07.12.2012 Views

Nire amaren autobiografia

Nire amaren autobiografia

Nire amaren autobiografia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jamaica Kincaid

biztanleei, aberririk gabeko, maitasunik gabeko, berea den hizkuntza

gabeko jendea. Annie John eta Lucy fikzioa eta ez-fikzioa

nahasten dituzten testutzat jo daitezkeen bezala, A Small Place

hizkuntza poetiko indartsuz, sinbolismoz eta metafora konplexuz

hornitua dagoen ez-fikziozko testutzat jo beharra dago.

Laurogei orriko saiakera honek lau ataletan banatua dago, eta

autobiografiarekin eta inperialismoaren historiarekin nahasten

ditu gizarte- eta kultura-kritika, Antigua koloniala eta postkoloniala

deskribatzeko. Estilo zorrotz eta liriko batez, Kincaidek

tolesik gabe aztertzen du nolako eragina izan duten esklabotzak

eta turismoak bera hazi zen uhartean. Liburuak zuzenean hitz

egiten die Antiguara eguzkiak, hondartzek eta Karibe itsasoak

eskainitako ihes-nahiaren bila Antiguara bidaiatzen duten

amerikar eta europar turistei. Kincaiden iritziz, bidaiari horiek

betikotu egiten dituzte beren arbasoek erabilitako esklabotza eta

inperialismoa; ez beltzak katez loturik edukiz, baizik eta antiguarrak

girgiluz turismoari lotuak edukitzen dituen ekonomia

bati lagunduz. Kincaidek, beraz, kolonizazioan eta ekonomia-

-inperialismoan blokeatuak ikusten ditu oraindik Antiguako

herritarrak. Estiloari eta formari dagokienez, liburu berezia da,

deskontent eta haserre adierazpen bat da.

Robert Gottlieb orduko editoreak erabaki zuen ez zuela

A Small Place argitaratuko The New Yorkeren. Haren iritziz,

liburuaren tonua haserreegia eta gogorregia zen aldizkariaren

irakurle gehienbat zurientzat. Farrar, Straus and Giroux argitaletxeak

saiakera liburu gisa argitaratu zuenean, kritikari zuri

talde batek eraso zion liburuari, arrazoirik gabekotzat jotzen

zituelako Kincaiden mingostasun eta haserre adierazpenak.

Kolonizatzaileei ez ezik, jarduera postkolonial askori

erasotzen die Kincaidek, kolonizatzaileek sartutako esplotazioarekin

eta ustelkeriarekin jarraitzen baitute. A Small Place

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!