12.07.2015 Views

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera. Estatuaren gaurkotasunazMario Zubiaga Garate, Politika Zientzietan doktorea, UPV-EHUko irakasleaEuskal Estatuaren aldeko mugimenduak aginte burujabearen beharra aldarrikatzendu. Hartara, independentzia zertarako errebindikatzen den argitzea izan du askotanlehen helburu. Dena den, atal honetan beste galdera batzuk ditugu hizpide:independentzia «zergatik» behar den eta «nola» lor daitekeen erantzuten saiatukogara eta. Erantzunaren muina esan gabe doa: nahi dugulako (borondatea) eta ahaldugulako (tresna politiko eta juridikoak), izan garelako (nafar estatua) eta euskalherritarrak hobeto biziko garelako gure herrian, abertzale izan edo ez. Beste argudioguztiak atzetik datoz.Ikuspegi sozioekonomiko edota kulturaletik, lurralde-antolaketari begira edoherritartasunari so eginez, herri orok burujabetasuna hobea du mendekotasunabaino. Alabaina, independentziaren balizko onurak ezbaian egon dira beti. Estatuajada baduten herriek, noski, beste herrien independentziaren kalteak eta arriskuakgogoratzen dituzte beti. Dena den, askatasuna nahi duen komunitate politiko batek ezdu inoiz esango egoerarik egokiena azpiratua egotea dela. Banakoaren ikuspegitik,berriz, askea, burujabea izateko modua, egongo da ezbaian: euskal herritar gisaburujabea Euskal Estatuan, ala espainiar edota frantziar herritar bezala, oraingoestatuen barnean. Independentzia txarra dela ezin du inork esan, independentzianorentzat izango den ona edo txarra ebastea baita kontua. Lan honek erantzunargia eman nahi dio galdera horri: Euskal Herriak, euskal herritarrok, dena delakoaizanda ere gure ideologia, onurak besterik ez dugu izango Euskal Herri independentebatean. Euskal herritarrok, askatasuna ez ezik, ez dugu ezer galdu Espainian edotaFrantzian.Esateko beharrik balego, hortaz, Euskal Estatua, askatasunaren adierazpenaden neurrian, helburu desiragarri, zilegi eta egingarria izan daiteke. Horixe da hemenlandu nahi dugun ildoa: Euskal Estatua lortu nahi bada, zer-nolako eragiletasun sozialeta politikoa egin beharko litzatekeen argitzea 1 . Horrela, egiteko horrek duen garrantziaazpimarratuz, atal juridiko-politiko honetan independentziaren nolakotasunarieskainiko diogu arreta berezia. Beharrezkoa den hori zilegitasunez nola lortu izangoda gure erantzunaren galdera: zein da errebindikazio independentistaren muina etaoinarri filosofikoa? Zer-nolako diskurtso eta praxi independentista burutu daitekeEuskal Estatua lortze aldera? Zeintzuk dira etorkizuneko urratsek erabiliko dituztenargudio eta ibilbide juridikoak? Nola egin diezaieke aurre euskal independentismoak1. Pako Aristik dioen moduan, estatuen orbitatik eta mendekotasunetik irteteko, zerbait «desorbitantea»egin beharrean dago. Berria, 2<strong>01</strong>0eko martxoaren 4an.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!