01.01.2015 Views

13. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

13. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

13. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

11ra

6tik 11 urtera

Enrique Saracho

Psikiatra eta komunitate-eskuartzean aditua • EDIREN Osasun Kooperatibako zuzendaria

• GASTEIZ

Nerabe asaldatuak eta

guraso ikaratuak

Nerabeari hazten lagundu garai erakargarri honi buruz ikasten dugun bitartean.

Ate-kolpeak eta "utz nazazu

bakean" bezalako garrasiak

entzuten den familietan

seguruenik nerabe bat

aurkituko dugu. "Jasanezina

zaude", "A zer itxura

daramazun!" edota "Urte

batzuk igaro eta ea pasatzen

zaizun, badut gogoa

eta", horrelakoak entzuten

badizkiegu gurasoei, seguruenik

nerabe bat dago

familian.

Zer egin behar dute gurasoek

Semea edo alaba psikologoarengana

eraman ala pazientzia hartu

eta itxaron bolada txar hori pasatu

arte

Pubertaroa gauza arrunta da baina ez

garrantzirik gabekoa. Bizitzako aldi

bat da non hazkunde prozesurako

erabakigarriak izango diren gertakariak

emango diren. Bai gurasoek

eta bai seme-alabek ez badute behar

bezala ulertzen prozesu hori, familietan

egonezinak sortzen dira.

Artikulu honen helburua da sarritan

ukatuta daukagun bizitzako aldi bati

buruz gurasoei ohartaraztea eta

beren etxeetan gertatzen ari denari

izena jartzen laguntzea.

Pubertaroa deitzen duten hori,

zer da

Aldaketa handiko aldia da pubertaroa,

haustura-aldia, egongaiztasun handikoa

11 eta 15 urte bitartean ematen

dena. Ugaltzeko gaitasuna eta sexuezaugarriak

iristen dira ordu arte

haur-gorputzak izan direnetara. Egun

baten, abisatu gabe, iratzargailu

biologikoa martxan jartzen da burmuinetan

eta seinalea igortzen die

obarioei eta barrabilei iturria ireki

eta odolera sexu-hormonak isuri

ditzaten. Hormona horiek gorputzeko

zelula guztiak hankaz gora jarri eta

aldatu egingo dituzte

Aipatutako iratzargailua 10 eta 13 urte

bitartean jartzen da martxan neskengan

eta 12 eta 15 urte bitartean mutilengan,

hain justu ere gorputzen jabe

sentitzen hasi direnean gure protagonistak.

Urteetako borroka eta gero,

korrika egitea lortu dute, jauziak gero

eta handiagoak, bizikletan ibiltzea, eta

gomarekin zein baloiarekin sekulakoak

egitea. Eskolan ere gauza asko

ikasi dute, lagunik onenak egin ere

eta gurasoak harro sentiaraztea ere

lortu izan dute. Baina une batetik bestera,

egonkortasun hori apurtu egingo

da.

Inork ez die baimenik eskatu, inork

ez die galdetu orain itxuraldatu

nahi duten ala beranduago. Eta

inork ez die ziurtatzen zein izango

den azken emaitza, inork ez baitie

erakusgai eta aukeran jartzen euren

bizitza guztirako izango dituzten gorputzeko

atal bakoitzeko tamaina eta

forma. Halaber, inork ez die galdetu

neska edo mutil izan nahi duten.

Eta egoera are konplikatuagoa egiteko,

gaur egungo neska-mutilak ohituta

daude, gero eta gehiago, dena

aukeratzen. Egungo gizarteak ea nahi

duten guztia lortzen uzten die, baina

haientzat garrantzi gehien duena,

gorputza, alegia, irudia eta pertsonalitatea

ere, ezin dute aukeratu, guzti

hori inposatuta daukate. Zozketan

egokitu zaie, eta nola sentitzen dira

haurrak euren artean zerbait zozke-

6

Egiteko Prest! 13. zenbakia 2004ko negua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!