12.07.2015 Views

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Estatu europarra Euskal Herrian: herriaren antolaketa eta estatuarenbeharrezkotasunaz23Bestalde, independentziaren aldeko mugimenduaren egia, bi ardatz nagusitanoinarritzen dela esan da. Independentzia nazionalaren beraren «posiblea»neta justizia sozialaren «ezinezkoa»n alegia. Posible eta ezinezko horien artekoartikulazioak, izan ere, bi dimentsio nagusi adierazten dituela esan daiteke orain.Alde batetik, ezinezkoaren dimentsio «metafisikoa» edo legoke. Horrela,«posiblearen arte» pragmatikotik independentzia bera «ezinezkoa» dela esatenzaigunean, guk, aldiz, «ezinezkoaren artea», utopia erregulatiboarena dela deritzogu.Zentzu horretan «sozialismoak» gorpuztu nahi dituen ideal eta balioek egiazkopolitikagintza eraldatzailearen «ezinezkoa» inplikatzen dute; izan ere, «askatasuna»,«berdintasuna» eta «justizia» moduko ideal eta balioen aldeko aldarrikapendemokratikoek osoki inoiz gauzatu ezin daitezkeen erreferentzia-puntu ardaztailegisa funtzionatzen baitute. «Justizia» adibidez, (unibertsoko injustizia ontologikoeratzaile eta oinarrizkoaren zuzenketa gisa ulertua) aldez aurretiko aldarrikapenezinezkotzat hartu behar da. Izan, jakina baita, mugimendu politiko batek justiziaguztiz eta osoki gauzatu (nahi) duela aldarrikatzen duen momentuan bertan desastretotalitarioan erortzen dela. Hemen adibidez, katastrofea litzateke independentziarenaldeko mugimenduak uste izatea lortzeke dagoen independentzia «posible»arekinbatera erabateko demokrazia, ustelkeriarik gabekoa, justizia soziala, askatasuna...beraien materialitate osoan lortuko direla.Beste aldetik, baina, arestikoak bere isla konkretua aurkitzen du mailamaterialean, dimentsio historikoak berak ondo asko erakusten baitu independentziaposiblearen eremura etorri dela, eta alderantziz, sozialismoa utopiaren edoezinezkoaren eremura joan dela. Izan ere, Euskal Herriko independentziarenaldeko mugimendua aldarrikapen herritar eta demokratiko batzuen inguruan zehazkiartikulatzen den garaian, orain dela 40 bat urte, sozialismoak bere formulaziopraktikoak ezagutzen zituen, Sobiet Batasuna, Kuba... Aldiz, independentzia osourrun zegoen estaturik gabeko herrientzat, Euskal Herriarentzat batez ere. 40urte igaro ondoren, aldiz, independentzia oso pauso konkretuei lotua dago, etaEuskal Herriak posiblearen eremuan ikusten du, oso etorkizun hurbil batean. Aldiz,sozialismo errealaren bukaerarekin edo Sobiet Batasuna desagertzeaz batera,sozialismoaren birformulazioaren beharra etorri da, sozialismoa iraultzaren bidezetorriko delako ideia bera deuseztatu egin baita, ezkerra krisi sakon batean utziz.Testuinguru horretan sozialismoa posiblearen eta gauzatuaren terrenotik —izan ere,desastrearen eta katastrofearen terrenoa izan dena— ezinezkoaren terrenora edoterreno utopikora mugitu da, besteak beste, komunismoaren ideia edo hipotesiarenzein komunaren nozioen birformulazioen bitartez (Badiou, 2<strong>01</strong>0; Zizek eta Douzinas(ed.), 2<strong>01</strong>0; Negri eta Hardt, 2009).Zirt edo zart egitea, hemen baina, zera da, alegia, sozialismoa «ezinezkoa» denheinean independentzia bera ez dela soilik posible eta eskuragarria, gaur egun; moduberean beharrezkoa da. Beharrezkoa, hain zuzen ere, hemendik aurrera argudiatukoden bezala, euskal herritar etniko partikular edota partikularki azpiratua izateariuzteko eta herritar zibiko hutsak bilakatzeko, besterik gabe, irekiak, kosmopolitak,unibertsalak... izan ere, estatu demokratikoan eta estatu demokratikoak eratuak. Etanola ez, noski, independentzia sozialismora bidean ezinbesteko tresna eraginkorradela jakina da ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!