12.07.2015 Views

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Estatu europarra Euskal Herrian: herriaren antolaketa eta estatuarenbeharrezkotasunaz27objektiboetan egiten du indarra (honen adibidea litzateke gu zer garen galdetzeanhistoriarekin erantzutea). Baina diferentzia datu objektiboekin zedarritzeakez du ahalbidetzen identitate politiko bat zabaltzea. Zergatik? Besteak beste,euskalduntasuna ulertzeko eta bizitzeko modu bat eta bakarra ez dagoelako. Hauda, identitate nazionala eraiki eta indartzeko pertsonak bezainbat bide dagoelako.Hortaz, hor nazio-eraikuntzaren eta herri-eraikuntzaren arteko tentsio batnabaritu daiteke. Tentsio horretan gure proposamena hauxe da: gehiago azpimarratubehar dela koiuntura honetan faktore subjektiboa, bestea albo batera utzi gabe,baina borondatearen izaera azpiratu gabe. Azken finean, subjektu politikoa ososinpleki zedarritzen baita: euskal herritarra izateko borondatea duena, horixe daeuskalduna. Hau da, euskal herritarra da bere burua bertako kidetzat sentitzenduena, eta nolabait, bere etorkizuna burujabe ulertzen duena.Horregatik, eustera bakarrik mugatzen den estrategia politikoak ez ditu sekulabere helburuak lortuko. Helburu politikoak lortu ahal izateko, gure existentziabaieztatzetik harago joan behar gara. Hau da, izate, existitze hori zertarako nahidugun azpimarratu behar dugu. Zeren existitu, existitzen gara, kontua da existentziahori (euskalduntasun hori) modu diferentean ulertzen dela. Horrela, diferentziahori zertan datzan eta subjektu politiko osoa datu objektibo batekin definitu nahiizatea denbora galtzea da. Zergatik? Subjektu politikoa zabaltzeari atakak jartzendizkiolako. Horrela, helburu politikoak erdiesteari begira nazionalismo hertsi horiekez dute balio. Ez dute balio zer garen azpimarratzen duten heinean, eta ez zer nahidugun.Diskurtso nazionalista ororen akatsa izaten da antagonismoa euskal proiektupolitikoaren (independentziaren) alde eta espainiar edo frantziar proiektu politikoarenalde leudekeenen artean oinarritu beharrean, faktore objektibo konkretu batzukdituztenen eta ez dituztenen artean oinarritzea. Antagonismoak egon beharkoluke estatu berri bat eraiki nahi dutenen eta Espainiako edo Frantziako estatu(et)an segitzearen alde leudekeenen artean; ez kultura edo hizkuntza bat edo besteadutenen artean. Esan bezala, azken bereizketa hori egiten jarraitzea izan daitekeoraindik diskurtso nazionalistak identitate politikoa den nazioa sortzeko galga, baitaharen helburu politikoak lortzeari begirakoa ere.Independentzia lortzeari begira eraginkorrak izan nahi badugu, nazio deritzogunsubjektu politikoak helburu politikoari begira, independentziarekin alegia, definitubehar du bere burua, ez faktore objektiboekin 15 . Hori egiteak independentismoarenpotentzialtasuna askatzea ahalbidetuko luke; independentista izateko aurrebaldintzabakarra horixe bera litzatekeelako, hots, independentzia nahi izatea (edo euskalherritarra izan nahi izatea), ez besterik.15. Akats bera errepikatzea baita, adibidez, Nekane Juradok Independencia: de reivindicación históricaa necesidad económica liburuan (2<strong>01</strong>0) «socialismo identitario vasco» erredundantea proposatzea.Ba al dago «socialismo identitario español» bezala izendatzen duenik? Zergatik ez sozialismo independentista?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!