08.05.2013 Views

Hogeita Bosgarren Urteurrena - gorga.eu

Hogeita Bosgarren Urteurrena - gorga.eu

Hogeita Bosgarren Urteurrena - gorga.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18-

Hogeíta Bosgarren Urteurrena

1

PILOTA JOKOA

Nola Eskual Herriko bertze mutikoak,

tirriatu izan nau pilota jokoak.

Ahalak ez ordea nik hortarakoak.

Bertze zerbaitetako nindaukan Jainkoak.

2

Pilota'ko jeinuak eskastu bazauzkit,

bihotza ta begiak Jaunak eman dauzkit.

Eskualduna delakotz. edo nik ez dakit,

etzaut bertze joko bat hori bezain pollit.

3

Kirola hau jokatzen da maiz egun argiz.

oneski beztiturik, errespetu haundiz.

Arrotzak dabilzkio berendako nahiz.

Paregabea baita ederrez ta garbiz.

4

Pilota, zure bidez orok eskualdunak

bagarelako famak dituzte entzunak.

Zuk eginak gaituzu denen ezagunak.

Asko zor dautzu zuri gure nortasunak .

5

Zabaldu bazaituzte hemendik mundura.

muga gabea bada zure hedadura.

Eskerrak! ez daizktla erraiten mentura

zu etzarela gure iturriko ura.

6

Joko huntan lau molde dezazkegu ikus:

esku-larruz, xixteraz palaz edo eskuz.

Iduriz bereziak, jokatzeko moduz.

Bainan denak arima ber-beraren gorputz.

7

Beha! pilota bati jo ta jo bi talde,

denak beren nortasun osoaren jabe .

Gorputzaren nekeaz arduratu gabe,

Pilota daukatela otoitzaren pare.

8

Airea: Lili bat ikusi dut. ..

Plaza ixilik dago, iduri eliza.

Beharien begiak pilotak dablltza.

Jainkoak hango deiak baiezta balitza

talderik ahulenak luke azken hitza.

9

Neska gaztea ere hor dago behari,

pilota bera bezain bihotza jauziari,

esku-zarten artetik otoizka Jaunari

garraitza eman dezon haren maiteari.

10

Nork daki zonbat gogo han ote dabiltzan

gure pilotarien so baten peskizan?

Mutil dohatu hoiek hartzen diren gisan

nork ez luke nahiko pilotad izan?

Bainan zer da boza hau? Zer entzuten

[dut nik?

Deiadar bat bezala heldu urrundanik,

gure gazteriari Pilotak erranik:

Ez nezazula berex eskuararen ganik!

12

Kirola ta hizkuntza, horra hor bi gauza

luza dezaketenak herriaren hatsa:

baldin ez bazerauku erdalduntzen plaza,

salbaturen garela badut esperantza.

13

Gauza ezaguna da bizian iraupen

kirolak herri bati diola emaiten.

Pilota maiteari leial egon gaiten,

hark lagunt gaitzan gero eskualdun irau-

[ten.

Jokalari (Xalbador)

ZERUKO ARGIA, 1975 - IX -14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!