12.07.2015 Views

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

01_herrigintzaEtaErakundeak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6Euskal Estatuari bidea zabaltzengaur egun estatuek osatzen dituzten eremuetan Euskal Herriaren posizio absolutueta erlatiboa ezartzeko munduan.Gure ustez, azterlan honetan jasotako ekarpen teoriko interesgarriakbaliagarriak izango dira Euskal Estatuaren errebindikazioa edukiz hornitzeko, etalagungarriak, halaber, horrelako apustu bat itxuratzeko beharrezkoa den oinarrimaterial eta ideologikoa lantzeko. Izan ere, IPAR HEGOA Fundazioak uste du horidela alternatibarik onena Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiontzat,eta planteatu nahi du Euskal Herriak badituela oinarrizko potentzialtasunak, gaur etaorain, estatu bat Europako estatuen multzoan eraikitzeko.Hortaz, EUSKAL ESTATUAri BIDEA ZABALTZEN izenburupean aurkeztendugun azterlan honen bitartez, IPAR HEGOA Fundazioak ekarpen kualifikatu bategin nahi dio Euskal Estatua eraikitzeko beharrari eta horren bideragarritasunari. Hiruliburutan banatu dugu azterlana, sailkatu dugun hiru gai-arloen arabera: Herrigintzaeta erakundeak, Herritartasuna eta kultura, eta Lurraldea eta sozioekonomia.Lehenengoaz dihardu, hain zuzen ere, liburu honek: HERRIGINTZA ETAERAKUNDEAK.Mario Zubiaga koordinatzaileak dioenez, atal honetan independentzia«zergatik» behar den eta «nola» lor daitekeen erantzuten saiatu dira. Independentziatxarra dela ezin du inork esan, independentzia norentzat izango den ona edo txarraebastea baita kontua. Liburu honek erantzun argia eman nahi dio galdera horri:Euskal Herriak, euskal herritarrok, dena delakoa izanda ere gure ideologia, onurakbesterik ez dugu izango Euskal Herri independente batean. Euskal herritarrok,askatasuna ez ezik, ez dugu ezer galdu Espainian edota FrantzianEgileen esanetan, Euskal Estatua, askatasunaren adierazpena den neurrian,helburu desiragarri, zilegi eta egingarria izan daiteke. Horixe da liburu honetan landunahi duten ildoa: Euskal Estatua lortu nahi bada, zer-nolako eragiletasun sozial etapolitikoa egin beharko litzatekeen argitzea. Horrela, egiteko horrek duen garrantziaazpimarratuz, atal juridiko-politiko honetan egileek independentziaren nolakotasunarieskainiko diote arreta berezia. Beharrezkoa den hori zilegitasunez nola lortu izangoda erantzunaren galdera: zein da errebindikazio independentistaren muina etaoinarri filosofikoa? Zer-nolako diskurtso eta praxi independentista gauzatu daitekeEuskal Estatua lortze aldera? Zeintzuk dira etorkizuneko urratsek erabiliko dituztenargudio eta ibilbide juridikoak? Nola egin diezaieke aurre euskal independentismoakglobalizazioak eragindako lurralde-dinamika berriei? Eta azken horrekin lotuta,egoera berri honetan, ba ote du zentzurik estatuak? Nahi dugun horrek ba al dubaliorik XXI. mendean?Bukatzeko, IPAR HEGOA Fundazioak bere nahia adierazi nahi du azterlanhoni lotuta, hau da, espero du Euskal Estatua eraikitzeko ikuspegiari buruzkoekarpen gehiago eta berriak sortuko dituen bide emankor baten hasiera baino ezizatea. Horrekin batera, zinez eskertu nahi du proiektu honetan parte hartu dutenpertsonek erakutsitako interesa, baita bertara dedikatutako denbora eta egindakoekarpenak ere. Eskerrak, beraz, atalaren koordinatzailea izan den Mario Zubiagari,eta eskerrak egile guztiei ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!