19.08.2015 Views

POBEÑA ETORKIZUNA DUEN PADURA

POBEÑA: ETORKIZUNA DUEN PADURA - Bizkaia 21

POBEÑA: ETORKIZUNA DUEN PADURA - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ingurumenaren gestioaAtzean geratu dira urte askotako erreklamazioak,salaketak, bat etortzeak eta tirabirak, promesaketa ahaleginak. Azkenean, bete egin da askorenametsa. Bide luze hori 1972an hasi zen: MOPUkMuskizko Pobeña auzoko paduretan kokatutakolursail batzuk 25 urtez erabiltzeko kontzesioa emanzion CLH enpresari (garai hartan CAMPSA zeritzon).Gaur, 37 urte geroago, prozesua oraindik ez daamaitu, baina hurbil ikusten da bidearen amaiera.CLHk Muskizen dituen lurren berreskurapena<strong>POBEÑA</strong>: <strong>ETORKIZUNA</strong> <strong>DUEN</strong> <strong>PADURA</strong>Matxalen Apraiz28 / Bizkaia maitea udaberria 2009 primavera


Inguru hori ezagutu dutenek diotenez,garai batean Pobeñako padurak etaBarbadun ibaiaren bokalea kanaberadizeta ahatez beteta zeuden, eta hainbaterrekatxo itsasorantz isurtzen ziren.Hegazti migratzaileek geldialdiak egitenzituzten paduraz eta dunaz osatutako paradisutxiki horretan, indarrak berritzeko.Hala ere, paduretatik hurbil merkataritzaportuhandi bat zegoen, eta EspainiarEstatuko iparraldeko lekurik jendetsuenetakoeta industrializatuenetako bat. Etahorrek pisu handia izan zuen garai hartan,ekonomiaren garapena baitzen helburunagusia, ekologiaren eta bestelako interesenkaltean.Erregai-instalazioaren historiaKontzesioa lortu ondoren, CAMPSAk erregaiabiltzeko instalazio bat eraiki zuen.Instalazioak honako elementu hauek zituen:24 tanga (erregaia gordetzeko 22eta ura biltzeko 2), ponpaketa-estazio bi,galdarak, lurpeko tangak, kargaleku bateta bulego-eraikin bat. Hango hezeguneaeuskal kostaldeko garrantzitsuenetan hirugarrenazen, eta 165.000 m 2galdu zituenerregairako instalazioa egin zenean.Kontzesioa 1997ko urrian amaitu zen.Ordurako, Ingurumen Ministerioak erabakitazeukan ustiapenerako baimena ez luzatzea,Arena hondartza eta haren ingurualehengoratzeko eta kontserbatzekoplan bat egina baitzuen.CLHk (Compañía Logística de Hidrocarburos)Muskizko lursailetatik alde eginbehar zuen eta, gainera, lurzorua deskontaminatzekoeta ingurumena lehengoratzekolanak egin behar zituen. Prozesuahainbat fasetan banatuta zegoen, eta2004ko martxoan burutu behar zen. Halaere, hasieran ezarritako epeak ez zirenbete, instalazio berriaren kokalekua aukeratzekourratsek eta bestelako tramiteekatzerapena eragin baitzuten. Orduan,Ministerioak 5 urteko luzamendua emanzion CLHri, baina enpresak ez zuen epehori ere bete. Horren ondorioz, IngurumenMinisterioak eta Muskizko Udalak CLHrenkontrako auzi luzea hasi zuten.Lehengoratzearen faseak2006ko azaroan, CLHren instalazio berriainauguratu zen, Santurtziko El Calero auzoan.Horrekin batera, Muskizko instalazioakeraisteko eta behin betiko ixteko lanakhasi ziren.2007. urtean 16 tanga eraitsi ziren (beste6 tanga 2001ean desegin ziren). Lehenurratsa tangak nahiz hodiak erabat husteaizan zen. Gero, barrualdeko atmosferatoxiko edo leherkorra deuseztatu zen,urez edo lurrunez garbituz, hidrokarburoarengasak xahutzeko. Instalazioa beraeraisteko, zulo handiak egin ziren tangenegituran. Horrela, ahuldu eta lurrera eroriziren. Guztira, 8.000 tona txatar sortu ziren.Birrindu ostean, galdatzera eta birziklatzeraeraman zituzten, 2008ko lehenseihilekoan.Lursaila hutsik geratu zenean, lurzoruaingurumenaren aldetik lehengoratzekofasea hasi zen, eta zenbait hilabeterenburuan amaituko da. Orubean daudenhondakin toxikoek banaketa irregularradute, baina guztira 77.000 m 2 -ko eremubat hartzen dute. Lekurik kaltetuena ibaiarenbokalea da, hondartzaren ondoan.Lurzoruaren garbiketa2002an, lur-azpiaren lehen garbiketa eginzen: aurkitutako hidrokarburo-poltsa handiakkendu ziren, putzu piezometrikoakeginez. Orain, geruzarik azalekoenak garbitzeada lan nagusia. Horretarako,467.000 tona lur induskatuko dira.Lehenik, bahetu egingo dituzte, adarrak,plastikoak eta harriak kentzeko. Gero, presiopekourez garbituko dira, hainbat fasetan,partikulen tamainaren arabera.Lurraren parte txiki-txiki bat soilik ezinizango da sistema horren bidez tratatu,eta hondakindegi espezializatuetara eramangoda. Gainerako lurra, deskontaminatuahala, induskatutako lekuak berrizbetetzeko erabiliko da.Azkenik, paisaia lehengoratzeari ekingodiote. Fase hori 2009. urtean zehar abiatukoda, eta lau hilabete inguru iraungodu. Helburua inguru horretako natura etapaisaia lehengoratzea da, galdutako ezaugarriakberreskuratzeko. Prozesu guztiarenkostua 8 milioi eurotik gorakoa izangoda. Bukatzen denean, honako elementuberri hauek egongo dira: oinezkoentzakopasealeku bat itsasertzean (hondartzaosoaren albotik joango da eta Arena etaPobeña auzoak lotuko ditu), aparkalekubat, bidegorri bat, interpretazio-zentrobat, eta hondartzara iristeko zurezko bidexkabatzuk.RECUPERACIÓN ECOLÓGICAY PAISAJÍSTICALa recuperación de las marismas de Pobeñaen Muskiz, donde durante 25 años se ubicaronlos tanques de combustible de CLH, seráuna intervención compleja que se desarrollaráen tres ámbitos. En el extremo norte, enel límite con la playa, se ampliará el sistemadunar, plantando varias especies vegetalesque compactarán el suelo y tamarindos queejercerán de barrera evitando la dispersiónde la arena tierra adentro.Las zonas este y sur del antiguo complejo industrialse elevarán ligeramente de cota paraservir de pantalla contra la contaminación yel ruido de la carretera hacia La Arena, y serepoblarán con vegetación variada. El restodel solar, a excepción del futuro centro de interpretaciónde la naturaleza, se reconvertiráen marisma. Una vez excavados y eliminadoslos antiguos rellenos que subían el nivel delterreno hasta 2 metros, quedará habilitadauna plataforma plana e inundable durantela pleamar que estará atravesada por varioscanales.udaberria 2009 primavera Bizkaia maitea / 29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!