05.01.2013 Views

Eta laster arte, Fredi! - UK aldizkaria

Eta laster arte, Fredi! - UK aldizkaria

Eta laster arte, Fredi! - UK aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

[pintxotan]

Pesto saltsa eta gazta

zapore bizia eta sendoa, gozo-gozoa

Zapore barriak ekarri gura dituzte

gure tabernako sukaldariek, ikasturtea

hasteagaz batera: eskaintza zabaldu

guran pintxo barriak egiten hasi dira, eta

gure orriotara ere iritsi da jakien lurrin

gozoa. Lehena izan da pesto saltsarena.

Pintxo epela da gaurkoa, sinplea eta

egiteko erraza, baina benetan zaporetsua

eta gozoa. Osagaiak ere edozein dendatan

topatzeko modukoak: ogia, alberjinia,

tomatea, parmesano eta mozzarella

gaztak, eta pesto saltsa.

Lehenik eta behin, ogi xerra bat txigortu

beharra dago, haren gainean muntatuko

baititugu gainontzeko jakiak:

hasteko, aurretik arrautzeztatutako

alberjinia xafla eta, ondoren, tomate

xafla bat; hartara, tomatearen freskura

Pesto saltsa gustuko duenarentzako gutizia

eta ogiaren zein alberjiniaren beroa bateratuko

dira, elkarri eraginez. Jarraian,

mozzarella gazta xerra bat ipiniko dugu

tomate freskoaren gainean.

Eta orain dator ukitu berezia: pesto

saltsa lerro bat luze, mozzarella xerraren

alde batetik bestera. Azkenik, parmesano

gazta apur bat ipiniko dugu. Baina hori

ez da guztia. Pintxoa biribiltzeko labean

sartuko dugu apur batean, tomatea egin

eta gazta urtu dadin. Eta listo, pintxoa

prest dago!

Aipatu beharra dago alberjinia bestelako

jakiakaz ordezka daitekeela, berbarako,

kalabazinagaz. Horrela, kutsu desberdina

emongo diozu pintxoari.

Osagaiak: ogia, alberjinia, tomate freskoa,

mozzarella, parmesano gazta, pesto saltsa.

UK 49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!