarien aldetik ez Rottentomatoes

webguneko izaki maltzurren aldetik. Indarrak

hartu beharko dituzte, film aleman honek jokoa

ematen baitu, handia gainera. Plastika arloko

artista batekin hasten da, behar ez duenarekin

txortan (bere bizilaguna), alabatxoa tximeletak

harrapatzen dabilen bitartean igerileku batetik

gertu (eta, nola ez ba, bertara erori eta ito

egingo da). Artistaren psikearen izugarrizko

hondamena izanik, gidoi errukiberak ate bat

zabaltzen dio, ordea. Atetik sartuta ikusiko

dugunez, Back to the Future, The Time

Machine eta Los cronocrímenes filmen mix

antzeko batean barneratuko gara, baina, azken

finean, Invasion of the Bodysnatchers-en

bertsio sofistikatu batean gaude. Orain, trifidoak

leka erraldoiak baino zerbait gehiago dira. Eta

horretaz ari garela, hemen, The Clinic-en

bezalaxe, amak (eta aitatxoak) daude ere bai,

euren alabengatik… hiltzeko prest.

SERBIAR FILM BAT

(A Serbian Film / Srpski Film, 2009). Srdjan Spasojevic. Serbia. 104 min.

Jasango duzu beharbada edo ez duzu pentsatuko

hau William Castle erako kanpaina bat dela, edo

Hitchek mundu guztiari eskatu zionean ez esateko

Janet Leigh dutxan hil zela Psicosis filmaren erdian?

Eta esaten badizugu egia dela hainbat zinema

aretotan palomitak eta nachoak saltzen zituzten

txiringitoak itxi zituztela gero, film serbiarra ikusi

eta gero, jendea botaka hasten zelako eta bazter

guztiak zikin-zikin eginda uzten zituelako? Eta

ziurtatzen badizugu Cannesko Zinema Merkatuan

proiekzio aretotik gure lankide zoragarriak aurpegia

aldatuta irteten zirela? Britainia Handiko zentsurak,

filma proiektatu nahi bazuten, Film4 FrightFest-i

49 mozketa (4 minutu) exijitu izana, hori ez da,

ez, ilea laztantzeko modukoa, gogoratu A

Clockwork Orange ere debekatu egin zutela.

F4FFko adiskideek horri uko egin izanak ohore

ematen die haiei. Filma deskargatzeko jendea

sarean burua galduta ibiltzea show honen parte

da. Batzuek diotenez hainbesterako ez dela, hori

ere bai. Baina filma (barrenak nahasten dizkizun

izugarrizko soinu-bandarekin) zorigaitzekoa dela

eta ustelduta dagoela (duen zeluloide onaren

barruan), hori, egia hutsa da. Ah, eta film politikoa

da. Europak eta Balkanetako Gerrak sortu zuten,

sortu genuen, A Serbian Film-eko giroa.

NOSFERATU, IZUAREN SINFONIA BAT

(Nosferatu, eine Symphonie des Grauens, 1921). F. W. Murnau. Alemania. 107 min.

Zinemaren historiako klasiko gailenetakoa,

inolako zalantzarik gabe. Aitortu ez den

moldaketa, Bram Stokerren nobelarena (izan

ere, horrexegatik egon zen denboraren

poderioaz betiko galtzeko zorian). Banpiroari,

Dracula edo Orloc, bietakoren bat izanda ere,

Hildako Ez denari buruzkoa, bizidunen odolaz

elikatzen diren gaueko izakiei buruzkoa.

Friedrich Wilhelm Murnauren maisulana,

genero honetako zinemaldi guztietan urtero

proiektatu beharko litzatekeena. Gerora sortu

ziren Lugosi eta Lee, baina aurretik Schreck

zegoen ordea, banpiro beharbada (E. Elias

Merhigek bere filmean aditzera emandakoaren

arabera), Murnau beharbada, beharbada…

Informazio kabalistiko gehiago nahi izanez gero

irakurri Luciano Berriatúaren artikulua, Aleister

Crowleyri buruzko liburuan argitaratua eta

aurten Asteak editatua.

FILM LABURREN LEHIAKETA

(143 min.)

Brutal Relax (2010). Rafa Dengrá, Adrián Cardona, David Muñoz. Espainia. 15 min.

Coming of Age (2010). Ben Goodger. Erresuma Batua. 15 min.

Danny Boy (2010). Marek Skrobecki. Polonia-Suitza. 10 min.

Deus Irae (2010). Pedro Cristiani. Argentina. 13 min.

Hatch (2009). Damian McCarthy. Irlanda. 9 min.

Judas & Jesus (2010). Olaf Encke, Claudia Romero. Alemania. 15 min.

Maquetas (2009). Carlos Vermut. Espainia. 3 min.

Martyris (2010). Luis Felipe Hernández. Mexiko. 8 min.

The Midge (2010). Rory Lowe. Erresuma Batua. 11 min.

Papá Wrestling (2009). Fernando Alle. Portugal. 8 min.

Pixels (2010). Patrick Jean. Frantzia. 2 min.

Tous les hommes s'appellent Robert (2010). Marc-Henri Boulier. Frantzia. 6 min.

Vostok Station (2009). Dylan Pharazyn. Zeelanda Berria. 8 min.

Waiting (2009). Dániel Béres. Bosnia-Herzegovina. 20 min.

ERAKUSKETAK

DANI FANO

Udal Liburutegi Nagusia

urriak 30 - abenduak 4

GUILLERMO GONZÁLEZ

Okendo K. E.

urriak 29 - abenduak 4

Fantasia eta zientzia fikzioa inoiz baino nabarmenago agertzen zaizkigu gure bi autore gailenetakoei

eskainitako erakusketa honetan. Euren lanetan fantasiazko irudiak osatzen dituzten osagai ugari

aurkitu ahal izango ditugu: espazio-ontziak, ipotxak, robotak, herensugeak…

Dani Fano, 1968an Donostian jaioa, komiki marrazkilari jorienetakoa da. Bere binetak askotan ikusi

ahal izan ditugu, besteren artean, Mutxo, Elhuyar, Ipurbeltz, Ardi Beltza eta Kale Gorria argitalpenetan.

Hala ere, azken urteotan, Xabiroi-n argitara eman du bere lan handiena, bere bi lan garrantzitsuenak

barne, gidoiak berak idatzitakoak

izanik: TeleATOI eta

Anubis 3.0.

Guillermo González (Bilbo,

1971). Animazio tradizionalaren

eremuan lan egin izan du batik

bat, storyboards, layouts eta

abar marraztuz. Xabiroi aldizkarian

istorio laburren bat

egin ondoren, aurten, ipotxen

unibertsoari buruzko liburu bat

argitaratu du Frantzian

(L'univers des nains), Tolkienen

munduaren ondorengo den

fantasiazko literaturaren topikoetan

murgilduz. Liburu hau

arrakasta handia izaten ari da

eta, ondorioz, ilustratzaile handienen

artean aurki dezakegu

orain.

Gaztelaniatik euskaratuak: Bitez

3.000 ale 0.71 € bana

PROGRAMAZIOA

VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA

LABUNBATA, URRIAK 30

12:00 MIDAS ERREGEAREN ALTXORRA (2010)

17:00 MYSTIKAL (2010)

19:45 DEABRUAREN GAUA (Night of the Demon, 1957)

22:30 EZKONTZA KIMIKOA (Chemical Wedding, 2008)

IGANDEA, URRIAK 31

17:00 ZUMEZKO GIZONA (The Wicker Man, 1973)

19:45 RARE EXPORTS

ASTELEHENA, AZAROAK 1

19:45 TUCKER & DALE GAIZKIAREN KONTRA (Tucker & Dale vs. Evil, 2010)

ASTEARTEA, AZAROAK 2

19:45 BANPIROAK (Vampires, 2007)

ASTEAZKENA, AZAROAK 3

19:45 DEABRUAK HARTUA (Bedevilled, 2010)

OSTEGUNA, AZAROAK 4

19:45 ATEA (Die Tür, 2009)

HAURRENTZAKO

ZINEMA

OSTIRALA, AZAROAK 5

19:45 FILM LABURREN LEHIAKETA

00:00 SERBIAR FILM BAT (A Serbian Film / Srpski Film, 2009)

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskarazko azpitituluekin Midas erregearen altxorra eta

Mystikal salbu, euskaraz emango direnak.

ANTZOKI ZAHARRA

OSTIRALA, AZAROAK 5

17:00 NOSFERATU, IZUAREN SINFONIA BAT (Nosferatu, eine Symphonie des Grauens, 1921).

Filmaren proiekzioarekin batera zuzeneko musika entzungo dugu Mikel Azpirozen eta

Hasier Oleagaren eskutik.

UDAL LIBURUTEGI NAGUSIA

URRIAK 30 - ABENDUAK 4

Euskadi Fantastikoa VI: Dani Fano

OKENDO K. E.

URRIAK 29 - ABENDUAK 4

Euskadi Fantastikoa VI: Guillermo González

DONOSTIA

FANTASIAZKO ETA

BELDURREZKO ZINEMAREN XXI. ASTEA

EUSKARAZKO EMANALDIETARAKO

Txartel honen truke sarrera eskuratuko duzu

(sarrerak agortu ez badira)

(Ez du balio haurrentzako filmak eta SERBIAR FILM BAT

ikusteko)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!