12.07.2015 Views

katixa agirre - Hobekuntza

katixa agirre - Hobekuntza

katixa agirre - Hobekuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

30 aizu! 342 / 2009ko abendua“Idazle etiketaoso handigeratzen zait”


Katixa AGIRREKatixa Agirre (Gasteiz, 1981) ezaguna da euskal literaturaren munduan.Euskaraz argitaratzen diren liburuei eta euskal literaturari buruz hitz egitekoforo askotan hartzen du parte eta, besteak beste, Bilboko Santutxu auzokoIrakurle Tartearen arduraduna da. Bere doktore tesia egiteko ere pertsonaialiterario ezagun bat hartu du oinarri (Lolita), eta ETBko literaturari buruzkoSautrela saioan kolaboratu izan du. Baina idatzi ere egiten du Katixa Agirrek:argitaratuak ditu bi ipuin liburu (Sua falta zaigu eta Habitat), umeentzako biliburu eta itzulpen bat, ezin konta ahala zutabe komunikabide idatzietan, blogaInterneten... Hala ere, Katixa Agirrek esana du idatzitako hori argitaratzendiotelako dela bera idazlea. M. EGIMENDI. Argazkiak: MIKEL MARTINEZ DETRESPUENTES.Eta idatzitako hori argitaratu ez balizute,ez zinateke idazle izango?Nik uste dut norbait idazlea izateko publikatuaizan behar duela. Nire ustez, literaturapublikoarekin kontaktua dagoeneanegiten da. Ez derrigorrean paperean eta argitaletxebaten bitartez, baina nolabaitekokontaktua egon behar da publikoarekin.Bestela, erdizka 1 geratzen da literaturarenfuntzioa den komunikazioa. Beharrezkoa dairakurleak edukitzea norbait idazlea delaesateko, eta hori ere ez da nahikoa. Arazoada idazle etiketa oso handi geratzen zaidala.Beraz, lanbideaz galdetuta, zer erantzutenduzu?Lotsa ematen dit idazlea naizela esateaketa unibertsitateko irakaslea naizela esatendut, nahiz eta gero, gai horrekin jarraituzgero, zerbait publikatu didatela aipatu.Eskolarako egin beharreko lanetatik aparte,noiz hasi zinen idazten eta zergatik?Gustuko nuelako hasi nintzen idazten. Niretzatmotibazio handia izan ziren nerabe 2nintzeneko literatur lehiaketak.Gasteizko Udalakbat antolatzen zuen gazteentzat, eta aurkezteagatikaurkeztu nuen ipuintxo batekinirabazi egin nuen. Parte hartzen nuen lehenengoaldia zen, hamasei urterekin, eta dirubat jaso nuen horregatik. “A ze pagotxa 3 !”pentsatu nuen.Ez da oso erromantikoa esateadiru hori jaso nuelako jarraitu nuela idazten,baina egia da horrela gertatu zela.Agian bestemoduren batean ere jarraituko nuen, baina“Gazteentzako literatursari bat irabazteaksustatu zuen nireibilbidea”“Idazteko ordu libreasko uzten didanlanbidea edukitzeaestimatzen dut”“Noizbait nobela batidatzi nahiko nuke”“Gehien estimatzendudana irakurlearenpartetik datorrenerantzuna da”1. Erdizka: hala moduz, hala-hola, erdipurdi.2.Nerabe: adolescente (es),adolescent,-e (fr).3. Pagotxa: mauka, aukera paregabea.4. Halabeharrez: nahitaez, derrigorrean,ezinbestean.5. Bidezko: zuzen, justu, zilegi.nire bidea hori izan da, lehiaketa hori irabazteaksustatu zuen nire ibilbidea.Inoiz literaturatik bizitzea ametsa da zuretzat?Ez hainbeste, idazle bakarrik izateko bizimoduhori ez dut horrenbeste idealizatzen,agian nire nortasunarekin bat egitenez duelako. Nik nahiago dut kalera irten,jendearekin egon... ez daukat nortasun bakartirik.Batzuetan egon naizhalabeharrez 4 idazle bizimodua egiten,langabezian egonda eremu hori jorratzekoaprobetxatu nahian, eta ez pentsa oso zoriontsuegon naizenik. Astebetez, edo bizpahiruastez, ondo dago egun osoa edukitzeaidazteko, baina laugarren astetikaurrera etxea gainera erortzen zait. Beraz, ezdut hori gehiegi idealizatzen, agian hobeada orain daukadana, hau da, idazteko ordulibre asko uzten didan lanbide bat, hori estimatzendut. Erdibide horretan pozik nago.Literatur sariek ere lagundu dezakete,baina sariena gai polemikoa da euskalidazleen artean...Esana dut zein garrantzitsua izan zenniretzat gaztetan sari hura irabaztea; beraz,idazle berriak animatzeko eta sortzen laguntzeko,oso inportanteak iruditzen zaizkitsariak. Baina gero idazleak jakin eta erabakibehar du bidezkoa 5 den ala ezlehiaketa batera aurkeztea, hau da, lehiaketahori berari zuzendua dagoen edo idazleberriak sustatzeko sortu den. Hau da, idazleaizu! 342 / 2009ko abendua 31


ezaguna dena ipuin lehiaketa batera aurkeztea...ez dut esango zilegia ez denik, bainanorberak ikusi beharko du diru hori norizuzendua dagoen. Bestalde, idazleak diruabehar badu, zergatik ez aurkeztu? Batzuetandirutza da... Adibidez, Donostia Hirialehiaketan saria hamar mila eurokoa da, etadiru hori ez dugu lortuko liburuak saltzen.Beraz, nik ez diot inori esango ez aurkeztekoedo sariei uko egiteko.Irakurri duzu Narratiba Sari Nazionalairabazi berri duen Bilbao-New York-Bilbaonobela?Bai, Kirmen Uriberen zutabeak gustatzenzaizkionari hau ere gustatuko zaio, piezalaburren laburpena baita. Baina nobelareninguruan berak egiten duen teorizazioguztia ez zait interesatzen. Uste dut idazlebatek ez duela teoria azaldu behar, idazlebatek praktikatu egin behar du, eta teoriabeste batzuen esku utzi. Liburua irakurridut, gustura, baina bere teoria hori guztiaez zait interesatzen.Zenbateraino zaudete idazleak kritikariekesaten dutenaren menpe?Kritikek diotenak beti du eragina. Norbaiteknire lana ondo dagoela esaten badit,gustatu egiten zait, eta txarto dagola badio,gaizki uzten nau. Baina hori momentuko inpresioabesterik ez da, gero kritika horretannire jarduna laguntzeko zer edo zer dagoenala ez begiratu behar da, ea zerbait aportatzendidan. Zergatik gustatu zaien edo zergatikez esaten badidate, egongo da hausnartzekoedota laguntzeko gairik.Orain arte narrazio laburrak argitaratudituzu, noizko lehen nobela?Orain arte beti egin dut ipuinaren apologiaeta beti kexatu izan naiz hori galdetu didatenean,hori galdetzeak inplizituki adieraztenduelako oraindik bidean nagoela eta eznaizela heldu ailegatu beharreko tokira. Ipuinakidazten ditugunok ipuina narrazio formabat dela errebindikatzen dugu, nobela bezainduina, beste genero bat, ez du zertanizan nobelarako bidea. Baina orain, egia esan,azken ipuinak nahikoluze atera zaizkidanez,konturatu naizgero eta luzeagoakegin nahi ditudala,horrela gauza gehiagokonta ditzakedalako,eta aukeragehiago ematen didatelako.Libreagoegon zaitezke nobelabaten barruan, bi generoekduten definizioagatik.Ipuinak definiziohertsiagoa 1 ,mugatuagoa du. Nobela,aldiz, oso generoirekia da, eta oraininteresatuagoa nagohorretan. Ez dakitoraindik noiz etorrikoden, baina idatzinahiko nuke noizbait.Ipuin bat idazteanobela bat egiteabaino zailagoa izandaiteke?Gauza guztiekdituzte zailtasunak. Batzuentzat zaila daipuina idaztea eta nahiago dute nobela,etorri handia dutelako; beste batzuentzat,aldiz, ipuina errazagoa da, arrazoi praktikoengatik:ideia bat eduki, aste batzuetanidatzi eta kaka zaharra dela ikusiz gero,bota. Baina nobela batekin urtebete emanondoren, nola erabaki kaka zaharra dela etabota egin behar dela? Momentu hori ekiditekoeta horrenbeste ez arriskatzeko, orainarte ipuina aukeratu dut.Zer darabilzu orain esku artean?Aste Santuan gazteentzako nobela batidazten hasi nintzen. Nobela da, baina gazteentzakoa,beste nobela baterako bidean-edo...Hasi egin nuen, baina ez dut bukatu, tesiaamaitzen ibili naizelako azken hilabeteotan.Beraz, aparkatuta daukat, baina bukatu eginnahi dut. Abenturazko nobela bat izango da,beraz, ez du zerikusirik orain arte idatzitakoarekin.Gabonetan bukatu nahiko nuke...Bilboko Santutxu auzoan IrakurlearenTartearen gidaria zara, hilean behinidazle bat eta bere liburua irakurri duenjendea biltzen dituen egitasmoa... Garrantzihandia ematen diozu idazleareneta irakurlearen arteko harremanari?Bai, nik uste dut aberasgarria dela denentzateta bereziki idazlearentzat. Ni ereibili naiz idazle moduan horrelako tarte askotaneta asko gustatu zait, beti atera dutzerbait hortik. Baina hor ere jarrera ezberdinakdaude, idazle batzuek ez dute inolakoharremanik eduki nahi irakurleekin, hor uztendute idatzitakoa eta kito. Baina niknahiago dut irakurleekin egon, egiten arinaizena erreala dela ikusten dut. Hasieranoso harrigarria da, konturatzen naiz telepatiamoduko bat gertatu dela aurrean daukadanezezagun horrekin, nire istorioaz arida hizketan, eta horretatik ere ikasi egitenda.Hemen dugu Durangoko azokaren 44.edizioa ere. Horrelako azoketan irakurleekinduzun harremana ezberdina da,ezta?Normalean harreman gutxi egoten da.Jendea zer dagoen begiratzera joaten daDurangora, eta batzuetan bertan ikustenduen idazlearen liburua erosten du, ilusioa


“Laudoriozko hitzeklotsatu egiten naute”<strong>katixa</strong> <strong>agirre</strong>“Nik ez diot inori esangosarietara ez aurkeztekoedo sariei uko egiteko”egiten diolako sinatuta eramateak, nahiz etaidazlea ezagutu ez. Baina askoz ere harremanhotz eta urrunagokoa da, azken fineantransakzio ekonomiko hutsa besterik ez da.Nola bizi du Durangoko azoka labetik 2atera berri den libururik ez duen idazleak?Ni, adibidez, pasa den urtean ez nintzenjoan, etxean geratu nintzen. Egia da nobedadeeibegira egina dagoela, baina horreladago antolatuta merkatua eta guk merkatuhorren barruan egon nahi badugu... Gainera,nik beti argitaratu ditut nire lanak udaberrialdera, idazle ezezagunagook egitendugun moduan, Durangora begira argitaratzeakbaduelako liburua estalita geratzekoarriskua.Blogari aktiboa ere bazara, zer ematendizu Internetek?Denbora galtzeko modua da, baina baitadibertitzekoa eta komunikatuta egotekoaere. Beti nago konektatuta eta hori da munduarekindudan zilbor-hesterik 3 inportanteena.Idaztean ere, irakurleekin harremanzuzena edukitzeko aukera eskaintzen dit.Baina orain gutxitan idazten dut berariaz 4blogerako, beste leku batzuetan argitaratutakoajartzen dut bertan, idazten dudan guztiabateratuta izateko eta erantzunak jasotzeko.Hori da gehien estimatzen dudana,irakurlearen partetik datorren erantzuna.Katixa Agirreren aurreko bloga “kriminala,gauez eta azpikeriaz” egindakoazen. Hortik “habitat berria” izatera igarozara. Burgesten ari zara?Bai, kar, kar! Orain sofa txukun bat agertzenda hor. Liburu berria atera nuen garaiaaprobetxatu nuen bloga berritzeko, bainauste dut dagoeneko aldatu beharra daukadalaeta laster pasatuko naizela beste batera,malezia 5 gehiagorekin jarraitu nahiko nuke.KOLKOTIKMiresten duzun pertsonaia literarioa? Doctor Zhivago-ko Lara. Eta gorroto duzunbat? Atxagaren Zazpi Etxe Frantzian-eko protagonista gehienak. Gustuko idazle bat?Lorrie Moore, orain ari naiz irakurtzen bere azken nobela. Zertan emango zenukedenbora librea irakurtzerik edo idazterik ez bazenu? Eguzkia hartzen eta itsasoanbainatzen. Nor gonbidatuko zenuke afari erromantiko batera? Sam Shepard. Etazer prestatuko zenuke afaltzeko? Jatetxe batean enkargatzen saiatuko nintzateke,oso sukaldari txarra bainaiz. Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean?Betiko aurpegia, urteak betetzen ditut eta kosta egiten zait asimilatzea. Zerkematen dizu lotsa? Gauza askok, adibidez, laudoriozko hitzek. Aitortu dezakezunbizio bat? Gusanitoak jaten ditut. Habitat ideala? Maite duzun norbaitekin konpartitzenduzun hori.Zutabe asko idazten duzu egunkari etaaldizkarietarako. Oraintsu arte egonzara AIZU!-n kolaboratzen, baita Deia,Argia, Berria... ere. Zelan daramazu lanaepe jakin baten barruan entregatu beharra,orri zuriaren aurreko beldurra?Hori niretzat jada ez da beldurra, urtedezente daramadalako horretan, 2005eanhasi eta ez naiz geratu. Onartuta daukat entregatzekoepea heltzen denerako ideia zoragarribat bururatu ez bazait, erdipurdikoideia batekin egin beharko dudala aurrera,hori baita prentsaren funtzionatzeko modua.Baina egia da gehiegi idatzi dudala, etapixkanaka uzten saiatzen ari naiz. Erabathustuta 6 nagoela sentitzen dut, esan beharrekoaesan dut eta kito.Nolako irakurlea zara?Egunero irakurtzen dut, baina oso gutxi,orrialde batzuk gauez eta lokartu egitennaiz. Saiatzen naiz asteburuetan denboragehiago ateratzen, eta bultzada ematendiot irakurketari bidaietan, asko erabiltzenbaitut garraio publikoa. Batez ere fikzioairakurtzen dut, nobelak eta ipuinak.Eta nola doa Lolitaren mitoari buruz egitenari zaren doktore tesia?Oso lan astuna izan da, urtetan asko luzatudena, baina azkenean aurtengo udanhorretan kontzentratzea lortu dut, Renorajoanda. Amaituta dago eta uda aurretik aurkeztunahiko nuke.1. Hertsi: itxi.2. Labe: horno (es), four (fr).3. Zilbor-heste: cordón umbilical (es), cordonombilical (fr).4. Berariaz: espreski, nahita.5. Malezia: maltzurkeria, gaiztokeria.6. Hustu: hutsik utz(i).aizu! 342 / 2009ko abendua 33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!